2022 Urria 27 Artxiboa
Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak 30 urte beteko ditu 2022an. Urteurren hau ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak eta ALDEEk jardunaldi bat antolatu dute urriaren 27rako “Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria” izenburupean, interesdun guztiei gai honen inguruko azken berriak ezagutzera emateko.
Gehiago irakurri: "Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria"
2022 Urria 14 Liburutegia
Potato talde arabar mitikoaren kantuak dioen bezala, azaroaren 18an Gasteizen, legeak egiten diren lekuan bertan, elkartuko gara Euskadiko Liburutegiei buruzko Legearen urtemugaren harira, hain zuzen, lege horrek urriaren 26an, hamabost urte beteko dituela gogoratzeko.
2022 Iraila 27 Dokumentazio zentroa
"Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian" goiburuarekin egin ziren jardunaldiok iragan ekainaren 29an Eibarren, ASNABI eta Bilketa erakundearekin elkarlanean, UEUren Udako Ikastaroen barruan. Bertan parte hartu zuten hizlari gehienen hitaldiak eskuragarri daude orain UEUren web gunean.
2022 Iraila 19 Liburutegia
Liburutegietan proiektuak prototipatzeko tailerraren bigarren edizioa 2022ko azaroaren 15etik 18ra izango da Donostiako Medialab Tabakaleran. Deialdi bikoitz baten bidez (lehenengoa proiektuena, bigarrena laguntzaileena), garatu beharreko proiektuak eta horiek garatzen lagunduko duten taldeak osatuko dituzten pertsonak hautatuko dira. Edozein motatako liburutegietan abian jar daitezkeen proiektuak izan behar dute. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da.
2022 Abuztua 4 Liburutegia
Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak irakurketa sustatzeko egitasmoentzako dirulaguntza deialdia argitaratu du 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat. Egitasmoak aurkezteko epea abuztuaren 24an amaituko da.
Gehiago irakurri: 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan irakurketa sustatzeko dirulaguntzak
2022 Uztaila 15 Liburutegia
Irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntza deialdia iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2022/07/13-2022/08/12).
Gehiago irakurri: Liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak 2022
2022 Uztaila 13 Artxiboa
Ekainaren 23an onartu eta uztailaren 13an argitaratu den Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen Legeaz aritu gara Ramon Martin Suquiarekin (Legazpi, Gipuzkoa, 1962), Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren arduradunarekin.
2022 Uztaila 5
2022 Ekaina 29 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia | Mediateka
Ekainaren 29an egingo da Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura, "Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian" lelopean. Bost hitzaldi izango dira aurten eta goizez egingo da, 9:00etatik 14:00etara. Gurekin izango dira Mikel Aizpuru, Marie-Andrée Ouret, Martín Jesús Saragueta, Jone Arroitajauregi eta Idoia Iriondo. Bakoitzak bere proiektua aurkeztuko digu egungo erronkei aurre egiteko zein bide hautatu duten azalduz.
Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura
2022 Ekaina 23 Artxiboa | Dokumentazio zentroa
Onartu berri da ekainaren 23ko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea.