Inklusioa eta Kultura

Inklusioa eta Kultura

Artxibo, liburutegi eta museoetan komunikazioa eta tratu inklusiboa sustatzeko gida.

ANA BELÉN SÁNCHEZ GARCÍA, LUIS M. HERNÁNDEZ OLIVERA ETA JOSÉ ÁNGEL GALLEGO GONZÁLEZ (ARG.)

Zuzendaria: Luis M. Hernández Olivera

ALDEEren Hitzaurrea

Ezagutza Ehuntzen, Euskara Indartzen: ALDEEren Apustua Inklusioaren eta Euskal Sektore Profesionalaren Alde

ALDEEren, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartearen, izenean, ohore eta poza handia da funtsezko obra honen, Inklusioa eta kultura, euskarazko edizioa aurkeztea. Gurea bezalako sektore profesionalean, etengabeko bilakaeran eta bikaintasunaren bila ari garen honetan, inklusioa eta ezagutzarako sarbidea gure jarduna gidatzen duten funtsezko zutabe bihurtzen dira.

ALDEEk, hasteko, bere eskerrik beroenak adierazi nahi dizkie ACALeko, Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkarteko, lankideei. Eskerrik asko gida hau sortzean izan duzuen ikuspegiagatik, tresna hau bezain beharrezkoa eta bikaina baita. Eta, bereziki, eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik eta ALDEErekin lankidetzan aritzeko prestutasunagatik, baliabide baliotsu hau euskal testuingurura eta euskarara ekartzeko aukera eman baitiguzue. Proiektu hau elkarteen arteko lankidetzak gure erkidego profesional osoa nola aberasten duen erakusten duen adibide ederra da. Ea aliantza berriak pizten dituen, ezagutza, partekatzen denean, hazi egiten baita; eta zaintzen denean, eraldatu.

ALDEErentzat, obra hau euskarara itzultzea eta argitaratzea ez da gertakari isolatu bat, gure ildo estrategikoekin bat datozen eta sakonekoak diren motibazioei erantzuten die.

Lehenik eta behin, euskararekin eta euskal profesionalekin dugun konpromisoa berresten du.

"Gure motibazio nagusia euskarazko corpus tekniko eta profesional baten sorkuntza aktiboki babestea da. Euskal profesionalek beren hizkuntzan tresnarik onenak izatea nahi dugu, beren lana bikaintasun handienarekin gara dezaten."

"Euskarazko gida hau beste urrats bat da gure hizkuntza artxiboen, liburutegien eta dokumentazio-zentroen esparru profesionalean indartzeko."

Bigarrenik, edizio digitalaren eta euskal ekosistemaren indartzearen aldeko gure apustua islatzen du.
Edizio digitala negoziaezina da ALDEErentzat: baliabide propioekin bermatu eta gauzatu dezakegun bakarra da. Baina, gainera, edizio elektronikoa printzipio-adierazpen bat ere bada: sarbide librea, iraunkortasun teknikoa eta hesirik gabeko hedapena defendatzen ditugu. Poz handiz betetzen gaitu edizio elektroniko honek, HTML eta ePub formatuetan eskuragarri dagoenak, gida interesdun guztien eskura jartzeak.

Eta baliabideek ahalbidetzen dutenean, ez dugu paperezko edizioa ahazten. Horretarako, edizioaren munduko euskal profesionalengana jotzen dugu: itzultzaileak, ilustratzaileak, inprimatzaileak... Sareak zabaltzeko, elkarlanean aritzeko eta ezagutzaren euskal ekosistema baliotsua indartzeko gure modua da. Edizio-lan honek erakusten du, halaber, zer egin dezakeen eta zer egin behar duen elkarte profesional batek: beharrak detektatu, baliabideak batu eta, batzuetan, egitura handiagoak iristen ez diren tokietan eskubideak bermatu.

Ziur gaude gida hau oso baliagarria izango dela Euskadiko artxibo, liburutegi eta museo guztientzat, herritar guztientzat benetan inklusiboak eta irisgarriak diren espazioak eraikitzen lagunduko baitigu. Eta ez bakarrik gure erakundeetara hurbiltzen direnak hobeto barne hartzeko, baizik eta geure buruak erakunde irekiago, anitzago eta kontzienteago gisa birpentsatzera gonbidatzeko ere.

Profesionalak eta interesa duten pertsona guztiak gida hau kontsultatzera, erabiltzera eta zabaltzera animatzen ditugu. ALDEEtik, ildo horretan lanean jarraituko dugu, gure profesionalei eta euskal gizarteari balioa emango dieten proiektuak bultzatuz.

Beste behin ere, gure eskerrik zintzoena ACALi, eskuzabaltasunagatik eta konfiantzagatik.

Obra hau irakurle guztientzat oso probetxugarria izatea espero dugu.

Eskerrik asko.

ALDEE

Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea

2025eko ekaina

↑ ALDEEren Hitzaurrera joan

Hitzaurrea (Jatorrizkoa)

Indietako Artxibo Nagusiak Archivamos aldizkarian desgaitasunari eta artxiboei buruzko artikulu labur bat argitaratzeko egin zigun iradokizun batetik abiatuta, Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkarteak monografiko bat egiteko beharra planteatu zuen, GLAM (Galeriak, Liburutegiak, Artxiboak eta Museoak) inguruneko pertsona guztientzako irisgarritasun unibertsalaren eta diseinuaren gaia zehatz-mehatz lantzeko.

Salamancako Unibertsitateko Gizarte Gaietarako Zerbitzuaren baldintzarik gabeko laguntzarekin, desgaitasuna edota hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak (edota, gure gizartean, eguneroko bizitza zailtzen dien beste nahasmendu mota batzuk) dituzten pertsonek osatzen duten talde sozial heterogeneo horren komunikazioari eta tratu inklusiboari buruzko monografia bat argitaratzea pentsatu genuen. Argitalpen honek irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzko estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiaren elementu lagungarria izan nahi du, artxibo, liburutegi eta museoen ingurune espezifikoan arreta eta tratu inklusiboa emateari eta komunikazio inklusiboa erabiltzeari dagokionez.

1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 29koak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duenak, honela definitzen du irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek zein objektuek, tresnek eta gailuek bete behar duten baldintza, pertsona orok segurtasunez eta erosotasunez eta autonomia eta naturaltasun handienaz erabiltzeko modukoak izan daitezen. Irisgarritasun unibertsalak barne hartzen du irisgarritasun kognitiboa, pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarri eragiteko aukera izan dezaten. Irisgarritasun kognitiboa irakurketa errazaren, komunikazio-sistema alternatiboen eta handigarrien, piktogramen eta horretarako eskuragarri dauden beste giza baliabide eta baliabide teknologiko batzuen bidez hedatzen eta gauzatzen da. «Diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren» estrategia dakar, eta egin beharreko arrazoizko doikuntzen kalterik gabe ulertzen da.

193/2023 Errege Dekretuak, martxoaren 21ekoak, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen dituenak, jendearen eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak eskuratu eta erabili ahal izateko , 11.3 artikuluan zehazten du jendeari arreta emateko zerbitzu espezifikoetan diharduten langileek prestakuntza egokia jasoko dutela desgaitasuna duten pertsonei arreta eta tratu egokia ematen ikasi eta eskuragai dituzten laguntza-produktuak erabiltzen erakutsi ahal izateko . Hala, 23.1 artikuluan (Kultura eta historia izaerako ondasunak eta zerbitzuak), bereziki azpimarratzen du Espainiako Filmategiko museoek, liburutegiek, artxiboek, auditorioek, antzokiek, proiekzio-aretoek, erakusketa-aretoek eta, oro har, jendearen eskura dauden kultura-zentro eta -zerbitzu guztiek -baldin eta horien titulartasuna eta kudeaketa Estatuko Administrazio Orokorrari edo lotutako edo atxikitako erakunde publikoei badagokie, edo, horretarako gaitzen duen beste titulu baten bidez, Administrazio Publikoari baimena ematen bazaio- beren inguruetarako eta zerbitzuetarako irisgarritasun-plan espezifikoak egin eta abian jarriko dituztela. Plan horietan, desgaitasuna duten pertsonei arreta edo laguntza emateko zerbitzu iraunkorrak jasoko dira, bai eta beharrezkoak diren laguntza-bitartekoak eta -produktuak ere.

Lan honen helburu orokorra hauxe da: kultur erakunde horietako profesionalei behar bezalako prestakuntza ematea eta tresna erabilgarriak eskuratzea, zertarako eta desgaitasuna duten pertsonei, osasun mentaleko arazoak dituztenei edo hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituztenei tratu inklusibo egokia eman diezaieten, pertsona horiek artxiboak, liburutegiak eta museoak erabili behar dituztenean, ez bakarrik gorago deskribatutako araudia betetze aldera, baizik eta, baita ere, bizi garen gizarte plural eta askotariko honetan profesional eta pertsona gisa aberaste aldera.

Argitalpen honek ibilbide bat egiten du desgaitasun, nahasmendu edo hezkuntza-laguntzako premia espezifiko mota desberdinetan zehar. Hasteko, termino horien esanahia eta ezaugarriak argitzen ditu, eta egin beharreko doikuntzak egin ondoren, zerbitzu hori erabiltzen duten pertsonei tratu egokia emateko jarraibideak eskaintzen ditu.

Lehen kapituluan, gai honen inguruan indarrean dagoen araudia - gizarte-talde horren aukera-berdintasunaren printzipioa lortzeko garatu beharreko jarduerak babesten dituen lege esparrua, alegia - berrikusten da, eta estatuko zein autonomia-erkidegoko araudiak jasotzen dira, bai eta desgaitasunari buruzko araudi orokorra ere.

Bigarrenik, honakoak aztertzen dira: irisgarritasun fisikoa, mugikortasun urriko pertsonak eta muga horiek gainditzeko dauden laguntza-produktuak. Irisgarritasun fisikoari buruzko atalean, desgaitasun fisikoa eta mugikortasun urria (indarrean dagoen legediak erabiltzen dituen terminoak erabiltzen ditugu guk ere hemen) zertan diren eta zertan bereizten diren zehaztean zentratzen da kapitulua. Halaber, azpimarratzen da garrantzitsua dela pertsonak bere desgaitasun fisikoaren edo mugikortasun urritasunaren maila aitortua izatea; izan ere, horrek eguneroko bizitzan autonomia izaten eta parte hartzen laguntzen duten zenbait zerbitzu eta hobari eskuratzeko bidea erraztuko dio pertsona horri, dituen zailtasunen nolabaiteko konpentsazio gisa. Ondoren, legediak irisgarritasun fisikoaren inguruan adierazten dituen gutxieneko neurriak zehazten dira, baita desgaitasun fisikoa duten pertsonek erabiltzen dituzten edo erabil ditzaketen laguntza-produktuak ere. Segidan, zailtasun horiek dituzten pertsonekin egunero izandako praktikan oinarritutako ekarpenak gehitzen dira, bai parte-hartzea errazten duten espazioen azterketaren eta egokitzapenaren esperientziatik abiatuta, bai autonomia pertsonala sustatzen laguntzen duten laguntza-produktuen erabileraren esperientziatik abiatuta ere. Azkenik, jardunbide egokiei buruzko oinarrizko argibide batzuk aurkezten dira, gizarte inklusiboago baterako gida gisa.

Hirugarren atalean, entzumen-galera duten pertsonak izango ditugu aztergai. Entzumena galtzeak hizkuntza geureganatzeko eta garatzeko prozesua oztopatzen du, arazoak sortzen ditu gizarte-harremanetan eta ikaskuntzan, eta desberdintasunak eragin ditzake maila pertsonalean, sozialean eta hezkuntzakoan; are gehiago, gizarte-isolamendua ere ekar dezake. Eragozpen horiek minimizatu egin daitezke komunikazio eraginkor, hizketa argi eta irakurketa errazaren bidez, bai eta horretarako dauden laguntza-produktuak erabiliz, hala nola begizta magnetikoa, azpidatziak dituzten eta hizkuntza erraza erabiltzen duten ikus-entzunezko materialak, gaztelaniazko keinu-hizkuntzaren interpreteak, edo horretarako dauden aplikazio espezifikoak. Era berean, garrantzitsua da kontuan hartzea eraikinaren irisgarritasuna eta liburutegiak ematen dituen zerbitzuak, baita webgunearen, sare sozialen edo publizitatearen bidez eskaintzen den informazioa ere, eta arlo horretan bereziki sentsibilizatuta dauden langileak izatea lanean.

Hurrengo blokea ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei eta gor-itsutasunari dago eskainia. Artxibo, liburutegi eta museoetako profesionalentzako zenbait baliabide eta gomendio orokor biltzen dira dokumentu honetan, ikusmen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonei horien erabilera erraztea helburu dutenak, gizarte-talde horren eta aztergai ditugun espazioen heterogeneotasuna kontuan hartuta betiere. Espazioen erabileraren egokitzapen orokorra ez ezik, informazio eta kulturarako sarbidearena eta erabiltzaile horiekiko elkarrekintza bera ere errazten duten tresnak azaltzen dira bertan.

Bosgarren kapitulua autismoa duten pertsonei buruzkoa da. Autismoa duten pertsonen gaitasunetatik eta beharretatik abiatuta, «Autismoa duten pertsonentzako irisgarritasuna» atalak kolektiboarentzako irisgarritasun kognitiboa sustatzen eta indartzen duten hainbat gomendio, estrategia eta jardunbide egoki biltzen ditu. Tresna erabilgarria izan nahi du, liburutegiekin zuzenean edo zeharka loturaren bat duten pertsona guztiek praktika inklusiboak egin ahal izan ditzaten, autismoa duten pertsonei espazio horietan erabateko autonomiaz moldatzeko aukera emateko.

Seigarren kapituluan, dislexiak eta ikasteko beste zailtasun batzuek sortzen dituzten arazoak aztertzen dira, eta ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonei artxibo, liburutegi eta museoetako zerbitzuen sarbidea eta erabilera errazteko estrategiak aurkezten dira. Bertan, irakurketa erraza, hizkuntza argia eta beste zenbait tresna definitzen eta egokitzen dira, baita eraikinetara sartzeko eta dokumentazioa eta informazioa erabiltzeko behar den seinaletika ere. Amaitzeko, irisgarritasuna hobetzeko esku-hartzeetan berme zientifikoa duten hainbat erakundek aurrera eramandako jardunbide egokiak deskribatzen dira.

Ondoren, desgaitasun organikoaren gaiari helduko diogu. Desgaitasun organikoaren ezaugarri nagusia da zuzenean hauteman ezin diren eta desgaitasunaz dugun irudiarekin lotuta ez dauden afekzioak izatea. Ikusezintasun horrek baliabideak eta errekonozimendua galtzea dakartza, eta horrek eragin negatiboa du desgaitasun organikoa duten pertsonen eskubideetan eta bizi-kalitatean.

Zortzigarren kapitulua adimen-desgaitasuna eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei buruzkoa da. Gaur egun, pertsona horien eguneroko bizitzako premiak komunitatean modu inklusibo eta erreal batean parte hartzeko behar dituzten laguntzetan oinarritzen dira. Horrek beren interesekoak diren aukeretan eta inguruetan sarbidea izateko modua ematen die. Aurreko hori lortzeko, oso kontuan izan behar da beti pertsona, hau da, harengan pentsatu eta haren iritzia kontuan izan. Eta, hain zuzen ere, irisgarritasunak funtsezko zeregina du prozesu horretan; inklusioa lortzeko laguntza generikoa izatea eta pertsona guztientzat eta bizitza osoan eskuragarri egotea.

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei buruzko atalak, bederatzigarrenak, osasun mentaleko problematikak eta bestelako osasun-egoera batzuk dituzten pertsonen irisgarritasuna eta inklusioa -espazio publikoetan- hobetzeko moduari buruzko informazio zehatza ematen du. Arreta faltak eta hiperaktibitateak eragindako nahasmenduan hizkuntzak jokatzen duen papera nabarmentzen da eta komunikazio egokirako gomendioak eskaintzen dira. Osasun mentaleko gaixotasunak dituzten pertsonen ongizatea sustatzeko ekintza espezifiko batzuk ere eskaintzen dira.

Hamargarren eta azken atalean, Indietako Artxibo Nagusiko profesionalek aztergai dute zer-nolako erronka den argitalpen honetan ematen diren gomendioak gauzatzea. Gomendatzen da artxiboak -haien titulartasuna, lurralde-eremua, mendekotasun organikoa, diru-hornidura eta abar edozein izanik ere- kontziente izatea irisgarritasun unibertsala gainditu gabeko gaia dela oraindik ere, eta kontuan izatea helburu horrekin konprometitu behar direla, egunez egun lan eginez, benetako artxibo-zentro inklusibo -guztiona eta guztiontzat- bihurtu arte.

Azken batean, monografia honek jarraibideak eta gomendioak ematen ditu artxibo, liburutegi eta museoetan pertsonei ematen zaien tratua hobetzeko, zerbitzuaren kalitatearen eta zerbitzu horiek erabiltzen dituztenen ongizatearen onerako izango delako, haien gaitasunak edo muga funtzionalak edozein direla ere.

Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkarteak eta liburu honen editoreek eskerrak eman nahi dizkiote esku artean duzun dokumentua idazten parte hartu duen profesional-talde adituari. Haiei zor diegu lan espezializatu eta guztiz interesgarri hau.

Era berean, gure esker ona adierazi nahi diegu desgaitasun mota guztiak artatzen dituzten eta argitalpen honetako edukia kapituluz kapitulu berretsi duten elkarte eta erakunde guztiei; izan ere, haien laguntzarik gabe ezinezkoa zatekeen liburu honek lortu duen kalitate-maila lortzea.

Azkenik, Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkarteak bere esker ona adierazi nahi die Salamancako Unibertsitateko Gizarte Zerbitzuari eta bertako teknikari guztiei, egindako koordinazio-lan bikain eta eskuzabalagatik.

Zazpi hilabete baino ez dira igaro proiektu hau hasi zenetik. Autore askoren ahaleginak behar izan dira hasierako proposamenak orain aurkezten ditugun hauek bezalako testu landu bihurtzeko. Kultur ondareko materialak biltzen dituzten erakundeek bazuten, gure ustez, horrelako liburu baten premia. Baliagarri izan daiteke bai ikasbide gisa, bai orientazio gisa. Horietan oinarrituta, artxibo eta liburutegietako profesionalek gogor egin behar dute lan gizarte-talde baliotsu hori beren zentroetara ekartzeko eta behar bezala artatzeko.

Salamanca, 2023ko iraila

↑ Hitzaurrera joan (Jatorrizkoa)

Artxiboetara sarbide eraginkorra izatearen erronka. Indietako Artxibo Nagusiaren eredua

Antonio Jesús Castell Ortega, María Teresa López Arandia, Guillermo José Morán Dauchez

Indietako Artxibo Nagusia. Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusia

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Espainiako legeriaren arabera, aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta irisgarritasun unibertsala bermatu behar diren esparruen artean, honako hauek daude: espazio, azpiegitura eta eraikin publikoak; herritarren eskura jartzekoak diren ondasun eta zerbitzuak; eta kultura-ondarea1. Modu batera edo bestera, artxiboei eragiten dien esparruak dira horiek guztiak.

Irisgarritasunaren definizio hau kontuan hartuta, “[...] inguruek, produktuek edo zerbitzuek bete behar duten baldintza da, pertsona guztiek -eta, bereziki, desgaitasuna dutenek- erosotasunez, segurtasunez eta berdintasunez erabiltzeko modukoak izan daitezen [...]”2, artxibo irisgarri bat pertsona guztien parte-hartzea integratzen eta sustatzen duena dela esan dezakegu, hau da, oztopo mota guztiak ezabatzen dituena bere zerbitzuetarako sarbidea guztiengana zabaltzeko. Artxibo irisgarri bat, beraz, guztien eta guztiontzako artxibo bat da, irisgarritasuna inplementatzeak bertako erabiltzaileen beharrak asetzen dituena -gutxienez- esan nahi duela ulertuta (artxiboko espazioetan, hau da, kontsulta-, ekitaldi-, erakusketa-areto eta abarretan biltzen diren pertsonak hartzen dira erabiltzailetzat).

Hala ere, artxibo-erakunde eta/edo -unitate batean erabateko irisgarritasuna lortzea ez da, askotan, zeregin erraza. Asko dira gainditu beharreko zailtasunak, oztoporik gabeko artxibo bat izatea lortu arte. Behin honetara ezkero, nabarmendu behar dugu artxibo-zentroen arloan dagoen aniztasunak ez duela askorik laguntzen organizazio horiekako irisgarritasunaren arazoari modu bateratu eta globalean heltzeko orduan. Balio bezate, beraz, lerro hauek, oraindik irisgarritasunari arazoari heldu ez dioten artxibo-erakundeetan diagnostiko egoki bat egiteko orientabide gisa eta artxibo inklusibo bihurtzeko prozesua abian jartzeko laguntza gisa.

EGOKITZAPENAREN ERRONKA ARTXIBOETAN

Aipatua dugu gorago nola definitzen duen Espainiako legeriak irisgarritasuna, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei dagokienez, baina artxiboen arloan polisemikoa da irisgarritasuna. Izan ere, hau ere bada: “[...] artxibo-dokumentuak kontsultatzeko aukera, indarrean dagoen araudiak, artxiboen gaineko kontrolak eta kontserbazio-egoerak zehaztuta [...]”3.

Bi alderdi horiek kontuan hartuta, azpimarratu beharra dago legezko sarbide-eskubidea erabili ahal izateko behar-beharrezkoa dela sarbide-gaitasuna bermatuta izatea. Horregatik da hain garrantzitsua azken faktore hori, batez ere artxibo publikoen kasuan, artxiboak gizartean txertatutako erakundeak eta herritarren eskubideak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-unitateak baitira.

Aise uler daitekeenez, sarbide-gaitasunaren auzia konplexua da. Badira kontuan hartu beharreko bi faktore funtsezko, gaitasun horretan eragina dutenak:

  • artxibo batek eskaintzen dituen zerbitzuen errealitatea, hau da, artxibo-erakundeak barne hartzen dituen eraikinen materialtasuna, haien hurbileko inguruak, eta –gero eta garrantzi handiagoa hartuz– dimentsio zibernetikoa eta telematikoa, gaur egun jada zerbitzuetarako sarbide-gune garrantzitsua eskaintzen duena;
  • sarbide-eskubidea izango duten pertsona moten ugaritasuna; izan ere, eskaini beharreko soluzio aukera ere zabala izatea eskatzen du horrek, pertsona moten ugaritasunaren parekoa.

Kontuan izanik bi elementu horiek askotarikoak izan daitezkeela, haien aurkakotasunetik sortzen den konbinazioak kasuistika esponentzialki handiago bat emango du emaitzatzat.

Artxibo-zentroetako irisgarritasunaren erronkari aurre egiteko orduan, hainbat elementu hartu behar dira kontuan: zentroaren kokapena, hura dagoen edo hartzen duen eraikina, higiezinaren segurtasuna, erakundeak erabiltzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuak -dokumentu-kontsulta, erakusketak, bisitak, jarduera publikoak...- eta abar.

Artxiboak dauden eraikinen baldintza materialei dagokienez, esan behar da eraikinok, askotan, berezko ondare-balioa duten eraikin historikoak direla, eta katalogatutako eraikinen babesari buruzko araudiaren mende egotean, ezin izaten dela aldaketarik egin haien materialtasunean. Elementu baliotsuak dira gizartearentzat, hain zuzen ere jatorrizko baldintzetatik hurbil mantendu direlako. Artxibo-erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuok behar bezala egokitzea, baina hori ezin da Ondare Historikoaren kontserbazioaren kaltetan egin. Hain zuzen ere, horixe lortu nahi delako, ondarearen sarbidea eta haren gozamena gizarte osora orokortzea4.

Kasu honetan, gai honen kudeaketa diziplina anitzeko ikuspegi batetik heldu beharko da, nahitaez, eta, ahal balitz, arkitektoak, informatikariak, diseinu- eta ingeniaritza-teknikariak, ondare-teknikariak eta, jakina, artxibozainak inplikatu beharko lituzke. Alde batera utzi gabe, noski, osasunaren eta gizarte-integrazioaren arloko zientzien eta diziplinen askotariko espezialitateen parte-hartzea5.

Errealitate objektibo bat –artxibo-erakunde batek ematen dituen zerbitzuak– pertsonen baldintzetara egokitzea da helburua, pertsona horiek ahalik eta baldintza berdinetan eskuratu ahal izan ditzaten zerbitzuok. Hori dela eta, irisgarritasunari buruzko lehen hurbilketa honetan, hiru kontzeptu funtsezko hartu beharko dira kontuan: irisgarritasun unibertsala, diseinu unibertsala edo guztiontzako diseinua, eta arrazoizko doikuntzak.

Lehenengoa, irisgarritasun unibertsala, “inguruek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek bete behar duten baldintza da, bai eta objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek ere, pertsona guztiek ulertu, erabili eta gauzatu ahal ditzaten, segurtasunez eta erosotasunez eta ahalik eta era autonomo eta naturalean…”6.

Bigarrenaz, diseinu unibertsal edo guztiontzako diseinuaz zera esan daiteke: “…jarduera honen bidez, hasiera-hasieratik pentsatzen edo proiektatzen dira, ahal den neurrian, inguruneak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, tresnak, egitasmoak, gailuak edo tresnak, pertsona guztiek ahalik eta gehien erabiltzeko moduan, ez egokitzerik ez diseinu espezializaturik beharrik gabe…”7.

Eta, azkenik, arrazoizko doikuntzak ditugu: “…ingurune fisiko, kognitibo, sozial eta jarrerazkoetan egin beharreko aldaketak eta moldaketak dira, desgaitasuna duten pertsonen beharrizan espezifikoetara egokitzeko; doikuntzok ez dute zama neurrigaberik ezarriko, kasu jakin batean modu eraginkor eta praktikoan beharrezkoak direnean, bai desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna eta parte-hartzea errazteko, eta bai pertsona horiei eskubide guztien gozamena edo erabilera gainerakoen baldintza berberetan bermatzeko”8; gai hori oso kontuan hartu beharko da izaera historikoko eraikinetan kokatuta dauden artxiboetarako irisgarritasuna lantzen denean.

Gainera, ez da alde batera utzi behar irisgarritasunaren inguruko alderdi desberdinei (eraikitako ingurunearen irisgarritasunari, eraikuntzari berari, Kultur Ondare Higiezinari, webguneko edukiei eta abarrei) aldez edo moldez eragiten dioten arau tekniko nazional eta nazioartekoen multzo nabarmena; izan ere, lan-tresna gisa, arauok baliagarriak izan daitezke egokitze-prozesuan parte hartzen duen beste edozein artxibotarako.

↑ Aurkibidera joan

IRISGARRITASUNAREN KUDEAKETA ARTXIBOETAN

1. Atariko analisia

Azaldu dugun bezala, artxiboak espazio irisgarri eta inklusiboak izan behar dira. Hori oso kontuan izan beharko da espazioekin, diseinuekin, politikekin eta emandako zerbitzu instituzionalekin lotuta hartzen diren erabaki guztietan, eta eragina izan dezake hainbat kolektiborengan: ikusmen-desgaitasuna duten pertsonengan; entzumen-desgaitasuna dutenengan; desgaitasun fisikoa dutenengan; garapen-, hizkuntza- eta ikaskuntza-desgaitasuna dutenengan; mintzamen-desgaitasuna dutenengan9.

Horretarako, eta abiapuntu gisa, artxiboaren AMIA analisi bat egitea komeni da, irisgarritasunari buruzko auziaren egoera islatzeko aukera ematen duen diagnosi-tresna den neurrian. Ahulgune eta indargune horiek zentroaren ezaugarriak, artxiboaren berezitasunak eta modu eraginkorrean zentro inklusibo bihurtzeko gaitasunak aztergai izango dituen analisi xehatu baten parte izango dira. Horretarako, elementu hauek har daitezke kontuan:

  • kokapena eta espazio fisikoak;
  • irisgarritasun-irizpideak instalazioen larrialdi-, segurtasun- eta ebakuazio-neurrietan;
  • komunikazioa;
  • hedapena;
  • baliabide dokumental eta/edo bibliografiko espezifiko irisgarri edo egokituak;
  • irisgarritasunaren arloan bultzatutako jardunbide egokiak;
  • urtero ezarritako irisgarritasun-neurrien gutxi gorabeherako kostua.

Mehatxuak eta aukerak ingurunearen azterketari dagozkio, bai erabiltzaileen beharren azterketari, bai kanpoko faktoreen azterketari (politika eta lege faktoreak, aldagai sozioekonomiko, teknologiko eta profesionalak). Hori dela eta, kontuan hartu beharrekoak dira honako hauek:

  • irisgarritasunaren arloko araudi orokorra;
  • kultura-arloko irisgarritasun-neurriak;
  • artxibo-zentroaren aurrekontu-partidak eta/edo aurrekontu-mugak;
  • desgaitasuna duten pertsonei artxibo-zentrorako sarbidea errazteko helburuz, erakunde/entitate pribatuekin egindako lankidetza-hitzarmenak;
  • desgaitasunaren eta irisgarritasunaren arloko prestakuntza-jarduerak, artxibo-zentroko arduradunei eta/edo kudeatzaileei eta/edo langileei zuzenduak.

Behin aurretiazko analisia eginda, artxiboak bere egoitzaren, zerbitzuen eta produktuen irisgarritasun errealari buruzko txosten bat eduki ahalko du, eta, hartara, erabiltzaile-mota ororen beharrei erantzuteko gai den baloratu ahalko du.

↑ Aurkibidera joan

2. Lehentasunezko ekintzak ezartzea

Atariko analisi horretatik ateratako ondorioekin, irisgarritasunaren integrazioan aurrera egiten lagun diezaguketen ekintza-sorta bat prestatu ahal izango da.

Ekintza-multzo horren barruan, ezer baino lehen, analisi zehatz bat egin beharko litzateke, hainbat alderdiri erreparatuta (beharra, eskura ditugun baliabide ekonomikoak, ekintzok gauzatzeko benetako aukera, ekintzok aplikatzeak erabiltzaile eta eragileengan izan dezakeen eragina eta beste), lehentasunez gauzatu beharreko ekintza kopuru txiki bat ezartzeko.

Alderdi hau oso garrantzitsua da, guztiz bat dator ohiko plangintza estrategikoko teknika orokorrekin, baina guk hemen elementu hauek baino ez ditugu gogoraraziko:

  • Helburu bat ezartzea –artxiboaren eta ematen dituen zerbitzuen irisgarritasuna– edo, nahiago bada, ikuspegi bat eta balio batzuk ezartzea; horren ondorioz, aurrera eramaten diren ekintzak kokatzeko ildo estrategiko batzuk ezartzea.
  • Helburu hori edo ildo estrategiko horiek lortzeko beharrezkoak diren ekintzak ezartzea. Hartutako neurriak ez dira zertan mugatu araudiak agintzen dituenera –nahiz eta hori hasiera ona izan daitekeen–.
  • Ekintza bakoitzaren aurrekontu-plangintza. Kontua da hartzen diren neurri zehatzek kostu ekonomikoa izango dutela maiz, baina egia da, baita ere, kostu hori ez dela, gehienetan behintzat, oso handia izango.
  • Ekintza bakoitza dagokion langileari esleitzea.
  • Ekintzok gauzatzeko epeak ezartzea.
  • Ekintzen garapenaren egoera aldizka eta sistematikoki berrikustea.

↑ Aurkibidera joan

3. Kide anitzeko batzorde edo organo bat sortzea

Zeregin konplexu guztietan bezala, artxiboen irisgarritasunak plangintza bat eskatzen du, eta, adierazi den bezala, zeregin horretan ezinbestekoa da diziplina anitzeko ikuspegi bat izatea. Hortik ondorioztatzen da kolektibo batek prestatu behar duela plangintza, kide anitzeko organo (edo organo kolegiatu) batek, alegia. Jakina, aipatu ditugun arlo horietako guztietako espezialistak biltzea ez da zeregin erraza. Hala ere, horrek ez du eragozten “kolegialtasun” eta “diziplina-aniztasun” kontzeptuak aplikatzea. Egoera optimo batera gehiago edo gutxiago hurbiltzeko posibilitatea erakundearen baliabideeen mende egongo da funtsean10.

Kontuan hartu behar da kide anitzeko organo horren lehen helburua irisgarritasunaren plangintza integrala edo estrategikoa dela. Plangintza-mota horrek aukera ematen du abian jarritako ekintzak behar bezala bideratu eta koordinatzeko, ikuspegi orokor eta epe luzerako bat mantentzeko, ezustekoetara egokitzeko irizpide argi batzuk izateko eta ekintza horien emaitzak behar bezala ebaluatzeko. Gainera, era horretako plangintza batek inbertitutako baliabideeen eraginkortasuna ekarri ohi du berekin –barne-koordinaziokoa delako–, eta helburu maximalistei muzin eginez (epe luzera begiratzen baitu), etengabeko hobekuntza izaten du helburu.

Etengabeko hobekuntzaren ideia hori oso garrantzitsua da; izan ere, egoera optimoa lortzea ezinezkoa izan arren, hobekuntza praktikoak egiten saiatzeko ez da oztopo izan behar hobekuntza xumeak izanagatik ere, nahiz eta hobekuntza horiek izan. Batzordeko kideek jarduera-proposamenak egin eta eztabaidatu beharko dituzte, eta, aldi berean, solaskide gisa jarduteko eta erakundeko gainerako langileen ekarpenak jasotzeko gaitasuna izan behar dute, ekarpenok aztertu eta eztabaidatzeko11.

Bestalde, desiragarria litzateke herritarren arretan eta eraikinaren eta funtseko materialen kontserbazioan diharduten artxibozainak eta mantentze-lanetan eta administrazio ekonomikoan diharduten gainerako langileak batzordean sartzea. Eta hori, ez bakarrik diziplinartekotasunaren mesedetan, baizik eta, baita ere, batzordekideek, artxiboaz dituzten ikuspegi banatan oinarrituta, osatzen duten banakako aniztasunaren mesedetan.

Nolanahi ere, beharrezkoa da batzordearen lanek etenik gabeko jarraitutasuna izatea, emaitza jakin batzuk lortu ahal izateko; eta, batzordearen erabakietatik araudiak erator daitezkeenez —nahiz eta bigarren mailako barne-araudiak baino ez izan—, gomendagarria dirudi haiek sistematikoki dokumentatzea modu juridikoki lotesle batean, akten bidez12.

Jakina, orain arte azaldutakoa gauzatzeko aukera artxibo-erakunde bakoitzaren giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen araberakoa izango da. Hala ere, kontuan hartu behar da beti izango dela hobea ekintza bat aurrera eramatea, ekintza xumea izanagatik ere, arazo bati ezikusia egitea edo jaramonik ez egitea baino; hori bai, esku-hartzearen kostuak ebaluatzerakoan kontuan hartu beharko dira - UNE 41531:2018 IN arauak gogorarazten duen bezala-, bai irisgarritasuna hobetzeko hasierako inbertsioari dagozkionak bai geroko kudeaketatik eta mantentze-lanetatik erator daitezkeenei dagozkionak ere13.

↑ Aurkibidera joan

ARTXIBOETAN INPLEMENTATZEKO EKINTZAK. ZENBAIT PROPOSAMEN

Ekintzak zenbait parametroren arabera ezarriko dira, hala nola artxibo-zentroaren zuzkidura ekonomikoaren edo aurrekontu-kudeaketarako gaitasunaren arabera, besteak beste. Ez dugu ahaztu behar, halaber, irisgarritasun-beharren aukera zabalak -gaitasun fisikoen, organikoen, sentsorialen eta kognitiboen arabera sailka litezke- kasuistika ugaria ekarriko duela, eta kasu horiek artxibo-zentroaren tipologiaren, ematen dituen zerbitzuen, kokatuta dagoen higiezinaren ezaugarrien eta abarren araberakoak izango direla. Hori dela eta, jarraian azalduko dugunak ez du beste helbururik irisgarritasunari eragiten dioten hainbat esparru hobetzeko iradokizun gisa balio izatea baino.

1. Egiturak egokitzea

Kontuan izan behar dugu artxibo publikoei bete-betean eragiten diela 193/2023 Errege Dekretuak, martxoaren 21ekoak, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen dituena, jendearen eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak eskuratu eta erabili ahal izateko . Errege Dekretu horren 5.2 artikuluaren arabera, erakunde publikoen betebeharra da “irisgarritasun unibertsalaren eskakizunak betetzea, zentzuzko eta neurrizko doikuntzak egitea, eta ekintza positiboko neurriak hartu eta gauzatzea, bertan ezartzen denaren ildotik, desgaitasuna duten pertsonei konkurrentzia publikoko bulego eta instalazio horietarako eta bertako prozedura eta zerbitzuetarako sarbidea bermatuz, eta pertsona horiei arreta egokia emateko beharrezko mekanismoak ezarriz”14; aurrerago, 23. artikuluan, Dekretuak berariaz aipatzen ditu artxiboak, kultura eta historia izaerako ondasun eta zerbitzuetarako erreferentzia eginez, eta adierazten du Estatuko Administrazio Orokorraren titulartasuna eta kudeaketa dutenek irisgarritasun-plan espezifikoak prestatu beharko dituztela beren ingurune eta zerbitzuetarako -zeregin hori autonomia-erkidegoari egokituko zaio Estatuaren titulartasuna baina kudeaketa transferituta duten artxiboen kasuan.

Artxibo-zentro baten egituren irisgarritasuna ebaluatzeko eta lehentasunezko ekintzak ezartzeko, nahikoa litzateke xehetasunez aztertzea ea eraikinak 505/2007 Errege Dekretuaren eskakizunak betetzen dituen, bai eta bi arau hauek ere betetzen dituen ere: UNE-ISO 21542 Eraikinen eraikuntza. Eraikitako ingurunearen irisgarritasuna eta UNE-EN 17210:2021 Eraikitako ingurunearen irisgarritasuna. Betebehar funtzionalak. Bertan, eraikinera iristeko ibilbideak irisgarri bihurtzeko behar den informazio guztia bil dezakegu: arrapalak, zentroko sarbideak, eraikinaren larrialdi-irteerak, zirkulazio horizontala eta bertikala, igogailuak, ateak eta pasabide baoak, harrera-guneak, erakusmahaiak eta lan-mahaiak eta armairuak, ekitaldi-aretoa eta beste.

Hala ere, artxibo baten irisgarritasuna haren ingurumarietatik hasten da, eta horregatik gomendatzen da15 eraikinaz kanpoaldeko ibilbideak zabalak izatea, oztoporik eta mailarik gabeak, jende askorentzat oztopo baitira horiek16.

Behin honetara ezkero, ukaezina da artxibo baten zerbitzuak erabiltzen saiatzean jendeak eta/edo erabiltzaileek topatzen duten lehenengo oztopoetako bat eraikinerako sarbidea bera dela; horri dagokionez, kontuan izan behar dugu 505/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatutakoak gure artxibo-zentroa irisgarria den ala ez jakiteko jarraibideak ematen dizkigula:

  • Artxiboa dagoen eraikinak, edozein motatakoa dela ere, erabiltzaileek erraz aurkitzeko moduko ibilbide irisgarri bat izan behar du. Gutxienez sarrera nagusi irisgarri batek bide publikoarekin komunikatu behar du, bai eta, aparkalekua izanez gero, aparkatzeko plaza irisgarriekin. UNE-EN 17210:2021 arauaren gomendioei jarraituz, artxiboak irisgarriak ez diren sarrera bat edo batzuk izanez gero, Irisgarritasunaren Nazioarteko Ikurra duten norabide-seinaleak jarri beharko dira, hurbilen dagoen sarrera irisgarria adieraziz.
  • Zentroak aparkalekua badu, plaza irisgarriak izan behar ditu.
  • Sarrera irisgarriek kanpotik zein barrutik ezagutzeko moduko seinaleak eta argiak izan behar dituzte atean edo ateetan; atalasean ezin izango da desnibelik izan, eta gurpil-aulkien erabiltzaileak sartzeko moduko tarte bat egon beharko du alde banatan.
  • Artxiborako sarbideak sarrera-irteerak kontrolatzeko sistema finkoak baditu (detekzio-arkuak, torniketeak eta beste), eta sistemok oztopo badira desgaitasuna duten pertsonentzat, pasabide irisgarri alternatiboak jarri beharko dira.
  • Azkenik, desgaitasuna duten pertsonak gida-txakurrak, laguntza-txakurrak edo beste edozein laguntza mota erabiltzen badituzte, egin beharreko moldaketak egin beharko dira artxiboko elementuetan, pertsona horiek laguntza horietara heldu eta erabili ahal izan ditzaten.

Behin eraikinaren barruan, irisgarritasun-katea hautsi ez dadin, kontuan izango da mugimendu-eremu guztietan (maila berean dauden espazioak; kota desberdinetan dauden espazioak -ezinbestekoa da igogailu irisgarri bat izatea), bai eta zoladuretan -irristagaitzak izan behar dute-, eta ate eta pasabideetan. Ateek edozein pertsonak autonomiaz erabiltzeko moduan diseinatuta egon behar dute (gutxieneko zabalera librea 85 cm-koa, gutxieneko altuera 200 cm-koa, burdineria ergonomikoa)17.

