2024 Ekaina 3 Liburutegia
Gaur egun sortzen ari diren liburutegi eredu berriak ezagutzeko ALDEEk jardunaldi bat antolatu zuen maiatzaren 31n Bilboko La Perrera espazioan “Liburutegi espazio berriak” izenburuarekin. Jardunaldiak gaian sakontzeko eta mahai gaineratu ziren galderen inguruan hausnartzeko aukera eman zuen.
Gehiago irakurri: Nolakoak izan behar dute gure liburutegietako espazioek gaur egun?
2024 Maiatza 31 Liburutegia
5 urte igaro dira ALDEEk Santi Romeroren Liburutegi-espazioak ikastaroa antolatu zuenetik, eta uste dugu liburutegi-espazioen diseinua eta antolaketa beti dela gaur egun bizi ditugun garaiak bezain aldakorra. Horregatik, aurten, Santi Romerorekin harremanetan jarri gara berriro, eta ez dugu ikastaro bat antolatu, jardunaldi oso bat baizik, liburutegiko gune berriei buruz hitz egiteko. Maiatzaren 31n izango da, Bilboko La Perrera Espazioan.
2024 Maiatza 20
2024ko bisita profesionaletan Euskal Herriko bi artista handiren jaiotzaren mendeurrena baliatu nahi izan dugu euren artxiboak ezagutzeko. Maiatzaren 17an Gasteizen izan gara Artium Museoan Nestor Basterretxearen artxiboan eta urrian Hernanin elkartuko gara Chillidaren artxiboaren nondik norakoak jasotzeko.
Gehiago irakurri: Basterretxearen unibertso pertsonalera gerturatu gara
2024 Apirila 26
Hondarribiako Udal Liburutegiaren sortzaileak, Kote Guevarak, erretiroa hartu du eta zurekin partekatu nahi dugu "Bidasoako Hitza" egunkarian berriki egin dioten elkarrizketa, bere ibilbidea, hamarkada haietako liburuzain gehienen oso antzekoa delako eta gure historia profesionalaren parte baita
2024 Apirila 13 Elkartea
Aurten, ALDEEk Batzar Orokorra Musikenen egin zuen apirilaren 13an, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Batzar honetan bi kide batu dira ALDEEko zuzendaritza batzordera: Oihane Oliveri Korta eta Iñaki Miguel Aguayo.
2024 Apirila 10 Elkartea
Apirilaren 13an egingo dugu aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Musikenen izango da, Donostian, 10:30ean lehen deialdian eta 11:30ean bigarrenean. Batzarra amaitzean Musikeneko mediateka bisitatzeko aukera izango dugu eta ondoren bazkari eder baten bueltan jarrituko dugu.
2024 Apirila 2 Liburutegia | Mediateka
Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotzaren urtemugarekin bat eginez.
Gehiago irakurri: Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da
2024 Martxoa 22 Artxiboa
ALDEEk aurrez aurreko prestakuntza-ikastaro bat antolatu zuen martxoaren 21ean Tolosan, Lluis-Esteve Casellas Gironako Udaleko Dokumentu Kudeaketa, Artxibo eta Argitalpen Zerbitzuko buru eta VALORA komunitateko bi lantaldetan kolaboratzaileak emana: Lehen balioa eta Makrobalorazioa.
Gehiago irakurri: Ikastaroa: Zer diren eta nola aplikatu VARCa irizpideak
2024 Martxoa 18 Liburutegia
Beste behin, Amador Fernández adituaren eskutik oinarrizko katalogazio ezagutzak eskuratzeko aukera izan dugu. Ondoren, Pascual Jiménez Huerta. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Sailkapen Zerbitzuko burua izan genuen gure artean gai-sarreren eta SHUaren inguruko 15 orduko ikastaroan. Guztiarekin, liburuen anatomian murgiltzen ikasi dugu, gure lan katalografikorako behar ditugun ahalik eta daturik gehien eskuratzeko.
2024 Otsaila 28 Liburutegia
Gutun Zuria +PRO jardunaldietan liburutegietako profesionalen mahai-ingurua egingo da. Otsailaren 29an, Inteligentzia Artifiziala gai hartuta, mahairen bueltan bilduko dira Fernando Juarez, ALDEEko presidentea; Alicia Selles, liburuzaina, dokumentalista eta EBLIDAko kidea; Elena Sánchez Nogales, Espainiako Liburutegi Nazionaleko (BNE) Berrikuntza eta Berrerabilpen Digitaleko zerbitzuburua; eta Lorena Fernadez, Deustuko Unibertsitateko komunikazio digitaleko zuzendaria.