Ir directamente al contenido

Crónica de un día muy significativo

Tipo
Eventos. Jornadas y Encuentros
Fecha
26 Julio 2021

El mes de julio lo iniciamos con la VII Jornada de Gestores de Información y Documentación que hemos organizado por séptima vez con la UEU. Este año, además, lo hemos hecho en colaboración con ASNABI y la Mediateka de Baiona junto con Bilketa (Portal de los Fondos Vascos), reuniendo a representantes de todos los territorios del euskera, bajo el lema "Las autoridades vascas en proceso de consolidación". Harkaitz Delgado, miembro de ASNABI, nos ha hecho un resumen de esa jornada tan significativa.

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura:
Euskal autoritateak finkatze bidean

-Uztailak 1, Eibar, Armeria Eskola-

2021eko uztailaren 1ean bi gertaera garrantzitsu izan ziren gure elkarteei eta, oro har, bibliotekonomiari zuzenean eragiten diotenak. Lehena, Euskal Autoritateen Lantaldeak euskal autoritateak finkatzeko aurrera eramaten duen ekimenaren berri eman zigun, eta horretarako, Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura baliatu zuen.

Bestetik, uztailaren batekoa lehenengo aldia izan zen Euskal Herriko liburuzainen hiru elkarte profesionalek elkarrekin zerbait antolatzen genuena; izan ere, UEUrekin batera, bilkura hau elkarlanean antolatzen aritu ginen ALDEE, ASNABI eta Baionako Mediateka-Bilketa. Gure elkarteen ibilbide profesionalean behin baino gehiagotan izan gara harremanetan, eta gure arteko lankidetza modu desberdinetan gauzatu bada ere, ordura arte ez genuen elkarrekin ezer antolatzeko aukera egokirik bilatu. Uztailaren 1ean, ordea, lortu genuen bat egitea, eta ez nolanahi, gainera; bilkuraren gaiaz gain, euskarak ere bildu gintuen, Euskal Autoritateen Lantaldeak euskaratik eta euskaraz egiten baitu bere lana eta bilkura euskara hutsean egin baikenuen.

Bi gertaera horiek, Euskal Autoritateen Lantaldearen (EAL) aurkezpenak eta Euskal Herriko hiru liburuzain elkarte profesionalen arteko elkarlanak aurrera begira jartzen gaituzte. Bertan bildu ginenak bagenuen elkarren lanaren berri, elkarri begiratuta bilatu izan dugu adostasuna autoritateen formetan, eta aurrerantzean badugu elkarrekin bidea egiteko aukera.

Bilkuraren hasieran, Idoia Sobrino EALeko kideak egoeraren diagnosia egin zuen, eta azaldu zigun nola heldu garen gu honaino. Horretarako, euskararen aldeko borrokaren eta horren ondorioz lortutako emaitzen hainbat zertzelada eman zizkigun, eta horiek bibliotekonomiaren esparruan izan duten isla. Jarraian, Azkue Bibliotekaren zuzendaria den Pruden Gartziaren txanda heldu zen, eta haren eskutik Euskaltzaindiak berriki arautu dituen Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen euskarazko izenen inguruko hainbat gorabehera ezagutu genituen. Nere Erkiaga Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzaileak eta Mikel Elorza Armiarma egitasmoaren koordinatzaileak, bakoitzak bere ikuspuntutik, autoritateen aferari nola heltzen dioten erakutsi ziguten.

Atsedenaldia nahi baino gehiago luzatu zitzaigun, jarraitu beharreko osasun neurriak zirela-eta, baina indarberrituta bueltatu ginen Irene Arrarats Berriako euskara-zuzentzailearen partehartzea entzutera. Arauak arau, Irenek irizpide argiak izatearen garrantzia azpimarratu zuen autoritateen aferari dagokionean. Ondoren, Galder Gonzalezek, Euskal Wikilarien Kultura Elkartean hezkuntza programaren arduradunak, Wiki-tresna desberdinek sarean duten garrantziaren berri eman zigun, eta autoritateak erreferentziatzeko sortu dituzten moduak azaldu zizkigun. Bazkaltzera joan aurretik denboraz estu ginen, baina, hala ere, eguneko puntu gorena falta zen: EAL egitasmoaren aurkezpena. Oihane Oliverik eta Marie-Andrée Ouretek maisuki azaldu zizkiguten egitasmoaren nondik-norakoak, eta euskal autoritateak finkatzeko bidean orain arte emandako pausoak.

Ohartzerako, goizeko saioa bukatuta zegoen, eta euskal autoritateen inguruan jasotakoak buruan dantzan genituen: euskal autoritateak finkatu beharra, Euskaltzaindiaren arauez haratagoko irizpideak izatearen garrantzia, erreferentzia bakarra jasoko duen tresna bat sortzea, elkarlanaren indarra…

Bazkaltzera berandu joan ginen, eta are gehiago berandutu zitzaigun jatetxean. Hitzordua jarrita genuen, ordea, eta, pixka bat beranduago hasi baginen ere, arratsaldeko saioari Iñaki Arrietak, Renoko Jon Bilbao Basque Library-ko arduradunak, grabatutako bideo batekin hasiera eman genion. Gauza interesgarri ugari aipatu zituen Iñakik; horien artean, hizkuntzen deskolonizazioa eta hizkuntza txikiei eta indigenei beren autoritate propioak sortzeko emandako aukera. Azkenik, eta Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkurari amaiera emateko, mahai-ingurua antolatuta zegoen, eta bertan parte hartu zuten Eguzki Urteagak, Maite Lopetegik, Amaia Torrealdayk eta Roberto Kerexetak. Mahai-inguruaren dinamizatzaile lanetan Lore Agirrezabala aritu zen, eta haren gidaritzapean gaiaren inguruan eztabaidatu genuen.

Egunean zehar ateratako ideien artean bi aukeratu beharko banitu, hauexek izango lirateke: lehena, Euskal Autoritateen Lantaldeak (EAL) pertsona izenen formak finkatzen egiten duen lana hutsune bat betetzera dator, eta, bigarrena, EALek badu lan hori aurrera eramateko nahikoa onespen eta babesa, eta, neurri handi batean, bere gain hartu du etorkizunean erreferentziazkoak izateko ardura.

Egunak eta gaiak askorako eman zuen, dudarik gabe. Beti da aberasgarria jendearekin aurrez aurre esperientziak eta ideak elkar banatzea, eta Euskal Autoritateen Lantaldeak bazekien zein garrantzitsua zen bilkura hau egitea. Lan handia egiteko dago oraindik, ordea; bideak eta denborak markatuko dute erritmoa, eta gu izango gaituzte bidelagun.

 

Harkaitz Delgado (ASNABIko kidea)

 

 

¿Quieres ser socio? Tiene grandes ventajas

Date de alta

  • Defiende tus intereses
  • Participa en las actividades
  • Descuentos en la inscripción a cursos
  • Recibe ofertas de empleo
  • Participa en los grupos de trabajo
  • Información profesional actualizada

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.