↑ Aurkibidera joan

2. Zeharkako ikuspegia segurtasunaren arloan

Argi dago irisgarritasuna hobetzea ezin dela, inola ere, segurtasun-estandarren kalterako izan; izan ere, irisgarritasunaren unibertsaltasuna (baldintza berdinak denontzat) larriki urratuko litzateke segurtasun-baldintzak murriztuz gero. Hasteko, osasuna babesteko eskubide konstituzionalaren aurka doa hori (Espainiako Konstituzioa, 43. art.).

Irisgarritasunaren aldeko ekintzak aukeratzeko orduan, artxiborako sarbidea eta erabilera bermatzera bideratutakoak ez ezik, larrialdietako ebakuazioa ziurtatzekoak ere lehenetsi beharko lirateke.

Hori dela eta, komenigarria litzateke artxibo orok, segurtasuna zaintzen duten zentroko unitateekin koordinatuta, berariaz sartzea desgaitasuna duten pertsonei eragiten dien kasuistika berezia artxiboaren autobabeserako planean. Kontuan izan behar da segurtasunaren alderdi horrek, artxiboko erabiltzaileei ez ezik, desgaitasuna duten plantillako langileei ere eragiten diela (eta are modu larriagoan gainera, bertan lanean egoteagatik), enplegatu publikoak izan edo ez.

Artxibo-zentro bateko instalazioen irisgarritasun-maila identifikatzeko, hainbat parametro hartu beharko ditugu kontuan, beharrezkoak ez diren arrisku-egoerak saihesteko. Horretarako, UNE-EN 17210:2021 arauan 14. ataleko gomendioei jarraitu ahal izango diegu. Atal horrek suteen aurkako segurtasunaz dihardu, eta beste larrialdi mota batzuetara ere zabaltzen ditu bere gomendioak (uholdeak, lurrikarak, leherketak eta beste)18.

Behin artxibo-zentroa osatzen duten instalazioen diagnostikoa lortu ondoren, datuak aztertu eta autobabes-plana egiteko beharrezkoak diren aldaketak egin ahal izango ditugu, artxiboko langile eta erabiltzaile guztiak, edozein desgaitasun-mota duten pertsonak barne, aintzat hartuko dituzten segurtasun-berme egokiak betez.

Nolanahi ere, autobabes-plana egitean, irisgarritasun-parametro hauek hartu beharko lirateke kontuan:

  • Lagundutako erreskaterako guneak edo babesguneak egotea, irisgarriak eta erabilgarriak, desgaitasuna duten pertsonak segurtasun-baldintza egokietan egon daitezen, handik ebakuatu arte. Eremu edo gune horrek noranzko biko komunikazio-sistema irisgarri bat izan beharko du, Ebakuazio Planeko taldearekin harreman zuzena izateko. UNE-EN 17210: 2021 arauak gomendatzen du erreskate-gune bat egotea eraikinaren solairu bakoitzean, ebakuazio-eskaileraren ondoan, baina haren ibilbidea inbaditu gabe19.
  • Ebakuazio-bideak eta lagundutako erreskaterako guneak behar bezala adierazi behar dira, UNE-EN ISO 7010:2020 arauaren arabera, artxibo-zentroko edozein erabiltzailek edo langilek identifikatzeko modukoak izan daitezen.
  • Erakundean desgaitasuna duten kideen (finkoak zein aldi baterakoak) izenak bilduko dituen dokumentu bat, larrialdi-egoera batean jendea ebakuatu beharra suertatuz gero desgaitasun horrek ebakuazioa zenbateraino muga dezakeen jakiteko. Gainera, kontuan izan behar dugu artxibo-zentroetan hainbat erabiltzaile-mota daudela (informazioa eta dokumentuak behar dituzten herritarrak, ikertzaileak, bisitariak), eta, beraz, autobabes-planean desgaitasuna duten pertsonek ebakuazio batean gerta daitezkeen kasuistika desberdinak direla eta.
  • Instalazioen ezaugarrien arabera, larrialdi-egoera batean erabil daitezkeen ebakuazio-bideen egokitasuna zehaztu beharko da, zentroan dagoen pertsona bakoitzaren desgaitasun-motaren arabera.
  • Larrialdi-egoera batez ohartarazteko erabiltzen diren alarma-sistemei dagokienez, kontuan izan behar dugu:
    • Ikusmen-desgaitasuna duen pertsona batek entzumen-bidez jaso behar du alarma-seinalea.
    • Entzumen-desgaitasuna duen pertsona batek ikusizko bidez jaso behar du alarma-seinalea.
    • Desgaitasun kognitiboa edo intelektuala duen pertsona batek modu erraz batean jaso behar du alarma-seinalea, ulergarri izan dakion.

Hori kontuan hartuta, edozein artxibo-zentrok bermatu behar du alarma-seinalea soinuz eta irudiz emituko dela, hizkuntza erraz batekin konbinatuta. Ezinbestekoa da artxibo-zentroko instalazioetan langile batzuk izendatzea eta prestatzea, larrialdiren bat gertatuz gero desgaitasuna duten langile, erabiltzaile edo bisitariekin berariaz jarduten jakiteko.

Era berean, desgaitasuna duten pertsonak ebakuatzeko, beharrezkoa da artxibo-zentroak kontuan hartzea zer baliabide erabil daitezkeen desgaitasuna duten pertsonek eraikinetik segurtasun-bermeekin atera ahal izateko. Alde horretatik, beti da komenigarria ebakuazio-aulkiak eskuragarri izatea, mugikortasun urriko pertsonak garraiatzeko, beren kabuz mugitu ezin badira. UNE-EN 17210:2021 arauan aipatzen den bezala, gomendagarria da aulki horiek erraz eta segurtasunez erabiltzeko modukoak izatea eta eraikineko solairu bakoitzeko lagundutako erreskaterako gunean kokatzea. Aulkiak erostean, kontuan izan behar da erabilerrazak izan behar dutela eskailerak igo-jaisteko, bai eta, eraikinaren barruan zein kanpoan, distantzia horizontal luzeak egiteko ere.

1. irudia. Ebakuazio-aulkia. Indietako Artxibo Nagusia.

1. irudia. Ebakuazio-aulkia. Indietako Artxibo Nagusia.

Era berean, UNE-EN 17210:2021 arauak ebakuazio-izarak (erosoak, arinak eta erresistenteak) izatea gomendatzen du, desgaitasuna duten pertsonak ebakuatzeko ordezko irtenbide azkar gisa. Izara horiek material lodi barrubigunez eginak dira, segurtasun-arnesak dituzte eta azpialdea leuna dute. Eramangarriak eta erabilerrazak izan behar dute, malguak eta doigarriak, hainbat altuera eta tamainatara egokitzeko modukoak, eta eskuragarri egon behar dute lagundutako erreskaterako guneetan. Desgaitasuna duen pertsona behin-behineko edo amaierako segurtasun-gune batera etzanda eraman behar den kasuetan laguntzeko erabiltzen dira.

Desgaitasuna duten pertsonen ebakuazioa horretarako izendatutako eta prestatutako taldeko langileek egin beharko dute; langile horiek jakin beharko dute zein diren kasu zehatz bakoitzerako irteera-bide egokienak eta horietako bakoitzaren ebakuaziorako beharrak. Horretarako, UNE-EN 17210:2021 arauak proposatzen du larrialdi-irteerako ateak kanporantz irekitzen direnetakoak izatea, ebakuazioaren ibilbidearen norabidean, eta atearen burdineria erabiltzeko erraza eta segurua izatea20.

Azkenik, ezin dugu ahaztu gure artxibo-zentroetako instalazioak irisgarri bihurtzeak segurtasuna handitzen duela, arriskuak murriztu eta/edo saihesten baititu.

↑ Aurkibidera joan

3. Zerbitzuak egokitzea

Artxibo-zentroen aniztasunaren barruan, zentrook beren zerbitzuak barneko erabiltzaileei -artxiboaren barruan dauden kideei- zein kanpoko erabiltzaileei -erakundetik kanpokoei- ematea izaten da ohikoena; kanpoko erabiltzaileen tipologia oso zabala izan daiteke, eta artxibo-zentro motaren araberakoa izango da. Antzeko zerbait gertatzen da artxiboak eman ditzakeen zerbitzuekin ere; hainbat motatakoak izan daitezke: dokumentuak kontsultatzea -aurrez aurre edo bitarteko telematikoen bidez-, informazioa bilatzeko aholkularitza edo erreferentziak ematea, erabiltzaileen eskariz dokumentuak erreprodukzioa, erabiltzaileen prestakuntza, askotariko zabalkunde-jarduerak -erakusketak, hitzaldiak, lantegiak eta beste.

Irizpide orokor gisa, artxiboari ahalik eta irisgarritasun mailarik handiena eman beharko litzaioke, bai zentroko langileentzako gelei, bai erabilera publikokoak diren ibilbide eta guneei. Horrez gain, artxiboak erakusketarako eremu bat badu, erakusgai dauden edukietarako irisgarritasuna ere bermatu beharko litzateke, zenbait formatutan.

Artxiboaren aurrez aurreko zerbitzu guztiak eraikinaren eremu publikoan emango dira. Horregatik, guztiz komenigarria da orientazioa errazteko elementuak jartzea, bai eraikinaren barruan bai kanpoan; aise ikusteko eta berehala hautemateko moduko seinaletika argia jartzea, alegia.

Alde horretatik, eta 505/2007 Errege Dekretuaren arabera, hau da artxiboak bete behar duen lehen seinaleztapen-araua:

  • Eraikinek behar den informazioa, seinaleztapena eta argiztapena izango dute, eremu eta ibilbide irisgarriak non dauden jakiteko eta eraikina segurtasunez erabiltzeko.
  • Segurtasuneko informazioa erraz aurkitzeko moduko toki irisgarri batean egongo da, eta erabiltzaile guztiek ulertzeko modukoa izango da.
  • Eraikinetako gune eta ekipamenduetan seinaleak jartzean, kontuan hartuko dira argiztapena eta gainerako baldintzak (ikusizkoak, entzutekoak eta, beharrezkoa bada, ukitzekoak), zentzumenen desgaitasuna edo desgaitasun intelektuala duten pertsonek erraz hautemateko modukoak izango direnak. Informazioa eta seinaleztapena eguneratuta egongo dira. Eraikineko irisgarritasuna hobetzeko egiten diren egokitzapen eta moldaketa berri guztiak eta eskaintzen diren zerbitzu berri guztiak behar bezala seinaleztatuta egonen dira21.

Baina, horretaz gain, kontuan izan behar dugu Desgaitasunari buruzko 2022-2030 Espainiako Estrategiaren 4. ardatzak, “Diseinu eta Irisgarritasun Unibertsalari” buruzkoak, zenbait neurri bultzatzen dituela ingurune, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzu guztiak pertsona guztiek ulertzeko, erabiltzeko eta praktikatzeko modukoak izan daitezen, segurtasun- eta erosotasun-baldintzetan, eta ahalik eta modurik autonomoenean eta naturalenean, desgaitasuna duten pertsona guztiei zerbitzu horiek eskuratu eta giza eskubide guztiez gozatzeko aukera emanez22 .

Alde horretatik, zentroko seinaletikak eta informazio- eta komunikazio-sistemek irisgarriak izan behar dute. Horretarako, garrantzitsua da hainbat alderdi kontuan hartzea, hala nola letra-tamaina eta -mota, testuaren kolorearen eta hondoaren arteko kontrastea, piktogramen erabilera...

  • Kokapen-seinaletika: piktogramak erabiltzea gomendatzen da, pertsona guztien orientazioa hobetzeko. Oso erabilgarriak dira artxiboko zerbitzuak kokatzeko. Solairu bat baino gehiago badago, adierazi solairuaren zenbakia eta izena, halakorik badute, bai eta eremu, gune edo aretoena ere.
  • Norabide-seinaletika: Artxiboko eremuetan, eremu publikoan batez ere, lurrean norabide-zerrendak erabiltzea gomendatzen da, eta elementu bertikaletan, hala nola hormetan edo bestelako paramentuetan, norabide-seinaletika, ibilbidea seinaleztatzeko.
3.1. Kontsulta aretoan

Zerbitzu hori duten artxiboetan, harrera-mahia izaten da erabiltzaileekin harremanetan jartzeko lehen elementua; UNE-ISO 21542:2012 arauak dioen bezala, erabiltzaile guztiek aretoko sarbidetik bertatik ikusteko eta ezagutzeko moduan kokatuta eta identifikatuta egon behar du harrera-mahia; 740 mm-tik 800 mm-ra bitarteko altuera izan behar du, eta, taularen azpian, belaunentzako tokia izan behar du, 700 mm-ko altuerakoa gutxienez; harrera-mahaiak entzumena hobetzeko sistema bat izatea litzateke onena –indukzio magnetikoko begizta sistema bat, adibidez.

Dokumentuak kontsultatzeko postuei dagokienez, beharrezkoa da horietako bat gutxienez egokituta egotea. UNE-ISO 21542:2012 arauak dioen bezala, gurpil-aulki batekin aurrez aurre hurbiltzen ahalbidetuko duen espazio libre bat egon behar du kontsulta-postuaren azpian, 700 mm-ko altuerakoa, 600 mm-ko sakonerakoa eta 900 mm-ko zabalerakoa, gutxienez, belaunak espazio horretan eroso kokatzeko. Era berean, dokumentuak kontsultatzeko gailu informatiko bat edo batzuk dituzten artxiboetan, horietako batek, gutxienez, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta egon beharko du.

Kontuan izan behar da, halaber, erabiltzaile-multzo handi horren barruan, balitekeela dokumentuak kontsultatzeko norbaiten laguntza behar duten desgaituak izatea; kontu hori, hasiera batean hutsala dirudien arren, jasota egon beharko da kontsulta-aretoan sartzeko eta hura erabiltzeko arauetan.

↑ Aurkibidera joan

3.2. Erakusketa-jarduerak

Artxibo-zentroak bisita publikorako gune bat edo aldi baterako erakusketa-areto bat badu, ez dugu ahaztu behar horiek ere egokitu eta espazio inklusibo bihurtu beharrekoak direla, dagoen erabiltzaile askotarikoa kontuan hartuta betiere, UNE-EN 17210:2021 arauak gogorarazten digun bezala.

Oro har, “Guztiontzako diseinua” ikuspegiak aukera emango du artxibo-zerbitzuak eskuratu, ulertu eta erabil ditzaketen erabiltzaileen espektroa eta profila zabaltzeko, UNE-EN 17161:202023 arauak gomendatzen duenaren haritik. Horri dagokionez, egokia da UNE 153101:2018 EX Irakurketa Erraza. Dokumentuak egiteko irizpideak eta gomendioak araua aintzat hartzea. Arau horretan, dokumentuak egiteko jarraibideak eta gomendioak ematen dira: irakurketa errazeko testuen idazketa, ortotipografiarekin, hiztegiarekin eta esamoldeekin lotutako gaiak, testuaren antolaketa eta estiloa, diseinua eta aurkezpena, eta beste24.

2. irudia. Beira-arasa egokitua. Indietako Artxibo Nagusia.

2. irudia. Beira-arasa egokitua. Indietako Artxibo Nagusia.

3. irudia. Informazio-txartel egokituak. Indietako Artxibo Nagusia.

3. irudia. Informazio-txartel egokituak. Indietako Artxibo Nagusia.

↑ Aurkibidera joan

3.3. Ekitaldi-aretoa

Artxibo-zentro bateko erabilera publikoko espazio garrantzitsuenetako bat ekitaldi-aretoa izaten da. UNEISO 21542:2012 arauan adierazitakoari jarraituz, gela mota horietan entzumena hobetzeko sistemak instalatzea komeni da, hala nola indukzio magnetikoko begizta-sistemak edo seinalea infragorri bidez transmititzeko sistemak.

Aretoko baliabide guztiak desgaitasuna duten pertsonek (bilerako buruek zein bestelako parte hartzaileek) erabili ahal izateko modukoak izan behar dute; beraz, tribunak zein besaulki-patioak egokituta egon beharko dute25. UNEEN 17210:2021 arauak adierazten duen bezala, behar beste eserleku gorde beharko dira gurpildun mugikortasun-gailuak eta/edo laguntza-txakurrak erabiltzen dituzten pertsonentzat -koskarik gabeko gainalde batean maniobrak egiteko nahiko tokiarekin, eta oztoporik gabeko ikuspegiarekin-. UNE 41524:2010 Irisgarritasuna eraikuntzan. Eraikina osatzen duten espazioak eta elementuak diseinatzeko arau orokorrak, ekitaldi-aretoen kasuan, gutxieneko eserleku-kopuru bat gordetzea gomendatzen du, aretoaren edukieraren arabera: 100 ikusle-toki bakoitzeko, bi toki mugikortasun urria duten edo laguntza-txakurra erabiltzen duten pertsonentzat, sarbide eta igarobideetatik hurbil. Toki horien neurriak: 90 cm zabal eta 120 cm sakon. Gomendagarria da toki horiek irisgarritasun unibertsalaren sinboloarekin seinaleztatuta eta gainerako besaulkien artean integratuta egotea, gizarte-bazterkeriarik egon ez dadin.

4. irudia. Ekitaldi-aretoko oholtza, egokituta. Indietako Artxibo Nagusia

4. irudia. Ekitaldi-aretoko oholtza, egokituta. Indietako Artxibo Nagusia

5. irudia. Ekitaldi-aretoko besaulki-patioa, egokituta. Indietako Artxibo Nagusia

5. irudia. Ekitaldi-aretoko besaulki-patioa, egokituta. Indietako Artxibo Nagusia

↑ Aurkibidera joan

4. Beste erakunde batzuekin hitzarmenak egiteko ahalegin proaktiboa

193/2023 Errege Dekretuaren 35. artikuluak erreferentziako zentro aholku-emaile izendatzen ditu bai Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko Autonomia Pertsonaleko eta Laguntza Teknikoetako Estatuko Zentroa, bai Desgaitasunaren Errege Patronatua eta haren zentro aholku-emaileak. Horretarako, herri-administrazioek txostenak, auditoriak, azterlanak, jarraipenak edo hobekuntza-proposamenak eskatu ahal izango dituzte. Artxibo-zentro publikoek kontuan hartu beharrekoa izango da hori.

Bestalde, oso komenigarria dirudi gaian interesa duten erakundeekin harremanetan jartzea, eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonen elkarteekin, horiek baitira hemen aztergai dugun erabiltzaile-taldearen ordezkari nagusiak. Abian jarritako ekintzak berrelikatzea eta balioestea funtsezkoa da etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko. Are gehiago, diziplina-aniztasunean gerta daitekeen gabezia oro kanpoko agenteengana joz saihets daiteke26.

Hori dela eta, komenigarria da artxibo-zentroetako arduradunek beren irisgarritasun-proiektu edo -plangintzan parte har lezaketen erakundeen berri izatea27. Besteak beste, honako hauek aipa daitezke:

  • Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea (CERMI-Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad): desgaitasuna duten pertsonen Espainiako erakunde nagusiak biltzen ditu28.
  • Desgaitasuna duten Pertsonen Lankidetzarako eta Gizarteratzerako ONCE Fundazioa (Fundación ONCE para la Cooperación e Inclusión Social de Personas con Discapacidad ): Espainiako itsuen lankidetza- eta elkartasun-tresna gisa agertzen da gizartearen aurrean, desgaitasuna duten beste gizatalde batzuen bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko helburuarekin29.
  • COCEMFE : irabazi-asmorik gabeko GKE bat da, eta desgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsonen eskubide guztiak bermatuko dituela du helburu. Desgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsonen Espainiako Elkarte Mugimendua koordinatu, ordezkatu eta bultzatzen du, eta Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta probintzietako 92 erakundek osatuta dago30.
  • Plena Inclusión España: adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei arreta ematea du ardatz. Espainia osoan ditu egoitzak. Bere egitekoa da babesa eta aukerak ematea adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsona bakoitzak eta haren familiak beren bizi-kalitateko proiektua garatu ahal izan dezaten31.
  • Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa ( Confederación Estatal de Personas Sordas-CNSE): aldarrikapen eta eragin politikoko lana egin du hasieratik, pertsona gorren erabateko herritartasuna lortze aldera. Halaber, arreta eta zerbitzuak emateko programak abiarazi ditu bere 13 federazio autonomikoen eta 4 elkarte federatuen bidez32.
  • ASPACE konfederazioa (Garun-paralisia) - (Confederación ASPACE - Parálisis Cerebral): garun-paralisia duten pertsonen (haien autonomia-maila edozein dela ere) bizi-etapa bakoitzean zerbitzu eta laguntza egokiak ematen espezializatutako pertsonen, familien, profesionalen eta erakundeen konfederazioa33.

Komenigarria da, halaber, artxibo-zentroaren irisgarritasunaren alde ezar ditzakegun berrikuntza teknologikoen bilaketa proaktiboa egitea, bai eta irisgarritasunaren arloko jardunbide egokiak berrikustea ere.

Aurkibidera joan

5. Emaitzak ezagutaraztea

Irisgarritasunaren alde egindako ekintzak ezagutaraztea garrantzitsua bada, horrek berekin dakartzan onurengatik da:

  1. Alferrik litzateke irtenbide bat martxan jartzea, irtenbiderik eraginkorrena izanda ere, haren lanaren helburu den jendarteak ez balu hartaz gozatzeko aukera izango.
  2. Aukera ematen du beste testuinguru batzuetara egokitu ondoren artxibo-erakundeen hobekuntza orokorra (egokitzapenaren alorrean) sustatuko luketen esperientzia profesionalak partekatzeko. Laguntza erabakigarria izan daiteke, giza baliabide gehiagorik ezean, zeregin hori modu unipertsonalean egiteko beste aukerarik ez duten profesionalentzat.
  3. Gardentasun-ariketa bat da, are gehiago ekintza horiek izaera edo jatorri publikoko giza baliabideak edo baliabide ekonomikoak inbertitzea badakarte.
  4. Ekintza horiek gauzatzen dituzten erakundeen gizarte-ospea ekartzen du, modu legitimoan ekarri ere, eta ekintza horien orokortzea sustatzen du.

Gainera, irisgarritasunaren arloan egindako aurrerapenek jasota geratu beharko lukete artxiboaren webgune ofizialean –webguneak eskuragarria izan behar luke eta eguneratuta egon.

Aurkibidera joan

AZKEN GOGOETA

Ez dira gutxi orain arte irisgarritasunaren inguruan ekintza nabarmenak egin dituzten artxiboak. Hala ere, ekintza horiek premia larrienei erantzunez eginak izan dira gehienak. Hori dela eta, gomendagarria litzateke artxiboak (haien titulartasuna, lurralde-eremua, mendekotasun organikoa, diru-zuzkidura eta abar direnak direla) kontziente izatea irisgarritasun unibertsala gainditu gabeko gaia dela oraindik ere, eta gogotik heldu behar diotela zeregin horri, egunez egun lan eginez, artxibo-zentro benetan inklusiboa -guztiona eta guztiontzat- bihurtzea lortu arte.

Orriotan jaso ditugun ekarpen guztiak Indietako Artxibo Nagusiaren irisgarritasunaren alde egindako lanaren emaitza dira, baina kontuan izan behar da zentro honen kasua berezia dela, artxiboa ez ezik, monumentu bisitagarria ere badelako.

BIBLIOGRAFIA

  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2007). UNE 170001-1. Accesibilidad universal. Parte 1: Criterios DALCO para facilitar la accesibilidad al entorno. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2007). UNE 170001-2. Accesibilidad universal. Parte 2: Sistema de gestión de la accesibilidad. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2011). UNE-CEN/TR 15894 IN. Herrajes para la edificación. Herrajes de puertas previstas para ser usadas por niños, personas mayores y personas con discapacidad en edificios públicos y privados. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2012a). UNE-ISO 21542. Edificación. Accesibilidad del entorno construido. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2012b). UNE-ISO/IEC TR 29138-1 IN. Tecnologías de la información. Consideraciones de accesibilidad para personas con discapacidad. Parte 1: Resumen de las necesidades de usuario. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2018a). UNE 41531 IN. Accesibilidad al Patrimonio Cultural Inmueble. Irizpide orokorrak eta metodologia. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2018b). UNE 153101 EX. Lectura Fácil. Pautas y recomendaciones para la elaboración de documentos. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2018c). UNE 153102 EX. Guía en Lectura Fácil para validadores de documentos. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2020). UNE-EN ISO 7010. Símbolos gráficos. Colores y señales de seguridad. Señales de seguridad registradas (ISO 7010:2019, Versión corregida 2020-06) (Ratificada por la Asociación Española de Normalización en mayo de 2020.).AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2021a). UNE-EN 17161. Diseño para todas las personas. Accesibilidad a través de un enfoque de diseño para todas las personas en productos, bienes y servicios. Ampliando la diversidad de usuarios. AENOR.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación. (2021b). UNE-EN 17210. Eraikitako ingurunearen irisgarritasuna. Betebehar funtzionalak. AENOR.
  • Centro Español de Documentación e Investigación sobre Discapacidad. (2022). Normativa sobre accesibilidad estatal y autonómica (2022/04/01ean eguneratua). https://www.siis.net/documentos/ficha/573172.pdf
  • Duclos Bautista, G., y Cousillas Ripoll, J. (2013). Recurso para la interpretación y accesibilidad al patrimonio: Recorridos inmersivos e interactivos en realidad virtual para dispositivos móviles. Virtual archaeology review, 4(9), 148-153.
  • Espinosa Ruíz, A. (2002a). La accesibilidad física e intelectual de todo tipo de público al Patrimonio Cultural (I). Boletín de Interpretación, 6, 13-15.
  • Espinosa Ruíz, A. (2002b). La accesibilidad física e intelectual de todo tipo de público al Patrimonio Cultural (II). Boletín de Interpretación, 7, 4-6.
  • Espinosa Ruíz, A. (2020). Accesibilidad real y accesibilidad fingida al patrimonio cultural. Forum calidad. Accesibilidad al patrimonio cultural, 316, 20-27.
  • Espinosa Ruíz y Bonmatí Lledó, C. (2013). Manual de accesibilidad e inclusión en museos y lugares del patrimonio cultural y natural. Ediciones Trea.
  • Fernández Victoria, M., Asenjo Hernanz, E. y Asensio Brouard, M. (2016). Una revisión sobre Accesibilidad e Inclusión en Museos y Patrimonio. Her&Mus. Heritage & Museography, 17, 135-148.
  • Hernández-Galán, J., Borau Jordán, J.L., Sánchez Martín, C., Palanques Valles, M., Ramiro Barranco, E., Ingelmo Sierra, A., Moreno Segura, L., Cerezo Arrillaga, M., López Gómez, R. y Martín Jiménez, S. (2022). Resumen Ejecutivo Índice de Accesibilidad e Inclusión. Ciudades de España (2022). Fundación ONCE.
  • Ibáñez Montoya, J., Trovato, G. y Díez de Pablo, A. (2010). Lugares intermedios de accesibilidad: Metodología integrada de diagnóstico y solución de barreras de accesibilidad física y criterios de comprensión e identificación a todas las escalas del patrimonio. Architecture, city and environment, 5(13), 111-126. https://doi.org/10.5821/ace.v5i13.2495
  • Instituto Nacional de Estadística. (2020). Encuesta de Discapacidad, Autonomía personal y Situaciones de Dependencia (EDAD). Principales resultados. Año 2020. https://www.ine.es/prensa/edad_2020_p.pdf
  • Instrumento de ratificación de la convención sobre los derechos de las personas con discapacidad, hecho en Nueva York el 13 de diciembre de 2006. (2008). Boletín Oficial del Estado, 96, 20648-20658.
  • Ministerio de Sanidad, Seguridad Social e Igualdad. (2014). Plan de acción de la estrategia española sobre discapacidad 2014-2020. https://consaludmental.org/publicaciones/planaccionestrategiadiscapacidad.pdf Ministerio de Sanidad, Seguridad Social e Igualdad.
  • Observatorio Estatal de la Discapacidad. (2017). Plan de acción de la estrategia española sobre discapacidad 2014-2020. Informe sobre aplicación de la primera fase del plan (2014-2016). https://www.observatoriodeladiscapacidad.info/wp-content/uploads/informe-eval-plan-accion-estrategia-discapacidad-final.pdf Observatorio Estatal de la Discapacidad.
  • Observatorio Estatal de la Discapacidad. (2021). Plan de acción de la estrategia española sobre discapacidad. Informe sobre Evaluación final del Plan de Acción 2014-2020 de la Estrategia Española sobre la Discapacidad. Observatorio Estatal de la Discapacidad.
  • Observatorio Estatal de la Discapacidad. (2022). Informe Olivenza 2020-2021 sobre la situación de la discapacidad en España. https://www.observatoriodeladiscapacidad.info/wp-content/uploads/Informe-OED.pdf Observatorio Estatal de la Discapacidad.
  • Olcina Doménech, M. (2018). Accesibilidad e inclusión en el turismo de patrimonio cultural y natural: Actas del 3er Congreso Internacional Educación y Accesibilidad en Museos y Patrimonio, celebrado en el MARQ y Vilamuseu los días 13, 14 y 15 de octubre de 2016.
  • Ministerio de Cultura (2011). ESTRATEGIA INTEGRAL ESPAÑOLA DE CULTURA PARA TODOS Accesibilidad a la Cultura para las Personas con Discapacidad. https://www.mdsocialesa2030.gob.es/derechos-sociales/discapacidad/docs/Estrategia_Integral_Espanola_Cultura_para_Todos.pdf Patronato sobre Discapacidad.
  • Puyuelo Cazorla, M. (2017). Diseño inclusivo y accesibilidad a la cultura. Universitat Politècnica de València.
  • Real Decreto 193/2023, de 21 de marzo, por el que se regulan las condiciones básicas de accesibilidad y no discriminación de las personas con discapacidad para el acceso y utilización de los bienes y servicios a disposición del público. 2023ko martxoaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 69. zk. https://www.boe.es/buscar/pdf/2023/BOE-A-2023-7417-consolidado.pdf
  • Real Decreto 505/2007, de 20 de abril, por el que se aprueban las condiciones básicas de accesibilidad y no discriminación de las personas con discapacidad para el acceso y utilización de los espacios públicos urbanizados y edificaciones. 2007ko maiatzaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 113. zk., 20384-20390.
  • Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social. 2013ko azaroaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 23. zk., 6030-6038.
  • Subdirección General de Archivos Estatales. (1995). Diccionario de Terminología Archivística. Ministerio de Cultura.

OHARRAK

  1. Horri dagokionez, ikus 6/2022 Legea, martxoaren 31koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina - azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua - aldatzen duena, irisgarritasun kognitiboa eta hori eskatzeko eta aplikatzeko baldintzak ezarri eta arautzekoa; eta 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. http://www.ibermuseos.org/wp-content/uploads/2022/05/glosario-es-completo.pdf (kontsulta-eguna: 2023ko maiatzaren 25a).
  2. Museoen Behatoki Iberoamerikarra (2022). Irisgarritasunaren eta inklusioaren arloko glosarioa. http://www.ibermuseos.org/wp-content/uploads/2022/05/glosario-es-completo.pdf (kontsulta-eguna: 2023ko maiatzaren 25a).
  3. Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusia (1995): Diccionario de Terminología Archivística (Terminologia Artxibistikoaren Hiztegia). Kultura Ministerioa.
  4. Horri dagokionez, interesgarria da arau-dokumentu hauek kontuan hartzea: Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea [Asociación Española de Normalización y Certificación]. (2018). UNE 41531:2018 IN. Kultur Ondare Higiezinerako Irisgarritasuna. Irizpide orokorrak eta metodologia. AENOR; eta Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea. (2018): UNE 41531:2018 IN. Kultur Ondare Higiezinerako Irisgarritasuna. Irizpide orokorrak eta metodologia. AENOR.
  5. Puntu honetan, eskerrak eman nahi dizkiot Rafael Alfaro Sánchez jaunari, Indietako Artxibo Nagusiko mantentze-lanen arduradunari, zentro horretan irisgarritasunaren alde egindako lanagatik eta ekarpenengatik.
  6. Hemen dago jasota definizioa: 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. Dekretuaren bigarren artikuluan, hain zuzen. https://www.boe.es/buscar/pdf/2013/BOE-A-2013-12632-consolidado.pdf (kontsulta-eguna: 2023ko maiatzaren 25a).
  7. Ibid.
  8. Ibid.
  9. UNE-ISO/IEC TR 29138-1 IN arauan aipatutako erabiltzaile-kategoriak.
  10. Indietako Artxibo Nagusiaren kasuan, 2021eko urrian Dibertsitate Funtzionalera Egokitzeko Batzordea eratu zen. Batzorde horren burua zentroko zuzendaritza da, eta parte-hartzaileak, hauek: zentroko zuzendariordea, Mantentze-lanen arduraduna, Erreferentzia Saileko pertsonal teknikoa (publikoaren eta erabiltzaile presentzial eta ez-presentzialen arretan inplikatutako nagusia) eta Kontserbazio Saileko pertsonal teknikoa (zentroaren ondare-balioari dagozkien eginkizunetan inplikatutako nagusia).
  11. Batzordea hilean behin biltzen da, ohiko moduan. Zentroaren irisgarritasunari buruzko ekintza guztiak koordinatzen ditu, dagoeneko egindakoak ebaluatzen ditu eta jardun posibleak proposatzen ditu. Indietako Artxibo Nagusia Egokitzeko Batzordeko kideek egindako proposamenen artean, honakoak aipa daitezke: arrapala bat egitea Cillako eraikinean, desgaitasuna duten pertsonen sarbidea errazteko; Lonjako eraikineko sarrerako arrapala hobetzea; bi eraikin horietako –Cilla eta Lonja– sarbideko seinaleztapena aztertzea; Indietako Artxibo Nagusiaren irisgarritasunaren diagnostikoa egitea, Guztiontzako Kulturaren Espainiako Estrategia Integralaren (2018-2020) jarraipen-galdetegiaren erantzunetan oinarrituta; irisgarritasunari buruzko araudi-sorta bat egitea; bibliografia-katalogo bat egitea; artxiboen eta kultura-erakundeen (liburutegiak eta museoak) irisgarritasun arloko jardunbide egokiak bilatzea; beste erakunde batzuen webguneetan dauden irisgarritasun-atalen azterketa egitea (National Archives and Records Administration –NARA, Museo Nacional del Prado, Museo Reina Sofía, British Museum, Louvre Museoa); COCEMFErekin harremanetan jartzea eta lankidetza aktiboa sustatzea; desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza-jardunaldiak egitea, Artxiboko langileentzat; bi gurpil-aulki erostea; eskailerak igotzeko bi aulki erostea; Autobabeserako plana berrikustea; ekitaldi-aretoa egokitzea. Joan Sebastian Elkanok 1522an Sevillara iritsi ondoren Carlos V.ari idatzitako gutuna braillera eta irakurketa errazera egokitzea, eta QR kodea jatorrizko testuaren lokuziorako gaitzea; “Documentos para la Historia de Francia en el Archivo General de Indias” (Frantziaren historiarako dokumentuak Indietako Artxibo Nagusian) erakusketa egokitzea; ikusgai dauden ondasun higigarriei buruzko informazio-txartelak irakurketa errazera egokitzea.
  12. Gai honek duen garrantzia dela eta, zehaztu beharra dago era horretako organo kolegiatu batek lehendakaritza eta idazkaritza formalak izan behar dituela eta eraketa-bilkura baten bidez eman behar diola hasiera bere ibilbideari. Eraketa-bilkura hori behar bezala jasota geratuko da aktan. Bilkura horretan, batzordeko kideak eta bakoitzaren eginkizunak zehaztu beharko dira (lehendakaria, idazkaria, kidea). Baita bileren ohiko maiztasuna eta hasierako lan-ildo orokorrak ere. Era berean, gomendagarria litzateke, bilkura horretan bertan, kideei lehen zereginak ematea.
  13. Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea. (2018): UNE 41531:2018 IN. Kultur Ondare Higiezinerako Irisgarritasuna. Irizpide orokorrak eta metodologia; 13. or. AENOR.
  14. 193/2023 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen dituena, jendearen eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak eskuratu eta erabili ahal izateko. https://www.boe.es/boe/dias/2023/03/22/pdfs/BOE-A-2023-7417.pdf (kontsulta-eguna: 2023ko maiatzaren 25a).
  15. Ikus horri buruz Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea (2021): UNE-EN 17210 Eraikitako ingurunearen irisgarritasuna. Betebehar funtzionalak. 73. or. AENOR.
  16. Indietako Artxibo Nagusiari dagokionez, bai Lonja Etxea (erakusketa-aretoa eta bisita publikoa), bai La Cilla eraikina (kontsulta-aretoa eta ekitaldi-aretoa) oinezkoentzako eremu batean daude, eta garraio publiko bidez irits daiteke hara. Tranbia-geltokirik hurbilena Casa Lonja eraikinetik 100 bat metrora dago, eta Cilla eraikinetik 150 bat metrora. Hurbilen dagoen metro-geltoki irisgarria (Puerta Jerez) Casa Lonja eraikinetik 350 metrora eta Cilla eraikinetik 400 metrora dago. Autobus-geltokirik hurbilenak –Palos de la Frontera kaleko 05 eta A2 zenbakidunak eta Erroma etorbideko 37 zenbakidunak– Casa Lonja eraikinetik 450 metrora eta Cilla eraikinetik 500 metrora daude. Gertuen dagoen aparkaleku irisgarria Erroma Etorbidean dago, Casa Lonja eraikinetik 350 metrora eta Cillako eraikinetik 400 metrora.
  17. Ikus horri buruz arau honen gomendioa: UNE-ISO 21542:2012 Eraikinen eraikuntza. Eraikitako ingurunearen irisgarritasuna; 39-40. or.
  18. Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea. (2021): UNE-EN 17210:2021 Eraikitako ingurunearen irisgarritasuna. Betebehar funtzionalak. 259-269. or. AENOR.
  19. Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea. (2021): UNE-EN 17210:2021 Eraikitako ingurunearen irisgarritasuna. Betebehar funtzionalak . 263. or. AENOR.
  20. Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea (2011): UNE-CEN/TR 15894:2011. Eraikuntzarako burdineria. Haurrek, adinekoek eta desgaitasuna duten pertsonek eraikin publiko eta pribatuetan erabiltzeko aurreikusitako ateen burdineria. Zehaztapenen gida. AENOR.
  21. 505/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak onartzen dituena, espazio publiko urbanizatuetara eta eraikinetara sartu eta horiek erabili ahal izateko. https://www.boe.es/buscar/pdf/2007/BOE-A-2007-9607-consolidado.pdf (kontsulta-eguna: 2023ko apirilaren 5a).
  22. Desgaitasunari buruzko Espainiako Estrategiak (2022-2030), desgaitasuna duten pertsonek giza eskubideak eskuratu, gozatu eta baliatzeko Ministro Kontseiluak 2022ko maiatzaren 3an onetsitakoak, Diseinu eta Irisgarritasun Unibertsalari eskaintzen dio 4. ardatza. https://www.mdsocialesa2030.gob.es/derechos-sociales/discapacidad/docs/estrategia-espanola-discapacidad-2022-2030-def.pdf (kontsulta-eguna: 2023ko maiatzaren 2a).
  23. Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea. (2020). UNE-EN 17161:2020 araua. Pertsona guztientzako diseinua. AENOR.
  24. Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea. (2018). UNE 153101 EX araua. Irakurketa Erraza. Dokumentuak egiteko jarraibideak eta gomendioak. AENOR
  25. Indietako Artxibo Nagusian, ekitaldi-aretoa Cilla eraikineko azken solairuan dago, eta sarbidea guztiz egokituta dago. Aretoak 80 eserleku ditu, eta 2 gune gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat gordeta, besaulki-patioan integratuta. Oholtza kota altuago batean dago, eta arrapala baten bidez gainditzen da desnibela.
  26. Indietako Artxibo Nagusiak eskerrak eman nahi dizkio COCEMFE Sevillari gure zentroa artxibo irisgarri bihurtzen laguntzeko egindako ekarpenengatik, baita Artxiboko langileak irisgarritasunaren arloan prestatzeko emandako laguntzagatik ere.
  27. Indietako Artxibo Nagusiaren kasuan, 2021eko urrian jarri ginen lehen aldiz harremanetan COCEMFErekin eta ONCE Fundazioarekin, eta, harrezero, oso emankorra izan da lehenengoarekin izandako harremana.
  28. https://cermi.es/?httpstatus=301
  29. https://www.fundaciononce.es/es
  30. https://www.cocemfe.es/
  31. https://www.plenainclusion.org/
  32. https://www.cnse.es/
  33. http://aspace.org/

Irisgarritasun fisikoa eta laguntza-produktuak desgaitasun fisikoa eta/edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat

Natalia Hermida Carballido, María Esther Matas López

CRMFko (Desgaitasun Fisikoa eta Zentzumen Desgaitasuna duten Pertsonak Errekuperatzeko Zentroa) eta Irisgarritasun Kabineteko lanerako terapeutak. IMSERSO. Salamanca

Kapitulu honetan, irisgarritasun fisikoarekin lotutako gaiak izango ditugu hizpide, batez ere mugitzeko zailtasunak edo gorputz ez normatiboak dituzten pertsonei eragiten dietenak. Oro har, ibiltzeko, besoak eta eskuak erabiltzeko eta/edo inguruarekin autonomiaz elkarreragiteko zailtasunak izaten dituzte pertsona horiek. Horregatik, garrantzitsua da behar bezala definitzea eta bereiztea zer diren desgaitasun fisikoa eta mugikortasun murriztua. Izan ere, termino horiek erabiltzen ditu legediak dagokion baremoa aplikatu eta balorazio egin ondoren modu horretan sailkatzen diren pertsonentzat.

