Interneten euskal kulturaren eta hizkuntzaren erreferente den .eus domeinua lehen aldiz BNEk gordetzeak domeinu garrantzitsuenen bilketa osatzen du .es, .gal eta .cat-ekin batera, dituzten ondare kultural eta dokumentalaren babesa ziurtatuz.
BNEk bere webguneko albisteen atalean iragarri bezala, .eus domeinua bere osotasunean jorratzea erronka tekniko konplexua da, 13.000 domeinu baino gehiago gordetzea dakarrena. Domeinu bakoitza 150 MB tamainako mugarekin gorde da eta 730 GB informazio bildu dira guztira.
Eduki horiek gordetzeko, NetarchiveSuite bilketa automatikoko softwarearekin lan egiten da (Danimarkako Errege Liburutegiak sortua eta BNEk 2014an onartua). 71 armiarmarekin arakatzen du webgunea, eta barne hartutako webguneen kopia fidela sortzen du.
.eus domeinuaren bilketa honek, gainerako domeinuekin eta BNEk egiten dituen gaikako bilketa selektiboekin batera, iraganera bidaiatzea eta gure egungo gizartearen mikrohistorian murgiltzea ahalbidetuko du, Espainiako Web Artxiboan gordetako ondare informazioaren parte izango diren web orrien multzo zabal bat sortuz, gaur egun 1,5 PBko informazioa gainditzen duena.
Eduki horiek guztiak BNEren instalazioetan eta CC.AA.ren kontserbazio-zentroetan kontsulta daitezke.