2021 Urtarrila 22 Dokumentazio zentroa | Liburutegia
Belén Castelló liburuzaina eta dokumentalista da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean, zehazki Bizkaiko Ordezkaritzan. Filologia ikasi zuen eta Hizkuntza eta Literaturako irakasle gisa hasi zuen bere lan-bizitza, baina laster liluratu zen liburutegien munduarekin. Katalogatzaile eta liburutegi publikoetan lan egin ondoren, liburutegi espezializatuen munduan hasi zen lanean, eta 20 urte baino gehiago daramatza bertan.
Gehiago irakurri: Belén Castelló, liburuzain txertatuaren kasu eredugarria
2021 Urtarrila 15 Liburutegia
Urtarrilaren 15etik otsailaren 5era egingo da aurten #1Lib1Ref kanpainaren lehen saioa. Kanpaina honek, urtean bitan, Wikipediako artikuluei falta zaizkien erreferentziak gehitzera gonbidatzen ditu mundu osoko liburuzainak, baita ezagutza askerako grina duen edonor ere.
Gehiago irakurri: Abian da libruzainei zuzendutako #1Lib1Ref ekimena
2021 Urtarrila 10 Liburutegia
2020ko otsailean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen "uneko argazki" bat osatze aldera, liburutegi publikoetako profesional guztiengana jo genuen, inprimaki baten bidez beren liburutegien kudeaketari (administrazioa, enpresa publikoa, enpresa pribatua) eta haien lan-baldintzei (kategoria, soldata-maila, lan-hitzarmena, lanaldia) buruzko informazioa emateko. Gure ustez, bildutako informazioari esker, gure lurraldeko liburutegien eta profesionalen egoerari buruzko ikuspegia hobetu ahal izango da, eta lanbidea defendatzeko politika artikulatu ahal izango da.
2020 Abendua 22 Elkartea
2020 Abendua 10 Elkartea
Dakizuen bezala, ALDEE elkarteak 30 urte bete ditu 2020an. Ez da nolanahiko urtemuga eta modu berezian ospatu nahi izan dugu, baina bizi dugun egoerak guk nahi bezala ospatzeko trabak jarri dizkigunez, hauxe egitea bururatu zaitzaigun: bazkideen argazki-murala, zuek baitzarete elkartearen muina.
2020 Urria 30 Elkartea
Aurten zurekin ospatu nahi dugu, eta egoerak orain arte bezala ospatzeko trabak jarri dizkigun arren, distantziak distantzia, baditugu elkarrekin ospatzeko baliabideak. Bideo bat eta argazki-mural eder bat prestatu nahi genituzke, zuek, 30 urteko bidaia hau posible egin duzuenok, protagonista izan zaitezten.
2020 Urria 27 Liburutegia
Liburutegien kasuan, dekretuaren 11. puntuari helduko diogu datozen 15 egunetan zehar. Mugatze horiek luzatuz gero, aurreko konfinduan osatu genuen protokoloa egokituko dugu.
Gehiago irakurri: Covid-19 | 36/2020 Dekretuaren 11. puntuari helduko diogu
2020 Urria 20 Artxiboa | Beste | Elkartea | Liburutegia
Gure lan esparruan IKTak osagai bilakatzeko eta teknologia modu berritzailean erabiltzeko, ezinbestekoa da DigComp markoak diona kontuan izatea eta profesionalak horren arabera formatzea.
Gehiago irakurri: Garapen profesionalerako konpetentzia digitalei buruzko online ikastaroa euskaraz
2020 Urria 10 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Enpresa | Liburutegia | Mediateka
Inkesta honetan jasotako datuak garrantzitsuak izan daitezke profesional horien egoeraren argazki orokorra osatzeko eta hortik aurrera hobera egiteko neurriak bultzatzeko.
2020 Uztaila 16 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia
Jardunaldi hau antolatu da herrietako ezagutza bildu eta geroratzeko egitasmoek sortzen duten ondarearen inguruan esperientziak partekatzeko. Aniztasun handia dago, tokiko bilduma aberaste aldera, herri bilketa sustatzen duten eragileen artean. Herriko elkarteek, udalek, eta herri liburutegiek edo artxiboek sustatutako ekimenak izan ohi dira. Herri eragile hauek ondarearen tratamendu eta zaintzaren inguruan izandako esperientziak eta kezkak plazaratuko dira jardunaldiotan