Desgaitasun fisikoaren eta/edo mugikortasun murriztua duen pertsonaren (edo mugikortasun urriko pertsonaren) maila bat aitortuta izateak eguneroko bizitzako autonomia eta parte-hartzea errazten duten zenbait zerbitzu eta hobari eskuratzeko aukera ematen du, pertsona horiek dituzten zailtasunen konpentsazio gisa. Esan beharra dago, halaber, mugitzeko zailtasun fisikoak dituzten pertsona batzuk ez direla desgaitasun eta/edo mugikortasun murriztua aitortua izateko baremoan ezarritako mailetara iristen.

Ondoren, legediak irisgarritasun fisikoaren inguruan ezartzen dituen gutxieneko eskakizunak zehazten dira, eta desgaitasun fisikoa duten pertsonek erabiltzen dituzten edo erabil ditzaketen laguntza-produktu batzuk erakusten. Beren gorputzetan eta gaitasunetan zailtasun horiek dituzten pertsonekin egunero izandako praktikan oinarritutako ekarpenak gehitzen dira gero, baita parte-hartzea errazteko prestatutako espazio eta inguruneen azterketa eta egokitzapenaren esperientziatik egindakoak edo autonomia pertsonala sustatzen duten laguntza-produktuen erabileraren esperientziatik egindakoak ere. Azkenik, jardunbide egokiei buruzko oinarrizko argibide batzuk aurkezten dira, gizarte inklusiboago baterako gida gisa.

EGOERA ZERTAN DEN

1. Desgaitasun fisikoa eta mugikortasun murriztua duten pertsonak

Segidan, desgaitasun fisikoa zer den eta zerk eragin dezakeen definituko dugu, baita mugikortasun murriztua zer den ere. Desgaitasun fisikoa duen pertsonak mugikortasun murriztua izan dezake edo ez; adibidez, besoa ebaki dioten pertsona batek ez du mugikortasun murrizturik. Mugikortasun murriztua beste egoera batzuek eragindakoa ere izan daiteke: Autismoaren Espektroaren Nahasmenduak, adibidez, garraio publikoa erabiltzen zaildu dezake, eta, ondorioz, pertsonaren mugikortasuna murriztu; hala ere, hori ez da desgaitasun fisikoaren sailkapenaren barruan sartzen.

1.1. Desgaitasun fisikoa

Baldintzatzaile fisiko baten ondorioz pertsonaren mugimenduari edota pertsonek inguruarekin duen interakzioari eragiten dion egoera gisa definitzen da desgaitasun fisikoa. Mugek -Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapenean urritasun edo gutxitasun gisa izendatzen dira- desgaitasun fisikoa eragiten dute nagusiki, eta honako hauei eragiten diete: hezur-giltzaduretako sistemari, funtzio neuro-muskulu-eskeletikoei eta mugimenduarekin lotuta dauden gorputz-egitura eta gorputz-funtzioei, dela organo baten faltagatik, dela haren funtzionamenduari eragiten dion gaixotasun kronikoagatik (Munduko Osasun Erakundea, 2001). Erasan horiek sortzetikoak izan daitezke (jaiotzetik sortuak, herentziazkoak izan edo ez), edo bizitzan zehar hartuak (adibidez, istripu edo gaixotasun batek eragindako muineko lesio bat). Laburbilduz, hauek dira desgaitasun fisikoaren barruan sartzen diren patologiak, urritasunak eta osasun-egoerak/alterazioak:

  • **Sortzetiko malformazioak eta anputazioak:** lehen kasua gorputzaren zati bat osatu gabe edo gorputz normatibo batena ez bezalakoa dutela jaiotzen diren pertsonetan gertatzen da. Adibidez, eskurik gabe edo eskuan hatzak falta zaizkiola jaiotako pertsona bat, edo akondroplasia duelako altuera txikia duen pertsona bat. Bigarren kasuan (anputazioa), gorputz-adarren bat galtzen da, bizitzako une batean edo bestean gertatutako zerbaitengatik, hala nola, istripuren batengatik, infekzioren batengatik edo gaixotasun baskularren batengatik. Bi kasuetan, pertsonek protesiak erabil ditzakete besoetan zein hanketan, eta, gainera, oinez ibiltzeko laguntza-produkturen bat behar izan dezakete.
  • **Bizkarrezur-muineko lesioa:** Lesioa bizkarrezur-muinaren zer zatitan eta zer altueratan gertatzen den, horren araberakoak izango dira ondorioak. Oro har, lesioak sistema motorrari eta/edo zentzumen-sistemari eragiten dio. Lesioak osatugabeak (baliteke pertsona oinez ibiltzea ere) edo osoak izan daitezke. Lesio osoak dituzten pertsonek gurpil-aulkia behar izaten dute batetik bestera mugitzeko.
  • **Garuneko kalteak eragindako hemiparesiak edo hemiplegiak:** Pertsonak nekez mugitzen du bere gorputzaren zati bat (eskuinaldea edo ezkerraldea) edo ez du mugitzen. Kalte hori, besteak beste, garuneko iskemia edo odoljarioek, tumoreek edo traumatismo kranioentzefalikoek eragina izan daiteke. Oro har, pertsonek ibiltzeko zailtasunak izaten dituzte, eta makulua edo gurpil-aulkia behar izan dezake batetik bestera mugitzeko. Era berean, bi besoak erabiltzen dituzten jarduerak egiteko zailtasunak izaten dituzte, hemiparesia edo hemiplegia dela-eta. Pertsonak kalteak izan ditzakete beste maila batzuetan ere, eta alterazioak izan ukimenean, ikusmenean eta hizkuntzan, besteak beste.
  • **Gaixotasun edo nahasmendu neuromuskularrak:** Giharren funtzionamendua ahultzea edo hondatzea dakarten afekzio neurologikoak dira. Hainbat gaixotasun neurodegeneratibo eragiten dituzte, hala nola: esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa, Friedreichen ataxia, Parkinson gaitza eta Duchenneren muskulu-distrofia, besteak beste. Patologia horiek, maila fisikoan ez ezik, beste maila batzuetan ere eragin dezakete, hala nola maila sentsorialean eta kognitiboan. Patalogia horiek dituzten pertsonek oinez ibiltzeko zailtasunak izan ditzakete, eta laguntza-produkturen bat behar izan dezakete, hala nola makilak edo gurpil-aulkiak. Gorabeherak izan ditzakete mugimenduen nolakotasunean, eta nahi gabeko mugimenduak, deskoordinatuak eta/edo dardarak izan ditzakete.
  • **Garun-paralisia:** Umekiaren garapenean edo lehen haurtzaroan, garunean gertatutako lesio batek eragindako desgaitasuna da; pertsonaren mugikortasunari eta jarrerari eragiten dio, eta haren jarduera mugatzen du. Hainbat erasan mota daude: maila motorrean, adibidez, mugimendu deskoordinatuak eta espastikoak izan ditzakete, edo, aldiz, muskulu-biguntasuna, borondatezko mugimendurik gabekoa. Desgaitasun horrekin batera, pertsona horiek desgaitasun sentsoriala edo intelektuala ere izan dezakete, neurri handiagoan edo txikiagoan. Horregatik, garun-paralisia, oro har, pluridesgaitasuntzat hartzen da. Kasuistika handia dago egoera horretan dauden pertsonen artean.

Espainian, 888/2022 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, desgaitasun-maila aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duenak, lau desgaitasun-maila bereizten ditu. Horiek zehazteko baremoak honakoak ebaluatzen ditu:

  • Pertsonaren gorputz-funtzioak eta gorputz-egiturak. Pertsonaren Urritasun Orokorra.
  • Jarduera-mailako gaitasuna eta mugapenak.
  • Parte-hartzearen jarduera eta/edo murrizketak.
  • Testuinguru-faktoreak eta Ingurumen-oztopoak.

Gainera, aurreko emaitzak kontuan hartuta, hauek ere ebalua daitezke:

  • Hirugarrenekiko mendekotasuna.
  • Mugikortasun murriztua. Mugikortasun-jardueren mugen baremoa.

Desgaitasun-mailaz gain, desgaitasun hori eragiten duten urritasun-motak ere zehazten dira (888/2022. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2022).

Desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasun egoerei buruzko inkestaren arabera, Espainian 4,38 milioi pertsona inguruk dute desgaitasunen bat (Estatistikako Institutu Nazionala, 2020). Ez dago desgaitasun-motaren araberako sailkapen estatistiko baten datu fede-emailerik; beraz, ez dago urritasun fisikoek bakarrik eragindakoa zehazterik. Izan ere, Estatistikako Institutu Nazionalaren inkestetan eta ondorengo estatistiketan, eguneroko bizitzako jardueretan sortzen diren zailtasunen arabera sailkatzen dira desgaitasunok, eta ez urritasun-motaren arabera. Baremoaren arabera “desgaitasun mota” kontzeptua erabiltzen da (888/2022 Errege Dekretua, BOE, 2022) sailkapen hori egiteko.

Mugikortasun-arazoak dira desgaitasun-mota ohikoena. 1. taulan ikus daitekeen bezala, emakumeei gehiago eragiten die. Hala ere, ikusmen-urritasunak edo beste urritasun-mota batzuek eragindakoak ere izan daitezke arazo horiek. Halaber, “Autozaintza” eta “Etxeko jarduerak” kategorietako (besteak beste) zailtasunak muga fisikoen ondorio izan daitezke edo ez, baina datuetan ez da zailtasunen izaera zehazten. Beraz, ondorio gisa esan dezakegu, lan honetan oinarrituta, egungo datuekin ezin dugula kausa-erlaziorik ezarri, ez eta kategoriarik edo sailkapenik egin ere, muga horiek jardueretan eragiten duten erasana edo urritasun fisikoa irizpidetzat hartuta.1

1. taula. Desgaitasuna duen biztanleriaren tasa, desgaitasun motaren arabera. 2020 (Tasak 6 urte eta gehiagoko 1.000 biztanleko)¹
Gizonak Emakumeak
Mugikortasuna38,968,5
Etxeko bizitza31,857,8
Entzumena24,231,0
Autozaintza22,938,0
Komunikazioa18,823,7
Ikusmena18,428,6
Interakzio eta harreman pertsonalak13,513,8
Ikaskuntza, ezagutzaren aplikazioa eta zereginen garapena13,418,2
GUZTIRA81,2112,1
1.2. Mugikortasun murriztua

Kalkuluen arabera, Espainian 2,5 milioi pertsonek dute mugikortasun murriztua, eta horietatik %74k, 1,8 milioi pertsonek, laguntza behar dute etxetik ateratzeko. Mugikortasun murriztua dutenen %4k, 100.000 inguruk, ez dute lagun edo senideen laguntzarik eta ez dira inoiz etxetik ateratzen (Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa, 2019).

Mugikortasun murriztua (MM) 1971/1999 Errege Dekretuan definitu eta arautu zen lehen aldiz Espainian. Indarrean dagoen baremoaren arabera, pertsona batek mugikortasun murriztua du baldin “% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izateagatik garraio kolektiboa erabiltzeko edo autonomiaz ibiltzeko zailtasun funtzionalak baditu” (BOE, 2000). 2022. urtean, desgaitasun-maila baloratzeko dekretu berri bat argitaratu da. Bertan, pertsona batek mugikortasun murriztua duen edo ez zehazteko, “Mugikortasun-jardueren Mugen Baremoa” aplikatzen da; hau da, pertsona bati % 25eko edo gehiagoko azken mugikortasun-muga esleitzen zaionean, pertsona horrek, ofizialki, mugikortasun murriztua duela eta garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituela esan nahi da (888/2022 Errege Dekretua). ВОЕ, 2022).

Mugikortasun murriztua ibiltzeko zailtasunek eragindakoa denean, pertsonek laguntza-produktuak erabili ahal izango dituzte, 2. taulan deskribatutakoen modukoak, hala nola: makilak, makuluak, taka-taka eta gurpil-aulkiak, eskuzkoak eta/edo elektrikoak. Mugikortasun murriztu duten pertsonek MM Txartela eska dezakete udaletxean. Esan beharra dago balitekeela pertsona batzuek, txartel horren jabe izanik ere, ez izatea urritasun fisiko hori. Nabarmendu behar da, halaber, gaur egun aitortzen hasiak direla desgaitasun fisikoko egoera batek ez baizik jokabide-arazoek eragindako mugikortasun murriztuko egoerak, jokabide horiek garraio publikoak normal erabiltzen eragozten dutenekoak badira.

Goraxeago adierazi bezala, kontuan izan behar dugu balitekeela pertsona batek, mugikortasun-arazoak izan arren, desgaitasun-maila aitorturik ez izatea, eta, beraz, MM Txartelik ere ez izatea. Izan ere, baliteke txartela tramitazio bidean egotea, pertsona horri desgaitasuna bat-batean sortu zaiolako eta gizarte-zerbitzuek baloratu gabe dutelako oraindik. Baliteke aitorturiko desgaitasun-maila benetan duena baino txikiagoa izatea, eta endekapenezko gaixotasun baten edo patologia larriagotzearen ondorioz berrikusi eta eguneratu gabe egotea. Nolanahi ere, bere egoeraren aitorpen ofiziala edukitzea lagungarri izango zaio pertsona horri abantaila jakin batzuk lortzeko, baina, hori alde batera utzita, funtzionamenduan mugak dituen pertsona oro hartu behar da aintzat, hartara liburutegi, artxibo edo museo batean bere esperientzia ahal den neurrian errazteko.

2. Behar eta zailtasun nagusiak
  • **Lekualdaketa:** Desgaitasun fisikoak toki batetik bestera modu independentean mugitzeko autonomia mugatu eta eragotz diezaioke pertsona bati. Ezintasun horrek eragina izan dezake bai lekualdatze horizontalean (ateak zeharkatzea), bai bertikalean (eskailerak igo-jaistea). Pertsona horiek, oinez ibiltzeko zailtasunak badituzte, normalean laguntza-produkturen bat erabiltzen dute edo, besterik gabe, denbora gehiago hartzen dute joan-etorriak egiteko. Pertsona batzuek, oinez ibil daitezkeen arren, gurpil-aulkiak erabiltzen dituzte distantzia luzeetan, lagungarri gisa. Oinez ibiltzeko gauza ez badira, gurpil-aulkiak erabiltzen dituzte (eskuzkoak, elektrikoak edo scooterrak). Kasu batzuetan, pertsonak gai dira aulkia (eskuzkoa edo elektrikoa) beren kabuz bultzatzeko; beste batzuetan, berriz, gurpil-aulkiaren gainean bultzatu eta erabiliko duen laguntzaile baten mende egoten dira. 2. taulan, desplazamendua errazteko erabil daitezkeen laguntza-produktuak zerrendatu dira.
  • **Mugitzeko espazioa:** Mugitzeko zailtasunak direla eta, batetik, eta laguntza-produktuak erabiltzen behar direla, bestetik, litekeena da desgaitasuna duen pertsonak ohikoa baino leku zabalagoa behar izatea mugitzeko. Adibidez, mugikortasun murriztua duen pertsonak gurpil-aulkia erabiltzen badu, litekeena da beste zailtasun bat gehiago izatea, ingurune-zailtasun bat, maniobrak egiteko leku nahikorik ez duelako. Gurpil-aulkiek behar adina leku behar dute ateak zeharkatzeko; alde horretatik, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezartzen du ateek gutxienez 80 cm-ko zabalera izan behar dutela eta haien aurrean eta atzean 120 cm-ko tarte libre bat egon behar duela. Halaber, gutxienez 150 cm-ko zirkunferentzia-tartea behar da aulkiak bere ardatzaren inguruan biratu ahal izateko (450/2022 Errege Dekretua, BOE, 2022).
  • **Gauzetara iristea edo gauzak, heltzea, sakatzea, erabiltzen edo mugitzea:** Besoak edo haien mugimendua kaltetuta duten pertsonek zailtasunak izan ditzakete objektuak batetik bestera eramateko edo erabiltzen. Gainera, gurpil-aulkia erabiltzen badute, kontuan izan behar da eskuaren irismen-distantzia ez dela berdina erabiltzen duten guztiengan. Zaila izango zaie 40 cm-tik behera edo 120 cm-tik gora dagoen edozein elementu eskuratzea eta, beraz, erabiltzen. Era berean, altuera txikiko pertsonek ere mugak izango dituzte bertan. Angelua eta ikusmen-distantzia erabilgarria ere desberdina izango da. Pertsona batzuek laguntza-produkturen bat edo beste erabiltzen dute laguntzeko, hala nola ortesiak edo protesiak, edota esku-pintza luzeak (2. eta 3. taulak). Hala ere, pertsona horren irismen-zailtasunak (zerbait eskuz edo begiz atzemateko eragozpenak) nabarmenak diren kasuetan, edo pisuak manipulatzeko gaitasuna mugatuta dagoenean, baliteke establezimenduko langileen laguntza behar izatea. Liburutegi, museo edo artxibo batzuetan, erabiltzaileen zerbitzuara jarritako informatika-postuak daude. Kasu gehienetan, gurpil-aulkia erabiltzen duen pertsona batek, edo ordenagailua modu konbentzionalean erabiltzen zailtasunak dituen batek, ezin izaten ditu erabili.
  • **Oztopo fisikoak:** Nahiz eta pertsonek trebetasun fisiko nahikoa izan eta/edo laguntza-produktuak erabili beren gorputz-egituretan eta mugikortasunean, askotan, eta indarrean dagoen legedia gorabehera, oztopo arkitektonikoak topatzen dituzte han-hemen, edo altzariz eta bestelako dekorazio-elementuz hornitutako barnealdeak, mugikortasuna eta espazioaren erabilera eragozten edo zailtzen dutenak.
  • **Jarrera-oztopoak:** Jarrera-oztopoak dira oinarrizkoenak eta areagotu egiten dituzte beste oztopoak. Adibidez, pertsona batzuk ez dira ohartzen leku batera iristeko edo sartzeko zailtasunek mugatu egin dezaketela desgaitasuna duen pertsona batek eguneroko bizitzako jarduera komunetan parte hartzea. Jarrera-oztopo horien artean sartzen dira, besteak beste, estereotipoak eta aurreiritziak, estigma soziala eta diskriminazioa eragiten dutenak. Desgaitasuna duten pertsonek “gaixorik” daudela, osasuntsu ez daudela, etengabeko sufrimenduan bizi direla edo beren mugak direla eta bizi-kalitate txarra dutela pentsatzeko joera dago. Era berean, gehiegizko babesa edo infantilizazioa erakusten duten gizarte-jarrerak ere badaude: desgaitasunen bat duten pertsonei gehiegi laguntzeko joeran agertu ohi dira. Horrela jokatzen duten pertsonek ziurtzat jotzen dute desgaitasuna dutenak ez direla beren kabuz moldatzeko gai eta laguntza behar dutela beti, eta, hala, erabakiak hartzen dituzte haiek kontuan hartu gabe, edo beste tonu batean hitz egiten diete, zuzenean haiengana jo gabe, eta abar.
3. Laguntza-produktuak

Laguntza-produktua (“laguntza teknikoa” deitua 2007. urtea baino lehen) honela definitzen da, ISO 9999:2022 arauaren barruan: pertsona baten funtzionamendua hobetzen eta desgaitasuna murrizten duten “gailuak, tresnak, ekipoak eta softwarea” (Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundearen Araua). Laguntza-produktu bat (aurrerantzean, LP), beraz, edozein objektu, aparatu, mekanismo sinple edo konplexu izan daiteke, bai eta programa informatiko bat ere, desgaitasuna duen pertsona batek erabiltzeko ─edo, oro har, herritarrek erabiltzen─ berariaz diseinatu eta fabrikatu dena, eta merkatuan eskuragarri dagoena edo artisau-moduan edo kostu txikiko teknologiaz egin dena; eta, modu batean edo bestean, osasun-egoera hori duen pertsona bati bere ingurunean eta testuinguruan moldatzen laguntzeko balio duena. Laguntza-produktuek zeregin bat burutzea errazten dute, desgaitasunaren ondoriozko mugak konpentsatzen dituzte edo hura prebenitzen laguntzen dute. Era berean, LP bat lagungarria izan daiteke beste norbait zaintzen edo laguntzen ibiltzen diren pertsonentzat ere, bai balizko lesioak prebenituz, bai zaintza-lanak erraztuz.

Pertsona batek jarduera bat testuinguru jakin batean egiteko behar duen LP egokiena aukeratzeko orduan, kontuan hartu behar dira produktu horren eskuragarritasuna, erabiltzailearen eta produktuaren ezaugarri indibidualak eta ingurune fisiko eta pertsonalaren inguruabarrak. Osasun-egoera jakin batzuetan, LPk aukera emango dio pertsona bati jarduera batean modu seguruan parte hartzeko; izan ere, LPa erabiltzeak saihestu edo moteldu egin dezake urritasunen bat agertzea edo lehendik dagoena larriagotzea. LPen erabilgarritasun horren adibide bat hauxe izan liteke: irakurketa-atril bat erabiltzen zerbikaletako mina agertzea prebenitzeko, lepoaren alde horretan kontrakturak izaten dituzten pertsonen kasuan.

LP bat bera lagungarri izan daiteke beste osasun-egoera bat duen eta beste testuinguru batean dagoen beste pertsona batentzat. Atril batek hobetu egin dezake irakurle baten funtzionamendua, liburu bat eskuetan oso denbora mugatuan eduki dezaketenen kasuan, eta liburua eskuetan duela (edo are mahai gainean ipinita) orriak pasatzeko zailtasunak dituztenen kasuan. Atrilak aukera emango dio pertsona horri liburua irekita edukitzeko nahi duen irakurketa-denbora guztian, eta, aldi berean, liburua inklinatuta egoteak erraztu egingo dio, bere manipulazio-ahalmen mugatua dela eta, orrialdea pasatzeko egintza.

Beste kasu batzuetan, atril horrek edo muga bat edo batzuk konpentsatzeko berariaz diseinatutako beste desberdin batek lagundu egingo dio desgaitasuna duen pertsonari bestela egin ezingo lukeen lan bat egiten. Atril espezifiko bat ezinbestekoa izan liteke mihiseari eusteko, adibidez, buruko likornio batekin margotu behar duen pertsona batentzat, museo batean antolatutako pintura-tailer batean.

Beraz, esan dezakegu jarduerak egiteko orduan laguntza-produktuak erabiltzen ezinbestekoa dela desgaitasuna duten pertsonei testuinguru hobea eta aukera gehiago emateko, laguntza-produktuak jarduerak egiteko mugak murrizten baititu, eta parte-hartzea errazten. Hala, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute produktu horiek.

2. taulan, pertsonek gorputz-egiturei laguntzeko eta mugitzeko erabiltzen dituzten zenbait LP aipatzen dira. Oro har, produktu horiek pertsonalizatuak izan behar dute, eta, kasu batzuetan, neurrira fabrikatu behar izaten dira, beren dimentsioak edo ezaugarri bereziak direla eta.

2. taula. Urritasun fisikoetarako erabilera pertsonaleko laguntza-produktuak2

Gorputz-egiturei laguntzeko produktuak

Gorputzeko hainbat egituren atal anatomiko batzuk, hala nola goiko eta beheko gorputz-adarrak (edo horien zati batzuk), zenbait laguntza-produktu izaten dituzte osagarri, funtzioetako batzuk edo guztiak egiteko. Protesiez eta ortesiez ari gara. Produktu horietako askok osasun-sistema autonomikoaren diru-laguntza jasotzen dute, haien kostu osoa edo zati bat ordaintzeko, SCB/45/2019 Agindua betez (BOE, 2019).

06. Ortesiak eta protesiak. 9999:2022 ISO araua (en).

Protesiak Protesiak gorputz-egitura baten zati bat edo egitura osoa ordezten duten mekanismoak dira. Gorputz-egiturak, dela anputazio baten ondorioz, dela gorputzaren sortzetiko urritasun baten ondorioz, falta direnean erabiltzen dira. Protesien helburua estetikoa edo jarduera funtzionala errazteko izan daiteke. Kanpo-protesiak eta, batez ere, goiko edo beheko gorputz-adarretakoak dira ikusten errazenak. Protesi funtzionalak erabiltzen, gorputzeko beste egitura batzuen eragin-indarretik edo kanpoko elikadura-iturri batetik etor daiteke beharrezko energia. Protesiak enpresa espezializatuek egiten dituzte, neurrira; teknologikoki gero eta sofistikatuagoak diren modeloak daude. 3D inprimaketari esker, gaur egun askoz kostu txikiagoarekin fabrika daitezke gailuok.
Ortesiak Ortesiak gorputzetik kanpoko mekanismoak dira, gorputzeko egitura jakin batzuei estuki lotuta erabiltzen direnak, egitura horiek aldatzeko eta/edo sistema neuromuskularraren eta eskeletikoaren funtzioak errazteko. Ferula batek, adibidez, eskuari posizio jakin batean eusteko balio du. Beste laguntza-produktu batzuekin batera erabil daitezke, nahi den funtzionaltasuna lortzeko.
Oinetako ortopedikoak Ortesien barruan, oinetako ortopedikoak daude. Diseinu espezializatua duten oinetakoak dira, beren anatomian ezaugarri bereziak eta/edo muga funtzionalak dituzten hanken, orkatilen eta/edo oinen egituretara egokitzen direnak.
Makilak Ibiltzean euskarri edo lagungarri gisa erabiltzen diren gailuak, goiko aldean helduleku bat dutenak eskuz heltzeko. Hainbat modelo daude. Batzuk hanka barrekoak dira, eta txurro izeneko pieza bat izaten dute muturrean, babesteko edo ez irristatzeko. Baina badira hiru hanka edo gehiagokoak ere, baita eserlekudunak ere.
Makuluak Ibiltzean euskarri edo lagungarri gisa erabiltzen diren gailuak, galtzarbea edo besoa eta eskua bermatzeko euskarri bana dituztenak.
Taka-taka Pertsonari oinez edo zutik dagoen bitartean egonkortasuna eta oreka mantentzen laguntzen dion gailua. Osagarriak izan ditzakete, hala nola eserleku bat edo poltsa bat, gauzak eramateko. Modelo batzuek balazta ere badute.
Gurpil-aulkiak Ibiltzeko gaitasuna mugatuta duten pertsonei gurpil gaineko mugikortasuna eta euskarria ematen dieten gailuak. Propultsiorako eragingailuak izan ditzakete.
Laguntzaile batek gidatutako aulkiak: Atzeko gurpilak txikiak dituzte, eta, beraz, aulkian eserita dagoena ez den beste pertsona batek bultzatzen du aulkia, laguntzaile batek, alegia.
Eskuzko aulki autopropultsatuak: Atzeko gurpilak handiak dituzte, aulkian doanak berak bultzatzen du aulkia, gurpilei lotutako uztaien bidez. Bi eskuekin propultsatzen dira, baina badira esku bakarrarekin erabiltzen direnak ere.
Propultsioko eta direkzio elektrikoko aulki motordunak: Aulkian doanak gidatu ohi du gailua. Kasu gehienetan, erabiltzaileak Joystick motako aginte bati eraginez gidatzen du aulkia. Pertsona batzuek aginte bereziak erabiltzen dituzte, aulkiari kokotsarekin edo buruaren mugimenduekin eragiteko. Laguntzaile batek edo aginte bikoitz baten bidez gidatzeko modeloak ere badaude. Batzuek jarrera desberdinak hartzeko modua ematen dute, baita bipedismorako aukera ere, objektuetara iristeko edo haien beste ikuspegi bat izateko bidea emanez.
Propultsio elektrikoko eta norabide mekanikoko aulki motorizatuak (Scooter motakoak): Eskuzko direkzioa sistema mekaniko baten bidez kontrolatzen da. Eraikinetara eta garraiobideetara sartzeko beharrezko ezaugarriei dagokionez, beste edozein gurpil-aulkiren izaera bera aitortzen zaie aulki hauei.
Garabiak Pertsona bat altxatzea eta lekualdatzea ahalbidetzen duten ekipamenduak, eserita zegoen tokitik beste toki batera aldatu eta han eserita edo etzanda uzteko. Batzuk mugikorrak dira, gurpilak dituzte, toki batetik bestera eramateko; beste batzuk, berriz, horman, zoruan, sabaian edo beste elementuren batean finkatuta jartzen dira. Oso erabilgarriak dira bainugela-ingurune batean.

Laguntza-produktuez gain, desgaitasun fisikoa duten pertsona batzuek laguntza-txakurrak erabiltzen dituzte. Txakurra desgaitasun fisikoa duten pertsonei laguntzeko eta zerbitzu eskaintzeko berariaz prestatutako txakurra bada, “zerbitzu-txakurra” deitzen zaio. Estatuko araudiaren arabera, txakur horiek garraio publikoan bidaiatu dezakete. Hala ere, museoetan, artxiboetan, liburutegietan eta bestelako kultur lekuetan sartzeko baldintzak autonomia-erkidego bakoitzeko legedian daude jasota. Autonomia erkidego guztiek dute horri buruzko legedia, eta, beraz, tokian tokikoa ezagutzea da egokiena (Desgaitasunari buruzko Dokumentazio eta Ikerketarako Espainiako Zentroa, 2022).2

3. taulan, pertsonek etxeko geletan eta/edo eguneroko bizitza egiten duten lekuetan erabili ohi dituzten LPak azaltzen dira; kasu batzuetan, LP horiek beste espazio batzuetara eraman daitezke eta han erabili.

3. Taula. Gauzak urrunetik hartzeko, sakatzeko, heltzeko, erabiltzen edo mugitzeko LPak3

Gauzak urrunetik hartzeko, edo sakatzeko, heltzeko, erabiltzen edo mugitzeko LPak:

Objektuak hainbat distantziatan, altueratan eta planotan mugitzen laguntzen duten LPak. Ez dira diruz laguntzen.

24. Objektuak eta gailuak kontrolatzeko, garraiatzeko, mugitzeko eta manipulatzeko LPak. ISO 9999:2022 araua (en).

Esku-pintza luzeak Gauzak urrunetik hartzen laguntzeko pintzak. Lurrean edo apalategietan dauden objektuak hartzeko erabil daitezke. Badira tolesgarriak eta baita imana dutenak ere.
Orrialdeak pasatzekoak Orriari heldu beharrik izan gabe orrialdea pasatzen laguntzen duten gailuak. Hainbat motatakoak izan daitezke, hainbat materialez egindakoak.
Atrilak Mahai gaineko atrila: orriei, liburuei eta/edo tabletei posizio egokian eusteko balio dute, pertsonak dena delako gailua behar bezala ikusteko eta erabiltzeko modua izan dezan.
Paper-euskailua Bi eskuak erabili beharrik gabe paperari eusteko diseinatutako gailua.
Beso-euskarri eramangarriak Mahaiaren taulara akoplatzeko beso-euskarri eramangarriak. Euspen-azalera handiagoa ematen die besoei. Bi beso-euskarri erabiltzen direnean, eskotaduradun mahai baten antzekoa da forma.
Beso-euskarri eramangarria 180°-ko biraketa duen beso-euskarria. Besoari eusteaz gain, mugikortasun horri esker eskuzko jarduerak errazten ditu.
Mahai-tapiz ez-labaingarria Paperen edo bestelako tresnen azpian jartzen da. Neurrira moztu daiteke, eta gainean jartzen denari eustea errazten du, bi eskuak erabili beharrik gabe. Oso erabilgarria dardara duten pertsonentzat edo esku bakarra erabil dezaketenentzat.
Eskuzko idazketa errazteko LPak Tintaz idazteko gida-orridun koadernoa: eskuz idazteko gida fisiko bat ematen du.
Tintaz idazteko sinadura-gida: txantiloi plastiko bat da, eskuz sinatzeko gida fisiko bat ematen duena.
Arkatz eta boligrafoetarako zorrotxoak, hainbat diseinu eta materialetakoak, hobeto heltzen laguntzen dutenak.
Boligraforako heldulekuaren eraztun itxurako egokigailua.
Angelu zuzen itxurako zorrotxoa, eskuarekin pintza eginez objektu bati heltzeko edo eusteko arazoak dituzten pertsonentzat lagungarri.
-Esku-ahurrerako pintza edo hedea, gauzei eskuarekin heldu ezin dieten pertsonentzat lagungarria. Hainbat motatakoak izan daitezke.
Boligrafoetarako helduleku bereziak, irristatze bidez idazteko egokigailuak. Pisudunak eta pisu gabekoak izan daitezke.
Likornioa Idazketa-erakusleak edo idazteko materiala buruaren mugimenduekin erabiltzen diren tresnak.
Prisma betaurrekoak Lepoa makurtu ezin duten pertsonek erabiltzen dutenak.

4. taulan, IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sarbidea izateko laguntza-produktuak ageri dira. Pertsona batzuek berekin eraman behar izaten dituzte beti LP horiek: komunikazio-tabletak, adibidez, poltsan gordeta edo gurpil-aulkira lotuta. Beste batzuetan, batez ere ordenagailua manipulazio-zailtasunengatik beharrezkoa dutenen kasuan, etxean bertan edo eguneroko bizimodua egiten duten lekuetan, hala nola ikastegietan edo lantokietan, izaten dituzte LP horiek.3

4. taula. IKTetara sartzeko laguntza-produktuak4

Ordenagailurako eta beste gailu batzuetarako sarbidea

Hona hemen ordenagailua, mugikorra eta tableta erabiltzen laguntza-produktu batzuk, hardware-gailuak edo osagai periferikoak (teklatua, sagua eta pantaila) erabiltzen zailtasunak dituzten edo erabili ezin dituzten pertsonentzat. Oro har, ez dira diruz laguntzen.

22. Informazioa eta komunikazioa kudeatzeko laguntza-produktuak. ISO 9999:2022 araua (en)

28. Lan-jardueretarako eta enpleguan parte hartzeko laguntza-produktuak. ISO 9999:2022 araua (en)

Ordenagailua: sarbidea eta erabilera
Pertsona batzuek egokitzapenak behar dituzte mahai gaineko ordenagailua erabili ahal izateko, baina baliteke ere pertsonak berekin eramatea bere ordenagailu eramangarri pertsonala, euskarri edo beso baten bidez gurpil-aulkian bertan jarrita.
Hardwarea Sarbide-gailuak
– Ukipen-pantailaren bidezko sarbidea.
– Pultsazioak gorputz-atalekin egiteko idazketa-erakusleak.
Adibidez, esku-ahurrerako uhal erakusleduna, gailuari heldu ezin dioten pertsonentzat lagungarria, teklatuetan eta ukipen-pantailetan sakatzea errazteko.
Edo likornioa, buruarekin sakatzeko.
– Teklatuak:
– Teklatu konbentzionalerako egokitzapenak (karkasa, eskumuturreko euskarria).
– Teklatu sinplifikatua, letra-kopuru txikiagorekin.
– Teklatua tekla handiekin eta/edo karkasarekin.
– Teklatu ergonomikoak, hainbat tekla posizio eta angelurekin.
– Teklatu malgua eta iragazgaitza, garraiatzeko, hainbat posiziotan jartzeko, eta garbitzen erraza.
– Sagu egokituak:
– Ukipen-sagua (touchpad).
– Sagu boladuna.
– Joystick erako sagua.
– Zenbait gorputz-atalekin kontrolatutako sagua
– Kokotsarekin kontrolatutakoa.
– Buruarekin kontrolatutakoa.
– Arnasa hartuz eta botaz kontrolatutakoa.
– Begiradaz kontrolatutakoa.
– Aulkiaren agintearen bihurgailua ordenagailu saguan.
– Sagu-emuladoreak. Teklatu gisako saguak.
– Teklatu konbentzionalaren norabide-geziak.
– Zenbait mugimendu eta gorputz-atalekin eta ekortze-sistema batekin konbinatuta erabil daitezkeen sakagailuak.
– Ahots ezagutza.
Softwarea Teklatu birtualak sortzeko eta erabiltzen laguntzeko programak, aplikazioak eta webguneak. Alfanumerikoak, irudidunak edo piktogramadunak izan daitezke.
Telefono mugikorra eta tableta: sarbidea eta erabilera
Manipulatzeko zailtasunak dituzten pertsona batzuek egokitzapenak behar dituzte telefono mugikorra eta/edo tableta erabiltzen. Jarraian, zenbait laguntza-produktu erakutsiko dira, ordenagailurako aipatu diren aurreko horiez gain, gailu hauetarako ere baliagarri izan daitezkeenak. Halaber, pertsona batzuek Komunikazio Sistema Handigarri eta Ordezko gisa erabiltzen dute, ezinbestean, mugikorra edo tableta.
Telefonoan pultsazioa errazteko egokitzapenak Botoi edo pantaila handiagoko telefono mugikorrak, atzamarrekin zuzenean markatuz edo lehen aipatutako idazketa-erakusleen bidez aktibatzeko.
Beste pultsazio modu batzuk Pultsadore edo sakagailuak, ekorketa bidezko erabilerarako egokitutako softwarea borondatezko mugimendu batekin edo gehiagorekin aktibatzeko.

Aurkibidera joan

IRISGARRITASUN FISIKOA ERRAZTEKO GOMENDIOAK

1. Ingurune eraikia

Erabilera publikoko eta konkurrentzia publikoko eraikinen (liburutegiak, artxiboak eta museoak) erabilera- eta irisgarritasun-segurtasunari buruzko oinarrizko eskakizunak kontuan hartu behar dira horrelako eraikinak diseinatzerakoan, titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan. Atal honetan, irisgarritasun fisikoa bermatzeko baloratu eta kontuan hartu beharreko neurrien laburpen bat egiten da, gutxieneko irizpide gisa EKT delakoan (eta, zehazki, Erabilera- eta Irisgarritasun-segurtasunaren Oinarrizko Dokumentuan) jasotako eskakizunak oinarri hartuta, eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren iruzkinak osagarri hartuta (450/2022 Errege Dekretua. BOE, 2022). Irisgarritasunaren arloko erregelamendu autonomikoek eta beste arau juridiko batzuek, hala nola 1544/2007 Errege Dekretuak (BOE, 2007) eta TMA/851/2021 Aginduak (BOE, 2021), EKTren osagarri dira legegintza-arloan. Laburpen hori 5. taulan azaltzen da.4

Desgaitasuna duten pertsonei “sarbide eta erabilera ez-diskriminatzailea, independentea eta segurua eskaini behar zaie” (COCEMFE, 2022, 5. or.) espazio publikoetan. Arau tekniko horiek betetzeak espazio horietako zerbitzuetarako sarbidea ziurtatzen du, baina irizpide horiek, kasu gehienetan, hobetu egin daitezke eta hobetu egin behar dira, zerbitzu horiek erabiltzen posible eta errazago ere izan dadin. Zorionez, liburutegi, museo edo artxibo handi edo ertainen proiektu berrietan, diseinatzaileek errespetatu ez ezik gainditu ere egin ditzakete gutxieneko eskakizun horiek. Espazio kantitate gutxiko proiektu txikietan, guztiz bermatuta egon behar du legedia bete egingo dela. Era berean, lehendik eraikitako eraikinetan, gerta daiteke instalazioetara sartzeko diseinua ez izatea egokiena, arrazoi tekniko edo ekonomikoak direla-eta, edo babes-maila dela eta (eraikin historikoen kasuan), eraberritzea ezin izan delako baldintza zehatz horietan egin. Hala ere, irisgarritasun-baldintza onenetara ahalik eta gehien hurbiltzen diren ordezko irtenbideak aplikatu beharko dira, arrazoizko doikuntzak eginez (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua. BOE, 2013).

