2024 Abuztua 6 Liburutegia
Mundua eta gure bizitzak gero eta digitalagoak diren garaiotan, liburutegietatik sarbide digital hobeak eraikitzeko helburua bete nai du IFLA erakundeak. Hori dela eta, duela 10 urte argitaraturako Interneteko Manifestua eguneratu eta IFLA Internet Menifesto delakoa argitaratu berri du. Kontsulten eta berrikuspenen onarpen prozesu baten ondoren, manifestua eskuragarri dago.
Gehiago irakurri: IFLAk Interneti buruzko manifestu eguneratua argitaratu du
2024 Uztaila 11
Euskal Herrian tipologia desberdinetako artxibo asko ditugu, handiak eta txikiak, publikoak zein pribatuak, baliabide asko dituztenak edo apenas baliabiderik gabekoak. Ikerketarako informazio-iturri ezinbestekoa dira eta ikerketa-prozesuan duten garrantzia azalarazi nahi genuen.
2024 Uztaila 10
2024a oso urte emankorra ari da izaten, eta oraindik ez da amaitu. Udazkena bete-betea datorkigu. Oraingoz, hiru ikastaro eskainiko ditugu, baina ziur jarduera gehiago ere sortuko direla bidean.
2024 Uztaila 5
ALDEEk zure garapen profesionalean bidelagun izaten jarraitu nahi du, 1990ean sortu zeneko helburu nagusiari tinko eutsiz. Artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako ehunka profesionalek osatzen dugun komunitatea indartu nahi dugu, elkarreraginetik guztion helburuak sendotzen direla ondo dakigulako eta gure lan esparruan langile ez ezik, eragile ere izan nahi dugulako.
2024 Uztaila 4 Artxiboa
Hamargarren edizio honetan "Artxiboen papera ikerkuntza prozesuan" izango da gaia eta horren inguruan ariko zaizkigu hainbat aditu uztailaren 4an, Eibarko Markeskoa Jauregian. Izen-ematea zabalik dago.
Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen X. Bilkura
2024 Ekaina 25 Liburutegia
Gai honetan sakontzeko beharra nabarmen geratu da ikastaroak izan duen harrera ezin hobean; ikastaroa iragarri eta bi egunetara bete ziren leku guztiak, eta itxaron zerrenda luzea sortu zen. Bertan egoteko aukera izan zutenen balorazioa oso positiboa izan da.
Gehiago irakurri: Nola kudeatu gure liburutegietako bildumak
2024 Ekaina 17 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Enpresa | Hemeroteka | Liburutegia | Mediateka | Museoa
Ekainaren 14an eta 15ean, FESABIDek bi ekitaldi garrantzitsu egin ditu Tabakaleran, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan: "Giza baliabideak liburutegietan. Langile publikoak edo azpikontratatze gatazkatsua. Oreka beharrezkoa" izeneko jardnaldia eta FESABIDeko Zuzendaritza Batzorde berriaren Ezohiko Batzarra eta Hauteskundeak.
Gehiago irakurri: Kontratazioari buruzko ALDEE/FESABID jardunaldia
2024 Ekaina 10 Artxiboa
Sancho el Sabio Vital Fundazioak, Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroak, jardunaldi profesional bat antolatu zuen ekainaren 7an, artxibo pribatuen kudeaketari eta zabalkundeari buruz. Jardunaldi hori izan zen Euskal Liburutegi gisa sortu zeneko 60. urteurrenaren inguruko jardueren artean lehena.
Gehiago irakurri: Artxibo pribatuen kudeaketa eta zabalkundea XXI. mendean
2024 Ekaina 7 Artxiboa
Ekainaren 9an ospatzen den Artxiboen Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta Alfonso Otazuren omenez, Sancho El Sabio Fundazioak, ACALek, ANABAD Cantabria-k eta ALDEEk elkarrekin antolatu dute ekainaren 7an egingo den artxibo pribatuen erronka berriei buruzko jardunaldi hau.
2024 Ekaina 5 Artxiboa
Aurretik Oviedon (APEI), Gasteizen (ALDEE) eta A Coruñan (BAMAD) hiru topaketa egin ondoren, Santander aukeratu dute iparraldeko elkarteen 4. topaketarako, eta Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkartea (ACAL) ere batu zaio.
Gehiago irakurri: ALDEEk ANABAD Kantabria jardunaldietan parte hartu du