2021 Iraila 7 Elkartea
Kulturklik, euskal kulturaren gune interaktiboan, ALDEEri egindako elkarrizketa argitaratu dute. Luze eta zabal jardun dugu elkartearen ibilbideaz eta aurrera begira ditugun erronkez.
Gehiago irakurri: ALDEEri elkarrizketa KulturklikPro web gunean
2021 Uztaila 26 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia
Uztaila UEUrekin zazpigarren aldiz antolatu dugun Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. bilkurarekin abiatu genuen. Aurten, gainera, ASNABI eta Baionako Mediateka-Bilketa Euskal Funtsen atariarekin elkarlanean egin dugu, euskararen lurralde guztietako ordezkariak batuz, “Euskal autoritateak finkatze bidean” goiburu hartuta. ASNABIko kide den Harkaitz Delgadok egin digu egun mamitsu haren laburpena eta hemen duzue irakurgai.
2021 Uztaila 23 Beste
ALDEEk lanean jarraitzen du gure autonomia-erkidegoan Informazio eta dokumentazio graduko edo graduondoko ikasketen eskaintza egon dadin. Hori dela eta, martxoaren amaieran inkesta bat egin zen gure elkartekideen artean, bai eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko profesionalen artean ere, informazioari eta dokumentazioari buruzko ikasketa espezifikoen eskaintza hipotetiko bati buruzko iritzia jasotzeko.
Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio ikasketak EAEn
2021 Uztaila 15 Liburutegia
Informaziorako sarbidearen paradigma-aldaketak liburutegien, artxiboen eta dokumentazio-zentroen sektore osoari eragiten dio. Hori dela eta, herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari den garaiotan, ezinbestekoa da sektoreko profesionalen artean ere begirada-aldaketa ematea.
2021 Uztaila 13 Liburutegia
José Mari González Cámara Iruña Okako Udaleko funtzionarioa da, lanpostuen zerrendako administrari laguntzailearen eta nominako liburutegiko laguntzailearen kategorian. Lan egiten duen udalak lanpostuak baloratu ondoren, bere lan-kategoriaren degradazioa jasan du. Bere esperientzia kontatzen digu, gure inguruan gero eta ohikoagoa den praktika hori ikusarazteko asmoz.
Gehiago irakurri: José Mari González Cámara, bere lan-kategoriaren degradazioaz
2021 Uztaila 1 Beste
Zazpigarren aldiz egingo da, UEUren Udako Ikastaroen baitan, Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura. Aurten "Euskal autoritateak finkatze bidean" goiburu hartuta, uztailaren 1ean Eibarko Markeskoa Jauregian. Jardunaldia modu presentzialean egingo da, 10:00etan hasi eta 17:00ak arte.
Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura
2021 Ekaina 30 Elkartea
2021 Ekaina 14 Liburutegia | Mediateka
ALDEEk 3D inprimaketarako hastapenak izeneko ikastaroa antolatu du (2021/06/22-23) Azkuna Zentroko Mediatekaren eta Santurtzi Makers elkartearen laguntzarekin. Izan ere, geroz eta gehiago dira 3D inpresora duten liburutegiak edo jartzeko aukera planteatzen ari direnak. ALDEEk bat egiten du horrelako erabaki baten aurrean profesionalek izan dezaketen jakin-min, zalantza eta kezka guztiekin. Aldatzeko, ausartzeko, probatzeko, eskatzeko eta emateko une egokian gaude, baita hausnartzeko momenturik onenean ere. Hori dela eta, Fernando Juarez ALDEEko presidenteak Thinkepi honetan bildutako gogoetaren zati bat partekatu nahi dugu zurekin.
Gehiago irakurri: 3D bat daukagu liburutegian. Eta orain zer?
2021 Maiatza 17 Beste
Urteko kuota kobratzen hasiko gara datozen asteetan. Hori dela eta kuotak zuzen kalkulatzeko, lan bila bazabiltza, edo ikasle ala pentsionista bazara, zure egoera egiaztatzen duten agiri eguneratuak bidali behar dizkiguzu, 2021eko maiatzaren 24a baino lehen.
2021 Maiatza 14 Liburutegia
Maiatzaren 15etik ekainaren 5era egingo da #1Lib1Ref kanpainaren aurtengo bigarren saioa. Kanpaina honek, urtean bitan, Wikipediako artikuluei falta zaizkien erreferentziak gehitzera gonbidatzen ditu mundu osoko liburuzainak, baita ezagutza askerako grina duen edonor ere. Gure parte hartzea sustatzeko helburuarekin, "#1lib1ref liburuzainak wikilari" online lantegia antolatu dugu, Euskal Wikilarien Elkartearekin batera maiatzaren 14rako. 10:00etatik 12:00etara izango da, aurrez izena eman beharko da parte hartzeko.
Gehiago irakurri: Hastear da #1Lib1Ref kanpainaren aurtengo 2. saioa