5. taula. Museo, artxibo edo liburutegietako gutxieneko diseinu-irizpideak irisgarritasun fisikoa bermatzeko5
Elementua Baldintzak
Ingurune hurbila
Autobus-geltokia Autobusak maniobratzeko eta gelditzeko behar duen tokiak geltokia inbaditu ez dezan babestutako eremua.
Espaloiaren eta autobusaren plataformaren arteko altuera minimizatua.
Markesina Sartzeko eta irteteko oztoporik gabekoa.
Beso-euskarria duen eserlekua. Eserleku iskiotikoa.
Erreserbatutako aparkaleku irisgarriak 1/33 aparkaleku edo frakzio erreserbatuta egotea.
Konkurrentzia Publikoko eraikinetik hurbilen dagoena.
Alboetan, 1,20 m-ko zabalera uztea, gurpil-aulkia errazago sartzeko.
Lineako aparkalekuetan, aparkatzeko tokiaren luzera handitzea.
Taxi-geltokia Aparkaleku irisgarrien ezaugarri berberak izan behar lituzke.
Oinezkoen ibilbide irisgarria Zabalera ≥ 1,80 m oztoporik gabe. Pasatzeko altuera librea: ≥ 2,20 m.
Zoladura irmoa, egonkorra eta ez-labainkorra. Hutsunerik gabe.
Gehieneko malda: % 6 luzetara, % 2 alboetara.
Inguruko elementu irisgarri guztietara iritsi behar du: aparkalekura, eraikineko sarrera nagusira, kanpoko komun irisgarrietara, museo, artxibo edo liburutegiko dendetara, kaletik sarbiderik balego…)
Eraikinerako sarbidea
Eraikineko sarrera nagusiko atea Atea pasatzeko zabalera librea: ≥ 0,80 m.
Atea irekitzeko mekanismoa: automatikoa, edo esku bakarrarekin erabiltzen moduko gailua duena, 0,80 -1,20 m arteko altueran.
Oztoporik gabeko espazio horizontal librea: ≥ 1,20 m-ko diametroa.
Zoladura erresistentea. Lanpasak edo moketak lurrean sartuta edo finkatuta egon behar du.
Eraikina
Barneko ibilbide irisgarria Bi noranzkoetan erabil daitezkeen korridoreak. Korridoreetan pasatzeko zabalera librea: ≥ 1,20 m.
Estugune puntualak: ≥ 1,00 m-ko gutxieneko zabalera/ luzera ≤ 0,50 m, eta ≥ 0,65 m-ko tartea pasaguneetan edo norabide aldaketako puntuetan.
Biraketa-espazioa: 1,50 m-ko diametroa atarietan, korridore hondoetan, igogailuen aurrealdean eta abarretan.
Ibilbide irisgarriek gune edo zerbitzu irisgarriak komunikatu behar dituzte.
Arreta-gune irisgarria Erakusmahaiak, leihatilak, armairuak: lan-planoaren zabalera 0,80 m-koa gutxienez, altuera 0,85 m-koa gehienez. Azpialdean nahikoa toki izan behar dute hurbilketa eta erabilera errazteko.
Kontsulta, irakurketa, jarduera eta abarrerako gelak, ekitaldi-aretoak eta beste Ate irisgarriak: ≥ 0,80 m-ko zabalera.
Biraketa-espazioa: 1,50 m-ko diametroa.
Altzarien arteko korridorea: gutxienez gurpil-aulkian dagoen pertsona bat eta beste ibiltari bat ibiltzeko behar adinako zabalera.
Altuera desberdinetan dauden bi gainazalen arteko tartea (ekitaldi-aretoko zoruaren eta oholtzaren artekoa) gainditzeko, arrapala edo altxatze bertikaleko gailu mekanikoa.
Komun irisgarriak Gutxienez 1/10 komun instalatuta izatea.
– Atea: kanporantz irekitzekoa edo gidariduna.
– Konketa: oinarririk eta altzaririk gabekoa. Azpiko gutxieneko espazio librea: 0,70 m-ko altuera eta 0,50 m-ko sakonera. Goiko aldearen altuera: ≤ 0,85 m.
– Komunontzia: ≥ 0,80 m-ko alboko transferentzia-gunea eta ≥ 0,75 m-ko hondoa. Esertokiaren altuera: 0,45-0,50 m.
– Maniobrarako espazioa: 1,50 m-ko diametroa.
– Pixalekua (bostetik bat gutxienez): ertzaren altuera 0,30-0,40 m artekoa.
– Eusteko barrak: 0,70-0,75 m luze.
– Erraz erabiltzen diren mekanismoak eta osagarriak: sakagailua duen tanga, aginte bakarreko txorrota, ispilu inklinatuak...
Ez daude sexuaren arabera bananduta.
Eraikineko solairuen arteko irisgarritasuna: igogailu irisgarria edo arrapala eraikineko areto irisgarrien artean.
Igogailua Sarrera-irteera errazteko eta barruan eroso eta seguru egoteko neurri eta baldintza egokiak:
– Atearen zabalera: ≥ 0,80 m.
– Kabinaren neurriak:
– Sarrerakoaz bestelako solairuetan gutxienez 1.000 $m^2$-ko azalera erabilgarria duen eraikin batean badago, eta ate bat edo aurrez aurreko bi ate baditu, 1,00 x 1,25 m-ko kabina izan behar du;
– angeluan jarritako bi ate baditu, kabinak 1,40 x 1,40 m-koa izan behar du.
– Sarrerakoaz bestelako solairuetan gutxienez 1.000 $m^2$ baino gehiagoko azalera erabilgarria duen eraikin batean badago, eta ate bat edo aurrez aurreko bi ate baditu, 1,10 x 1,40 m-ko kabina izan behar du;
– angeluan jarritako bi ate baditu, kabinak 1,40 x 1,40 m-koa izan behar du.
Arrapala Arrapala % 4tik gorako malda duen edozein ibilbide hartzen da arrapalatzat.
Ibilbide irisgarri bateko arrapala baten tarteen luzeraren arabera:
– Tarte hori 3 m baino txikiagoa bada, % 10eko malda izan dezake.
– Tarte hori 6 m baino txikiagoa bada, % 8ko malda izan dezake.
– Tarte hori 6 m baino handiagoa bada, % 6ko malda izan dezake.
Hori baino ehuneko handiagoko maldak edo 9 metrotik gorako tarteak ezingo dira inolaz are ibilbide irisgarri baten parte izan.
Alboko malda: ≤ % 2. Arrapala bat bada ere, gurpil-aulkia erabiltzen duen pertsona bat iraultzeko arriskua sortuko luke, eta izugarri zaila izango litzateke mugikortasun urriko pertsona batentzat hura erabiltzen.
Beste ezaugarri batzuk:
– Gutxieneko zabalera: 1,20 m (eskudelak barne, betiere 0,12 m baino gehiago ateratzen ez badira).
– Tarte zuzenak edo gutxienez 30 m-ko kurbadura-erradioa dutenak.
– Arrapalaren hasieran eta amaieran, 1,20 m-ko gainazal horizontala izango da.
– Tarteen artean 1,50 m-ko eskailburuak izango dira, bere ardatzean neurtuta.
Eskailera Ez dira ibilbide irisgarri baten parte.
Ezaugarri jakin batzuk betetzen badituzte, erabilerrazagoak izan daitezke mugikortasuna murriztuta duten pertsonentzat:
– Zabalera: 1 m-ko zabalera izan behar du, gutxienez, ibilbide irisgarri baten buruan dagoenean.
– Eskailera-tarte kurbatuetan ere 1 m-ko zabalera izan behar du, maila-gaina zenbatu gabe (0,17 m baino txikiagoa bada betiere).
– Eskailera erabilerrazagoa izango da eskudelak baditu eskaileraren bi aldeetan, bi altueratan.
Dena dela, indarrean dagoen legediaren arabera, ezaugarri horiek betetzea ez da derrigorrezkoa kasu guztietan.

Komun higieniko irisgarriei dagokienez, esperientzia praktikoak agerian uzten du, indarrean dagoen araudian jasotako gutxienekoez gain, irisgarritasuna nabarmen hobetzen duten neurriak edo gomendioak ere badirela. Araudi hori nahikoa da mugikortasun-arazoak dituen kolektiboaren gehiengoarentzat, baina ez die behar bezala erantzuten desgaitasun larriagoak dituztenen premiei, batez ere helduen kasuan. Horren ondorioa da, adibidez, pertsona helduek komuneko zoruan bertan aldatu behar dutela pixoihala, osasungarritasun-, autonomia- eta intimitate-neurririk gabe. Irisgarritasun-eza horrek zaildu egiten du mugimendu-desgaitasun larriagoak dituzten pertsonek gizarte-bizitzan parte hartu ahal izatea, are gehiago beste pertsona baten laguntza behar dutelarik beren burua burua zaintzeko jardueretan.

Komunak pertsona guztiek erabiltzen modukoak izan daitezen hartzen ari diren neurrien artean, bada eredu berri bat, ingelesez “Changing Places” deitzen dena. Gaur egun ez dago termino horren itzulpen ofizialik, baina autore edo profesional batzuek “Komun higieniko irisgarriak edo inklusiboak”, “Aldagailu inklusiboak “(Aldagailu inklusiboak, 2023) eta beste batzuek “Komun irisgarriak, helduentzako aldagailuekin” (Big Elephant Fundazioa, 2023) deitzen diote.

Kontzeptu hori 2003an sortu zen, Erresuma Batuan, desgaitasun fisiko handia duten pertsonen eta haien zaintzaile nagusien irisgarritasuna sustatzeko. Komun horiek honako elementu hauek dituzte: helduentzako aldagailu bat, altueran erregula daitekeena; sabaiko garabi bat, mobilizazioak eta transferentziak errazteko; bionbo bat, aldaketaren unean intimitatea bermatzeko; eta, oro har, ohiko komun irisgarriak baino azalera handiago bat, zoru ez-labaingarria duena, mugikortasuna eta komunontzirako transferentziak errazteko.

“Erabilera egokia” sustatzeko, ate automatikoa irekitzeko aplikazio bat inplementatzen ari dira; era horretan, sarbidea baieztatuta duten pertsonak baino ezingo dira sartu. Australian, badira “Changing Places” egiaztagiria duten instalazioak, eta Erresuma Batuan, gaur egun, diseinu hori duten 2.000 komun baino gehiago daude. Joan den urteko (2021) urtarriletik aurrera, derrigorrezkoa da, eraikin berrietan edo birgaitze-lan handiak egin direnetan, ezaugarri horiek dituzten instalazioak izatea (Martin, Watchorn, Grant, 2018). Espainian, “Aldagailu Inklusiboak” Elkartea edo “Big Elephant” Fundazioa daude, “Helduentzako Aldagailudun Komun Irisgarrien” erabilgarritasuna definitzen dutenak, honakoak saihesteko:

  • Pixoihalak aldatzeko lanak komun publikoetako zoruan egin behar izatea.
  • Etxera iritsi arte itxaron behar izatea pixoihal aldaketa baldintza egokietan egin ahal izateko.
  • Kalera irten ezinik geratzea, komun irisgarririk ez izateagatik.
  • Aldaketak baldintza higieniko eskasetan egiteagatik gerta daitezkeen infekzioak.
  • Senide/zaintzaileek belaunetan eta bizkarrean min hartzea, desgaitasuna duen pertsona gurpil-aulkitik transferitzeko orduan. (Big Elephant fundazioa, 2023).

Martín et al.-en arabera (2018), “Changing Places” horiek, hirietako gune estrategikoetan kokatzen direnean, gizartean eta komunitatean parte hartu ahal izatea errazten diete desgaitasun fisiko larria duten pertsonei eta haien zaintzaileei. Espazio horiek honako hauek izan daitezke: ospitaleak, osasun-zentroak, gizarte-etxeak, kirol-pabiloiak, liburutegiak eta museoak. Erreferentzia bibliografikoetan, komun eta aldagailu inklusiboen irudiak eta planoak aurki daitezke.

2. Seinaletika

Irisgarritasunari erreferentzia egin zion lehen sinboloa 1968an diseinatu zuen Susanne Koefoed ikasle daniarrak. Denborarekin, baina, aldatuz joan da, inklusiboagoa izan nahian (Bruna, 2022) (1. irudia).

1. irudia. ISAren bilakaera

1. irudia. ISAren bilakaera6

2. irudia. ISAren bilakaera (ISO 7000:2004)

2. irudia. ISAren bilakaera (ISO 7000:2004)7

Gaur egun araudi autonomikoak erabiltzen duen ikurrak gurpil-aulki bat erakusten du oraindik ere. Araudi horren arabera, irisgarritasun fisikoa duten guneek Espainiako UNE 41501:2002 arauak eta nazioarteko ISO 7000 arauak onartutako irudiarekin seinaleztatuta egon behar dute (2. irudia).6

2015ean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Irisgarritasunaren Nazioarteko Sinboloa (ISA, ingelesezko siglengatik) diseinatu zuen (3. irudia).7 Irudi horrek eraikinak edo instalazioak identifikatzeaz gain, irisgarriak diren beste elementu edo produktu batzuk ere identifikatzen ditu; teknologiaren, informazioaren eta, oro har, zerbitzuen irisgarritasuna barne hartu nahi du. Gaitasun guztien mesederako izango den irisgarritasun unibertsal bat. Sinbolo berriak giza irudi neutralaren abstrakzio bat irudikatzen du, gorputz-adarrak luzatuta (Leonardo Da Vincik giza proportzioak aztertzeko erabilitako “Vitruvioren Gizonaren” irudiaren antzera), inguratzen duen zirkulua ukituz (zirkuluak inklusioa eta ingurunea sinbolizatzen du) eta beheko gorputz-adarrak (mugikortasuna), goikoak (irismena, ukimena) eta burua (zentzuak, ulermena, adimena) kolore urdin deigarriz markatuta dituela. Hala, ingurune lagunkoietan dabiltzan pertsonen irisgarritasuna irudikatzeko balio du, pertsona horiek jarduera jakin bat egiteko dituzten gaitasunak edozein direla ere.

3. irudia. NBEk 2015ean proposatutako ISA

3. irudia. NBEk 2015ean proposatutako ISA⁸

Sinboloak, irisgarritasunarekin lotura handiena duten inguruneetan erabiltzen hasia bada ere, ez du oraindik Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundearen (ISO, ingelesezko siglengatik) oniritzi ofiziala jaso (Bruna, 2022).8

Beraz, legeak adierazten duen seinaleztapena da erabili beharrekoa, baina, era berean, azken ikur hori erabiltzen ere zilegi da, baldin eta tokia, produktua edo zerbitzu eskuragarria bada, diseinu unibertsalaren irizpideak betez (Suárez, 2017; The Center for Universal Design, 2006).

3. Altzariak eta beste elementu higigarri batzuk

5. taulan aipatzen diren ingurune eraikiaren baldintzez gain, oso garrantzitsua da elementu higigarrien ezaugarriak eta elementu horiek espazioetan duten banaketa ezagutzea. Elementu higikorrek eta altzariek irisgarritasun-aukerak zabal ditzakete, adibidez, bi altueratako mostradore irisgarri bat jarriz, bi altueratako ur-iturri irisgarri bat instalatuz edo espazioak diseinu bereziko altzariz hornituz, askotariko pertsona eta gaitasunei erabilera errazteko. 6. taulan jaso dira era horretako altzarien adibide batzuk.

Hala ere, elementu higigarriak eta altzariak oztopo ere izan daitezke, pertsonei mugikortasuna eta espazioen erabilera zailduz. Adibidez: pasabide batean jarritako loreontzi edo bestelako elementu apaingarriak, edo informazio-taula baten aurrean jarritako paperontziak, informazioa irakurtzea eragozten badute, oztopo dira.

Erakusketa-guneak, halakorik balego, neurri jakin batzuk eta espazio-antolaera kontuan hartuta diseinatu beharko dira, haietara iristeko eta haiekin elkarreraginean aritzeko arazorik egon ez dadin. Kartelek altuera egokian egon behar dute, altuera txikiko pertsonek eta/edo gurpil-aulkia erabiltzen dutenek arazorik gabe irakurri ahal izan ditzaten. Erakusketa-elementuak elkarreragileak badira, altuerak eta heldulekuak kontuan izan beharko dira haiek diseinatzeko orduan, askotariko pertsonek erabiltzen modukoak izan daitezen. Horretarako, dokumentu honetan deskribatu diren LPak erabil daitezke.

Espazio (liburutegi, museo edo artxibo) horietako beste zerbitzu bat ordenagailua erabiltzen aukera eskaintzea da. Informatika-postu batek, gutxienez, desgaitasuna duten pertsonek erabiltzen moduko beharrezko ezaugarriak izan behar ditu. Postu asko badaude, unitateak proportzionalki handituko dira, honako ezaugarri hauekin:

  • Altzariek ergonomikoak izan behar dute, hau da, erabiltzailearen ezaugarri eta beharretara egokitzeko modukoak. Hori edozein altzarirentzat eta edozein pertsonarentzat (desgaitasuna izan edo ez) kontuan hartu beharreko irizpidea izan beharko litzateke.
  • Gorputzaren posizionamendu egokia erraztu behar du.
  • Gurpil-aulkiaren erabiltzaileak mahaira behar bezala hurbiltzeko modua izan behar du. Horretarako:
    1. Ordenagailurainoko espazio libreak gutxienez 80 cm-ko zabalera izan beharko luke.
    2. Mahaiaren sakonerak ez du inolako oztoporik izan behar, gurpil-aulkiaren oin-euskarriek toperik jo ez dezaten.
    3. Mahaiaren gainaldeak ere, azpialdetik, aulkia oztoporik gabe hurbiltzeko aukera eman behar du; gurpil-aulkiaren beso-euskarriak (halakorik izanez gero) taularen azpian sartzeko nahiko leku egon behar da. Gurpil-aulki elektriko baten aginteak hurbilketa ez oztopatzea ere ahalbidetu behar du. Kasu horretan, agintearen ezaugarriek baldintzatuta egongo da hori; egokiena da agintea atzeragarria izatea, kanporantz eta atzerantz erremintarik gabe eramatea ahalbidetzen duen euskarria izatea, alegia. Goiko aldean, berriz, besoak behar bezala bermatzeko aukera eman behar du mahaiaren gainaldeak. Datuak bistaratzeko pantailen edo pantaila interaktiboen mahaiak edo euskarriak ez dira egokiak besaurreak bermatzeko tokirik ez badute. Goiko gorputz-adarraren zati hori deskargatzeak erraztu egiten du hatzei behar bezala eragitea eta teklatuak edo zuzeneko markaketa erabiltzen.

Mahai/aulki multzo guztiek harmonian egon behar dute, taularen altuera (62-82 cm) doitzeko erregulazio elektrikoa duen mahai batekin, edota, ahal bada, hainbat motatako aulki eta/edo oin-euskarriekin.

Pertsonak gurpil-aulki pertsonalik ez duenean. Informatika-postu batean erabiltzen moduko hainbat aulki-modelo daude. Aulki konbentzionalak beso-euskarriekin edo gabe izan daitezke. Azken horiek eserita egoten laguntzen dute, laguntza gehigarria behar izanez gero, baita altxatzen ere. Bulego-aulkiak ere erabil daitezke, gurpil txiki birakariak dituzten horietakoak. Badira mugikortasun mugatuko pertsonentzat bereziki diseinatutakoak; beso-euskarriak izan ditzakete, altueran eta sakoneran erregulagarriak, baita balazta-palanka zentralizatua ere, eserlekuaren eta bizkarraldearen inklinazioan eta altueran erregulagarriak (6. taula).

Modelo batzuetan, eserlekuaren altuera elektrikoki erregula daiteke, eta horrek oinak posizio egokian jartzea errazten du, eta aulki batetik besterako transferentzia egiten edo eseritako posiziotik zutikakora eta alderantziz pasatzen laguntzen. Eseritako posizio egoki batek asko laguntzen dio goiko gorputz-adarren funtzionamenduari ordenagailua erabiltzen edo beste edozein manipulazio-jarduera egiteko orduan.9

6. taula. Altzariekin erlazionatutako Laguntza-produktuak9

Altzariak

18. Altzariak, osagarriak eta bestelako laguntza-produktuak, gizakiak eraikitako barrualdeetan eta kanpoaldeetan egiten diren jarduerak errazteko. ISO 9999:2022 araua (en)

Altuera erregulagarreko mahaia Hainbat pertsonaren beharretara egokitzeko aproposa: bai gurpil-aulkien erabiltzaileen beharretara, bai altuera txikiko edo oso handiko erabiltzaileen beharretara.
Baita zutik lan egin behar duen pertsonen beharretara ere.
Bi motatakoak izan daitezke: talde-lanerako mahai zabalak eta banakako mahaiak.
Mahaia inklinatua Altueran erregulagarria izateaz gain, mahaiek inklinazioa izan dezakete.
Eskotaduradun mahaia Mahaira heltzea errazten die gurpil-aulkien erabiltzaileei. Badira bestelako diseinua dutenak ere, altueran eta inklinazioan erregulagarriak.
Mahaietan akoplatzeko gehigarriak, hainbat motatakoak Azalera handitzen dute eta gurpil-aulkiak hartzen duen tokia dela-eta mahaira hurbildu ezin diren pertsonei erabilera errazten die. Beso-euskarriak ere izan daitezke.
Atrilak Idazteko, irakurtzeko edo erakusketa-elementuren bat erakusgai jartzeko balio dute.
Altuera erregulagarriko eserlekua Altuera erregula dakiokeen eserlekua, eserleku konbentzional batetik altxatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokia.
Oin-euskarria Altuera txikiko pertsonek oinak ezar ditzaten.
4. Laguntza-produktuak

6. taulan jasotzen diren laguntza-produktuez gain, liburutegian bertan beste hainbat laguntza-produktu egon daitezke eskura, jende askorentzat lagungarriak izan daitezkeenak, desgaitasun fisikoa edo mugikortasun murriztua izan edo ez: ergonomia errazteko eta urruti edo altueran dauden gauzetara iristeko produktuez ari gara. Era berean, zerbitzuen ohiko erabiltzaileren bat izanez gero, ez da ideia txarra pertsona horrek behar duen laguntza-produktu zehatza erostea eta bertan edukitzea. Hala, pertsona horrek ez luke zertan etxetik ekarri delako produktua, eta haren autonomia handitzea ekarriko luke horrek, baita beste erabiltzaile batzuen baldintza berdinetan parte hartu ahal izateko aukera eman ere; era berean, horrek ikusgaitasuna emango lieke gaitasun horiei eta gizarte-kontzientzia sortuko luke.

5. Web irisgarritasuna

Formatu elektronikoan dagoen informazioak denek eskuratzeko modukoa izan behar du, bai ordenagailuan, bai aplikazio mugikorretan. Erakunde publikoa izanez gero, 1112/2018 Errege Dekretua bete behar du (BOE, 2018).

Alde batetik, kultura-guneetako webguneek nazioarteko estandarrak bete behar dituzte, web-irisgarritasunari dagokionez. World Wide Web Consortiumek (W3C) nazioarteko web-estandarrak garatzen ditu. Softwarea estandar horiekin diseinatzea pertsona guztiek erabiltzen modukoa izateko diseinatzea esan nahi du, webguneko nabigazioa, informaziorako sarbidea, edukiak eta horiekiko interakzioa ziurtatuz. Zentzumen-urritasuna (ikusmen- eta entzumen-urritasuna), mugitzeko zailtasunak eta/edo zailtasun kognitiboak dituzten pertsonek jasotzen dituzte horren onurak. Sistema eragileen irisgarritasun-aukerak aspaldi sartu dira webgune horien diseinuan.

Bestalde, ordenagailua erabiltzen laguntzeko produktuak ere OSO beharrezkoa izaten dira (4. taula). Laguntza-produktuen merkatuak pertsonen gaitasunetara egokitzen diren periferiko espezifikoak eskaintzen ditu.

Aurkibidera joan

JARDUNBIDE EGOKIAK EZARTZEKO ORIENTABIDEAK

2. atalean azaldu ditugun jarrerazko oztopoak gorabehera, gaur egun, irisgarritasuna (bai irisgarritasun fisikoa bai eguneroko jardueretan besteen baldintza berdinetan parte partzeko aukera, hala nola araututako prestakuntzan parte hartzeko aukera) hobetzeko nazioarteko hitzarmenei eta estatuko legeei esker, gizarte-inklusioa hobetzea lortzen ari gara. Gobernuek eta elkarteek egindako lanari eta antolatutako plangintzei esker, gizarteak hobeto ulertzen du “desgaitasuna” zer eta zertan den. Hala ere, oraindik bide luzea daukagu egiteko, asko hobetzeko. Horretarako, batetik, bultzada sendoa eman behar zaio alor horretako ikerketari, eta irisgarritasun-neurriak balioztatu. Bestetik, legegintza-mailan, legeek laguntza ekonomikoa ekarri behar dute berekin, bai eta azkar ebazteko moduko zigor-estrategiak ere, lege horiek betetzen ez diren kasuetarako.

Gainera, desgaitasuna ez da pertsonaren egoera indibidual gisa soilik ulertu behar, haren funtzionaltasuna nabarmen hobetu baitaiteke ingurune fisikoa eta soziala aldatuz gero. Hori da, hain zuzen, “diseinu unibertsalaren” edo “pertsona guztientzako diseinuaren” ideia: hau da, espazioak, objektuak eta zerbitzuak diseinatzea, ahalik eta pertsona gehienek erabiltzen modukoak, haien ezaugarriak edozein direla ere. Ideia horren abiapuntua da pertsona guztiok izan dezakegula gure funtzio fisikoak eta bizi-zikloko egoera normalak (haur-kotxea erabiltzen, adibidez) mugatuko dituen osasun-arazoren bat, aldi baterakoa edo kronikoa. Eta egoera horietan, irisgarritasun unibertsalak eguneroko jarduerak egitea eta bizi independenta eta osoa izatea erraztuko digu.

Jarraian, jarrerazko oztopoak saihesteko eta iraultzeko orientabide orokor batzuk ematen dira, oztopo horiek gizarte inklusibo baterako aldaketa ekarriko duten praktika pertsonal eta sozial egokiak bihur daitezen:

1. Hizkuntzaren erabilera

“Minusbaliatu” terminoaren ordez “desgaitasuna duen pertsona” erabiltzen da jada 39/2006 Legean (BOE, 2006). Beraz, pertsona batzuek oraindik ere beren burua “minusbaliatu” edo “elbarri” gisa definitzen badute ere, bai idatziz bai ahoz erabiltzen termino gomendagarrienak hauek dira: “desgaitasuna duen pertsona” edo “aniztasun funtzionala duen pertsona”. “Aniztasun funtzionala” terminoa “bizimodu independentearen mugimenduaren” proposamen gisa sortu zen (Vicoval, 2023). Kontzeptu inklusiboagoa da, oraingoz legez definituta ez dagoena, eta desgaitasun-maila aitortua izan beharrik ez duten osasun-egoera gehiago barne hartzen dituena. Horrek esan nahi du pertsonok ez dugula berdin funtzionatzen denok, edo, biztanleen batez bestekoarekin alderatuta, bestelako laguntza baten beharrak izan ditzakegula. Termino horren erabilerari buruzko eztabaidak indarrean badirau ere (Gil González, 2020), desgaitasun fisikoko kolektiboari buruz hitz egin nahi badugu, “desgaitasun fisikoa duen pertsona” edota “mugikortasun murriztua duen pertsona” esan dezakegu (gorago azaldu ditugu desberdintasunak eta antzekotasunak). Termino zehatzagoak erabiltzen premia izanez gero, Peñasek eta Hernándezek (2019) zenbait aukera proposatzen dituzte hedabideentzako beren estilo-gidaliburuan (77. or.).

2. Tratu ona
  • Agurtzeko edo geure burua aurkezteko orduan, modu normalizatu batean egin. Pertsona batzuei gertutasuna adieraztea gustatzen zaie (bi musu, bostekoa edo besarkada eman), baina beste batzuei ez, eta horrek ez du zerikusirik desgaitasunarekin. Beraz, ohituratzat edo protokolotzat daukaguna proposatzen da, beste pertsonaren altuera berean egon edo ez.
  • Kasu batzuetan beharrezkoa izan daiteke beste pertsonaren altuera berean jartzea, adibidez, pertsona horrek gurpil-aulki bat erabiltzen duenean. Pertsona batzuek aintzat hartzen dute haien altuera berean jartzeko ahalegina egitea, adibidez, argazki bat ateratzeko, baina beste batzuek iraingarritzat jotzen dute hori bera. Beraz, hobe galdetzea.
  • Laguntza eskaini beti, baina ez laguntzarik eman pertsonak eskatu edo laguntza behar duela baieztatu ezean. Adibidez: ez bultzatu pertsonaren gurpil-aulkia hark eskatzen edo baimentzen ez badu; ez lagundu makila daraman pertsona bati aurrez laguntzarik behar ote duen galdetu gabe, lagundu beharrean oreka galaraz baitiezaiokegu. Jardunbide egokia: laguntza eskaini, baina utzi pertsonari ingurua edo liburua miatzen, eta berak eska dezala laguntza, nahi badu, bere kabuz hartu ezin duena hartzen laguntzeko.
  • Ez bermatu gurpil-aulkiaren gainean, pertsonaren baimenik gabe.
  • Aldez aurretik ohartarazi zein maniobra egingo den.
  • Pertsonak zerbait egin nahi badu bere kabuz, errespetatu horretarako behar duen denbora. Adibidez, hark markatzen duen erritmoan ibili.
  • Eskuzko gurpil-aulki bat lurreko koska txiki baten aurrean mugitzen laguntzeko, aulkia atzerantz makurtu behar da, mugimendu leunekin, aurretik altxa dadin, betiere pertsonaren ezagutza eta baimenarekin.
  • Egiaztatu aulkia balaztatuta dagoela, pertsona beste leku batera transferitu aurretik.
  • Pertsonak gurpil-aulkia erabiltzen badu, eta hari bultzaka ari bagara, egiaztatuta ez dagoela arroparik gurpilen artean traba egiten, edo oinek ez dutela lurra ukitzen, pertsonek minik har ez dezan.
  • Ez hartu edo erabili pertsonaren laguntza-produktuak haren baimenik gabe. Produktu pertsonalak dira eta batzuk hauskorrak.
  • Lagundu edo erraztu pertsonak bere laguntza-produktuak hurbil izan ditzan: utzi lekua makuluentzat, pertsona eserita dagoen bitartean, haien beharra duenean haiek erraz eskuratzeko modua izan dezan.
  • Ez zalantzan jarri pertsonek izan ditzaketen zailtasunak. Adibidez, ez zalantzan jarri mugikortasun urriko pertsonentzako txartela dutenak, itxuraz aparteko zailtasunik ez dutelako (oinez ibiltzen dira, ez zaie gorputz-atalik falta…).
  • Jakinaren gainean jarri segurtasun-indarrak edo agintari eskuduna pertsona bat mugikortasun urriko txartelak bidegabe erabiltzen ari dela susmatzen bada: hurbilago aparkatzearren senideren baten txartela erabiltzen duten pertsonak dira kasu horietako bat. Nolanahi ere, hasiera batean ez dago zertan zalantzan jarri txartela horien erabilera.
  • **Ondorioz:** Jardun modu naturalean, eta zalantza badugu pertsonari eman beharreko tratuaz edo pertsonak laguntzarik nahiko ote duen edo ez, jardun baino lehen, galdetu.
3. Gizartean kontzientzia eta enpatia sortzea

Liburutegiek, museoek eta artxiboek, topaketa sozialetarako gune gisa, potentzial eta aukera handiak dituzte gizartean kontzientzia sortzeko eta enpatia zabaltzeko.

Nola?

Bada, irisgarritasuna sustatuz eta, beraz, pertsonen erabateko parte-hartzea ahalbidetuz eta parte-hartze hori naturalizatuz.

Horretarako, planteatzen diren jarduera kultural eta ludiko guztiak diseinu unibertsalaren ikuspegitik diseinatu behar dira, era horretan pertsona guztien parte-hartzea errazteko. Hona hemen gizarte-sentsibilizazio hori susta dezaketen jardunbide batzuk:

  • Tokiko erakunde eta antolakundeekin harremanetan jartzea, bisitaldiak eta/edo kontzientziazio-jardunaldiak egiteko, edota liburutegi baten bidez dinamiza daitezkeen gizatalde batzuekin batera (erretiratuak, maila akademiko desberdinetako ikasleak eta beste) beste zenbait ekintza antolatzeko.
  • Profesionalak prestatzea tokiko erakunde horiekin lankidetzan.
  • Enpatia susta dezaketen dinamikak egitea.
  • Arloko adituek irisgarritasuna ebaluatzea eta hobekuntza-proposamenak egitea.

Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

OHARRAK

  1. Desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasun egoerei buruzko inkesta, INE (2020).
  2. Egileek egina.
  3. Egileek egina.
  4. Egileek egina.
  5. Egileek egina, ondorengo hauetan oinarrituta: 450/2022 (2022) Errege Dekretua; 1544/2007 (2007) Errege Dekretua; TMA/851/2021 Agindua (2021).
  6. Hemendik egokitua: Irisgarritasunaren Nazioarteko Sinboloa, Corporación Ciudad Accesible, 2015, https://www.ciu-dadaccesible.cl/simbolo-internacional-de-accesibilidad-versiones-para-un-cambio/...
  7. Hemendik egokitua: Irisgarritasunaren Nazioarteko Sinboloa (ISO 7001) [Ilustración], Bruna, 2022, https://alfonsobruna.com/2022/01/21/el-futuro-simbolo-internacional-de-accesibilidad-esta-en-tu-mano/
  8. Hemendik egokitua: NBEk proposatutako sinbolo berriaren irudia [Ilustrazioa], Bruna, 2022, https://al-fonsobruna.com/2022/01/21/el-futuro-simbolo-internacional-de-accesibilidad-esta-en-tu-mano/
  9. Egileek egina.

Entzumen-galera duten pertsonak: kulturarako sarbidea errazteko laguntzak

Esther García Sánchez, María Isabel Pérez Sánchez, Carmela Velasco Alonso, Guadalupe Fernández Díaz, José Manuel Gorospe Arocena

Esther García Sánchez - Salamancako Auzitegi Medikuntza eta Auzitegi Zientzietako Institutua. Auzitegi Medikuntzako Arloa Salamancako Unibertsitatean

María Isabel Pérez Sánchez - Desgaitasuna duten Pertsonak Baloratzeko eta Artatzeko Unitatea - Gizarte Zerbitzuen Gerentzia. Salamancako Pontifize-Unibertsitatea

Carmela Velasco Alonso - Salamancako Pontifize-Unibertsitatea. Lokuzio-ondoko entzumen-desgaitasuna duten pertsonen elkartea

Guadalupe Fernández Díaz - Salamancako Haur Gorren Gurasoen Elkarteko Familiiei Arreta eta Laguntza emateko Zerbitzua

José Manuel Gorospe Arocena - Salamancako Unibertsitateko Laguntza Guneko foniatria- eta logopedia-unitatea

Entzuteko ahalmena gizakioi gure ingurua estimatzeko eta besteekin gozatzeko aukera ematen digun dohain bat da, ikasteko eta interakzio sozialerako bitarteko bat izateaz gainera. Hori dela eta, egungo ereduak bat datoz onartzean entzumen-desgaitasuna ez dagokiola pertsonari bakarrik, baizik eta subjektuaren ezaugarrien, gaitasunen eta premien eta hura inguratzen duten gizarte-baldintzen arteko interakzioaren emaitza dela. Entzumen-galerarekin (EG) lotutako gabeziak edo urritasunak dira zentzumen-alterazio ohikoenak munduko biztanleen artean. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen (WHO, 2023) arabera, munduko biztanleriaren %5ek baino gehiagok (430 milioi pertsona) desgaitasuna eragiten duen entzumen-galera dauka eta errehabilitazioa behar du (432 milioi heldu eta 34 milioi haur). Kalkuluen arabera, zifra hori 700 milioitik gorakoa izango da 2050ean (hamar pertsonatik bat).

Kapitulu hau liburutegiko profesionalei, artxibozain eta kontserbatzaileei eta entzumen-gaitasun desberdina daukaten pertsonak gizartean sartzeko betebeharraren alde borrokan diharduten pertsona guztiei zuzenduta dago. Liburutegiek, artxiboek eta museoek eskaintzen dituzten hezkuntza-, kultura- eta gizarte-baliabideetarako sarbidea erraztu nahi da, EG duten pertsonen eskubide- eta aukera-berdintasuna bermatze aldera. "Gizarte plural batean, ezinbestekoa da herritarren beharrei heltzea, haien berezko aniztasuna eta aldagai indibidualak kontuan hartuta eta guztiontzako jarduera eredu bakar, irisgarri, berdin eta eraginkorrik ez dagoela onartuta" (Pérez Sánchez, 2005, 27. or.).

Entzumena da gizakiek ingurunetik informazioa jasotzeko erabiltzen dituzten bost zentzumenetako bat, eta garrantzi berezia du pertsonen bizi-zikloko etapa guztietan. Belarria organo konplexua da, espazio fisikoan kokatzen, informazioa jasotzen, ingurunea ulertzen laguntzen duen sistema sentsorial baten parte dena. Zalantzarik gabe, hori da zentzurik baliagarriena hizkuntza jasotzeko eta harreman sozialak ezartzeko. EG batek zailtasunak sortzen ditu hizkuntza eskuratzeko eta garatzeko orduan, arazoak gizarte-harremanetan eta ikaskuntzan, eta desberdintasunak sor ditzake maila pertsonalean, sozialean eta hezkuntzakoan, baita, batzuetan, gizarte-isolamendua ere.

Aristotelesen arabera, "Gizakia, bere izatez, gizartekoia da" (Aristoteles, K.a. 384-322), eta bizitzan zehar garatzen du sortzetiko gizartekoitasun hori. Gizakia hasieratik baliatu da komunikazioaz bizirauteko eta egokitzeko, bere gisakoekin keinuak, soinuak, hitzak eta ekintzak trukatuz. Pertsonen arteko harreman guztietan esku hartzen du komunikazioak, pertsonek beren inguruneari buruzko informazioa lortzeko eta informazio hori gainerako pertsonekin partekatzeko duten gaitasun horrek. Pertsonaren garapen harmonikorako oinarrizko zutabea da, beraz, komunikazioa. Komunikazio-prozesuan seinaleak igortzen ditugu (soinuak, keinuak, seinaleak), mezu bat ezagutarazteko, eta gizakiok hizkuntza dugu oinarrizko komunikazio-bitartekoa. Hizkuntza bat garatzea eta ikastea funtsezkoa da gure garapen komunikatibo, sozial, afektibo eta kognitiborako. Era berean, hizkuntza idatzia ezinbestekoa da ezagutza eskuratzeko, eguneroko bizimodua eta beste kultura eta errealitate batzuetara iristeko bidea errazten duelako. Hizkuntza idatzia ikastea garrantzitsua da adingabearen heziketan, eta, informazioaren zati handi bat ikusmenaren bidez transmititzen denez, kulturara iristeko bitarteko eraginkortzat jotzen da.

Herritar guztiek dute zerbitzu publikoetan parte hartzeko eta zerbitzu horiek erabiltzeko eskubidea; horregatik, ezinbestekoa da zerbitzu horiek behar dituzten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzea, pertsona horien erabateko inklusioa eta aukera-berdintasuna lortuko eta gauzatuko badira.

ENTZUMEN-GALERA DUTEN PERTSONAK. ALDAKORTASUN-FAKTOREAK

Desgaitasuna eragiten duen EG duenak 35 dB baino gehiagoko galera du belarri nagusian, eta galera horren prebalentzia handitu egiten da adinarekin: 60 urtetik gorako biztanleriaren % 25ari eragiten dio. Bestalde, egiaztatuta dago EG duten pertsonen ia % 80 diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan bizi direla (WHO, 2023).

1. irudia. Espainian EG duen biztanleriaren demografia (INE, 2022)

1. irudia. Espainian EG duen biztanleriaren demografia (INE, 2022)

Desgaitasunari buruzko Inkesta Nazionalaren (INE, 2022) datuen arabera, Espainian gorreria eta entzumen-galera duten bi urtetik gorako pertsonen biztanleria 1.233.400koa da. Horietatik % 57,25 emakumeak dira eta % 42,75 gizonak (706.100 emakume eta 527.300 gizon).

EG duten pertsonei eman beharreko laguntza faktore hauen araberakoa izango da: pertsonaren beraren berezko ezaugarriak, haren ingurunea, prestakuntzarako aukera, eskura dituen baliabideak, eta gizarteak EG duten pertsonei buruz duen ikusmoldea. Gaur egun, EG duten pertsonen azterketari heltzeko orduan, bi korronte bereizten dira: eredu soziokulturala eta ikuspegi audiologikoa. Lehenik eta behin, gorreria pertsonaren egoera naturala denean, ez dugu entzumen-urritasunaz edo desgaitasunaz hitz egiten, kasu horretan pertsonaren egoera natural eta ez-patologiko batez ariko baikinateke. Diagnostiko mediko bat baino gehiago, arazo sozialak, emozionalak eta linguistikoak barne hartzen dituen fenomeno kultural bat da, zeinu-hizkuntzaren erabilera eta bestelako ezaugarri soziokulturalak dituen komunitate bateko kide izatearen sentimendua sustatzen dituena. Ikuspegi audiologikoaren arabera, arazoa gizabanakoan eta haren egoera audiologikoan datza: entzumen-galeraren maila, erasandako entzumen-sistemaren partea, agerpen-unea. Pertsonak duen soinu-munduaren pertzepzioa baloratzen da, eta zein neurritan erabil litzakeen laguntza teknikoak inguruko soinu-estimuluen kalitatea hobetzeko (Velasco eta Pérez, 2009).

