2024 Urtarrila 27 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia | Mediateka
2023a oso urte emankorra izan da, baina datorren are beteago dator. ALDEEk urtea hasi aurretik menu osoa eskaini nahi dizu, zuk zure jakinmina nola asetu ondo erabaki dezazun. Hori dela eta, urtarriletik abendura bitarteko formazio eskaintza zabalaren berri eman nahi dizugu urtea amaitu baino lehen. Hartu agenda eta hasi apuntatzen!
2024 Urtarrila 22 Liburutegia
Gure informazioa sare sozialetan argitaratu aurretik egin beharreko antolakuntza eta edukien hautaketa kudeatzeko ikastaroarekin hasi dugu urte berria. Juan-José Boté-Vericad adituak emandako formazio honetan sare sozialak kudeatzeko tresnak ezagutzeko aukera izan dugu.
Gehiago irakurri: Sare sozialetarako ikus-entzunezko edukiak
2024 Urtarrila 16 Liburutegia
Euskal administrazio publikoaren hainbat zerbitzutan, orain liburutegiko txartela ere sar dezakegu. Aplikazio honi esker, ez da beharrezkoa poltsikoko txartela gainean eramatea; nahikoa da NIK zorro digitalean deskargatutako txartela agertzen den mugikorraren pantaila erakustea.
Gehiago irakurri: Liburutegiko txartela NIK Patrika Digitala aplikazioan
2023 Abendua 26 Artxiboa | Dokumentazio zentroa
Jaime Gómez-Obregónek kontatzen digu nola hasi zen artxiboekin maitemintzen: "artxiboen mundua eta barruan lan egiten duten profesionalak ezagutzen hasten naizenean maitemintzen hasi naiz, alderdi teknologikoak ez duen alderdi bat dutelako, kultura eta ondare kulturala".
Gehiago irakurri: Zer egiten du tipo honek artxibo publikoetan?
2023 Azaroa 30 Artxiboa | Beste | Elkartea | Liburutegia | Mediateka
FESABIDek azaroaren amaieran egin zuen bere azken ezohiko batzarra. Gai-zerrendako gairik garrantzitsuenetako bat FESABIDen eta kideen arteko bigarren lankidetza-hitzarmen espezifikoa izan zen, etengabeko prestakuntzaren bidez bazkideen trebakuntza-maila hobetzeko.
2023 Azaroa 25 Artxiboa | Dokumentazio zentroa
Ibon Idoiagak azaroaren 24ko jardunaldiari buruzko kronika egin digu euskaraz.
2023 Azaroa 24 Artxiboa
Jardunaldi interesgarri bat dugu esku artean datorren azaroaren 24rako: "Cómo difundimos nuestras colecciones fotográficas con todas las de la ley". Gasteizen egingo da, baina modu presentzialean ez ezik, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da. Biak ala biak dohainik izango dira, baina izena eman beharko da aurrez.
Gehiago irakurri: Nola zabaldu beharko genituzke gure argazki-bildumak behar bezala
2023 Azaroa 22 Artxiboa
Donostiako Udal Artxiboko atal-buruak ALDEEra bidali duen idatzian salatzen duenez, Donostiako Udal Artxiboak beste hiru lokalekin partekatutako instalazioak oso egoera txarrean daude. Horrez gain, dokumentuak kudeatzeko politikari dagokionez, egoera ez dela hobea jakinarazten du. Jarraian, Belén Martínez Menéndez Udal Artxiboaren atal-buruak alkateari, alderdi politiko guztiei eta ALDEEri helarazitako idazkia idazkia irakur dezakezu.
Gehiago irakurri: Donostiako Udal Artxiboa oso egoera txarrean dagoela salatu dute
2023 Azaroa 18 Artxiboa
Aurtengo bigarren bisita profesionala azaroaren 17an egin dugu, Euskadiko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusira. Bertako arduradun Irune Zumalderen eskutik artxibo berri eta ikusgarri honen funtziondua eta tripak ezagutzeko aukera izan genuen.
Gehiago irakurri: Bisita profesionala Euskadiko Artxibo Orokorrera
2023 Azaroa 17 Liburutegia
Azaroaren 17ko Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran, Elkarrekin Podemos alderdiko legebiltzarkide Isabel Gonzalezek interpelazioen tartea baliatu du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren eta bertako profesionalen egoerari buruz galdetzeko Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari. Ondoren, ALDEEko zuzendaritzako kide diren Fernando Juarez eta Yanira Diaz de Aranguizek prentsaurrekoa eman dute elkarteak gaiaren inguruan duen iritzia azalduz.
Gehiago irakurri: Eusko Legebiltzarrean izan gara beste behin