Informazioa eta dokumentazioa kudeatzen dugun profesionalon sektoreak (liburuzainak, artxibozainak eta dokumentalistak) ez du egitura sendorik, sakabanatuta eta atomizatuta dago; ondorioz, behar handia dago alor honek bizi duen egoeraren diagnostikoa egin eta etorkizuneko lankidetza eta elkarlanerako aukeren inguruan hausnartu eta proposamenak jasotzeko. Garrantzi handikoa da, beraz, sektore osoko profesionalak elkartzea ahalik eta iritzi gehien bildu eta ahalik eta adostasunik handienarekin etorkizuneko lankidetza-aukerak diseinatzeko. Euskara izango da lankidetza honen onuradun garbi ba