Bistan da entzumen-galera duen populazioa heterogeneoa dela, gizabanako bakoitza bakarra baita, eta gaitasun, muga eta laguntza-behar desberdinak dituela. Saihestekoak dira, beraz, subjektuen edo talde-barnekoen artean konparazioak egitera daramaten orokortzeak. Asko dira EG duten pertsonen funtzionamendua baldintzatzen duten aldagaiak, intrintsekoak zein estrintsekoak. Adierazgarrienak aipatuko ditugu jarraian, pertsonari, entzumen-galerari eta hezkuntza-, familia- eta gizarte-inguruneari buruzkoak, alegia (Borregón Sanz, 2016):

  • **Subjektuari berari dagozkion aldagaiak:** Adimen-kozientea edo bestelako nahasmendu gehigarriak agertzea.
  • **Entzumen-profilarekin lotutako aldagaiak:** Entzumen-urritasun mota, etiologia, galera zer adinetan agertzen den, noiz antzematen den, galeraren ezaugarri audiometrikoak eta hartutako neurriak, besteak beste.
  • **Hezkuntza-arloaren mendeko aldagaiak:** Eskolatze-adina, eskolatze-moduak eta –baliabideak, edota komunikazio-modalitatea, besteak beste.
  • **Familia-ingurunearen aldagaiak:** Onarpen- eta inplikazio-maila, familia gorra edo entzulea, haurrarekin komunikazio erraza izatea, familiaren kultura- eta prestakuntza-maila, baliabide ekonomikoak eta bizi-kalitatearen indizea (laguntza-maila, haurrarekin komunikatzeko eta elkarreragiteko denbora erabilgarria eta benetan emandako denbora).
  • **Gizarte- eta ingurumen-aldagaiak:** Habitata, landa- edo hiri-eremuko kokalekua eta haren ezaugarriak, eskualdeko laguntza- eta komunitate-baliabideak, gorren eta/edo entzuleen kolektiboetan integratzeko aukera eta integrazio-maila, entzulearen ingurunetik eta ingurunean bideratutako erantzunak eta bitarteko inklusiboak.

Aurkibidera joan

HIPOAKUSIAREN ETA GORRERIAREN ERAGINA. KOMUNIKAZIORAKO DESGAITASUNA MURRIZTEKO NEURRIAK

Tradizionalki pentsatu izan da EG izateak pertsonen komunikazioan eta hizkuntzan dituela ondorioak. Hala ere, egiaztatu da gor jaiotzeak edo gor geratzeak pertsonaren garapen osoan dituela ondorioak, ondorio larriak.

1. Hipoakusiaren eta gorreriaren ondorioak

Hipoakusiak (entzumen-galera arina edo larria) eta gorreriak (entzumen-galera sakona) soinuak eta hitzak entzuteko gaitasuna mugatzen dute, eta, bereziki, hitzak bereizteko eta ahozko komunikazio arina izateko gaitasuna. Entzumen-galeraren mailak, neurri batean, hitza bereizteko gaitasuna mugatzen du: 2. irudian, hitza ulertzeko zailtasuna adierazten da, EGren mailaren arabera.

2. irudia. Entzumen-galeraren maila eta horrek komunikazioan dituen ondorioak (OME)

2. irudia. Entzumen-galeraren maila eta horrek komunikazioan dituen ondorioak (OME)

Entzumen-laguntza (audiofonoa edo kokleako inplantea) erabiltzen duen pertsona batek giroko soinu guztiak eta hitzak entzun baditzake ere, zailtasunak izaten ditu zenbait soinu bereizteko edo ulertzeko, ondoko infografian aipatutako faktoreren bat baldin badago tartean:

KOMUNIKAZIO ARINA ERAGOZTEN DUTEN FAKTOREAK
Komunikazio arina eragozten duten faktoreak
Ahoskera txarra Giroko zarata Azkar hitz egitea Ahots-tonu altua edo baxua
Tentsioa elkarrizketan Gaia aldatzea aldez aurretik jakinarazi gabe Hitzak edo esaldiak amaitu gabe uztea Hainbat lagun batera hizketan
Argiztapen eskasa (aurpegia gaizki ikustea, keinuak egitea edo ezpainak mugitzea) Elkarrizketaren haria galtzea Azaldu gabeko ideiak ulertutzat ematea Elkarrizketa amaitzea informazioa jaso dela egiaztatu gabe
3. irudia. Komunikazio arina eragozten duten faktoreak

3. irudia. Komunikazio arina eragozten duten faktoreak

Komunikatzeko baldintza egokietan ere, EG duten pertsonek ahalegin kognitibo handia egin behar dute, eta nekea zailtasun erantsi bat izan ohi da haien kasuan. Ahalegin kognitibo handiko egoera horietan, zaila da arretari eustea, eta are zailagoa oraindik arreta zatituari eustea (adibidez, elkarrizketa bati jarraitzea eta aldi berean oharrak hartzea, aukerak baloratzea, erabakiak hartzea eta abar) (Peelle, 2018). Hori dela eta, entzumen-urritasuna duten heldu askok amore eman ohi dute egoera horien aurrean, komunikazio-ahaleginari eta jarritako helburuari uko eginez. Komunikazioaren porrot horrek frustrazioa, gaitasunik eza, segurtasunik eza eta antsietatea eragiten ditu (Wayner eta Abrahamson, 2001). Entzumen-galerak helduarengan duen eragina hain da larria, isolamendua eta depresioa ekarri ohi baititu askotan, eta, horrekin lotuta, narriadura kognitiboa eta dementzia azkarrago garatzen dira (Wang et al., 2022).

Haurren kasuan, EGk hizkuntzaren garapena mugatu dezake. Oro har, haurrek komunikazio-ingurune egokiago bat behar dute, hizkuntzaren garapena ez baitute oraindik erabat osatua; izan ere, ulermena mugatuta geratzen da zarata dagoenean edo tartean beste ahots batzuk daudenean. EGk eta hizkuntzaren atzerapenak zaildu egiten dute elkarrizketa bat izateko behar diren trebetasunak eskuratzeko prozesua (Jeanes, 2000), eta adierazteko gaitasunari ez ezik, ulertzeko gaitasunari ere eragin diezaioke horrek.

Ohikoa izaten da pertsona horiek, elkarrizketako zailtasun txiki batzuk gainditu ezin arren, dena ondo doalako itxurak egitea. Horregatik, beharrezkoa izaten da dena ulertu ote duten berrikustea, hizpideari beste saihets batetik heltzea, edo funtsezko alderdiak azpimarratzea. Elkarrizketaren hariari jarraitzea da ulertzen jarraitzeko modu bakarra.

Bai haurretan, bai helduetan, kontuan izan behar da nola eragiten dien solasaldia entzuteko eta ulertzeko eta mantentzeko gaitasunak (Kiessling et al., 2003); izan ere, elkarrizketaren haria galduz gero, zailagoa izango da adi mantentzea, zarataren edo ahotsen artean solaskidearen ahotsaren arrastoari jarraitzea. Solaskidearen ahotsa edo kontakizunaren zatiak galduz gero, gero eta zailagoa izango da informazioaren edukia ulertzea, eta komunikazioa eten egin daiteke. 1. eranskinean, OMEren sailkapenaren EG maila (1991) eta horrek komunikazioan eta hizkuntzan dituen ondorioak, izan dezakeen eragin psikosoziala eta laguntza-beharrak konbinatzen dituen taula bat aurkezten da (Anderson eta Matkin, 2007).

4. irudia. Komunikazioa entzutearen, ulertzearen eta mantentzearen arteko erlazioa (Sweton eta Palmer, 2005)

4. irudia. Komunikazioa entzutearen, ulertzearen eta mantentzearen arteko erlazioa (Sweton eta Palmer, 2005)

2. Komunikazioa errazten duten jardunbide egokiak

Arestian aipatutako komunikazio-zailtasunak murrizteko, bada “Speech clear” izeneko teknika bat, nahiko eraginkorra: % 17 hobetzen du hitzaren ulergarritasuna (McCarthy eta Schau, 2008), eta hori funtsezkoa izan daiteke EG duen pertsona batentzat. Beraz, jendea artatuko duten pertsonak Speech Clear teknikan trebatzea helburu izan beharko luke administrazioak, komunikaziorako sarbidea guztiontzako baldintza berdinetan lortzeko.

5. irudia. Speech Clear teknika

5. irudia. Speech Clear teknika

Bi ikuspegi sozial daude EG sakona edo gorreriari aurre egiteko orduan (Gorospe et al., 2002). Batetik, EG heldutan hartzen dutelarik ahozko komunikaziorako aukerak hobetzeko tratamendu audioprotesikoa (audiofonoa edo kokleako inplantea) hautatzen duten pertsonak. Beste kasu batzuetan, gorreria duen pertsonak nahiago izaten du zeinu-hizkuntza erabili hizkuntza natural gisa (kasu horretan, ezinbestekoa izango da interprete baten parte-hartzea eta laguntza). Zeinu-hizkuntza eta haren inguruko kultura komunikazio-aukera baliagarria izateaz gain, nazioarteko eta nazio mailako akordio ugarik aitortzen duten eskubidea ere bada. Entzumen-urritasuna duten haurrek eta helduek komunikazio-egoera eskasei aurre egiteko dituzten zailtasunak ulertzea oso lagungarria izan daiteke bi pertsonen arteko komunikazio-arazoak gainditzeko.

Aurkibidera joan

BEHARREZKO IRISGARRITASUN-NEURRIAK

UNESCOk, Liburutegi Publikoen aldeko Manifestuan, hezkuntzak eta informaziorako sarbidea edukitzeak pertsona garatzeko eta gizartean parte hartzera bultzatzeko duten garrantzia azpimarratzen du:

Gizartearen eta gizabanakoaren askatasuna, oparotasuna eta garapena oinarrizko giza balioak dira, baina balio horiek erdiesteko modu bakarra herritarrek, ongi informatuta, eskubide demokratikoak erabiltzeko eta gizartean eginkizun aktiboa izateko duten gaitasuna gauzatzea da. Parte-hartze eraikitzailea bideratzeko eta demokrazia sendotzeko, ezinbestekoa da hezkuntza egoki bat jasotzea, baina baita ezagutza, pentsamendua, kultura eta informazioa askatasunez eta mugarik gabe eskuratzeko aukera izatea ere. Liburutegi publikoa -ezagutzarako atea- oinarrizko baldintza bat da bizitza osoko ikaskuntza ziurtatzeko, erabakiak askatasunez hartzeko, eta gizarte-taldeek kultura-arloan aurrera egingo dutela bermatzeko (UNESCO eta IFLA, 1994, 1. or.).

Manifestu horrek liburutegi publikoak erakunde demokratiko bihurtzeko duen gaitasuna nabarmentzen du, pertsonei beren trebetasunak eta nahiak garatzeko eta bizi diren gizarteen garapenean parte hartzeko aukera eskaintzen den erakunde demokratiko bihurtzeko, hain zuzen. Guztiontzako inklusioa eta berdintasuna eta guztion eskubideen errespetua bultzatzen duen erakunde gisa aurkezten da (Autonomia Pertsonaleko eta Laguntza Teknikoetako Estatuko Erreferentzia Zentroa (CEAPAT), 2008).

EG duten pertsona askok ezin dute liburutegia besteen baldintza berdinetan erabili, beren desgaitasuna dela eta; horregatik, oso garrantzitsua da liburutegiek diseinu komun bat eta irisgarritasun unibertsaleko neurriak izatea. Eraikinaren irisgarritasunak eta liburutegiak ematen dituen zerbitzuek egokiak izan behar dute, baita webgunearen, sare sozialen edo publizitatearen bidez ematen den informazioak ere. Garrantzitsua da, halaber, arlo horretan bereziki sentsibilizatuta dauden pertsonak izatea lanean.

Espazio bat diseinatzean, hurrengo ataletan aztertuko ditugun laguntza-produktuez gain, honako alderdi hauek ere kontuan hartu beharko dira: zarata, eraikineko soinu-erreberberazioa, soinu-xurgapena, soinu-iturriaren eta hartzailearen arteko distantzia, isolamendua, eraikuntza-materialak, altzariak eta ateak, argiztapena eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen kokapena. Hori dela eta, edozein ingurune, produktu edo zerbitzu diseinatzen hasi aurretik, komenigarria da irisgarritasunean espezialistak direnekin kontsultatzea, haien erabileraren eta ezaugarrien araberako neurri egokiak aplika daitezen (Espínola Kiménez, 2015).

1. Oinarrizko elementuak
  • **Akustika:** Espazioen baldintza akustikoak baloratu behar dira, eta zaratarik ez izatea lortu. Gainera, tenperatura erregulatzeko aireztapen-sistemak eta termostatoak izatea komeni da, leihoak ireki beharra eta, ondorioz, EG duten pertsonei kalte egin diezaiekeen zaratak izatea saihesteko. Burdinazko altzaririk izanez gero, aulkien eta mahaien hanketan babes-estalkiak jartzea gomendatzen da, mugitzean sor dezaketen soinua murrizteko.
  • **Larrialdi-ohartarazleak:** Eraikin osoak, komunak eta igogailuak barne, argizko larrialdi-ohartarazleak izan beharko ditu, soinu-alarmen osagarri, EG duten pertsonek entzumen-urritasunik ez duten gainerako pertsonekin batera jaso dezaten larrialdi-informazioa.
  • **Informazio bisuala:** megafonia-ekipoen bidez entzute-mailan transmititutako informazio guztia kontuan harturik, informazio hori ikusizko baliabideen bidez inplementatzea gomendatuko da, hala nola EG duten pertsonek erraz ikusteko moduko pantailen bidez. Informazioa modu argi, zehatz eta zuzen batean ematea komeni da, eta, ahal den neurrian, irakurketa errazeko formatu bat eskaintzea (UNE, Normalización española, 2018).
2. Eraikina eta ekipamendua
  • **Igogailua:** matxuraren bat gertatuz gero kanpoaldearekin komunikazioa izatea errazteko, kristal gardenezko ateak dituen igogailu bat izatea gomendatzen da, begizta magnetikoko sistema bat duen bideo-interfono bat duena. Halaber, goraxeago esan bezala, larrialdi-abisuek argi-seinale osagarriak izango dituzte.
  • **Informazio-gunea eta/edo mailegu-zerbitzua:** Gomendagarria da liburutegiak begizta magnetiko bat izatea puntu horretan, entzumen-protesiak erabiltzen dituzten pertsonei arreta hobea emateko, pertsona horiek audifonoak zein kokleako inplanteak erabili. Gainera, behar bezala seinaleztatuta egon behar du, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako begizta magnetikoaren nazioarteko sinboloarekin (6. irudia). Sinbolo horrek begizta magnetikoko sistema duten tokiak identifikatzen ditu. Audifonoak eta/edo inplanteak erabiltzen dituzten pertsonek beren entzumen-protesien indukzio-bobina aktibatu dezakete hala toki horietan, entzumen- eta ahozko informaziorako irispidea ahalbidetuz. Langileek EG duten pertsonekin komunikatzeko jarraibideak aplikatu beharko dituzte, haiek behar bezala artatzeko. Horretarako, lagungarria litzateke zeinu-hizkuntza jakitea, EG duten eta hizkuntza hori erabiltzen duten pertsonekin zuzenean komunikatzeko. Beste aukera bat, zeinu-hizkuntza trebatutako profesionalik ez badago, SVIsual zerbitzua da (6. irudia). Zerbitzu horrek, audioa eta bideoa denbora errealean konektatuz, solaskidearekin komunikazio arina izateko bidea ematen du, bideo-interpretatzaile baten bidez, zerbitzura jotzen duen pertsonak gorreria izan, entzumen-desgaitasuna izan edo entzulea izan.
6. irudia. Begizta magnetikoaren nazioarteko sinboloa eta SVIsual-en logotipoa

6. irudia. Begizta magnetikoaren nazioarteko sinboloa eta SVIsual-en logotipoa

  • **Ekitaldi-aretoa:** Ekitaldi-aretoak, edo jarduerak egiteko erabilera anitzeko edozein aretok, irisgarritasun-neurriak izan beharko ditu, hala nola begizta magnetikoa eta larrialdi-ohartazle bisuala. Aurretik aipatutako gomendioak aplikatuko dira EG duten pertsonentzako seinaleztapenari, akustikari edo kokapen egokiari dagokionez. Proiekzioak eginez gero, azpitituludunak izatea eta zeinu-hizkuntzaren interprete bat egotea komeni da.
3. Kultur jarduera osagarriak

Hitzaldi, antzerki-lan, ipuin-kontaketa, prestakuntza-jarduera edo bestelako kultur jardueraren bat egiten denean, komenigarria da EG duen pertsona lehen ilaratan kokatzea eta azpitituluak izatea eta zeinu-hizkuntzaren interprete bat egotea. Begizta magnetikoa duten aretoak erabiltzea lehenetsiko da, eta, halakorik ezean, egokia izango litzateke frekuentzia modulatuko sistema bat izatea EG duten erabiltzaileen eskura. Soinua anplifikatuko duen megafonia-ekipoa erabiltzea ere komenigarria izaten da.

4. Dokumentazioa

Liburutegiko dokumentazioari dagokionez, egokia litzateke material guztiak irakurketa errazera egokituta egotea, irakurmen-ulermen maila baxua eta/edo maila soziokultural baxua duten pertsonak egon baitaitezke EG dutenen artean. Ikus-entzunezko materialak edo formatu digitalekoak (liburuak, bideoak eta DVDak) EG duten pertsonentzat egokituta egon daitezen saiatu behar da, informazioa zeinu-hizkuntzan eta azpitituluen bidez emanez. Komeni da baliabide espezifiko horiek kategoriatan sailkatuta egotea eta katalogoen bilaketan sartuta egotea, entzumen-urritasuna duten pertsonek erraz eta azkar aurkitu ahal izan ditzaten dokumentu irisgarriak.

5. Komunikazioa liburutegian

Liburutegiko zerbitzu eta eremu guztiak irisgarriak izan daitezen, beharrezkoa da erabiltzailearen eta langileen arteko komunikazio-bitartekoak eraginkorrak eta eskuragarriak izatea. Telefono bidezko informazio-zerbitzu bat izanez gero, gomendagarria da baliabide hori irisgarria izatea, eta, horregatik, WhatsApp edo Telesor motako berehalako mezularitza-sistema bat eduki behar du.

Azken hori Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak eta Alcalako Unibertsitateak diseinatutako zerbitzu bat da, eta, hari esker, gorreria duten pertsonak Telesor zerbitzua instalatuta duen edozein erakundetako telefono bidezko informazio-zentroetara (ahotsezkoak, tradizionalki) sar daitezke, testu-mezuen bidez. Komunikazioa denbora errealean egiten da beti, testu bidez, karakterez karaktere.

7. irudia. Telesor aplikazioaren logotipoa

7. irudia. Telesor aplikazioaren logotipoa

Webgunearen eta sare sozialen bidez emandako baliabideak EG duten pertsonentzat eskuragarriak izan daitezen, irakurketa errazeko mezu argiak eta zehatzak eduki behar dituzte, eta ulermena erraztuko duten ikusizko laguntza izan. Gainera, ikus-entzunezko materialetan azpitituluak jartzea gomendatzen da, eta informazioa zeinu-hizkuntzan ere ematea. Liburutegian erabiltzaileak Internetera sartzeko gune bat dagoenean, gomendagarria da webcam bat izatea, zeinu-hizkuntzan komunikatzen diren pertsona gorrekin komunikatzeko.

6. Pertsona gorrekiko interakzioa

Eraikinak komunikazio-oztopoak ezabatzea bezain garrantzitsua da liburutegiko profesionalek, artxibozainek eta kontserbatzaileek beharrezko prestakuntza eta sentsibilizazioa izatea ahalik eta modurik egokienean mintzatzeko desgaitasuna duten pertsonekin, eta, bereziki, EG duten pertsonekin. Liburutegiko langileek EG duen pertsona batengana jo behar badute, kontuan hartu beharko dituzte komunikazioa errazten eta laguntzen duten jarraibide hauek:

  • Ez hitz egin EG duten pertsonei begira ez badaude.
  • Aurrez aurre hitz egin beti, aurpegia ondo argiztatuta eta agerian dagoela, ahoa ezerekin estali gabe, ezpainak irakurtzea errazteko.
  • Solaskideen aurpegiak parez pare egoteko moduan kokatu.
  • Hizketa eta doinu normalak erabili. Ez dago oihu egin beharrik, ez eta gehiegi ahoskatu beharrik. Naturaltasunez hitz egin behar da, abiadura egokian, ez azkarregi, ez mantsoegi.
  • Elkarrizketan, txandak errespetatu.
  • EG duen pertsona ez dela mezua ulertzen ari sumatzen bada, mezua errepikatzea komeni da, hitz errazagoak baina zuzenak erabiliz.
  • Komunikazioa keinu naturalekin edo zeinuekin, idatzizko mezuekin edo ikusizko laguntzaren batekin laguntzea gomendatzen da.

Zeinu-hizkuntza darabilen pertsona gor batekin komunikatzeko, gomendagarria da, hizkuntza horretan jarduteko prestakuntzarik izan ezean, zeinu-hizkuntzaren interprete bat izatea ondoan, edo, bestela, SVIsual sistema erabiltzea. Kasu horietan, kontuan hartzekoak dira Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioaren (CNSE) gomendio hauek:

  • EG duen pertsonak toki estrategiko batean kokatuta egon behar du, hau da, lekuaren ikuspegi orokor bat duela, eta leku horrek ondo argiztatu egon behar du, ondo ikusi ahal izan dezan.
  • Ikusizko kontaktua pertsona gorrarekin ezarriko dugu, eta ez interpretearekin.
  • Ez gara igaro behar, ez gelditu behar, pertsonen arteko ikusizko kontaktua eteten den lekuetan.
  • EG duen pertsonaren arreta zatitua errespetatu beharko dugu, azalpena osorik jarraitzea nahi badugu. Ez dugu informaziorik emango ikusizko estimuluren bat seinalatzen dugun bitartean -hala nola testu bat, irudi bat edo objektu bat-, eta pertsona gorrak estimulua ondo ikusi arte itxarongo dugu azalpenarekin jarraitzeko.
  • Testu bat irakurtzen dugunean, ez dugu burua makurtu behar, pertsona gorrak gure ezpainak irakurri ahal izan ditzan.
  • Elkarrizketan pertsona batek baino gehiagok parte hartzen badute, egokiena biribilean jartzea da, partaide guztiek elkar ondo ikusi dezaten.

Terminologia inklusiboa erabiltzea garrantzitsua da, eta ez dira egokitzat jotzen “gor-mutu”, “sonotone”, “eskuekin hitz egitea” eta antzeko hitzak edo esapideak.

Liburutegiak laguntza-bitartekoak izatea (begizta magnetikoko sistema edo frekuentzia modulatuko sistema) ez da erabilgarria profesionalek haien erabilera eta funtzionamendua ezagutzen ez badute. Hori dela eta, ezinbestekoa da, behin baliabide horiek instalatuta, langileei prestakuntza espezifikoa ematea, eta, horrez gain, produktuaren erabileraren jarraipena egitea: hau da, enpresa kontratatzaileak egin beharreko mantentze-bisitak, eta, matxurak direnean, konponketak eta aldaketak egitea. Komenigarritzat jotzen da kolektibo honekin lan egiten duen erakunderen batekin harremanetan jartzea, EG duten pertsonei buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa emateko, bai eta liburutegiko langileei zeinu-hizkuntzan prestakuntza espezifikoa emateko ere.

Aurkibidera joan

ONDORIOAK

Orain arteko guztia eta kapitulu honen xedea kontuan hartuta, ondorio hauek atera ditzakegu, EG duten pertsonei kulturarako irispidea errazteko ematen zaien laguntzari dagokionez:

  1. Munduko biztanleriaren % 5ak baino gehiagok desgaitasuna eragiten duen entzumen-galera pairatzen du. Espainian, pertsona gorren eta entzumen-desgaitasuna dutenen populazioa 1.233.400 pertsonakoa izan da 2022an.
  2. EGk zailtasunak sortzen ditu hizkuntza eskuratzeko eta garatzeko orduan, arazoak gizarte-harremanetan eta ikaskuntzan, eta desberdintasunak eragin ditzake maila pertsonalean, sozialean eta hezkuntzakoan; baita, batzuetan, gizarte-isolamendua ekarri ere.
  3. EG duten pertsonei eman beharreko laguntza faktore hauen araberakoa izango da: pertsonaren beraren berezko ezaugarriak, haren ingurunea, prestakuntzarako aukera, eskura dituen baliabideak, eta gizarteak EG duten pertsonei buruz duen ikusmoldea.
  4. Subjektuen arteko konparazioak egitera daramaten orokortzeak saihestekoak dira; izan ere, gizabanako bakoitzak ahalmen, muga eta laguntza-premia desberdinak dituenez, heterogeneotasun handia dago entzumen-galera duen biztanleriaren barruan.
  5. EG duen eta entzumen-laguntza (audiofonoa edo kokleako inplantea) erabiltzen duen pertsona batek inguruneko soinu eta hitz guztiak entzun arren, zailtasunak izango ditu zenbait soinu bereizteko edo ulertzeko, komunikazio arina eragozten duen faktoreren bat baldin badago tartean.
  6. Komunikatzeko zailtasunak murrizteko, adierazpen zehatzak eta osoak erabiltzea gomendatzen da, eta hitz gakoen intonazioa eta azentua zaintzea. Teknika horri “Speech clear” deritzo.
  7. Eraikinaren irisgarritasunak eta liburutegiak ematen dituen zerbitzuek egokiak izan behar dute, baita webgunearen, sare sozialen edo publizitatearen bidez ematen den informazioak ere. Garrantzitsua da, halaber, arlo horretan bereziki sentsibilizatuta dauden pertsonak izatea lanean.
  8. Horretarako baliagarria izaten da informazioa jasotzeko oztopo diren egoerak murriztea edo saihestea, hala nola ingurune-zarata edo oihartzuna edo erreberberazioa duten espazioak, argiztapen edo banaketa eskasa dutenak, badin eta hizketaren ulergarritasuna mugatzen badute.
  9. EG duten pertsonei liburutegietara eta bertako materialetara sarbidea errazten dieten beste bitarteko batzuk hauek dira: begizta magnetikoa, azpitituluak eta hizkuntza erraza dituzten ikus-entzunezko materialak erabiltzea, zeinu-hizkuntzaren interpretea edo SVIsusal, Telesor edo gisako beste aplikazioren bat erabiltzea.
  10. Gomendagarria da liburutegietako, artxiboetako eta museoetako langileei komunikazio-trebetasun eraginkorrei buruzko prestakuntza egokia ematea, baita hizketa argiari, irakurketa errazari eta laguntza-produktuen erabilerari buruzkoa ere, zerbitzu horien erabiltzaile guztientzat onuragarria izango delako, eta informazioa eta ezagutza osorik eskuratzeko bideak hobetuko dituelako.

Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

  • Anderson, K. L. eta Matkin, N. (2007). Relationship of Degree of Longterm Hearing Loss to Psychosocial Impact and Educational needs. https://www.wyomingehdi.org/wp-content/uploads/2012/04/Relationship-of-Hearing-Loss-to-Listening-and-Learning-Needs.pdf
  • Borregón Sanz, S. (2016). Hipoacusia y sordera. Manual del conocimiento de la sordera y de la persona sorda a la intervención educativa. CEPE.
  • Centro Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas (CEAPAT). (2008). Bibliotecas accesibles para todos: Pautas para acercar las bibliotecas a las personas con discapacidad y a las personas mayores. IMSERSO. https://www.culturaydeporte.gob.es/dam/jcr:e1570b86-5609-42d8-9e4f-e760fd773392/bibliotecas-accesibles-para-todos.pdf
  • CNSE Confederación estatal de personas sordas. (s. f.). Cómo comunicarse con una persona sorda. Guía informativa para personas sordas inmigrantes. https://www.cnse.es/inmigracion/index.php?option=com_content&view=article&id=62&Itemid=253&lang=es
  • Espínola Kiménez, A. (2015). Accesibilidad auditiva. Pautas básicas para aplicar en los entornos. (7. lib.). La ciudad accesible.
  • Gorospe, J. M., Málaga, J., Garrido, M. eta Castro, R. (2002). Funcionamiento y Discapacidad en Hipoacusias y Sorderas. Aplicación de la CIF de la OMS. Hemen: Congreso Internacional de Foniatría, Audiología, Logopedia y Psicología del Lenguaje. Homenaje al Dr. Jorge Perelló. (pp. 295-335). Publicaciones de la Universidad Pontificia de Salamanca .
  • INE (2022). Encuesta de Discapacidad, Autonomía personal y Situaciones de Dependencia (EDAD) Principales resultados. Año 2020. https://www.ine.es/prensa/edad_2020_p.pdf
  • Jaudenes, C. (2013). Manual básico de formación especializada sobre discapacidad auditiva. FIAPAS.
  • Jeanes, R. C. (2000). The Pragmatic Skills of Profoundly Deaf Children. Journal of Deaf Studies and Deaf Education, 5(3), 237-247. https://doi.org/10.1093/deafed/5.3.237
  • Kiessling, J., Pichora-Fuller, M. K., Gatehouse, S., Stephens, D., Arlinger, S., Chisolm, T., Davis, A. C., Erber, N. P., Hickson, L., Holmes, A., Rosenhall, U. eta Von Wedel, H. (2003). Candidature for and delivery of audiological services: Special needs of older people. International Journal of Audiology, 42 Suppl 2, 92-101.
  • McCarthy, P., eta Schau, N. (2008). Adult Audiologic Rehabilitation: A Review of Contemporary Practices. Contemporary Issues in communication science and disorders, 35(16), 168-177.
  • Peelle, J. E. (2018). Listening Effort: How the Cognitive Consequences of Acoustic Challenge Are Reflected in Brain and Behavior. Ear & Hearing, 39(2), 204-214. https://doi.org/10.1097/AUD.0000000000000494
  • Pérez Sánchez, M. I. (2005). Personas con sordera. Revista de servicios sociales, 14, 4-14.
  • Sweetow, R. eta Palmer, C. V. (2005). Efficacy of individual auditory training in adults: A systematic review of the evidence. Journal of the American Academy of Audiology,16(7), 494-504.
  • UNE Normalización española. (2018). UNE 153101 EX. Lectura Fácil. Pautas y recomendaciones para la elaboración de documentos.
  • UNESCO, eta IFLA. (1994). Manifiesto de la UNESCO en favor de las bibliotecas públicas.
  • Velasco, C. eta Pérez, I. (2009). Sistemas y recursos de apoyo a la comunicación y al lenguaje de los alumnos sordos. Rev. latinoam. educ. inclusiva, 1(3), 77-93. http://www.rinace.net/rlei/numeros/vol3-num1/art6.pdf
  • Wang, H.-F., Zhang, W., Rolls, E. T., Li, Y., Wang, L., Ma, Y.-H., Kang, J., Feng, J., Yu, J.-T. eta Cheng, W. (2022). Hearing impairment is associated with cognitive decline, brain atrophy and tau pathology. EBioMedicine, 86. https://doi.org/10.1016/j.ebiom.2022.104336
  • Wayner, D. eta Abrahamson, J. (2001). The golden thread of hearing care: Audiologic rehabilitation. The Hearing Journal Audiologic rehabilitation, 54(9).
  • World Health Organization. (1991). Report of the Informal Working Group on Prevention of Deafness and Hearing Impairment: Programme Planning (WHO/PDH/91.1). https://apps.who.int/iris/bitstream/handle/10665/58839/WHO_PDH_91.1.pd?sequence=1
  • WHO. (2023ko otsailak 27). Deafness and hearing loss. News/ Fact sheets. https://www.who.int/news-room/fact-sheets/detail/deafness-and-hearing-loss

I. ERANSKINA: ENTZUMEN-GALERAREN ERAGINA: ONDORIOAK ETA LAGUNTZA-BEHARRAK

EGren eragina haurretan eta helduetan: Ondorioak eta laguntza-beharrak

EG maila (dB HL) Ondorioak komunikazioan, hizkuntzan eta hizketan Ondorioak maila psikosozialean Laguntza-beharrak
Hipoakusia arina (21-40 dB HL) – HONDO-ZARATARIK EZ: Ahopean edo urrutitik (1 m baino urrutiagotik) esandakoa entzuteko zailtasunak.
– HONDO-ZARATA BAI: Zailtasunak elkarrizketa bati jarraitzeko eta elkarrizketan parte hartzeko.
– 30 dB-ko EGrekin elkarrizketen %25etik %50era gal dezakete, batez ere hiztuna ahopean ari bada eta ikusmen-irismenetik kanpo badago, eta horrek zaildu egingo du entzuten duten guztia ulertzea eta behar bezala interpretatzea.
– Arreta-falta.
– Elkarrizketak entzuteko interes gutxi.
– Zailtasunak talde-jardueretan.
– Neke fisiko eta mentala gehiegizko arretagatik. Ikaskuntza-giro estresagarria.
– Ikaskuntza-zailtasunak.
– Eragin negatiboa autoestimuan, haurrari edo helduari “nahi duenean bakarrik entzutea” edo “arretarik ez jartzea” leporatzen hastean.
Lagungarri izango zaizkio:
– Entzumen-protesia (EP) eta FM sistema pertsonala eta/edo begizta magnetikoa.
– Espazio “atseginak”, ondo sonorizatu eta argiztatutakoak.
– Kokapen egokia (hiztunetik gertu).
– Ondo eraikitako hizkuntza eta hizketa argia.
– Hiztunaren aurpegia ikustea, haren ezpainak irakurri eta haren gorputz-hizkuntza interpretatu ahal izateko (ezpain-aurpegiko irakurketa) (Jaudenes, 2013).
– Keinu naturalak edo komunikazio-sistema osagarriak.
Aldebakarreko hipoakusia – HONDO-ZARATA IZAN EDO EZ: Baliteke zailtasunak izatea urruneko edo ahopeko hizketa entzuteko eta kokatzeko, batez ere talde barruan. – Hizketa uler dezakete edo ez, zarataren arabera.
– Arreta eta ulermen selektiboaren zailtasunen ondorioz, nekatuta egongo da.
Lagungarri izango zaizkio:
– Entzumen-protesia onuragarria izan daiteke ingurune isiletan.
– Entzumen-laguntza zarata handiko lekuetarako.
– FM sistema edo begizta magnetikoa.
– Espazio “atseginak”, ondo sonorizatu eta argiztatutakoak.
– Kokapen fisiko egokia (hiztunetik gertu).
– Ondo eraikitako hizkuntza eta hizketa argia (ahoskera egokia).
– Hiztunaren aurpegia ikustea, haren ezpainak irakurri eta haren gorputz-hizkuntza interpretatu ahal izateko.

     II. ERANSKINA: GLOSARIOA1  

                
                    
Ahozko hizkuntza eta idatzizko hizkuntza:
                    
Leku jakin bateko pertsona entzuleek erabiltzen duten hizkuntza. Bi modalitate ditu: idatzia eta mintzatua.
                    
Audiometria:
                    
Belarri bakoitzak espektro entzungarriaren hainbat bandaren bibrazioak hautemateko duen gaitasunaren neurketa da.
                    
Azpitituluak:
                    
Hizketa-mezuaren itzulpen edo transkripzioa den testua. Gero eta presentzia handiagoa du filmetan, telebista-saioetan, marrazki bizidunetan eta sare sozialetan. Irakurtzeko gaitasun nahikoa duten pertsonentzat da bereziki baliagarria.
                    
Begizta magnetikoa:
                    
Audifonoen eraginkortasuna hobetzen duen sistema; giro zarata murrizteaz gain, benetan entzun nahi diren soinuak argiago entzuten laguntzen du. Anplifikadore batek eta begizta magnetiko batek soinuak transmititzen dituzte, eta, ondoren, T posizioan jarritako audifono batek jasotzen ditu. Antzokietan, aireportuetan, auditorioetan edo beste leku publiko batzuetan jartzen dira sistema horiek.
                    
Dezibelioa:
                    
Soinuaren intentsitatea neurtzen duen unitatea (entzumen-galera, audiofonoarekin irabazia, etab.).
                    
Entzumen-desgaitasuna:
                    
Pertsona gehienek zailtasunik gabe egin ditzaketen jarduerak egiteko zailtasunak, entzumen-galeraren ondoriozkoak.
                    
Entzumen-galera:
                    
Entzumena urritzea, hainbat arrazoirengatik eta neurri handiagoan edo txikiagoan gerta daitekeena.
                    
Entzumen-protesia:
                    
Entzumena hobetzeko tresna edo gailua, entzumen-galera duen pertsonaren beharren arabera soinua anplifikatzen duena.
                    
Ezpain-aurpegiko irakurketa:
                    
Hitzak eta ahozko mezua ezagutzea, ahoaren mugimenduei eta aurpegiaren adierazpenei erreparatuz.
                    
FM sistemak:
                    
hitz egiten duen pertsonaren ondoan jartzen den mikrofono bat eta audiofonora edo kokleako inplantera konektatzen den hargailu bat dituen sistema. Seinalea hobetzen du eta inguruneko zarata murrizten.
                    
Gor-mutua:
                    
Termino ez zuzena, desegokitzat eta estigmatizatzailetzat jotzen da. Hitz horrekin definitu izan du gizarteak pertsona gorren kolektiboa tradizioz, eta komunikatzeko "itxurazko" ezintasunaren ideiari erantzuten dio. Pertsona gorrek ahozko hizkuntza, hizketa eta zeinu-hizkuntza erabil ditzakete.
                    
Gorreria:
                    
ikuspegi soziokultural batetik, eguneroko bizitzan, neurri handiagoan edo txikiagoan, komunikazio-oztopoak eragiten dituen entzumen-galera da gorreria, ingurune ez-irisgarri batean betiere. Ikuspegi hezitzaileago batetik, pertsona gorraren entzumena ez da funtzionala pertsonak bizimodu arrunta aurrera eramateko eta ahozko hizkuntzaz jabetzeko.
                    
Gorren erkidegoa:
                    
Zeinu-hizkuntzaren eta ikusizko munduari buruzko ikuskera jakin baten inguruan eraikitako hizkuntza- eta kultura-balioak partekatzen dituzten pertsona gorren eta pertsona entzuleen taldea.
                    
Hipoakusia:
                    
Medikuntzaren eta osasunaren arloan entzumenaren galeraz hitz egiteko erabiltzen den terminoa. Hainbat hipoakusia mota daude, lesioaren kokapenaren, etiologiaren edo entzumen-galera mailaren arabera.
                    
Irakurketa Erraza:
                    
Idatzizko informazioaren egokitzapena, desgaitasuna duten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko modua izan dezaten. Besteak beste, liburuei, lege-dokumentuei, informazio-testuei eta webguneei egin diezaieke erreferentzia. Idatzizko edozein dokumentu egokitu daiteke.
                    
Irisgarritasuna:
                    
Irisgarritasuna espazio edo objektu baten egokitzapen-maila da, edozein pertsonak, bere mugak gorabehera, hartaz gozatzeko aukera izan dezan.
                                          
Irisgarritasun unibertsala:
                    
Inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, baita objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek ere bete behar duten baldintza da, pertsona guztiek, segurtasunez eta erosotasunez, eta ahalik eta era autonomo eta naturalean, ulertzeko, erabiltzeko eta praktikatzeko modukoak izan daitezen. “Guztiontzako diseinua”ren estrategia aurresuposatzen du, eta egin beharreko arrazoizko doikuntzen kalterik egin gabe ulertu behar da.
                    
Kokleako inplantea:
                    
koklearen funtzioa egiten duen gailua, inguruneko soinuak eta zaratak entzumen-nerbioa kitzikatzeko gai den energia elektriko bihurtzen duena, garunera seinaleak igortzeko.
                    
Komunikazio-sistema handigarriak eta ordezkoak:
                    
Komunikazioa-sistema handigarriak hizkuntza naturalarekin (ahozko hizkuntzarekin normalean) batera erabili ohi dira. Hau da, hizketarekin konbinatuta erabiltzen dira, muga jakin batzuk dituzten pertsonek egokitasunez adierazteko modua izan dezaten. Komunikazio-sistema ordezkoek, berriz, hizketa ordezkatzen dute. Naturaltasunez mintzatzeko edo hizkuntza ulertzeko ezintasuna edo zailtasuna duten pertsonek erabili ohi dituzte.
                    
Komunikazio-oztopoak:
                    
Pertsona gorrei informaziorako sarbidea eta adierazteko eta komunikatzeko gaitasun osoa mugatzen edo zailtzen dizkieten trabak edo eragozpenak dira.
                    
Komunikazio osoa:
                    
Komunikaziorako hainbat sistema erabiltzen direnean gertatzen dena.
                    
Kultura gorra:
                    
Munduan milioika pertsona gor bizi dira. Haien lehen hizkuntza ezin denez hizkuntza mintzatua izan, ikusizko komunikaziorako forma alternatiboak hartzen dituzte. Hori dela eta, ohitura eta balio bereziak garatzen dituzte, tradizio bihurtu ohi direnak. Beren zeinu-hizkuntzekin, gorrek gutxiengo linguistikoak osatzen dituzte.
                    
Pertsona gorra:
                    
Entzumen-galera handiagoa edo txikiagoa duen pertsona, komunikazio-oztopoen eta ingurune mugatzaile baten ondorioz bere gaitasunak garatzeko eta gizartean baldintza berdinetan parte hartzeko zailtasunak izan ditzakeena.
                    
Zeinu-hizkuntza:
                    
Pertsona gorren kolektiboak eta haien ingurune hurbileko pertsonek erabiltzen duten hizkuntza, bisuala, espaziala, keinuzkoa eta eskuzkoa.
                    
Zeinu-hizkuntzaren interpretea:
                    
Zeinu-hizkuntzan emandako informazioa interpretatu eta ahozko eta idatzizko hizkuntza bihurtzen duen profesionala. Hizkuntza hori erabiltzen duten pertsona gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen, gor-itsuen eta haien gizarte-ingurunearen arteko komunikazioa errazten dute.
                
                 

OHARRAK

                 
                        
  1. Hemendik hartua: Fundación CNSE. Mi hijo sordo. Un mundo de respuestas. https://www.mihijosordo.org/diccionario.php
  2.                  

