aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
Berriak
zerrendara itzuli
■ Covid-19 | Euskadiko liburutegiak jendearentzat berriz irekitzeko baldintzak


"
Orden SND/399/2020, de 9 de mayo, para la flexibilización de determinadas restricciones de ámbito nacional, establecidas tras la declaración del estado de alarma en aplicación de la fase 1 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad." Agindua argitaratu berri da.

Euskadi 1. fasean sartzen bada ere, aginduak salbuespen bat du: "Aurrekoa alde batera utzi gabe, VIII., IX., X. eta XI. kapituluetan aurreikusitakoa eta 41. eta 42. artikuluetan xedatutakoa ez da aplikatuko eranskinaren hamabosgarren atalean jasotako lurralde-unitateei dagokienez" (Eranskina, Lurralde Unitateak. 15 Euskal Autonomia Erkidegoan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoak). Liburutegiak jendearentzat berriz irekitzeko baldintzak azaltzen dituen VIII. kapitulua ez da bete beharrekoa Euskadin.



EAEko egoera

Osasun sailburu Nekane Murgak eta Garapen Ekonomikoko sailburu Arantxa Tapiak aurkeztu dituzte jada maiatzaren 11tik 24ra bitartean hartuko diren neurriak (ustez, Lehendakariaren Dekretua 2020/05/11ko 00: 00etarako egongo da). Neurri nagusiak (pdf)

Liburutegiei dagokienez: "Oraingoz, atzeratu egin da liburutegiak, museoak eta kultur ekitaldiak eta ikuskizunak egiten dituzten lokalak eta lekuak berriz irekitzea. Kasu honetan ere, zuhurtziaren eta pertsona-taldeak saihestearen printzipioak agintzen du. "

Irekitzeko data eta baldintzak ezagutzen ez baditugu ere, komeni da gogoraraztea Eusko Jaurlaritzako Ondarearen zuzendariak maiatzaren 5ean Liburutegiak berriz irekitzeko protokolo-proposamena (2020ko maiatza) ezagutarazi zuela. Funtsean, honako hau esaten digu:

1.- Osasun Sailak jakinarazten ez duen arte, ez dago irekitzeko data ofizialik.

2.- Aldi iragankorrari buruzko proposamena da hau. Udal bakoitzak liburutegiaren ezaugarrietara eta udalerriaren osasun egoerara egokitu behar ditu neurri horiek.

3.- Eusko Jaurlaritzak liburutegiak irekitzeko aukera onartzen duenean, azken erabakia udal bakoitzarena da, tokian tokiko errealitatea kontuan hartuta.

4.- Udalak irekitzea erabakitzen duenean, garrantzitsua da informazioa behar bezala transmititzea eta herritarren artean konfiantza sortzea.

5.- Betetzea gomendatzen duen zenbait neurri tekniko zerrendatzen ditu. Garrantzitsua da adieraztea ez direla izan behar SND/399/2020 Aginduak estatuarentzat jasotzen dituen berberak.

Azken aholku bat: lasaitasuna. Irekiera-data "noiztik" izango da, eta ez "berehala". Liburutegi bakoitzak bere egoera ebaluatu beharko du, eta ezarrita

ko mugak errespetatu beharko ditu (adibidez, ezingo dugu ireki Osasun Sailak aukera eman baino lehen, ezta berariaz debekatzen diren jarduerak egin ere, beste agindu bat eman arte).

Argibideak, aholkuak edo laguntza behar badituzue, ALDEEn zuen esanetara gaude.
Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN Lege abisua - Cookies-en politika