Ikusmen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna: gomendioak eta baliabideak

Ester Bejarano, María Teresa Fuentes Morán, Jesús Torres del Rey

Ester Bejarano - Salamancako unibertsitatea

María Teresa Fuentes Morán - Salamancako unibertsitatea

Jesús Torres del Rey - Salamancako unibertsitatea

Artxiboak, liburutegiak eta museoak gizarte-, kultura- eta komunitate-izaera nabarmena duten espazioak dira, eta, beraz, “desgaitasuna duten pertsonen integraziorako funtsezko erakundeak” (IMSERSO, 2011, 7. or.). Kapitulu honetan zenbait tresna eta gomendio aurkeztuko ditugu, espazio horietan irisgarritasunaren arloan neurriak hartu nahi dituzten profesionalei zuzenduak, ikusmen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten erabiltzaileen integrazioa erraztu nahi dutenei zuzenduak, zehazki. Pertsona horientzat behar-beharrezkoa da espazio fisikoan egokitzapenak egitea (adibidez, kolore-kontraste handia edo erliebea duten seinaleak erabiltzea), baina baita oztopoak kentzea ere informazio eta kulturarako irisgarritasun sentsorialean edota objektu horiekiko (eta beste batzuekiko) eta zentro horietako erabiltzaile eta langileekiko interakzioan. Garbi dago, beraz, oztopo fisikoak eta sentsorialak ez ezik, kulturalak, psikologikoak edo kognitiboak ere badirela (Asis de, 2013).

“Egokitzapenak”, “oztopoak kentzea” aipatu ditugu, gaur egun espazio sozial horien errealitatea zein den jakinda, baina epe ez oso luze batean irisgarritasun unibertsala lortzea helburu jarrita. Honela definitu ohi da irisgarritasun unibertsala: “inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, baita objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek ere bete behar duten baldintza, pertsona guztiek, segurtasunez eta erosotasunez, eta ahalik eta era autonomo eta naturalean, ulertzeko, erabiltzeko eta praktikatzeko modukoak izan daitezen” (BOE 2022, 2/2022 legea. 2. artikulua). Oztopoak identifikatzea eta a posteriori ezabatzea ez dakarren irisgarritasun unibertsal bat lortzeko, guztientzako diseinu baterantz bideratutako estrategia global bat (beste testuinguru batzuetan “diseinu unibertsala” esaten zaiona) hartu behar da abiapuntu bezala. Guztientzako diseinua honela ulertzen da: “pertsona guztiek, ahalik eta neurri handienean, egokitzapen edo diseinu espezializatuen beharrik gabe erabiltzeko moduko produktu eta inguruneen diseinua” (CUD 1997, Alonso 2003). Hori da epe ertainerako gure helburua, eta horretara bideratu behar dira irisgarritasuna xede duten ekintza guztiak ere.

Itsutasuna eta ikusmen-urritasuna

Itsutasunaz, ikusmen-desgaitasun larriaz edo ikusmen-urritasunaz ari garenean, “ikusmen-funtzioa erabat edo nabarmen mugatzen duten egoeraz” ari gara (ONCE, 2023). ONCEk oinarrizko bi itsutasun-mota bereizten ditu: “batetik, itsutasun erabatekoa, batere ikusten ez dutenak edo argiaren pertzepzio txiki bat besterik ez dutenak biltzen dituena, eta, bestetik, itsutasun partziala, ikusmen-urritasuna duten pertsonak biltzen dituena, hau da, egin beharreko egokitzapenak eginda, distantzia laburrean dauden objektu batzuk, zailtasunez bada ere, ikusteko edo bereizteko gai direnak; horietako batzuek letra inprimatua irakur dezakete, laguntza-produktu bereziak erabiliz”1. Beraz, oso kolektibo heterogeneoaz ari gara, ikusmena gehiago edo gutxiago murriztuta dutenetatik hasi eta erabateko ikusmen-gabezia dutenetaraino doana. Aniztasun horrek estrategia desberdinak bultzatzea eskatuko du, baina bada guztiak lotzen dituen ezaugarri bat: kolektibo hori osatzen duten pertsona guztiek dute murriztua informazioa begiz jasotzeko gaitasuna, eta, beraz, beste zentzumen batzuk baliatu beharko dituzte informazioa eskuratzeko, hala nola entzumena eta ukimena (IMSERSO, 2011).

Kalkuluen arabera, mundu osoan 2.200 milioi pertsonak dute ikusmen-urritasuna edo itsutasuna (OME, 2022). Espainian, Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) “Desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasun-egoerei buruzko inkesta” (EDAD) delakoaren arabera, 2020an, ikusmen-desgaitasuna duten 1.051.300 pertsona daude guztira2. Pertsona horietako asko ONCEn afiliatuta daude. Erakunde horren azken datuen arabera, 2022an, 70.490 pertsona zeuden afiliatuta; horietatik % 13,6k itsutasuna zuten, eta % 81,7k ikusmen-urritasuna.

Datu horiek gora egingo dutela aurreikusten da. Izan ere, bizi-itxaropena handitzen ari da, eta, horrekin batera, baita adinari lotutako gaitzak izateko arriskua ere, hala nola diabetesa, makula-endekapenak edo begi-lausoa (OME, 2022).

Gor-itsutasuna

Gor-itsutasuna duten pertsonek “bi zentzumen-urritasunen (ikusmen-urritasuna eta entzumen-urritasuna) konbinazioaren ondorio den desgaitasun bat dute. Horrek komunikazio-arazo eta premia bereziak sortzen dizkie, beren errealitatea osotasunean hautemateko eta ezagutzeko eta, beraz, beren ingurunean interesa izateko eta behar bezala moldatzeko dituzten zailtasunen ondorioz. Pertsona horietako batzuk erabat gorrak eta itsuak dira; beste batzuek, berriz, entzumen- eta ikusmen-arrastoak dituzte. Gor-itsutasuna desgaitasun-mota berezi bat da, bi zentzumen-urritasunen konbinazioaren ondorio dena, eta ez da, beraz, bi urritasunen batura bezala ulertu behar” (BOE, 27/2007 Legea). Gor-itsutasuna dutenen errolda egitea zeregin zaila da benetan, taldearen berezko heterogeneotasuna dela eta, batetik, eta kasu bakoitzean eragiten duten aldagaiak direla eta, bestetik (galera-mota, galera-maila, agertzen den unea eta abar). Espainian, batez beste, “Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako estatistikekin erkaketa eginda, gor-itsutasuna duten 15 pertsona daude 100.000 biztanleko, hau da, 6.0000 gor-itsu inguru, guztira” (ASOCIDE3, Espainiako gor-itsuen elkartea, eta ASPACIDE, Gor-itsutasuna duten pertsonen familien elkartea)4.

Laburbilduz

Zifra horiek, nolanahi ere, pertsona guztiei ezagutza eta kultura baldintza onenetan eta modu egokian eskuratzeko aukera emango dieten espazioak eta baliabideak ezartzeko beharra justifikatzen dute. Bestalde, eskura ditugun zifretan ez dira jasotzen bat-batean edo unean-unean sortutako beharrizan-egoerak (hala nola gaixotasun mugatzaile iragankorrak edo adinaren ondoriozko egoerak), eta, beraz, bideratu beharreko ekintzen hartzaile potentzialen kopurua oso handia izan daiteke. Bestalde, irisgarritasunaren aldeko ekintzak bideratzearen onurek eragin positiboa dute guztiongan, aukeretan bidezkoagoa eta berdinago den gizarte batera hurbiltzen gaituztelako. Horrek, gainera, diseinu inklusiboaren aldeko kontzientzia eta guztiontzat erabilgarriak izan ohi diren irtenbideak sortzen laguntzen du.

KULTUR ESPAZIO ETA EDUKIETARAKO IRISGARRITASUNA

1. Liburutegiak eta artxiboak

Ikusmen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonen kolektiboak bi premia handi ditu artxiboetan eta liburutegietan. Batetik, dokumentu-funtsak eskuratzeko eta haien behar espezifikoetara egokitutako inguruneetara sarbidea izateko modua izatea, eta, bestetik, laguntza-tresnak (irakurketa errazteko baliabideak) eskuratzeko modua izatea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (ikusmen-desgaitasunaren kasuan, tifloteknologiak direlakoak5) liburutegietako eta artxiboetako funtsetara eta beste informazio-iturri batzuetara hurbiltzeko bidea erraztu dute.

1.1. Edukirako sarbidea

Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen eskura jarritako lehen dokumentu-funtsak itsuentzako berariazko liburutegietan bildutakoak izan ziren. Espainian, ONCEren ardurapean daude liburutegi horiek. Izan ere, ONCEk hainbat profesionalez eta erreferentzia-puntuz osatutako sare bat dauka bere lurralde-ordezkaritzetan, “era guztietako dokumentazioa (braille testuak, audioak, material erliebeduna) egokitzeko, ekoizteko eta banatzeko” (SBO, ONCEren Bibliografia Zerbitzua6). Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat berariaz sortutako liburutegi-zerbitzu horren aurrean, liburutegi konbentzionalak ere irisgarritasun unibertsalaren parametroetara iristeko egin beharreko aldaketak egiten ari dira eta gizarte-talde guztientzat egokiak diren edukiak eta funtsak eskaintzen dituzte dagoeneko. Hori dela eta, bilduma irisgarriak eta, zehazki, “formatu irisgarriko aleak” hartuko ditugu ahotan guk hemen. Honela azaltzen da Marrakexeko Itunean (2013) “formatu irisgarriko alea” zer den: «irakurleak ikusmen-desgaitasunik edo testu inprimatua eskuratzeko bestelako zailtasunik ez duten pertsonen baldintza berberetan -eroso eta erraz- eskuratu ahal izateko erreproduzitutako obra» (Yataco Marín, 2022, 76. or.).

Ikusmen-desgaitasuna dutenek edukiak eskuratzeko (liburuak eta dokumentuak, baina baita paper-sortak edo ikus-entzunezko beste material batzuk eskuratzeko), eduki irisgarria sortu beharko da lehenik, euskarri teknikoen bidez edo formatu irisgarri eta ordezkoko dokumentu irakurgarrien bidez. Egokitutako aleen edukia bi modutara eskain daiteke (IMSERSO, 2011, 43. or.), egokitutako funts fisiko gisa edo formatu elektroniko gisa.

1.1.1. Funts fisikoak

Egokitutako funts fisikoek, halakorik dagoenean, ehuneko txiki bat osatu ohi dute. Kasu batzuetan, braillez idatzitako liburuen kasuan, adibidez, leku asko hartzen dutelako7. Egokitutako bilduma horiek hainbat formatutan aurkezten dira:

  • Braillez idatzitako liburuak.
  • Letra-tamaina handiko dokumentuak.
  • Ukimen-liburuak, testura desberdinen bidez edukia ulertzeko bidea ematen dutenak.

Ikusmen txikia duten pertsonen kasuan, gomendagarria izan daiteke haien beharretara egokitzea espazio bat, besteetatik argi bereizita, obrak baldintza egoki eta egokigarrietan kontsultatu ahal izateko: espazioak ondo argiztatuta egon beharko du, eta argiztapen erregularra izan; pasabidean ezingo da egon traba egin dezakeen edo argi bereizten ez den oztoporik; eta irakurketa materako (distirarik gabe) gainazalak eta hondoak egon beharko dira.

1.1.2. Funts elektronikoak

Funts elektronikoek abantaila handiak dituzte: ez dute toki fisikorik hartzen, eta, ondo egokituta badaude, desgaitasun-mota desberdineko pertsonek erabil ditzakete (IMSERSO, 2011):

  • **Formatu elektronikoko liburuak:** ordenagailuetan, tabletetan edo telefonoetan irakur daitezke. Horietako askok tresna irisgarriak dituzte sartuta, hala nola kolore-kontrasteak doitzekoak eta letra-tamaina aldatzekoak (Peix, 2023).
  • **Audioliburuak** formatu digitalean editatzen dira, eta dokumentu inprimatu baten antzeko nabigazioa ahalbidetzen dute. Braillez idatzitako obra digitalak ere badira, eta, zerbitzarietan gordez gero, ukimen-sistema horretan inprima daitezke, liburutegiak edo artxiboak inprimagailu espezifiko bat badauka.
  • **DAISY formatuko liburuak8:** formatu horretako liburuek testu baten audiograbazio bat dute, aurkibidea dute, bilaketak egiteko eta markak gehitzeko aukera ematen dute, eta esaldietan, ataletan, orrietan edo beste elementu batzuetan zehar nabigatzea ahalbidetzen dute. Daisy sistemak oinarrizko sei liburu mota sortzeko aukera ematen du: audioa eta testu osoa duten liburuak, audioa eta testuaren zati bat duten liburuak, audioa soilik duten liburuak, testua bakarrik duten liburuak, eta audioa eta egitura duten liburuak. Gailu espezifikoekin erreproduzitzen dira, baina baita ordenagailuetarako edo mugikorretarako aplikazio jakin batzuekin ere (Sierra, 2022). Dena dela, euskarri horietan ezin izaten dira baliatu Daisy audioliburuetarako diseinatutako gailu espezifikoaren gaitasun guztiak. Testuak braillez sortzeko aukera ere ematen dute. Espainian, ONCEk ekoizten eta banatzen ditu liburuok.
  • Filmak eta ikus-entzunezko dokumentuak, edukia ahozko narrazio bidez azaltzeko **audiodeskribapena** dutenak.
  • Itsutasun partziala duten gor-itsuen kasuan, garrantzitsua da **gorrentzako azpitituluak** dituzten ikus-entzunezko baliabideak izatea, edukia jarraitzeko aukera ematen baitute, elkarrizketa eta hots adierazgarrienak jasotzen dituzten azpitituluen bidez.
  • Badira, halaber, **zeinu-hizkuntza** duten liburu digitalak, eta oso aukera baliotsua da hori entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat, liburu inprimatuak ulertzeko behar besteko irakurketa-idazketa mailarik ez badute. Liburu horiek edukira modu bisual eta ulergarrian sartzeko aukera ematen diete pertsona horiei, alternatiba irisgarri bat eskainita. Bideoetan irudiak, testua eta zeinu-hizkuntza konbinatzean, multimedia-esperientzia bat eskaintzen dute, informazioa ulertzea eta eskuratzea errazten duena.

Nolanahi ere, dokumentu elektroniko guztiek -PDF formatuan edo EPUB9 eta Daisy estandarretan daudenak barne- WCAG 2^\{10\} web-eduki irisgarrirako jarraibideak bete behar dituzte. Jarraibide horiek W3C partzuergoaren Web Irisgarritasunerako Ekimenak (WAI, ingeleseko siglak) prestatu ditu, eta, Europan, UNE-EN 301549:2022 arauan (IKT produktu eta zerbitzuetarako irisgarritasun-baldintzak)11 daude jasota. Hala, edukiak diseinatzean, garatzean eta gehitzean, honakoa bermatu behar da:

  • Eduki guztiak ahalik eta pertsona gehienentzat eta pertsona horiek garatuen duten zentzumenen bidez hautemateko modukoa izan behar du.
  • Nabigazio- eta interakzio-mekanismoak erraz erabiltzeko modukoak izango dira, hainbat prozeduraren bidez.
  • Edukiaren informazioa eta mekanismoak aurreikusteko eta ulertzeko modukoak izango dira gehien-gehienak.
  • Aurreko guztia “sendotasunez” gauzatu ahalko da, egungo, iraganeko eta etorkizuneko laguntza teknologikoko tresnen bidez, erabiltzaileen beharrak eta indarrean dauden estandarrak kontuan hartuta betiere.

Ikusmen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonen kasuan, zehazki, liburutegietako eta artxiboetako dokumentu-funtsak eskuratu nahi badituzte, funtsezkoa da alderdi hauekin lotuta dauden baldintzak kontuan hartzea:

  • Dokumentuaren eta haren zatien hizkuntzaren barne-identifikazioa.
  • Kolorea eta koloreen arteko kontrastea erabiltzea.
  • Atal eta mekanismo guztien barne-egituratzea eta -etiketatzea (hau da, kodean), informazioa ordezko bitartekoen bidez transmititu ahal izateko.
  • Testuzkoak ez diren elementuen (irudiak, estekak, izenburuak) testu-deskribapen egokia.
  • Testuaren irakurgarritasuna (tamainari eta tipografiari dagokionez) eta informazio-blokeen ikusizko identifikazio azkarra.
  • Edukiaren antolaketa lineal eta logikoa.
  • Taulen goiburukoen egituraketa semantikoa (kodean) eta bisuala, eta errubrika deskribatzailea haien hasieran.
  • Eduki-lerro luzeegiak edo irakurketa-leihora automatikoki egokitzen ez direnak saihestea, desplazamendu horizontal eta bertikalak saihesteko.
  • Hizkuntza argia eta erabiltzaileen beharretara egokitua (CELIA, 2017, 21-25. or.).
1.1.3. Katalogoetarako sarbidea

Espazio horietako material fisiko zein digitalak eskuratu ahal izateko, katalogoa erabat irisgarria izatea lortu beharko litzateke aurrena. Horretarako, webgune eguneratu eta irisgarri bat izatea gomendatzen da, baita katalogoa kontsultatzeko interfaze irisgarri bat izatea ere (IMSERSO, 2011). Arestian esan dugun bezala, dokumentu digitaletarako irisgarritasun-jarraibideak WCAG 2 estandarrak markatzen ditu. Estandar horiek webguneetan eta web-edukietan bereziki aplikatzeko dira, baita formatu horretako kontsulta-katalogoetan ere. Neurri handi batean, ikusmen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten erabiltzaileek aurrerago aipatuko ditugunak bezalako (2.1.2.) laguntza-produktuak edo laguntza teknikoak erabiliko dituzte. Hori dela eta, eskuragarri egon beharko lukete zentroetako ordenagailuetan ere.

Gorago aipatutako baldintzez gain, kontsulta-formularioek oinarrizko diseinu-irizpide jakin batzuk ere bete beharko dituzte. Honako hauek:

  • Informazioa sartzen den eremu bakoitza garbi eta modu iraunkorrean etiketatuta egotea, testu eta kode bidez.
  • Antolaketa bisuala eta kodean, erlazionatutako aukerak taldeka antolatu eta hautaketak sinplifikatu ahal izateko, kontsultak egiteko urratsak planifikatuz.
  • Akatsak prebenitzea, erraz identifikatzea eta -akatsik balego- zuzentzea.
  • «Kontsulta-elkarrizketa» gertatzen ari den web-edukiarekiko interakzio-elementuetan zentratuta egotea ahalbidetzen dieten mekanismoak eskaintzea erabiltzaileei eta haien laguntza-produktuei.
  • Eduki guztia erabiltzeko eta harekin interakzioan aritzeko aukera izatea teklatu bidez.
  • Edukiaren tamaina, formatua eta kolore-konbinazioa erraz eta modu eraginkorrean egokitzeko modua, erabiltzailearen gailuaren eta lehentasunen arabera.

Egun nolabaiteko arrakasta duen joera bat da webguneetan erabilerraztasun-geruza bat (ingelesez, overlay) ematen duen software bat instalatzea, edukia automatikoki eskuragarria eta desgaitasuna duten pertsonen beharretara egokigarria izatea dakarrelako ustean. Ezaugarrietako batzuk aldi baterako baliagarriak izan badaitezke ere, eta beste aukera estandar batzuen aldean erakargarriak, irisgarritasunean aditu diren gehienek eta desgaitasuna duten pertsonen erakundeek baztertu egiten dute osagarri horien erabilgarritasun unibertsala (Groves et al., 2023; Groves, 2023; López Ramón, 2023). Gainera, interferentziak sor ditzakete erabiltzaileak erabiltzen ohituta dauden laguntza-produktuetan, edo akatsak edo alferreko konplexutasunak sartu, eta, batez ere, ezin dituzte konpondu irisgarritasunaren alorrean gaizki diseinatutako webgune baten arazoak (Faulkner, 2020), eta ezin dira behar bezala egokitu beste gailu batzuetara, hala nola mugikorretara (Level Access, 2020; Byrne-Haber, 2020).

Webgunea irisgarritasun-printzipioen arabera diseinatzen, garatzen eta mantentzen bada, inplikatutako langileak behar bezala trebatzen eta sentsibilizatzen badira, eta erabiltzaileekin probak egiten badira, edozein behar, gailu eta erabiltzaile-lehentasunetara egokitu ahal izango da. Horrela, ez lirateke beharrezkoak izango azaleko geruzak, webgune bakoitzerako modu partikularrean aktibatu beharrekoak, horretarako dauzkaten tresnak (ez beti behar bezain baliagarriak) tartekatuz, hala nola nabigatzaileak eta pantaila-irakurgailuak, erabiltzaile bakoitzak behar dituen webgune guztietarako konfigura ditzakeenak (The A11y Project Team, 2021).

1.1.4. Mailegua

Materialaren maileguari dagokionez, liburuaren edo dena delako baliabidearen formatuaren araberakoa izango da, neurri handi batean, material horren eskuragarritasuna. Digitala bada, Internet bidez deskargatuta edo, modu pertsonalean, biltegiratze-gailuren bat eramanez eskura daiteke. Formatu fisikoa dutenak etxera eraman daitezke. Braille formatuaren kasuan, liburutegitik har daitezke, baina tamaina handikoak eta astunak direnez, aretoan bertan kontsultatu ohi dira. Azpimarratzekoa da, bestalde, liburutegi arteko mailegu-sareak sortzeak duen garrantzia, batez ere formatu egokituak eskuratzeko aukerari dagokionez; izan ere, horrelako material gutxi dago, eta, oro har, garestiagoa da (Ferrante, 2013).

1.1.5. Identifikazioa

Dokumentu egokituak identifikatzeko eta errazago aurkitzeko, piktograma bat erantsi ohi da liburuaren bizkarrean edo azalean, hondotik nabarmentzen den signaturarekin batera (Carbonell et al, 2019).

1.1.6. Kokapena

Azkenik, funtsen kokapenari dagokionez, zentro bakoitzak erabakiko du non zer kokatu. Gainerakotik bereiz edo funts orokorrean jar daiteke, baina tarteko aukerak ere badaude, hala nola helduentzat egokitutako materiala bereizi jartzea, eta haurrentzat egokitutakoa, berriz, gainerakoekin batera uztea. Bi ale izanez gero, bat funts orokorretan utz daiteke eta bestea funts espezifiko batean (Carbonell et al, 2019).

1.2. Laguntza-inguruneak eta -produktuak

Ikusmen-desgaitasunaren eta gor-itsutasunaren kasuan, irakurketa errazten duten baliabideak erabili behar dira. Hala, gailuren baten laguntzaz, desgaitasuna duen pertsonak bere kabuz eskuratu ahal izango du liburutegian edo artxiboan dagoen obraren edukia (IMSERSO, 2011). Ikusmen-urritasuna edo itsutasuna duten pertsonen beharrak eta nahiak betetzeko sortutako teknologia, tifloteknologia delakoa, funtsezkoa izan da pertsona horiek artxibo eta liburutegietako edukietara sarbidea izan dezaten.

Jarraian, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek (itsuek eta ikusmen-urritasuna dutenek) erabili ohi dituzten laguntza-tresnak aipatuko ditugu, baita entzumen-urritasuna dutenek erabiltzen dituztenak ere. Gor-itsutasuna duten pertsona erabiltzaileek batzuenak eta besteenak konbinatu beharko dituzte, beren zentzumen-gabeziei aurre egiteko (IMSERSO, 2011, 47-48. or.):

1.2.1. Itsuei zuzendutakoak

Irakurle itsuen kasuan, hau da, ikusmen-arrastorik ez dutenen kasuan, hauek dira laguntza-tresna erabilienak:

  • **Braille lerroak:** pantailan agertzen den testua braillez irakurtzeko aukera ematen duten gailu elektronikoak dira.
  • **Braille inprimagailuak:** emaitza braillez ematen duten inprimagailuak dira. Ordenagailura konektatuz gero, ordenagailuak hizkuntza hori itzultzeko softwarea beharko du, testu-prozesadore baten lana eginez.
  • **Testu inprimatua irakurtzeko gailuak:** “dokumentu inprimatuak (liburuak, aldizkariak eta beste) digitalizatzen dituzte, karaktereen ezagutza optikorako (OCR, ingeleseko siglengatik) software baten laguntzaz. Segidan, gailu horren ahots sintetikoak «irakurri» egiten du dokumentua. Horrela, pertsona itsu batek modu erabat autonomoan irakur dezake. Gailu horiek oso erabilgarriak dira braille sistema ezagutzen ez duten pertsonentzat” (Yataco Marín, 2022, 83. or.).
  • **Pantaila-irakurgailuak:** pantaila bateko informazioa ahots bihurtzen duten software-produktuak dira. Mahai-gaineko ordenagailuetarako, hauek dira ohikoenak: JAWS, NVDA eta Narrador Windows-erako; VoiceOver Mac OS-erako; eta Orca Linux-erako. Gailu eramangarrietan erabiltzeko irakurgailuak, berriz, TalkBack (Android) eta VoiceOver (iPhone) dira.
  • Daisy formaturako erreproduzitzaile espezifikoak (ikus 1.1.2 atala).
  • Audio-irteera duten laguntza-produktuen kasuan, komenigarria izan daiteke entzungailuak izatea, gainerako erabiltzaileei trabarik ez egiteko.
1.2.2. Ikusmen-urritasuna dutenei zuzendutakoak

Ikusmen-desgaitasuna izan baina ikusmen-arrastoren bat daukaten irakurleen kasuan, aipatu berri ditugun tresnez gain, honako hauek ere behar dira:

  • Monitore zabalak, argiztapen-hobespen erregulagarriak dituztenak.
  • **Pantaila-handigailuak:** pantailan agertzen diren karaktereen tamaina handitzen duten programa informatikoak dira, ikusmen txikia duten pertsonek ordenagailua erabil ahal izan dezaten. Hainbat handitze-mailatako zooma dute, kontrastea aldatzeko aukera, eta ahots sintetizatua, nabigatzeko laguntza gisa. ZoomText edo Magic Screen Magnification dira erabilienak.
  • **Lupa elektronikoak:** ordenagailuaren monitorera konektatuta, lentearen azpian jarritako objektua tamainaz handituta ikusteko aukera ematen dute.
1.2.3. Gorreria dutenei zuzendutakoak

Gorreria edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzak (IMSERSO, 2011, 48. or.):

  • Banda zabala web-kamerarekin eta ICR komunikazio-programekin. Baliabide horiek zeinu-hizkuntza bidezko komunikazioa ahalbidetzen dute, bideokonferentzia bitarteko konexioetan. Gorreria edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonek web-kamera bat erabil dezakete bideo-deiak egiteko eta zeinu-hizkuntzako komunikazio-programak erabiltzeko, eta, hala, urrutitik modu eraginkorrean komunikatzeko.
  • **Begizta magnetikoa:** gailu elektroniko bat da, audio-seinalea T audifonoek atzemateko moduko eremu magnetiko bihurtzen duena. Begizta magnetikoak erreberberazioetatik eta inguruko zaratatik bakartzen du soinua, eta, horrek hitzaldi-areto, antzoki edo bestelako espazio publiko eta instalazioen erabilera errazten die entzumen-desgaitasuna duten pertsonei.
1.2.4. Gor-itsutasuna dutenei zuzendutakoak

Gor-itsutasuna duten pertsonentzako euskarri teknikoak: aurreko paragrafoetan aipatutako tresnak (tifloteknikoak eta entzumen-tresnak) konbinatzea eskatzen dute.

Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek liburutegietan eta artxiboetan gehien erabiltzen dituzten laguntza-tresnetako batzuk aipatu ditugu, baina laguntza-materialen zerrenda luzeagoa da: lupa konbentzionalak, flexoak eta abar. Espazio horietan tifloteknologia integratzeak desgaitasuna duten erabiltzaileen integrazioa eta informaziorako sarbidea areagotzen ditu.

2. Museoak

2.1. Obrarako irispidea

Museo bateko obrarako irispidea erabilitako zentzumenaren araberakoa da, eta zentzumenen erabilera hori, era horretako espazioetan, ez da berdina izan beti, zentzumenak, izaera biologikoa izateaz gain, denborarekin aldatuz doan osagai kultural batek baldintzatuta daudelako. XVII. eta XVIII. mendeetan, ukimenak zeregin garrantzitsua zuen ikusmenaren ondoan, eta “ukitzeak” erakusgaia hobeto ulertzen laguntzen zuela uste zen. XIX. mendearen erdialdean, objektuak ikusi bai baina ezin ziren ukitu. Eta joera horrek XX. mendearen amaiera arte iraun zuen. Orduan hasi ziren gauzak aldatzen, tresna interaktiboak sartzen eta erabiltzaileei planteamendu berriak egiten. Aldaketa horrek museorako sarbidea erraztu zien desgaitasuna zuten pertsonei, batez ere ikusmen-desgaitasuna zutenei, artelanera beste bide batzuetatik hurbiltzeko estrategiaren artean hautatu ahal izan zutelako (Comas Camacho, 2019).

Museo kontzeptua oso zabala denez, zaila da museoek ikusmen-urritasuna duten pertsonen irisgarritasuna lortzeko hartu behar dituzten erabakietan guztien adostasuna biltzea. Historia museo batek dituen berezitasunak oso bestelakoak dira arte ederren museo batek, natur zientzien museo batek edo itsaso museo batek dituztenetatik. Bestalde, edukiaren eta edukitzailearen arteko dikotomia hori ez da beti uste bezain agerikoa, museo bateko bilduma ez ezik museoaren eraikina bera ere interes handikoa izan daitekeelako: museo-etxeak dira, adibidez, horren erakusgarri garbia.

Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek, funtsean, bi zentzumen erabiltzen dituzte ikusmen-gabeziak konpentsatzeko: ukimena eta entzumena. Batzuetan, egokitutako testu idatziak ere izan daitezke hirugarren bide bat horretarako13.

2.1.1. Ukimenaren bidezko irispidea

Adierazi berri dugun bezala, gaur egun gero eta gehiago ari da zabaltzen museoetako obrak ukimenaren bidez ezagutzeko aukera ematearen aldeko jarrera. Espainian, Madrilgo Museo Tiflologikoa14 dago 1992tik. “Ikusteko eta ukitzeko museo bat”15 da, eta pertsona itsuentzat erakusgai jartzen ditu ukimenaren bidez esperimentatu daitezkeen artelanak. Besteak beste, eraikinak, margolanak edo eskulturak erakusten dira bertan, baita ikusmen-desgaitasuna duten artisten lanak ere. Artelanak ukimenaren bidez ezagutzeko aukera ematera bideratuta dago batez ere.

Hurrengo paragrafoetan, itsutasuna edo ikusmen-urritasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetu nahi duen edozein museok artelanak ukimenaren bidez ezagutzeko aukera emateko kontuan hartu behar dituen argibide nagusiak azalduko ditugu. Ahal den neurrian, museoko kontserbatzaileen eta ikusmen-desgaitasunean adituak direnen artean aukeratu behar dira erakusgai eta ukigai jarriko diren obrak, eta jatorrizko obra bera edo erreplika bat jarriko den erabaki beharko dute. Artelana (originala edo erreplika) ukimenaren bidez ezagutzeko aukera izatea litzateke onena, baina hori posible ez bada, erakusgaia “azaltzeko”, ahozko deskribapenera jo beharko da, edo, bestela, hiru dimentsioko irudiak baliatu (Hermida, 2016).

Ukimenaren bidez ezagutzeko aukeratutako artelanei dagokienez16 obra guztiak hari gidari batez lotuta egotea eta bilduma osoaren erakusgarri bat izatea komeni da. Aukeraketa egoki baten bidez museorako bisita gogobetegarria eta ahalik eta osoena izatea da asmoa (Hermida, 2016). Ukimenezko ezagutza hori, izatez, ezagutza sekuentzial bat da, hau da, ibilbide bat egiten du bilduman zehar, haren osotasuna atzeman arte. Ibilbide horretan, oso lagungarriak gertatuko dira audiogidak edo zuzeneko azalpenak emango dituzten laguntzaileak. Jarraian, museoko obrak ukimenaren bidez ezagutzeko orduan aintzat hartu beharreko premisa batzuk azalduko ditugu. Museoaren eta erakusgai jarriko den obraren heterogeneotasuna ere kontuan hartzekoa izango da beti (Hermida, 2016, 51-52. or.):

  • Erakusgai jarritako obrak argi eta garbi identifikatuta egon behar du, dagokion kartela edo informazio-txartela (braillez eta karakterez bisualez idatzia) ondoan duela (halakorik ez badago, teknikarien bidez eman beharko da informazioa).
  • Obrak ukimenaren bidez ezagutzeko ibilbideak erabiltzaileen miaketa haptiko17 eta bisualera egokituta egon behar du. Bi eskuak erabiltzeko aukera eman behar da.
  • Obrak altuera eta distantzia egokian kokatuta egon behar du eta ez du oztopo fisikorik izan behar inguruan, ukimen-irisgarritasuna errazteko.
  • Artelanaren ukimen bidezko behaketan ez da eskularrurik erabiliko.
  • Artelanaren oinarrizko elementuak apaindurazkoen gainetik nabarmenduko dira; izan ere, apaindurazko elementuak zailagoak dira antzematen.
  • Erakusgai jarritako artelanaren tamaina, forma, materiala edo kolorea originalarena bezalakoak izango dira, ahal den neurrian. Ahal dela, pieza originalak erabiliko dira beti.
  • Obrak zati zorrotzik edo aska daitekeenik badauka, hala jakinarazi beharko da. Haren itxuran aldaketaren bat gertatzen bada, baita ere.
  • Beira-arasetako eta erakusketa-eremuko argiztapenak egokia izan behar du. Argiak ez du izan behar ez ahulegia ez biziegia.

Alderdi teknikoei buruz (erakustokien kokapena eta banaketa, argiztapena eta beste) informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Hermida (2016, 58-59. or.), baina funtsezko elementu gisa honako hauek aipa ditzakegu:

  • Erakustokiek museoko toki egokietan egon behar dute, haietara iristeko bideak ondo seinaleztatuta egon behar du, eta haiek kokapenak argi adierazita (zoruko testura bereziak erabiliz, adibidez).
  • Erakustokien artean 2 eta 5 metroko tartea egongo da gehienez. Tarte handiagoak desorientazioa eragin lezake. 80 cm-ko altueran jarri behar dira, eta ez dituzte pieza asko edukiko (pieza bat baino gehiago badaukate, guztiak horizontalean edo guztiak bertikalean jarriko dira, obrak zer eskatzen duen), eta edukiak ukitu gozoko materialen gainean ipiniko dira (feltrozko oihal gainean, adibidez).
  • Kartela erakustokiaren alde berean kokatuko da beti, erakusgai dagoen objektuarekin lerrokatuta, ahal bada. Objektu horiek, tamainaz, eskuan biltzeko modukoak izatea gomendatzen da.

Argiztapenari dagokionez, uniformetasunaren alde egin behar da, beira-arasetan dauden artelanetan distira eta islak saihestu behar dira, eta erakusgai dagoen objektua bere osotasunean berdin argiztatuta egotea bilatu behar da18.

Miaketa gidatzeko orduan, garrantzitsua da audiogiden edo teknikarien laguntza izatea, artelanaren ukimenaren bidezko ezagutzaren osagarri; azken batean, hainbat zentzumen (ukimena eta ahozko adierazpenen entzumena) konbinatuko dituen estrategien batura bat izango da miaketa. Ikus dezagun orain, hurrengo atalean, artelanetara ahozko azalpenen bidez hurbiltzeko erabiltzen ditugun estrategiak.

2.1.2. Ahozko azalpenen bidezko irispidea

Bai oinarrizko baliabide gisa, bai ukimenezko ezagutzaren osagarri gisa, gero eta zabalduago dago ahozko baliabideak (izan zuzenekoak, izan grabatuak) erabiltzeko aukera, museoaz gozatzea errazteko. Funtsean, hitzezkoa ez den kode bat –kasu honetan, museoan erakusgai dagoen objektua– hitzezko kode bihurtzean datza kontua, eta horren emaitzari audiodeskribapena deritza, UNE 153020 arauan honela definitua: “Komunikazioan laguntzeko zerbitzu bat da, mezu baten alderdi bisuala hautemateko ezintasuna konpentsatzeko aplikatutako teknika eta trebetasunen multzo bat, mezu hori azaltzen duen soinu-informazio egoki bat ematean datzana, ikusmen-desgaitasuna duen hartzaileak mezu hori osotasun harmoniko gisa eta ikusten duen pertsona batek hautematen duen modu bertsuan hauteman ahal izan dezan” (UNE 152030, 4. or.).

a. Zuzeneko deskribapena.

Hartzailearen eta deskribatutako objektuaren edo gertaeraren aurrean egiten da, bisitan zehar. Abantaila bat du: ikusleak gelditu egin daitezke eta galderak egin, eta, horrela, esperientzia eroso, pausatu eta gogoetatsu bat sortzen da erakusgai dauden obren inguruan. Bisitak gidoia izan dezake edo ez. Ukimen-elementuak daudenean, deskribapenak mota horretako esperientziekin konbinatzen dira. Bisitari ekin aurretik, gidari lanak egingo dituenak, ahal dela, bisitariaren profila ezagutzea komeni da, beharrak eta espektatibak asko aldatzen baitira batetik bestera. Adibidez, garrantzitsua da jakitea ea bisitariak museo-espazio batean lehen aldiz sartzen diren ikusmen urriko erabiltzaileak diren, ez baitira ohituta egongo bisitan jarraitzen diren prozedurekin. Audiodeskribatutako bisitan ukimen-pertzepziorako objektuak ere badaudenean, objektuok erabiltzea aukerakoa izango da; izan ere, ikusmen-zailtasunak dituzten erabiltzaile guztiek ez dute ukimen-sentikortasuna garatuta, eta ezin dituzte, beraz, modu gogobetegarrian erabili tresna horiek.

b. Aurrez grabatutako deskribapena.

Baliabide grabatua da, berariaz diseinatua ikusmen-degaitasuna duten erabiltzaileentzat; ez da nahastu edo identifikatu behar orientazio ez-espezifikoko gidekin. Enpresa espezializatuek eginak behar dute izan, zenbait irizpide kontuan hartuta, hala nola material mota, museoak zehaztutako luzera eta formatu-mota. Komenigarria litzakete museoetan horren ardura duten langileek ikusmen-zailtasunak dituen erabiltzaile talde batekin emaitza baliozkotzeko prozedura bat ezartzea. Oro har, aurrez grabatutako ahozko deskribapenak honakoak jaso behar ditu19:

  1. Erakusgaia identifikatzeko datuak (egilea, izenburua, data)
  2. Ezaugarri fisikoak (neurriak, materiala eta teknika)
  3. Obraren testuinguru soziokulturala
  4. Obra osatzen duten ikusizko elementuen deskribapen zehatza
  5. Ikusizko elementu horien interpretazioa

Zehaztu behar da, halaber, ea audiodeskribapenak museoko beste espazio batzuetan zehar ibiltzeko orientabideak eman behar dituen –edo orientabide horiek jada beste tresna batzuetan eskuragarri dauden–, bai eta espazioaren beraren deskribapen espezifikoak eskaini behar dituen ere, interesekoak jotzen direnean.

Audio-deskribapen horiek zer euskarritan eskainiko diren ere zehaztu behar da: museoak dituen gailuen bidez, app baten bidez, webgune baten bidez, QR kode baten bidez…; baita publikoak eta irekiak izango diren ere, edo museoko bisitarientzat bakarrik (sarbide mugatukoak) izango diren.

2.2. Laguntza-baliabideak

Museo-espazioetan, ezinbestekoa da informazioa eskuratzea, erakusgai dagoen obra ezagutzeko. Bai museoko bisita prestatzeko, bai bisitaz gozatzeko, funtsezkoak izan daitezke webguneko edukiak eta gailu mugikorretarako aplikazio espezifikoetakoak. Hirugarren atalean, irisgarritasun fisikoari buruzkoan, eduki digital horien bidezko kokapenarekin, desplazamenduarekin eta orientazioarekin lotutako alderdiei buruz arituko gara, baina hemen nabarmendu dezakegu oso baliagarria zaigula espazioaren aurretiazko bista bat eta erakusketaren gida birtual bat izatea, bai eta material deskriptibo digitalak, audiogidak, audiodeskribatutako bideoak eta hainbat formatutako liburuxkak (letra handiz zein braillez inprimatzekoak barne) deskargatzeko aukera izatea ere.

Orain, gogora ekarri behar ditugu liburutegi eta artxiboetarako lehen aipatutako jarraibideak -irisgarritasunaren lau printzipioen inguruan aipatutakoak, hain zuzen: 1.1.2 eta 1.1.3 atalak-, eta informazio hori osatu, honako hauei dagokienez:

  • Testuzkoak ez diren eduki eta irudietan ordezko testuak erabiltzea.
  • Bideoetan audiodeskribapena erabiltzea.
  • Nabigazio- eta orientazio-mekanismoak identifikatzeko seinale argiak (seinale bisualak eta kode-seinaleak) erabiltzea orrian.
  • Orrialdeak goiburu argiekin eta ondo hierarkizatuekin egituratuta egotea.
  • Formularioetan, tauletan eta transakzio- eta kontsulta-mekanismoetan, etiketatze semantiko eta testual egokia erabiltzea.
  • Akatsak prebenitzea, azkar identifikatzea eta zuzentzea.
  • Interakzio-mekanismo eta -modu guztiak teklatuaren bidez maneiatzea.

Material deskribatzaile horiek deskargatzeko estekei dagokienez, honakoak azpimarratu behar ditugu:

  • Haien testuak deskribatzaileak izan beharko dira berez (eta ez ohiko “Deskargatu hemen” eta gisakoak).
  • Irudien gainean badaude, irudiek baliabide horiek deskribatzeko testuak izan beharko dituzte; edo zuriune batzuk (alt=””), baliabidearen testua irudiarekin bat eginda badago testua bakarrik irakur dadin, eta ez, modu erredundantean, irudia.
  • Argi seinaleztatuta egon beharko dute webgunean (seinale bisualak eta kode-seinaleak), mekanismo estruktural eta semantikoen bidez: atalen goiburukoak, eremuak edo zerrendak…

Bisita errazteko laguntza-produktu elektroniko edo ukimenezkoei dagokienez, honako hauek izatea komeni da:

  • Erakusgai dauden obren 3Dko ereduak20.
  • Audiodeskribapena duten audiogidak.
  • Ukimen-diagramak, -maketak eta -mapak.
  • Eskultura-pinturak, irudi haptikoak, hiru dimentsioko materialak edo material erliebedunak.
  • Sentsore anitzeko pantailak.
  • Braillez idatzitako informazio-panel eta -txartelak.
  • Lupa handitzailea.

Liburuxka inprimatuetan, karteletan, argibide-tauletan eta bestelako irakurketa-elementuetan, kontuan hartu behar da haien ezaugarriek irakurketa erraztu behar dietela ikusmen-desgaitasunak irakurtzea erabat eragozten ez dien pertsonei.

  • Kartelek eta azalpen-panelek batez besteko erabiltzaile baten begien altueran egon behar dute, ahal dela.
  • Tamaina zailtasunik gabe hurbiltzeko aukeren araberakoa izango da. Jarraibide orokor gisa, taula hau proposatzen dugu.
1. taula. Karteletarako letra-tamaina erabakitzeko jarraibideak, Matías Sánchez Caballeroren arabera. 201321
Distantzia Letra-tamaina Gutxienekoa Letra-tamaina Gomendagarria
5,0 m7,0 cm14,0 cm
4,0 m5,6 cm11,0 cm
3,0 m4,2 cm8,4 cm
2,0 m2,8 cm5,6 cm
1,0 m1,4 cm2,8 cm
0,5 m0,7 cm1,4 cm

Kolore-kontrasteei dagokienez, ONCEk argitaratutako gidak (2003) koloreari eta kontrasteari buruzko gomendio batzuk ezartzen ditu:

  • Zuria hondo urdin ilunaren gainean.
  • Beltza hondo horiaren gainean.
  • Berdea hondo zuriaren gainean.
  • Gorria hondo zuriaren gainean.
  • Urdina hondo zuriaren gainean.
  • Beltza hondo zuriaren gainean.
  • Horia hondo beltzaren gainean.
  • Zuria hondo gorriaren gainean.
  • Zuria hondo berde ilunaren gainean.
  • Zuria hondo gorriaren gainean.

Aurkibidera joan

IRISGARRITASUN FISIKOA

Ikusmen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duen pertsona batek gai izan behar du bisitatzen dituen espazioetan sartzeko eta mugitzeko. Atal honetan, artxibo, liburutegi eta museoetan, kolektibo zabal horren irisgarritasun fisikoa arautu behar duten alderdi orokorrak aipatuko ditugu. Lehenik eta behin, toki horietara nola iritsi eta nola sartu aztertuko dugu, eta, bigarrenik, toki horietan nola mugitu, irisgarritasun-katearen irizpideei jarraituz betiere, eta irisgarritasun-katea hori honela ulertuta: “erabiltzaileak ingurunearekin duen interakzio-prozesuan, gune guztietara autonomiaz, erraztasunez eta etenik gabe hurbiltzeko eta sartzeko, gune guztiak erabiltzeko eta gune guztietatik irteteko aukera ematen dioten elementuen multzoa, hau da, erabiltzailearen edozein ibilbide (abiapuntutik helmugara bitarte) osatzen duten etapen multzoa” (COCEMFE, 2020).

1. Informazioa lokalizatzea eta eskuratzea22

Sarritan, espazio kultural baten kokapena kontsultatzeko (edo espazio horren berri jakiteko) lehen saioa Internet bidez egiten da. Horregatik, funtsezkoa da webguneak, aurreko ataletan adierazitako irisgarritasun-jarraibideak betetzeaz gain, espazioaren kokapenari buruzko informazioa ere ematea, hasiera-orrian bertan (gutxienez helbide osoa ematea, gero, webguneak maparik ez badakar, mapa irisgarri batean -interaktiboa bada, hainbat hobe- kontsultatu ahal izateko): iristeko modua eta bideak (garraio publikoa, gomendatutako ibilbideak), ondo etiketatutako plano orokor bat (formatu grafikoan eta testuan), sarbideak, zerbitzuak eta beste, informazioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Informazio hori edukitzea garrantzitsua da, bisitatuko dugun tokian zein baliabide dauden eskura eta zein ez jakiteko. Adibidez, braillez edo irakurketa errazean idatzitako informaziorik badagoen, audiodeskribapena duten audiogidarik badagoen, bidea erakusteko zerrenda pododaktilik badagoen, zein material egokitu mota dagoen, sostengu teknikorik badagoen, eta abar (AMMA, 2021). Era berean, webguneak bilatu nahi den informazioa aurkitzeko aukerak eskaini behar ditu (hasiera-orriko estekak, bilatzaileak, eduki-taulak, nabigazio-menua, espazioaren mapa eta beste).

Gailu mugikorretarako aplikazioak ere oso erabilgarriak dira kasu horietan, bai eguneratzeak eta berrikuntzak modu errazean jakinarazteko, bai erosketa- edo erreserba-ezaugarri jakin batzuen berri izateko, baina baita beste zerbaitetarako ere, espazioaren barruan batetik bestera ibiltzen laguntzeko, alegia (Hermida, 2016: 63-64; Álvarez Robles et al. 2002). Aplikazio horiek ere, jakina, gorago deskribatutako irisgarritasun-jarraibideak bete behar dituzte. Dena dela, badira beste gomendio gehigarri batzuk (zooma ez desaktibatzea, edukia orientazio horizontal zein bertikalera egokitzea, edota daukaten bistaratze- eta interakzio-espazio txikiarekin, edukiaren antolaketa lineal logikoarekin, edo informazioa metodo alternatiboen bidez -ahotsa, ukimena, keinuak- sartzeko aukerekin lotutako beste batzuk), azken estandar ofizialetan erabat txertatu gabe daudenak oraindik (Patch, Spellman eta Wahlbin, 2018).

Liburutegi, artxibo edo museoko puntu fisikoren batetik edozein motatako informazioa (katalogorako, audiogidarako edo baliabide bibliografiko baterako sarbidea) QR kode bidez deskargatu ahal izateko bidea eman nahi bada, garrantzitsua da kode hori agerian eta ez oso goian egotea (begien batez besteko altuera gainditu gabe, eserita gaudela), bai eta erliebean behar bezala markatuta egotea ere (Espainiako Braille Batzordea, 2020).

2. Sarbidea, desplazamendua eta argiztapena

Atal honetan, gomendio orokor batzuk emango ditugu, espazioen heterogeneotasun handia kontuan izanda. Oso ingurune ezberdinez ari garenez, irizpide orokor batzuk baino ez ditugu proposatuko, gero esparru jakin bakoitzaren ezaugarrietara egokitu beharko direnak. Irizpideok espazioen barruko orientazioan funtsezkotzat jotzen diren elementuak dituzte helburu: argiztapena, gainazalen kontraste kromatikoa eta seinaleztapen egokia.

2.1. Sarbidea

Sarrerak zero kotan egon behar du, baina eskailerak baldin badaude, testura- eta kolore-seinaleak izango dituzte, zoladurarekin ondo kontrastatuta. Eskailera-mailen ertzek ere testura eta kolore desberdina izango dute. Eskailera guztiek eskudelak izan behar dituzte. Ateek ere kontraste kromatikoa, testura bereizia eta argiztapen egokia izan behar dute. Ate automatikoak izatea gomendatzen da. Kristalezkoak badira, behar bezala seinaleztatuta egon behar dute (beste kolore bateko kolore-bandak ate-orrietan). Garrantzitsua da erabiltzaileak inguruarekin duen interakzio horretan tartekatzen diren kristalezko elementu guztiak (informazio- edo mailegu-guneetako manparak, adibidez, liburutegien kasuan) behar bezala seinaleztatuta egotea kolorezko elementuekin, ikusmen txikia duten pertsonentzat hautematen zailak diren oztopo fisikoak identifikatzearren. Normalean, kolore biziko banda horizontalak erabiltzen dira horretarako, beiraz bestaldeko espazioaren hondoaz bestelako kolorea izango dutenak.

Sarrera aldean laguntza emateko langileak egotea komeni da, espazioko interesgune nagusiak non dauden jakinarazteko eta sarbide konplexuetan gerta daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko (Hermida, 2016). Horrez gain, eraikinaren planoa jartzea gomendatzen da. Ukimen-planoak oso erabilgarria dira ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat, espazioa ulertzeko, bertan orientatzen laguntzeko, eta haren bolumena eta ezaugarri nagusiak ezagutzen laguntzeko. Plano haptikoen erabilera gero eta gehiago ari da zabaltzen: informazioa erliebean eta ikusgai eskaintzen dute, braillezko errotulazioarekin batera; izan ere, erabiltzaile askok ikusmen-arrastoak dituzte. Plano horiek soinu-baliabideak eta, kasu batzuetan, informazio digitala ere izaten dute osagarri (Hermida, 2016, 36. or.). Informazio gehiago nahi izanez gero, dokumentu hau kontsultatzea gomendatzen da: “Requisitos técnicos para la confección de planos accesibles a personas con discapacidad visual” (Comisión Braille Española, 2012).

Informazio-puntuek behar bezala seinaleztatuta egon behar dute, eta sarbidetik gertu egon behar dute. Bidea erakusteko gida-zerrendak jarri behar dira sarreratik informazio-guneraino, baina behar-beharrezkoak baino ez, erabiltzailea gehiegizko informazioarekin ez gogaitzeko eta ez nahasteko (IMSERSO, 2011).

2.2. Desplazamendua

Oro har, espazio horietan barrena mugitzeko, ikusmen-, ukimen- eta soinu-seinaleak egon behar dute, informazioa emateko. Euskarri fisikoen bidez edo orientazio-teknologiaren bidez transmiti daiteke informazioa. Hauek dira eraikinen barruan mugitzen laguntzeko gehien erabiltzen diren tresnak (Hermida, 2016, 33. or.):

  • **Zoru podotaktila:** orientatzen laguntzeko gidak dira, gainazaletan jartzen dira eta erliebean markatutako adierazleak dituzte. Ehundura mota desberdinek espazioan barrena mugitzeko informazioa ematen dute (norabideak adierazi –arraildura edo ildaska zuzen eta paraleloak–, eremu desberdinen arteko mugak markatu –botoi-itxurako borobil txikiz osatutako erliebea–)23. Gainera, kromatikoki kontrastatu behar dute zoruarekin.
  • **Seinaleztapena/errotulazioa:** espazioek argibide-sistema alternatiboak izan behar dituzte, behar bereziak dituzten pertsonei informazioa emateko, seinaleztapen egoki bat erabiliz, eta inprimatutako guztiari erreferentzia eginez (Carbonell et al, 2019). Sinbolo unibertsalak erabili behar dira, eta irakurgarritasuna bermatuko duten letra motak. Tipografiari dagokionez, karaktere argiak dituzten letra-tipo normalak erabiltzea eta letra-tipo apaingarriak saihestea gomendatzen da. Serifik gabeko letra-tipoak hobetsiko dira, “true type” motakoak, hau da, inprimatzean formatua mantentzen dutenak (adibidez, Arial edo Verdana). Estilo normala erabiliko da (letra lodia ez da egokia testu osoetan erabiltzeko, karakterren barne kontraforma edo barruko espazioa betetzen duelako, eta testua nabarmentzeko baino ez erabiltzea gomendatzen da). Azpimarra ere ez da erabili behar, eta letra larriak hitz laburretan soilik; izenburuetan, adibidez. Garrantzitsua da kontraste kromatikoa erabiltzea, eta, piktogrametan, karteletan eta abarretan kolorea erabiltzean, hondoarekin kontrastea egitea, informazioaren ikusgarritasuna areagotzeko. Informazio horrek Braillez ere egon behar du, seinalearen behealdean, ezkerraldean (ikus Espainiako Braille Batzordearen argibideak24). Gainera, goi-erliebea erabil daiteke, baina, ahal dela, sinboloetarako edo letra isolatuetarako bakarrik, mezu luzeetarako ez baita oso eraginkorra. Braillez eta goi-erliebez egindako seinaleztapena “ekorketa ergonomikoko eremuaren barruan jarri behar da, hau da, besoaren mugimenduaren eta besoak bere ibilbidean topatzen duen informazioaren arteko interakzio-eremuaren barruan”25. Gainera, ondo argiztatutako lekuetan jarri behar dira, itzalak eta itsualdiak saihestuz; distirak sortzen dituzten edo informazioa ikustea eragozten duten materialak eta kristalak ere ez dira egokiak. Eraikinetako errotulazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu UNE 170002:202226 araua, “Eraikineko seinaleztapen-elementuetarako irisgarritasun-baldintzak”. Beste erreferentzia baliagarri bat ISO 7001 araua da, informazio publikoko sinboloei eta piktogramei buruzkoa.
  • **Kokapen-teknologiak:** kokapen geografikoa ezagutzeko eta esparru batean barrena desplazatzeko aukera ematen dute. Gailu mugikorretarako aplikazioetara lotuta instalatu ohi dira. Sistema horiek, adibidez, haririk gabeko seinaleak jaso ditzakete, estrategikoki jarritako balizetatik igorriak, eta, hala, softwareak ahots edo braille bidez gida dezake erabiltzailea, esparruan barrena batetik bestera mugitzeko egin beharreko urratsetan.
2.3. Argiztapena

Aztergai ditugun espazio horietan, bai toki batetik besterako joan-etorrietan, bai toki batean egotean, oso garrantzitsua da argiztapena. Argiztapena faktore garrantzitsuenetako bat da ikusmen-urritasuna duten pertsonen ikusmen-funtzionamendu egokirako, baina argiaren erabilera egokia herritar guztientzat izango da onuragarri, are gehiago ikusmen ona izateko argi-intentsitate handiagoa behar duten adinekoentzat (Hermida, 2016). Dena dela, eta hau azpimarratu beharra dago, argiztapena ikusmen txikia duten erabiltzaileen premien araberakoa izango da; izan ere, erabiltzaile horiek oso talde heterogeneoa osatzen dute, askotariko errealitateak biltzen dituena. Oro har, argitasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobeto ikusiko da, baina ikusmen-urriko pertsonen kasuan, eta hurbileko ikusmeneko zeregin jakin batzuetan, hori ez da beti horrela, eta egoera bakoitzerako argirik egokiena zein den zehaztu beharko da, erabiltzaileen behar espezifikoei behar bezala erantzuteko (Personal et al, 2003). Argi-kantitatea handitzeak ez dakar nahitaez ikusmen-zolitasuna ere handitzea, eta, beraz, oso zaila da toki horietako argitasun-baldintza onenak zehaztea.

Hala ere, jarraibide orokor batzuk emango ditugu, nahiz eta jakin ezinezkoa izango dela esparru ideal bat sortzea. Liburutegietan eta artxiboetan, adibidez, eraikineko argi artifiziala sabaian eta horman lerroz lerro eta elkarren parean kokatutako luminarien bidez zabalduko da (IMSERSO, 2011). Argien banaketa horri esker, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek desplazamenduetan-lerro bat izango dute gidari. Oro har, bai gehiegizko argitasuna bai eremu ilunak saihestu behar dira. Irakurketa-mahaietan, argi hotzeko flexo orientagarriak erabiltzea gomendatzen da (IMSERSO, 2011), eta argi-intentsitate eta argi-mota desberdinak dituztenak, beharren arabera erregulagarriak. Argi naturalak aldaketak izaten dituenez, dela meteorologiagatik, dela urtaroagatik, gortina arinak izatea komeni da, itsualdiak saihesteko (Piñeros, 2008).

Baldintza horiek ikusmen txikia duten erabiltzaileen beharretara egokitzeko, liburutegietan argitasun-neurri horiek beteko dituzten postu espezifikoak sortzeko aukera planteatzen da, baldintza egokietan irakurtzeko behar den materialaz hornituak (2.1.2 atala). Horren helburua ikusmen txikiko pertsonentzako irakurketa-guneak sortzea litzateke, argien erabileraren planteamendu on bat eta laguntza-material egokiak lituzketen guneak, hain zuzen, egonaldiaren eta liburutegien eta artxiboen erabilera eraginkor eta osoagoaren mesedetan.

Museoen kasuan, kontuan izan behar da argiak eragina izan dezakeela erakusgai dauden obra jakin batzuk behar bezala kontserbatzeko orduan, argiak obren material batzuk honda ditzakeelako. Hori dela eta, hona hemen kontuan hartu beharreko aholku batzuk (horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, begira hemen: “Criterios técnicos de accesibilidad al patrimonio cultural y natural para personas con discapacidad visual”, Hermida, 2016): argia modu uniformean erabili, argi gutxiegiko edo gehiegiko eremurik sortu gabe (saihestu “zebra-efektua”, hau da, eremu batzuk itzalean eta beste batzuk argipean egotea); saiatu gehiegizko argitasuna leuntzen, islak saihestearren; saiatu erakusgai dagoen objektuaren gaineko argiztapena modu orekatu batean banatzen; eta modu egokian kokatu argiak, ez dezaten itsualdirik sortu beira-arasetan jotzean. Eraikin barruko argiztapenari dagokionez, argi naturala erabiltzen denean gortina arinak jartzea gomendatzen da, eta, kanpotik sartzen den argia gehiegizkoa bada, kristal kromatuak edo pertsianak instalatzea; luminariek ez dute ikusmen-eremuan eragin behar; argia erregulatzeko sistemak erabili behar dira, eta eremu mugakideren artean islak eta argi-kontraste handiak izatea saihestu behar da (Hermida, 2016, 47. or.).

3. Ekipamendua eta espazioak

Artxibo, liburutegi eta museoetan ikusmen-urritasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat egokitutako gune eta espazio arkitektoniko komunei buruzko nozio orokor batzuk emango ditugu jarraian. Korridoreetan ez da jarri behar pasatzea zailtzen duen objekturik, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek hauteman ezin dezaketenik, ezta gainazaletik irteten den elementu esekirik ere (pasabide-altuerak 2,10 cm-koa izan behar du gutxienez). Korridoreetan objektuak jarri behar badira, alde berean jarriko dira denak, beste aldetik pasatzea errazteko. Zoruaren, hormen eta sabaiaren arteko kolore-kontrasteak espazioa hobeto hautematen eta segurtasun handiagoz mugitzen laguntzen die ikusmen txikia duten pertsonei (IMSERSO, 2011, 22. or.).

Ateek, jada esan bezala, instalatuta dauden gainaldeaz bestelako kolorea izango dute, baita heldulekuek ere, haien kokapena behar bezala bereizteko.

Espazio eta gainazal guztietan kontraste kromatikoa izatea funtsezkoa da ikusmen txikia duten pertsonentzat, horri esker inguruak eta formak zehaztu eta hauteman ditzaketelako. Neurri horrek nabarmen hobetzen die erabiltzaile horiei toki publikoetarako sarbidea eta bertako egonaldia.

Oro har, eskailerek ondo argiztatuta egon behar dute, pasabidea zailtzen duen objekturik gabe, eta eskaileren azpiko espazioak babestu egin behar dira, ikusmen-urritasuna duten pertsonek kolperik har ez dezaten (IMSERSO, 2011).

Igogailuek kolore kontrastatuko botoiak izan behar dituzte, Braille sisteman eta goi-erliebean, zenbakien ezkerraldean. Gainera, ateek kontraste kromatikoa eta soinu- eta argi-adierazleak izango dituzte, ateak ireki edo itxi egingo direla eta igogailua gora edo behera doala jakinarazteko (Fernández-Bermejo, 2018, 45. or.).

Komunetan, dagokion piktogramekin seinaleztatuko da sexua, goi-erliebean, kontraste kromatikoarekin eta nazioarteko irisgarritasun sinboloarekin. Barruko objektu eta altzari guztiek kolore kontrastatua izango dute.

Orain arte, irisgarritasun fisikorako neurri orokor batzuk adierazi ditugu, testuinguru zehatz bakoitzean egokitu beharrekoak. Neurri horiek oinarri hartuta, aukerak askotarikoak dira, baina ikusmen-desgaitasuna duten erabiltzaileentzako irisgarritasunari dagokionez, faktore hauek dira funtsezkoenak: gainazaletako eta errotuluetako kolore-kontrastea, argiztapen egokia eta seinaleztapen irisgarria.

TRATUA

Irisgarritasun unibertsala oztopo fisikoez eta eduki eta informaziorako sarbideaz harago doa, eta liburutegi, artxibo eta museoetako langileen eta ikusmen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna izan eta espazio horietara joaten diren erabiltzaileen arteko harreman egokia errazten du. Horregatik langile sentsibilizatuak eta prestatuak behar ditugu, desgaitasuna duten kolektiboekiko interakzioan eta tratuan oinarrizko nozio batzuk izango dituztenak. Desgaitasun bakoitza besteak ez bezalakoa denez, interakzioak heterogeneotasun horri erantzun behar dio eta desgaitasun-talde bakoitzaren berezitasunetara egokitu behar du, pertsona bakoitzaren egoera desberdina izan baitaiteke (ikusmen-desgaitasuna dutenen kolektiboaren barruan ere, denetarik daukagu: erabateko itsutasuna duten erabiltzaileak, maila desberdineko ikusmen-arrastoak dituztenak, eta baita gor-itsuak ere, hau da, bi desgaitasunak batera dituztenak).

1. Nozio orokorrak

Jarraian, liburutegietan, artxiboetan eta museoetan ikusmen-desgaitasuna duten erabiltzaileekiko interakzioa errazten duten nozio orokor batzuk aipatuko ditugu (AMMA, 2021; Hermida, 2016; IMSERSO, 2011; Zúñiga Robles, 2019):

1.1. Interakzioa abiatzeko
  • Desgaitasuna duen pertsonaren aurrean gaudela, garrantzitsua da berari zuzentzen ari gatzaizkiola jakinaraztea eta, ezer baino lehen, geure burua aurkeztea.
  • Erabiltzaile bakoitzak duen ikusmen-maila identifikatu behar dugu, behar duen eta eman diezaiokegun laguntza-mota zehazteko.
  • Lagundu aurretik, laguntza nahi edo behar duen galdetuko diogu pertsonari: ibilbide bat egiten lagundu nahi badiogu, besoa eskainiko diogu, baina ez diogu zuzenean helduko berari.
  • Laguntzailea badu, desgaitasuna duen pertsonarengana joko dugu zuzenean. Ikusmen-arazoak dituzten pertsonek komunikazioa zuzenekoa dela jakin behar dute; horregatik, zuzenean hitz egin behar diegu, eta hitz egitean begiratu.
  • Deskribatu egin behar dugu nolakoa den pertsona dagoen tokia eta nola mugi daitekeen espazio horretan. “Hemen”, “han”, “harago”, “hau” eta gisako adierazpen zehaztugabeen ordez, honelakoak erabiliko ditugu, erreferentziak ezartzen laguntzeko: “zure eskuinean”, “zure aurrean”, “zure atzean”…
1.2. Komunikazioan kontuan hartzekoak
  • Ahots-tonu normal batekin hitz egin, ez oihu eginez, ez ahots goran.
  • Ez saihestu ikusmenarekin lotutako hitzak erabiltzea: “begira”, “ikusi”…
  • Ez egin buru-keinurik edo -mugimendurik; hitzez adierazi behar duzu esan edo egin nahi duzun hori.
1.3. Testuinguruari buruzko alderdiak
  • Ez sartu espazio batean eta ez irten aurrez abisatu gabe; tokitik urrundu behar bazara une batez, hala jakinarazi.
  • Ez utzi desgaitasuna duen pertsona espazio baten erdian bakarrik; ezin baduzu zaindu, eraman leku seguru batera, beste erabiltzaileei traba egingo ez dien leku batera, alegia.
  • Eskaini besoa euskarri gisa (aurretik, galdetu), joan-etorrietan laguntzeko. Ibiltzean, pixka bat aurrerago joan behar dugu, egoera deskribatuz.
  • Aulki bat seinalatzean, erabiltzailearen eskua aulkiaren bizkarraldean jarriko dugu.
  • Dokumenturen bat sinatzeko orduan, erabiltzailearen ezker eskuari edo ezker eskuko hatz erakusleari heldu (pertsona eskuina bada; alderantziz, ezkerra bada) eta sinadura jarri behar duen puntu zehatzeraino eraman behar dugu.
  • Ez utzi oztopo edo traba izan daitekeen ezer inguruan.
  • Galdetu erabiltzaileari ea objekturen bat ukitu nahi duen, eta eskuari heldu baino lehen, baimena eskatu beti.

Museoetarako bisita gidatuen kasuan, grabatutako audiodeskribapenetarako argibideak jarrai daitezke (2.2.1.2.), eta bereziki honako hau hartu behar da kontuan (Hermida, 2016):

  • Azalpen orokorrak eta zehatzak eman, desgaitasuna duenak azaltzen ari direnari buruzko irudi mental bat osa dezan.
  • Deskribatzen ari direnaren materialari, koloreari, tamainari edo kokapenari buruzko informazioa eman.
  • Espazio baten ezaugarri fisikoak azaltzeko orduan, erreferentzia batetik abiatzen bagara (sarrerako ate batetik, adibidez), ordena bati jarraitu.

2. Itsu-txakurra

Itsu-txakurrarekiko interakzioari dagokionez: “itsuak edo ikusmen-urritasuna duten pertsonek, itsu-txakurra erabiltzen badute, legez aitortuta dute txakurrarekin batera leku, espazio, establezimendu eta garraio publiko edo erabilera publikoko guztietara sartzeko eskubidea” (informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ONCE –sartzeko eskubidea–)27. Espainian, abenduaren 7ko 3250/1983 Errege Dekretuak arautzen du eskubide hori; eta Gaztela eta Leonen, 11/2019 Legeak, apirilaren 3koak, laguntza-txakurrekin ibiltzen diren pertsonak ingurunera sartzeari buruzkoak28. Itsu-txakurra daramaten pertsonekiko interakzioan, jarraibide orokor hauek hartu behar dira kontuan:

  • Txakurra pertsonari laguntzeko elementua da, eta pertsonak berak kudeatu eta zaindu behar du haren portaera. Ez izan interakziorik animaliarekin, distrakzioak saihesteko.
  • Ez ukitu txakurraren arnesa, eta ez eman janaririk.
  • Gida-txakurrarekin batera ibili behar badugu, ez gara jarriko animalia dagoen aldean, kontrakoan baizik.

3. Gor-itsutasuna duten pertsonak

Gor-itsutasuna duten pertsonen kasuan, eta haien heterogeneotasun handia kontuan hartuta, erabiltzailearekiko erlazioa gidatu behar duten kontsigna nagusiak aipatuko ditugu jarraian. Azpimarratu beharra dago langileek prestakuntza espezifikoa behar dutela, kasu bakoitzerako komunikazio-tresnak egokiak eskuratu ahal izateko (IMSERSO, 2011, 72-73. or.):

  • Kontaktua hastean, erabiltzaileak entzumen- edo ikusmen-arrastorik duen zehazten saiatuko gara. Hortik aurrera, hobekien kontserbatzen duen kanal sentsorialaren bidez erakarriko dugu haren arreta.
  • Gure izena edo zeinuaren bidez identifikatuko gara, zeinu-hizkuntzaren bidez.
  • Ondoren, erabiltzailearen lehentasunezko komunikazio-sistema zehaztuko dugu (ahozko hizkuntza, zeinu-hizkuntza, ezpain-irakurketa, esku-ahurreko idazketa eta beste), komunikaziorako laguntza-tresnak ere badirela kontuan hartuta: oholtxoak, marrazkiak, braillea eta abar.

Komunikatzeko dauden modu desberdinak direla eta, kontuan hartu behar dugu hurrengoa (IMSERSO, 2011, 72-73. or.):

  • Pertsonak ikusmen-hondarrik badauka eta zeinu-hizkuntza erabiltzen badu: aurrean jarri eta haren ikus-eremuaren barruan zeinatzen saiatuko gara.
  • Ikusmen-hondarrik ez badu, ukimena erabiliko dugu komunikazio-modu gisa.
  • Ahozko hizkuntza erabiltzen badu: entzumen onena duen belarritik hitz egingo dugu. Ahots-bolumenak ohikoa baino altuagoa izan behar du, eta zarata gutxiko ingurune batean egotea komeni da.
  • Ezpain-irakurketa erabiltzen badu: aurrez aurre eta hurbil jarriko gara, ahalik eta gehien bokalizatzen saiatuz eta astiro hitz eginez.

Kasu guztietan, pertsonak elkarrizketari jarraitzen diola eta ondo ulertzen duela ziurtatu behar dugu. Gainera, ondo etorriko litzateke gidari-interprete bat izatea, komunikazio-hesiak apurtzeko eta gor-itsuen integrazioa bultzatzeko funtsezko baliabide gisa (Pernas eta Ameijerias, 2003).

Laburbilduz, gogoeta orokor batzuk azaldu ditugu espazio horietako langileen eta ikusmen-urritasuna edo gor-itsutasuna duten erabiltzaileen arteko interakzioari dagokionez. Edonola ere, teknikari espezializatuek langileak prestatzea ezinbestekoa izango da zerbitzu erabat irisgarria eskaini ahal izateko eta espazio horietako kultura-edukietara eta informaziora sarbidea izateko; azken batean, pertsonak bere bizi-ingurunean modu osoago batean integratzen laguntzen duten espazioak dira.

Aurkibidera joan

ONDORIOAK

Artikulu honetan, liburutegiak, artxiboak eta museoak ikusmen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten erabiltzaileei egokitzeko orduan erabilgarriak izan daitezkeen jarraibide batzuk eman ditugu. Premisa orokor batzuk baino ez dira, baina espazio horiek kolektibo heterogeneo horrentzat leku irisgarri eta “atsegin” bihurtzeko egin beharreko bidea zein den erakusten digute. Lan honek abiapuntu bat izan nahi luke ingurune irisgarri berriak sortzeko gogoa edo dagoeneko badauden espazioak ingurune irisgarri bihurtzeko interesa duten profesionalentzat; eta eraldaketa hori hainbat ikuspuntutatik bideratu nahi da: espazio fisikoa pertsonen eta erabiltzaileen arteko interakzio-gune gisa egokitzetik edukirako eta informaziorako sarbide-gune bihurtzeraino, erabateko irisgarritasuna lortzeko bidean beti.

Badakigu lan honek mugak dituela, batez ere aztergai dugun kolektiboaren heterogeneotasun handia dela eta. Ikusmen-desgaitasunak hainbat motatako kasuak hartzen ditu bere baitan: erabateko itsutasunetik hasi eta ikusmen txikiraino (ñabardura eta tipologia guztiak barne), edota gor-itsutasun maila desberdin guztietaraino. Horretaz gain, hemen aztertutako inguruneak berak ere askotarikoak dira, eta, beren balio eta funtzionaltasun sozial eta kulturalean bat badatoz ere, ezaugarri oso desberdinak dituzte beren artean. Hala ere, espazio horiek eraldatzeko lagungarri izan daitezkeen printzipio orokor batzuk planteatzen ditugu, baina ingurune bakoitzaren espezifikotasunetik abiatuta betiere, eta horrek neurri batzuk hartzea, beste batzuk baztertzea edo estrategia alternatiboak sortzea ekarriko du berekin.

Espazio horiek, beren ezaugarriak direla eta, oso urrun bizi izan bide dira gor-itsutasuna edo ikusmen-desgaitasuna duten erabiltzaileen errealitatetik. Toki arrotzak izan dira kolektibo zabal horrentzat, ikusmenaren inguruan antolatuak daudelako, desgaitasun mota hori dutenek falta duten zentzumenaren inguruan, hain zuzen. Liburutegietan eta artxiboetan, ikusmena da haien izateko arrazoia zeharkatzen dituen ardatza, irakurketaren inguruan sortutako espazioak izanik; eta museoetan ere, askotan, mota guztietako artelanak “ikustera” joan ohi da jendea. Berezitasun horren aurrean, argudiatu izan da desgaitasun-mota hori duten pertsonak ingurune horietatik urrun mantendu izan direla; ziurtzat eman da espazio horiek ez zirela pertsona “horientzako” moduko lekuak, ez zirela erabiltzaile horien interesekoak; baina kontua da kolektibo horrek ez duela inoiz benetako eskaintzarako sarbiderik izan. Pertsona horien aldetik ez da eskaririk egon leku horiek ez zirelako erosoak, ez zirelako irisgarriak, ezta erabilgarriak ere haientzat.

Gaur egun, teknologiak asko erraztu du irakurketa eta ikusizkoak ez diren bitartekoen bidez artera, naturara eta ingurura hurbiltzeko modua. Horrek ez du zuzeneko ondoriorik izan espazio horietan, baina, aldi berean, izugarri aldatu dira gauzak haietan, lan egiteko eta funtzioak betetzeko moduari dagokionez. Liburutegiak ez dira soilik liburuak irakurtzeko edo biltzeko tokiak; gaur egun, hiri eta herrietako kultur bizitza dinamizatzeko zentro bihurtu dira, prestakuntza-jardueren, topaketen, solasaldien eta abarren bidez. Gaur egun, museoak jada ez dira obrak ikusteko espazioak bakarrik, askotariko jarduerak eta ekitaldiak elkartzen diren tokiak baizik. Beraz, gizatalde bati esparru horien erabilera eta gozamena mugatzea, gizartean erabat integratzea eragoztea da.

Hala ere, erabiltzaile batzuen premiei arreta gutxi emateak eragiten duen gurpil zoroa hausteko (arreta eskasaren ondorioz, erabiltzaile horien eskari-maila txikia da, eta horrek, aldi berean, erabiltzaile horiei zuzendutako egokitzapenen eta zerbitzuen eskaintza indargabetzen du), irisgarritasun integraleko esku-hartze espezifikoak egin beharko lirateke, lehenbailehen egin ere. Jarduera horiek, hasieran batez ere, bistaratze-eta sustapen-kanpainei lotuta egon beharko lukete denbora luzean, espazio horiek benetako inklusio-gune bilaka daitezen desgaitasuna duten pertsonentzat. Era berean, aukera bat izango litzateke guztiontzako liburutegiak, artxiboak eta museoak diseinatzeko politika bat sustatzeko, edukien antolaketari, eskuratzeari, informazioari eta sozializazioari dagozkion alderdi guztietan, gizarte osoak ere aniztasunean pentsatzearen eta funtsezko giza izaera horren arabera jokatzearen abantailak hauteman ditzan. Irisgarritasunaren eta ingurune horiek egokitzearen alde egitea inklusioaren alde egitea da29. Gure esker ona adierazi nahi diogu Salamancako Retina elkarteari eta ONCE Fundazioari.

Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

OHARRAK

  1. https://www.once.es/dejanos-ayudarte/la-discapacidad-visual/concepto-de-ceguera-y-deficiencia-visual (data honetan ikusia: 2023/04/15).
  2. https://www.ine.es/prensa/edad_2020_p.pdf (data honetan ikusia: 2023/04/30).
  3. https://www.asocide.org/personas-sordociegas/definicion/ (data honetan ikusia: 2023/04/15).
  4. https://apascide.org/sordoceguera/ (data honetan ikusia: 2023/04/30).
  5. Grekerazko tiflo, itsu, hitzetik.
  6. https://www.once.es/servicios-sociales/tecnologiayrecursosadaptados/servicio-bibliografico/la-adaptacion-bibliografica-sbo. (data honetan ikusia: 2023/05/02).
  7. Adibide gisa, "Da Vinci Kodeak 557 orrialde hartzen ditu, eta 23 cm-ko altuera eta 5 cm-ko lodierako liburuki bakar batean inprimatua dago. Obra horrek berak, braille sisteman, 31 cm-ko altuerako eta 30 cm-ko lodierako sei liburuki hartzen ditu" (IMSERSO, 2011, 44. or.)
  8. https://daisy.org/activities/standards/daisy/.
  9. 2023ko maiatzaren 25ean, W3Ck EPUB 3.3 bertsioa onartu zuen web-edukiaren nazioarteko estandar gisa, bai eta irisgarritasunari buruzko EPUB 1.1 gomendioak ere, EPUB edukiari WCAG 2 jarraibideak nola aplikatu definitzen dutenak.
  10. https://www.w3.org/WAI/standards-guidelines/wcag/glance/es
  11. Hemen zenbait gida erabilgarri: https://olgacarreras.blogspot.com/2021/10/guias-gratuitas-pdf-accesibles-con.html.
  12. Espainian, funtsezkoa da Tifloteknologia eta Berrikuntza Zentroa delakoa (CTI, Centro de Tiflotecnología e Innovación), ONCEren mende dagoena. Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako baliabide teknologikoen ekoizpena garatzea eta ikertzea da erakundearen helburua. https://cti.once.es/conocenos/que-es-el-cti.
  13. Usaimena baliatzen duten esperientziak ere proposatzen dira tarteka museoetan, erakusgai dagoen obrara hurbiltzeko estrategia gisa. MURAMen (Cartagenako Arte Modernoaren Museoa), adibidez, museoaren egoitza den Aguirre jauregiko behialako bizitza gogorarazten dute usaimen-baliabideen bidez. Usaimen-baliabide gisa, honakoak erabili dira: "zigarro-usaineko elementuren bat Camilo Aguirre jaunaren bulegorako, txokolate-usaineko usaimen-kapsula Aguirre andreak askariak antolatzen zituen bisita-gelarako, eta intsentsu-usaineko elementuren bat kaperarako" (ICOM, 2011). https://www.icom-ce.org/recursos/ICOM_CE_Digital/02/ICOMCEDigital02.pdf. Jakina, oso ezaugarri bereziak dituzten museoetan bakarrik da bideragarria eta erabilgarria baliabide hori.
  14. https://museo.once.es/.
  15. https://museo.once.es/que-es.
  16. Garrantzitsua da ukimenaren bidez ezagutzeko hautatutako artelanen materialak kontuan hartzea: ukitzeko egokiak diren ala ez, alegia. Baita ukimenaren bidez ezagutzeko artelan-bildumetan zaindu beharreko higiene-neurriak ere. Ikus gehiago hemen: Hermida (2016).
  17. Pertzepzio haptikoak zera adierazten du: "ukimenaren zentzua modu propositiboan erabiltzen dugunean, hau da, modu aktiboan eta borondatez, gure inguruko objektuak hautemateko modua". Informazioa "eskuak eta hatzak modu aktiboan erabiliz lortzen da, hartzailearen eskuan zuzenean emandako estimulazioaren harmen pasiboa alde batera utzita" (Ballesteros, 1993, 313. ог.).
  18. Ikus horri buruz 3.2 atalean adierazitakoa ere.
  19. Ikus bereziki Soler Gallego (2021).
  20. Adibidez, Prado Museoan, "Hoy toca el Prado" proiektuaren bidez, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako 3D lanak sortu ziren. Honako hauek, besteak beste: Leonardoren La Gioconda; Velazquezen La fragua de Vulcano; Grecoren El caballero de la mano en el pecho, edo Goyaren El quitasol.
  21. http://www.webmati.es/index.php?option=com_content&view=article&id=52:paneles-y-carteles-mas-usables&catid=15&Itemid=101.
  22. Hau da, nola iritsi jakiteko oinarrizko nozioak eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasun-zerbitzuak.
  23. https://discapacidadvisual.es/noticias/pavimento-podotactil-accesibilidad-en-la-via/999/ (data honetan ikusia: 2023/05/02).
  24. https://www.once.es/servicios-sociales/braille/comision-braille-espanola
  25. https://www.once.es/servicios-sociales/braille/documentos-tecnicos/documentos-tecnicos-relacionados-con-materiales-en-relieve/documentos/r1-planos-accesibles-1.pdf (data honetan ikusia: 2023/05/05).
  26. https://www.une.org/encuentra-tu-norma/busca-tu-norma/norma/?c=N0068104.
  27. https://perrosguia.once.es/es/legislacion/derecho-de-acceso.
  28. https://www.boe.es/eli/es-cl/l/2019/04/03/11/con.
  29. Argitalpen hau proiektu honen parte da: I+D+i PReLemma: Parámetros para recursos léxicos más accesibles - PID2022-1372100B-100. Finantzatzailea: MCIN/ΑΕΙ/10.13039/501100011033/.

Autismoa duten pertsonentzako irisgarritasuna

Marco Antonio Gutiérrez Berzosa, María Ángeles Beltrán Sánchez, Eva María Vidal Vaquero, José Manuel Bermejo Rodríguez, Marcia Regina Días Farfán, Antonia Atienza Sierra

Marco Antonio Gutiérrez Berzosa - Elisabet I.a Unibertsitatea

María Ángeles Beltrán Sánchez - ARIADNA elkartea

Eva María Vidal Vaquero - ARIADNA elkartea

José Manuel Bermejo Rodríguez - ASAS elkartea

Marcia Regina Días Farfán - ASAS elkartea

Antonia Atienza Sierra - Autismo duten pertsonen inklusiorako elkartea

Autismoaren espektroaren nahasmendua (AEN) neuro-garapenaren nahasmendu bat da, eta gizarte-komunikazioari eta -interakzioari eta pentsamenduaren eta jokabidearen malgutasunari eragiten die, batez ere. Horren ondorioz, AEN bat duten pertsonek benetako zailtasunak dituzte espazio publikoetan eskubide osoko herritar gisa parte hartzeko, baita liburutegi, artxibo eta/edo museoetan sartzeko eta parte hartzeko ere.

Irisgarritasun kognitiboa desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioan jasotako eskubidea da, eta hor sartzen dira autismoa duten pertsonak. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorrak, halaber, irisgarritasun unibertsalaren funtsezko zatitzat aitortzen du irisgarritasun kognitiboa, eta haren ezinbestekotasuna eta aplikazio-baldintzak arautzen ditu.

Eskubide hori eta desgaitasuna duten pertsonentzako beste eskubide oinarrizko batzuk kontuan hartuta, hurrengo kapituluak tresna erabilgarria izan nahi du, liburutegiekin zuzenean edo zeharka lotura duten pertsona guztiek praktika inklusiboak egin ahal izan ditzaten, horien bidez autismoa duten pertsonei espazio horietan erabateko autonomiaz jarduteko aukera emateko. Kolektibo hori osatzen duten pertsonen gaitasunetatik eta beharretatik abiatuta, «Autismoa duten pertsonentzako irisgarritasuna» atalak hainbat gomendio, estrategia eta jardunbide egoki biltzen ditu, kolektibo horrentzako irisgarritasun kognitiboa sustatzea eta indartzea helburu hartuta.

AUTISMOAREN ESPEKTROAREN NAHASMENDUA. HURBILPEN BAT

Autismoaren espektroaren nahasmendua (AEN) neuro-garapenaren nahasmendu bat da, eta nerbio-sistemaren konfigurazioan eta garunaren funtzionamenduan eragiten du. Bi arlotan sortzen ditu zailtasun nabarmenak: gizarte-komunikazioan eta -interakzioan, batetik, eta pentsamenduaren eta jokabidearen malgutasunean, bestetik.

1. taula. Autismoaren espektroaren nahasmenduak pertsonarengan dituen ondorioak. Iturria: APA, 2013
Larritasun-maila 1. maila 2. maila 3. maila
Pertsonak laguntza-premia du. Pertsonak laguntza-premia handia du. Pertsonak laguntza-premia larria du.
A irizpidea
Gizarte-komunikazioa
“In situ” laguntzarik gabe, pertsonak gizarte-komunikazioan dituen urritasunek arazo handiak sortzen dituzte. Gizarte-interakzioak hasteko zailtasuna, eta beste pertsona batzuen irekitasun sozialari emandako erantzun ezohiko edo desegokien adibide argiak. Adibidez, esaldi osoekin hitz egiteko eta komunikazioa ezartzeko gai den pertsona bat, baina beste pertsona batzuekin elkarrizketa zabalak izateko orduan huts egiten duena, eta lagunak egiteko saiakerak eszentrikoak eta normalean arrakastarik gabekoak izaten dituena. Hitzezko eta hitzik gabeko gizarte-komunikaziorako gaitasunen urritasun nabarmenak; itxurazko gizarte-arazoak, baita "in situ" laguntza izanda ere; lehen interakzio sozialak, baina mugatuak; beste pertsona batzuen irekitasun sozialari emandako erantzun ez-normalak gutxiago dira. Adibidez, esaldi sinpleak esaten dituen pertsona bat, bere interakzioa interes berezi oso zehatzetara mugatua eta ez-hitzezko komunikazioa oso eszentrikoa duena. Hitzezko eta hitzik gabeko gizarte-komunikaziorako gaitasunen gabezia larriek funtzionamendu-alterazio larriak eragiten dituzte; lehen interakzio sozialak, oso mugatuak; beste pertsona batzuen irekitasun sozialari emandako erantzuna minimoa da. Adibidez, hitz ulergarri gutxi erabiltzen dituen pertsona bat, harremana hasteko ahalegina oso gutxitan egiten duena, eta, egiten duenean, ezohiko estrategiak erabiltzen dituena (premiak betetzeko soilik) eta hurbilketa sozial oso zuzenei soilik erantzuten diena.
B irizpidea
Portaera mugatuak eta errepikakorrak
Portaeraren malgutasunik ezak interferentzia nabarmenak sortzen ditu funtzionamenduan, testuinguru batean edo gehiagotan. Jarduerak txandakatzeko zailtasuna. Antolamendu- eta plangintza-arazoek autonomiaz jokatzea zailtzen dute. Portaeraren malgutasunik eza, aldaketei aurre egiteko zailtasuna edo bestelako portaera mugatu/errepikakor batzuk argi eta garbi agertzen dira behatzaile baten begietara, eta interferentziak sortzen dituzte funtzionamenduan, hainbat testuingurutan. Antsietatea eta/edo zailtasuna ekintza-fokua aldatzeko. Portaeraren malgutasunik ezak, aldaketei aurre egiteko zailtasuna muturrekoak edo bestelako portaera mugatu/errepikakor batzuek interferentzia nabarmenak sortzen dituzte alor guztietan. Antsietate handia/zailtasuna ekintza-fokua aldatzeko.

Autismoa duen pertsonak ez du ezaugarri fisiko bereizgarririk, hau da, autismoa pertsonaren kondizio bat da, ez gaixotasun bat, eta, beraz, ez du sendabiderik. Autismoa duen pertsonak bizitza osoan izango du. Autismoa duen pertsonaren zailtasunak eta beharrak aldatuz joan daitezke bizitzan zehar, nahasmenduaren eboluzio-etapen, jasotako laguntzen eta eskuratutako trebetasunen arabera. Beraz, autismoa duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko, ezinbestekotzat jotzen da lanketa oso eta banakako bat egitea, esperientziarik onenetan oinarritua, laguntza espezializatuak ematera eta garatzera bideratua.

Ebidentzietan eta testuinguru naturaletan oinarritutako esku-hartzeek kolektibo horren eguneroko bizitzako jarduerak, errendimendu akademiko/profesionala eta gizarte-komunikazio eta -sozialerako gaitasunak hobetu ditzakete, eta eragin positibo handia izan dezakete haren ongizatean eta bizi-kalitatean. Detekzio eta esku-hartze goiztiarra oso garrantzitsua da pronostikorako eta eboluziorako. Adibidez, autismoa duen haur batek 2. mailako autismoa izan dezake haurtzaroan, eta 1. mailakora igaro heldutasun-garaian, esku-hartze egoki baten eta garapen ebolutibo on baten ondorioz.

Gaur egun, bi eskuliburu ditugu irizpide diagnostikoak ezartzeko: Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena (hamaikagarren edizioa) eta Buruko Nahasmenduen Diagnostiko eta Estatistika Gidaliburua (bosgarren edizioa, DSM-5). DSM-5aren (APA, 2013) irizpide diagnostikoen arabera, autismoa bi esparru edo dimentsiotan adierazten da, kapituluan zehar ikusiko dugunez, eta laguntza-premiaren mailaren arabera neurtzen da.

Autismoa duten pertsonak ulertzeko, kolektibo gisa dituzten ezaugarriak ezagutu behar ditugu. Argitu beharra dago ez daudela autismoa duten bi pertsona berdin, baina gehienek irizpide diagnostiko horiek betetzen dituzte, eta horiek dituzte, beraz, ezaugarri nagusiak. Ezaugarri horien agerpena aldatu egin daiteke pertsona batetik bestera, bai eta pertsona beraren baitan ere bere bizitzan zehar.

Aurkibidera joan

JARDUNBIDE EGOKIAK IRISGARRITASUN KOGNITIBOAN

Egia da aurrera egiten ari garela gizarte gero eta inklusiboago baten eraikuntzan, baina oraindik ere badira kendu beharreko zenbait oztopo, pertsona guztiak eguneroko bizitzan autonomia osoz moldatzea eragozten dutenak. Oztopo kognitiboak dira horiek: ingurunean bertan egonda, hura ulertzea zailtzen edo nahasketa eragiten duten seinaleak dira. Hori bereziki garrantzitsua da komunikazioaren arloan arazoak dituzten pertsonentzat, hala nola autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonentzat; izan ere, hezkuntzarekin, enpleguarekin, kulturarekin, aisialdiarekin eta denbora librearekin lotutako zerbitzuak eskuratzeko eta gozatzeko aukera oztopatzen diete.

Horretarako, pertsona horiek dituzten behar espezifikoei erantzun behar diegu, eta inguruneak (esan nahi baita, bai erabiltzen ditugun espazioak bai haiek erabiltzeko modua) hobetzeko proposamenak garatu.

1. Irisgarritasun kognitiboari buruzko legeria espezifikoa

Irisgarritasun kognitiboa garrantzitsua da, eskubide bat delako eta hala jasota dagoelako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Konbentzioan eta Espainiako legeetan. Osasuna, enplegua, hezkuntza, kultura eta beste eskubide batzuk erabiltzeko aukera ematen duen giltza da. Irisgarritasunik ezak diskriminazioa eragiten du; izan ere, aukera-galera dakar desgaitasuna duten pertsonentzat, dibertsitate funtzionala dutenentzat, narriadura kognitiboa dutenentzat edota arrazoiren bategatik edo besteagatik ingurunea ulertzeko laguntzak edo egokitzapenak behar dituztenentzat. Hori da AEN duten pertsonen kasua.

Espainiako Diputatuen Kongresuak, 2022ko martxoaren 16an, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorra aldatzea onartu zuen, irisgarritasun kognitiboa irisgarritasun unibertsalaren funtsezko zatitzat aitortuz eta haren ezinbestekotasuna eta aplikazio-baldintzak arautuz. Hau da, irisgarritasun kognitiboa lege da dagoeneko, eta horren bidez, informazioa eskuratzeko eta inguruneak ulertzeko erraztasunak eman nahi zaizkie pertsona guztiei, baita zailtasun edo narriadura kognitiboaren ondorioz laguntza-premiak dituztenei ere. Hori aurrerapauso handia da AEN duten pertsonentzat; izan ere, legeak jarraibideak eta gomendioak ematen ditu informazioa eskuragarria eta inguruneak irisgarriak izan daitezen, ulermenaren, komunikazioaren eta gizarte-interakzioaren arloan arazoak dituzten pertsonen behar espezifikoetatik abiatuta.

Hala, bada, 2022 Legeak, martxoaren 31koak, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bategina (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) aldatzen duenak, ezartzen du

[…]irisgarritasun kognitiboa irisgarritasun unibertsalean sartuta dagoela, zeina pertsona guztiei erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarri eragiteko aukera emango dien elementu gisa ulertu behar baita. Eta irisgarritasun kognitiboa irakurketa errazaren, komunikazio-sistema alternatibo eta handigarrien, piktogramen eta horretarako eskuragarri dauden beste giza baliabide eta baliabide teknologiko batzuen bidez hedatzen eta gauzatzen dela. Irisgarritasun kognitiboak, beraz, diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren estrategia eskatzen du, eta egin beharreko arrazoizko doikuntzen kalterik gabe ulertzen da.

Azken batean, irisgarritasun kognitiboa legez aitortzea ezinbesteko urratsa da ulertzeko zailtasunak dituzten pertsona guztien parte-hartzea eta aukera-berdintasuna bermatzeko. Gainera, garrantzitsua da legearen alderdi jakin batzuk bereziki kontuan hartzea, AEN duten pertsonek beren inguruneekin dituzten interakzioen kantitatea eta kalitatea handitzea ekarriko dutelako. Hauek dira alderdi horiek: espazio publikoak seinaleztatzea, baliabideak (teknikoak, teknologikoak…) eskuratzeko orduan “guztiontzako diseinu” irizpideak erabiltzea, testuak irakurketa errazera egokitzea eta komunikaziorako laguntzak sustatzea.

Europari eta kapituluan aztergai daukagun alorrari dagokionez, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak (2008) ezartzen du desgaitasuna duten pertsonek gainerako pertsonen baldintza berberetan izan behar dutela informazioa eta kultura eskuratzeko aukera. Horren barruan sartzen da liburutegietarako eta bestelako kultur baliabideetarako sarbidea.

Espainian, 1/1996 Errege Dekretuak, apirilaren 12koak, Jabetza Intelektualari buruzkoak, ezartzen du desgaitasuna duten pertsonek ere kultura eta informaraziorako sarbidea izateko eskubidea dutela, besteen baldintza berberetan, eta 1/2013 Errege Dekretuak, azaroaren 29koak, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorrak, ezartzen du pertsona guztiei bermatu behar zaiela kultura-baliabideetarako sarbidea, baita AEN dutenei ere.

2. AEN duten pertsonen gizarte-komunikazioa eta -interakzioa

Laguntza-maila handiagoa duten pertsonen kasuan, agerikoa da komunikazioak eta hizkuntzak garrantzi handia dutela gizarte-harremanetan, ikaskuntzan, egokitzapenean eta gizartean parte hartzeko orduan. Pertsona guztiek dute ingurunearekin interakzioan aritzeko beharra. Beraz, zenbat eta ulergarriagoa eta aproposagoa izan ingurunea, orduan eta aukera gehiago sortuko dira bertan parte hartzeko.

Ingurune irisgarriak sortzen lagunduko duten jardunbide egokiak sustatzeko, beharrezkoa da espazioak eta haietan dagoen informazioa behar bezala baloratzea, AEN duten pertsonek aurre egin beharreko zailtasunekin lotutako oztopoei irtenbideak eskaintzeko. Espazio bateko informazioa baloratzeko eta espazioak irisgarritasun unibertsala betetzen ote duen egiaztatzeko, kontuan izan behar da baldintza hauek bete ezean ez dela irisgarritzat joko:

  • Memorizazioak lehentasuna galtzea informazioa gogoratzeko tresna gisa erabiltzean.
  • Ahalik eta formatu osagarri gehien erabiltzea (bisuala, grafikoa…).
  • Hartzaileak antolaketa-trebetasun konplexuak erabili behar izatearen beharra murriztea.
  • Hiztegia edo irakurketa-maila hartzaileen ulermen-mailatik hurbilago egotea.

Bestalde, espazioak baloratzeko -gure kasuan, liburutegiak, artxiboak eta museoak-, honakoa jakin behar dugu:

  • Eskaintzen den informazioa nahikoa ote den espazioa ulertzeko eta bertan moldatzeko.
  • Eskaintzen den informazioa erabilgarria den edo hobekuntzak sartu behar diren.

Era berean, laguntza-maila txikiagoa duten pertsonek -Confederación Autismo España erakundearen «Conocer para comprender» gidaliburuaren arabera (2022)- zailtasunak dituzte gizarte-komunikazioan eta pentsamendu- eta portaera-malgutasunean. Hala ere, askotan, hitz egiteko erraztasun handia edo handi samarra izaten dute, eta adimen-gaitasun ertaina edo biztanleen batez bestekoa baino handiagoa.

2. taula. Gizarte-komunikazioa eta interakzioa laguntza-maila txikiagoarekin. Iturria: Autismo España (2022).
Nola komunikatzen da?
  • Zailtasunak ditu hitz gabeko komunikazioa ulertzeko (keinuak, aurpegi-adierazpenak, ahots-tonua…), baita kanal horren bidez transmititzen diren mezu sotilak ulertzeko ere.
  • Denbora luzez hitz egin dezake bere intereseko gaiez, baina zailtasunak ditu elkarrizketa noiz amaitu jakiteko.
  • Zaila egiten zaio “hitz egiteagatik hitz egitea” edo beste pertsona batzuekin “sozializatzeko” elkarrizketa bat izatea.
  • Oso literala da; hitzen esanahi zehatzaren arabera ulertzen du hizkuntza, eta, beraz, askotan ez ditu ulertzen txantxak, txisteak, metaforak edo sarkasmoak.
  • Bere ahozko adierazpena egokia da, baina, batzuetan, oso modu formalean erabiltzen du hizkuntza, eta zehatzegia izan daiteke, teknikoegia, are pedantea ere.
Nola erlazionatzen da besteekin?
  • Zaila egiten zaio “idatzi gabeko” gizarte-arauak ezagutzea eta ulertzea, eta, horregatik, batzuetan, konturatu gabe, portaera desegokia izan dezake.
  • Besteekin erlazionatu nahi du, baina ez daki nola, eta horregatik, batzuetan, bakartuta geratzen da.
  • Oso zaila egiten zaio pertsona askorekin aldi berean interakzioan aritu behar duen egoeretan moldatzea, eta horrek eman dezake ez duela harremanik izan nahi edo taldean integratu nahi.
  • Eman dezake ez dituela bere emozioak adierazten eta ez dituela besteena aintzat hartzen, baina kontua da oso konplexua egiten zaiola beste pertsona batzuen sentimenduak eta emozioak zein diren intuizioz konturatzea.
  • Zaila egiten zaio bere emozioak modu konbentzional batean adieraztea, eta, horregatik, batzuetan, modu desegokian, neurriz kanpo edo “lekuz kanpo” erreakzionatzen duela eman dezake.
Nola pentsatzen eta jokatzen du?
  • Bere pentsatzeko modua zurruna eta zehatza da, eta hori lagungarri zaio xehetasunetan arreta jartzea eta patroiak errepikatzea eskatzen duten jardueretan, baina zailtasunak ditu malgutasuna eskatzen duten edo arazoak konpontzeko aukerak bilatzea eskatzen duten zereginetan.
  • Errutina zalea da, eta, batzuetan, behin eta berriro errepikatzen ditu, oso modu zurrunean.
  • Errutinek segurtasuna eta jarduteko jarraibide zehatzak ematen dizkiote, baina haren portaera mugatzen dute, eta aldaketetara, egoera berritzaileetara edo aurreikus ezin daitezkeen egoeretara egokitzea eragozten diote.
  • Oso interes zehatzak eta espezifikoak ditu, denbora asko eskaintzen die eta haiei buruzko informazio asko biltzen du; batzuetan, bere elkarrizketa-gai nagusi bihurtzen dira.
  • Oso sentikorra izan daiteke giroko estimulu batzuekiko (zaratak, argiak, usainak, zaporeak ), gogaikarriak edo mingarriak suertatzeraino.
3. Gizarte-komunikaziorako eta -interakziorako gomendio orokorrak
3.1. Seinale ulergarriak erabiltzea

Seinaleztapen-sistema ulergarri batek puntu hauek izan behar ditu oinarri (Federación Autismo Galicia, 2016):

  • Kontzeptu bakoitzeko irudi bat erabiltzea: sinpleak eta intuitiboak izatea, identifikatzeko, bereizteko eta ezagutzeko funtzioak errazteko. Oro har, zenbat eta ikonikoagoak eta errealitatearekin zenbat eta antz handiagoa izan, orduan eta ulergarriagoak dira.
  • AEN duten pertsonak eta haien estilo kognitiboa gogoan hartuta -gehiago erreparatzen diete zatiei esanahi globalari baino-, gomendagarria da seinaleztapen-kartelak (piktogramak) irudi gutxiz osatuta egotea eta irudiak informazio-lauki berean agertzea, pertsona horiei gehiago kostatzen baitzaie irudiak barneratzea eta haien esanahi orokorra atzematea. Informazio zehatza behar dute, eta kontzeptu bat definitzeko elementu asko dituzten seinaleek arreta galarazi eta esanahi orokorra ulertzea zaildu diezaiekete.
  • Irudien formari dagokionez, AEN duten pertsonen kasuan kontuan hartu beharreko beste gauza bat da pertsona horiek ikusmen-integrazioko zailtasunak izan ditzaketela (ikusmen-itxiera, zehazki). Hori dela eta, zailtasunak izan ditzakete irudi baten zati bat bakarrik ikusita irudi osoa identifikatzeko. Hau da, irudi bat moztuta edo osatu gabe agertzen denean, pertsona horien pertzepzio-mekanismoek (ikusten ari direna ulertzen lagunduko liekeen irudi mentala eraikitzen ahalbidetzen dutenek) ez dute behar bezala funtzionatzen. Osatu gabeko figura baten testuinguruak eta harekin batera agertzen diren irudiak ez zaizkie beti lagungarri pertsona horiei, testuingurua ezagutzeko edo ondorioztatzeko dituzten zailtasunak direla eta.
  • Irudien arteko esanahi-koherentziari eustea. Mezua indartzeko “ideia bakoitzeko irudi bat” erabiltzea aldarrikatzen duen ideiari berriro helduz, ez da ahaztu behar ez dugula irudi bera erabili behar bi kontzeptu desberdin adierazteko.
  • Irudiarekin batera dagokion hitz idatzia agertuko da beti, asoziazioa errazteko; horrek, gainera, informazioa sartzeko beste modu bat erakusten du eta espazioen nomenklatura bateratzen laguntzen du. Hitza edo hitzak zentratuta egon behar dute. Tipografiak soila izan behar du (ikus «3.4.3 Irakurketa erraza» puntua), eta ez du hizkien pertzepzioa eta ulermena zaildu behar.
  • Kontuz testu bat irudi bihurtzen duten ikusizko euskarriekin, ikusmen-gainkarga deritzona eragin dezakegu. Testu baten ulermena erraztu nahi dugunean, pentsatu ohi dugu testuko hitz bakoitza irudi bana bihurtzea dela egokiena, beste hizkuntza batera itzultzea balitz bezala, baina kontuan izan behar dugu horrek ikusizko estimulu gehiegi erabiltzea dakarrela eta, askotan, argitu beharrean ilundu egiten duela mezua. Batzuetan, gehiegizko estimuluek -horietako asko arbitrarioak eta pertsona askorentzat ez oso argiak- ikusizko zarata eragin dezakete, eta mezuaren ulermen orokorra oztopatu. Hobe da kontzeptu garrantzitsu bakoitzeko irudi bat erabiltzea, irudiak ahalik eta ikonikoenak eta unibertsalenak izan daitezen saiatuz.
  • Kontuz geziak erabiltzean. Geziak erabiltzea oso ohikoa da ibilbideak seinalatzeko edo helbide bat adierazteko orduan, baina kontuan izan behar dugu aldez aurretiko ikaskuntza eskatzen duten sinbolo arbitrarioak direla eta AEN edo adimen-desgaitasuna duten pertsona askok ez dutela haien esanahia ezagutzen. Askotan, geziak beste irudi batzuekin batera erabiltzen dira helbidea adierazteko, kausa eta efektua erakusteko, ekintza bat irudikatzeko…
  • Seinaleak jartzean, aukerarik sinpleena erabiltzen saiatu behar dugu, sinbolo arbitrario gutxien dituena, kontzeptu nagusia zein den argi geratu dadin.
  • Batzuetan, oharkabean pasa daitezkeen objektuak edo nola erabili behar diren jakiteko argibideren bat behar dutenak seinaleztatuko ditugu.
  • Jarraibideak sekuentziatzea. Batzuetan, ekintza bat urrats sinple eta txikitan zatitzeak eta ilustratzeak lana ulertzen eta haren jarraipena eta plangintza egiten errazten du.
  • Erabilera-arauak bistaratzea. Baliteke pertsona batzuek informazioa beti begi-bistan egotea behar izatea arauak gogoratzeko eta, hala, errazago betetzeko.
3.2. Seinaleztapena irakurgarriagoa izan dadin

Nire ingurunea ulertzen dut (Comprendo mi entorno, Galiziako Autismo Federazioa, 2016) gidaliburuaren arabera, seinaleztapenak honako irizpide hauetan oinarrituta egon behar du:

  • Irudien diseinuari eta formari dagokionez, gogoratu behar dugu irudiak erabilgarria izan behar duela, ez polita. Ez dugu kolore gehiegi erabiliko, irudiaren esanahi orokorretik desbidera baitezake horrek pertsonaren arreta.
  • Irudi nagusiaren eta hondoaren arteko kontrastea zaintzea ere garrantzitsua da. Hondoaren kolorea oso deigarria bada, irudiarekin nahasi daiteke, eta pertzepzioa zaildu. Pertsona batzuentzat, kontraste handiko zuri-beltzeko piktogramak dira ulertzen errazenak. Beste kasu batzuetan, hondo zuriaren gaineko lerro beltzek ez dituzte behar bezain argi zehazten eta mugatzen irudiak, eta haietako batzuk kolorez nabarmendu behar izaten dira, erakusten ari garena hobeto ulertzen lagunduko duten irudi esanahidunak osatzeko.
  • Kasu askotan, koloreak oso laguntza-baliabide baliagarria izan daitezke eremuak mugatzeko, ikus-bideak (aurrerako ikusiko ditugu) seinaleztatzeko, informazio-karteletako atalak bereizteko…
  • Formaren estetika eta koherentzia ere kontuan hartu beharrekoak dira. Irudiak eta hitzak zentratuta ager daitezen zainduko dugu. Era berean, espazio bateko euskarri guztiek elkarren artean koherentzia gorde dezaten zainduko dugu, eta irudiaren eta letraren estiloa eta tamaina antzekoak izan daitezen ahaleginduko gara.
  • Forma bezain garrantzitsua da kokalekua, seinaleak non jartzen diren. Erraz ikusteko, ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izan daitezen, ibilbide egoki batzuk aztertu eta prestatuko ditugu. Espazioan egon daitezkeen oztopoek edota ibilbide labirintikoek sortzen dituzten arazoak konponduko ditugu, seinaleak ondo ikusteko zein distantziatan egon behar duten kalkulatuko dugu, eta ibilbideko ziurgabetasun-guneak -hau da, bideak gurutzatzen diren guneak- argituko ditugu, gure xedera iristeko zer bide hartu erabaki beharko baitugu toki horietan.
  • Seinaleak kokatzeko toki egokienak zein diren aztertu beharko da, espazioaren barne-banaketa eta erabilera kontuan hartuta. Seinaleak leku eta altuera egokian ipiniko ditugu, erabiltzaileek ondo ikusi ahal izateko moduan. Horretarako, kontuan hartuko dugu askotariko jendeak baliatuko duela seinale horien laguntza, gurpil-aulkian ibiltzen diren pertsonak eta haurrak tartean, eta, horregatik, haientzako altura egokian ipiniko ditugu, burua gehiegi goratu beharrik izan ez dezaten, edota, seinaleak, kokapen desegokigatik, oharkabean pasa ez daitezen haientzat. Behin altuera egokia zein den argituta, zer den hobe erabakiko dugu, seinaleak atean bertan ipintzea, edo, aitzitik, ate ondoan ipintzea, horman. Izan ere, ate batzuk irekita egon ohi dira, eta horrek zaildu egingo luke seinalea une oro ikus-eremu egokian egotea. AEN duten pertsona batzuentzat, garrantzitsua da argi izatea zer dagoen ateez bestaldean, eta jakitea horietako zeinetatik sar daitezkeen eta zeinek duten sarrera debekatua.
  • Oso garrantzitsua da, ahal den neurrian, piktogramak edo sinbolo unibertsalak erabiltzea, komunitatean erabilera zabala dutenak eta seguruenik beste leku batzuetan ere aurki daitezkeenak. Sinbolo horien erabilera orokortzea eta hedatzea errazten da horrela.
  • Piktogramak inprimatzeko edo irudikatzeko materialak ere egokia izan behar du. Ikusmena oztopatuko ez duen material bat izan beharko du, testua eta irudia hainbat angelutatik ikusteko aukera emango duena. Argi-islak saihestu eta material satinatuak baztertuko ditugu, irudien diskriminazioa zailtzen dutelako.
3.3. Espazioak egituratzea eta mugatzea

Galiziako Autismo Federazioaren Nire ingurunea ulertzen dut gidaliburuak (2016) ondo azaltzen duenez, espazioak bereizteko eta mugatzeko baliagarria izan daitekeen beste baliabide eskuragarri batzuk gida-bandak eta zutoin bereizleak dira, TEACCH Sistemak proposatzen duenaren ildotik. Zenbait eraikinen egitura eta barne-banaketa labirinto ulertezina izan daiteke pertsona askorentzat. Askotan, ikusizko seinaleztapena ez da behar bezain argia eta intuitiboa (norabide-gezi soilak erabiltzen direnean, adibidez), ez behintzat espazioak ulergarria eta erabilgarria izateko beharko lukeen bezain. Batzuetan, ikus-bideak erabili behar izaten dira, hala nola, gida-bandak, hau da, espazioko zorua toki batetik bestera zeharkatzen duten kolorezko lerroak, gure helmugaraino bidea erakusten digutenak, hasieratik bukaeraraino. Laguntza mota horrek abantaila bat du AEN duten pertsonentzat, oinarrizko informazioa bistan egotea denbora guztian; seinaleztapenak segurtasuna eta informazio fidagarria ematen du, eta, hala, ibilbidea egiten errazten. Ibilbidean zehar, gomendagarria da tarteka gogorarazpen-oharrak jartzea, ikusizkoak zein idatzizkoak, bideak nora daraman gogorarazteko. Batzuetan, oinatz itxurako seinaleak erabil ditzakegu laguntza gisa, itxaroteko leku bat, irteera-puntu bat edo igarobidea bera markatzeko.

Bestalde, zutoin bereizleak -ilarak bideratzeko edo sarbidea debekatua duten eremuak mugatzeko erabili ohi direnak- baliagarriak izan daitezke askotan, hala nola zoruko markak (lerroak, oinatzak) behar bezain argiak ez direnean. Gure helburua espazio bat zedarritzea bada, baliteke zoruko marrak ez izatea eraginkorrak guztiontzat, zenbait baldintza bete behar baitira horiek interpretatzeko. Lehenik eta behin, pertsona behera begira egotea eta lurrari erreparatzea, eta, ondoren, marra hori muga gisa ulertzea, zeharkatu ezin den horma gisa. Batzuetan, kordoia edo koloretako zintak dituzten zutoinak jartzea izaten da errazena, bidean haiekin topatzea aski baita behar bezala interpretatzeko. Hesi fisiko erreal, konkretu, ikusgarri eta ukigarri gisa funtzionatzen dute, eta, kasuaren arabera, pertsona gelditzera behartzen edo bidean aurrera jarraitzera gonbidatzen dute.

3.4. Gizarte-ulermena eta -komunikazioa erraztea

Autismo España Konfederazioaren (2022) Ulertzeko, ezagutu (Conocer para comprender) gidaliburuan, gomendio hauek ematen dizkigute autismoa duten pertsonekin erlazionatzeko.

  • Egin gogoeta egunero aurre egin behar diezun gizarte-erronkei buruz, eta saia zaitez erronka horiek ulertzen ez dituen eta nola aurre egin ez dakien pertsona baten tokian jartzen.
  • Saia zaitez pertsona horren esperientziarekin enpatia sentitzen eta hura ulertzen, nahiz eta batzuetan “konbentzionala” denetik oso bestelakoa izan.
  • Saiatu pertsona hori ondo ezagutzen, haren gustuak eta interesak, haren indarguneak eta ahuleziak ezagutzen, saiatu harentzat garrantzitsuak diren gauzak zein diren jakiten.
  • Era esplizitu batean azaldu beharko zaizkio pertsona gehienentzat begien bistakoak diren kontzeptu batzuk (gizarte-harremanei buruzkoak gehienbat).
  • Saiatu hizkuntza zuzena eta zehatza erabiltzen, anbiguotasunik edo zentzu bikoitzik gabe. Komunikazioa errazagoa eta gogobetegarriagoa izango da horrela beste pertsonarentzat.
  • Argi izan behar duzu haren jokabideak ez direla apetatsuak edo nahitakoak. Mundua ulertzeko eta bertan moldatzeko beste modu bat islatzen dute.
  • Saiatu haren errutinen eta “zurruntasunen” garrantzia ulertzen. Segurtasuna ematen dioten elementu garrantzitsuak dira. Haiek malgutzen lagundu dezakezu, zure ikuspegia inposatu gabe.
  • Galde egiozu zein den berari laguntzeko modurik onena. Bere indarguneak eta ahulguneak azalduko dizkizu eta nola lagundu diezaiokezun esango.
4. Irisgarritasun kognitiboa hobetzeko tresnak eta estrategiak
4.1. Komunikazio handigarria eta alternatiboa

Autonomia Pertsonaleko eta Laguntza Teknikoetako Estatuko Erreferentzia Zentroaren arabera (CEAPAT), honela definitzen da komunikazio handigarria eta alternatiboa (KHA):

ahozko komunikazioan zailtasunak dituen pertsona batek edozein ingurunetan bere burua modu eraginkorrean adierazteko eta elkarreragiteko erabiltzen duen bitartekoa. Horretarako, bere gaitasunetara egokitutako beharrezko laguntzak ditu, solaskideekin batera partekatzen dituenak, eta eskubideak erabiltzeko eta gizartean aktiboki parte hartzeko bidea ematen diotenak, aukera-berdintasunean (Autonomiarako eta Laguntza Teknikoetarako Estatuko Erreferentzia Zentroa, 2018).

Beraz, KHA da komunikazio-arloan eta gizarte-interakzioan arazoak dituzten pertsonei (zehazki, ahozko komunikazioan zailtasunak dituztenei edo ahozko hizkuntzaren narriadura dutenei) bere burua adierazteko aukera ematen dien bitartekoa. Hau da, sinbolo grafiko eta/edo keinu bidezkoen adierazpen-moduak dira, pertsona horiek komunikazioan eta hizkuntzan aurkitzen dituzten zailtasunak gutxitzea edo konpentsatzea helburu dutenak.

Komunikazio-sistema handigarri eta alternatibo horien bidez, pertsonek beren gaitasunetara egokitutako beharrezko laguntzak izango dituzte, beren solaskideekin batera erabiltzeko moduan, era guztietako egoera eta testuinguruetan esku hartzen duten komunikazioak partekatuz eta trukatuz, eta, hala, eguneroko esperientzietan erlazionatzeko, parte hartzeko, gozatzeko eta ikasteko bidea eginez. Gainera, bereizketa bat egiten da: batetik, Komunikazio Handigarria dago -pertsonaren ahozko hizkuntzak besteekin komunikazio eraginkorra ezartzeko edo haren komunikazio-beharrak asetzeko balio ez duenean erabiltzeko baliabideak eskaintzen dituena-, eta, bestetik, Komunikazio Alternatiboa -pertsonaren komunikazio-bide nagusia bilakatzen dena, haren ahozko hizkuntza ulergaitza edo hutsala denean.

Sinboloen sistema eta laguntza-produktuak

AEN duten pertsonentzat, laguntza-premia handiak dituzten kasuan, komunikazio-sistema handigarri eta alternatibo horiek komunikazio-tresna ahaltsuak dira: arlo horretako oztopo kognitiboak gainditzen laguntzen diete, komunikazio eraginkorra erraztuz. Sinbolo grafikoak marrazki eta argazkietan edo sistema piktografikoetan oinarritu daitezke (adinagatik edo desgaitasunagatik alfabetatu gabe dauden pertsonei aplikatzen zaizkie). Sistema piktografikoak pertsonen, objektuen, lekuen, ideien, ekintzen eta abarren irudikapena dira, irudien edo sinboloen bidez.

Sistema horiek oinarrizko komunikazio-mailetatik aurreratuenetaraino doaz. Bi dira erabilienak: KSP (komunikazio-sistema piktografikoa) eta ARASAAC (KHArako Aragoiko Ataria), Creative Commons lizentzia duen erabilera libreko ataria. Sinbolo grafikoak erabiltzeko, beharrezkoa da laguntza-produktuak erabiltzea, hala nola panelak, taulak edo komunikazio-koadernoak. Laguntza-produktu horiek euskarri fisikoak edo teknologikoak dira, pertsonak bere ingurunearekin (familia-, gizarte-, kultura- eta hezkuntza-ingurunearekin) erlazionatzeko erabiltzen dituen hitzen irudiak dituztenak.

Laguntza-sistemen eta -produktuen erabilera esku-hartzeko, sentsibilizatzeko, gaitzeko eta irakasteko prozesu baten parte da, eta prozesu horretan inplikatuta egon behar dute bai erreferentziazko pertsonek (senitartekoek, lankideek, hainbat arlotako profesionalek…), bai AEN duten pertsonen eguneroko bizitzako ingurune esanguratsuek. Horretarako, hasteko, pertsonaren gaitasunak, beharrak eta nahiak ebaluatu behar dira, bai eta ingurunearen ezaugarriak eta eskaerak ere, ondoren komunikaziorako laguntza-sistema eta laguntza-produktu egokienak zein diren erabakitzeko. Azken helburua da AEN duen pertsonari beharrezko trebetasunak eta edukiak ematea, une bakoitzean zer komunikatu nahi duen, nola komunikatu nahi duen, norengana jo nahi duen erabaki ahal izan dezan eta ulertuko dioten ziurtasuna izan dezan.

Piktogramak erabiltzea

Piktogramak ikur grafikoak dira, errealitatea irudi bihurtu eta eguneroko bizitzako objektuak, ekintzak, kontzeptuak edo ideiak irudikatzeko balio digutenak, konkretutik abstraktueneraino. Piktogramak ikusizko hizkuntza bat dira, erabilera eta hartzaile asko eta askotarikoak izan ditzakeena. Ez da AEN duten pertsonentzat berariaz sortu;, ikusmen-kanalarekin lan egiten duten beste pertsona batzuentzat ere baliagarria da. Oso aukera ona da liburutegi bateko guneak, eremuak eta sekzioak seinaleztatzeko.

Jarraian, Federación Autismo Galicia (2016) erakundeak Nire ingurunea ulertzen dut gidaliburuan proposatzen duen seinaleztapena hobeto ulertzeko kontuan hartu beharreko zenbait orientabide ematen dira: Irisgarritasun kognitiboaren eskuliburua autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonentzat.

  • Piktogramek sinpleak eta intuitiboak izan behar dute. Hobe da kontzeptu bakoitzeko irudi bat erabiltzea. Adibidez: “hemen isilik egon behar dugu” adierazteko, nahikoa litzateke isiltasuna agintzeko keinua egiten duen pertsonaren piktograma.
  • Seinaleztapen-kartelek ez dute irudi askorik behar kontzeptu bat informazio-lauki batean definitzeko. Informazioak zehatza izan behar du.
  • Ez erabili moztutako irudiak edo osatugabeak. AEN duten pertsona batzuek zailtasunak dituzte testuingurutik falta den informazioa ateratzeko edo ondorioztatzeko eta irudiak adierazten duenari esanahia emateko.
  • Ideia bakoitzeko, irudi bat erabili. Ez erabili irudi bera bi kontzeptu desberdin adierazteko.
  • Irudiari idatzizko etiketa bat gehitu (gunearen, eremuaren edo sekzioaren izena), asoziazioa errazteko.
  • Ez erabili ikus-estimulu gehiegi mezuan, hitz bakoitza piktograma bat bihurtuta. Eraginkorragoa da nabarmendu beharreko kontzeptu bakoitzeko irudi bat erabiltzea, eta irudiak ahalik eta ezagunenak eta unibertsalenak izatea.
  • Kontuz ibili behar da geziak irudiekin batera erabiltzearekin, AEN duten pertsona askok ez baitakite zer esan nahi duten.
  • Hautatu beti aukerarik errazena eta ahalik eta sinbolo erantsi gutxien dituena, sinbolo gehiegi erabiltzeak kontzeptu nagusia ondo ulertzea eragotz baitezake.
  • Seinaleztatu, halaber, erabilera-argibideren bat behar duten objektuak (musika edo filmak erreproduzitzeko gailuak, adibidez).
  • Sekuentziatu jarraibideak urratsez urrats. Adibidez: liburutegiko funtsak mailegatzeko prozesua; katalogoa kontsultatzeko prozesua; liburu edo gai interesgarri bat aurkitzeko prozesua…
  • Erabilera- eta jokabide-arauak liburutegiko hainbat gunetan banatzea proposatzen da, beti gogoan izateko.
4.2. Ikus-laguntzak

AEN duten pertsonek zailtasun bereziak dituzte gizarte-arloan eta hizkuntzaren erabileran, eta, horregatik, ikus-laguntza argiak behar dituzte espazioak seinaleztatzean. Pertsona horientzat, oso garrantzitsua da jakitea zer espero den haiengandik une edo egoera bakoitzean, zer gertatzea espero daitekeen testuinguru bakoitzean eta zer pauso eman behar diren zerbitzuak erabiltzeko orduan. Informazioa begiz jasotzea, gertatuko denari aurrea hartu ahal izatea euskarri desberdinetan jarritako piktogramei esker (agendak, kartelak, seinaleak, liburuxkak, informazio-panelak, planoak…), oso lagungarria zaie gizarte-ulermena hobetzeko, jokabidea antolatu eta arautzeko, autonomia pertsonala garatzeko eta partaidetza-maila handitzeko. Ikusizko informazio eman eta ingurunea hobeto ulertzen laguntzen duten bitarteko asko daude. Adibidez: irakurketa errazeko testuak, irudiak, gailu teknologikoak, ikus-bideak…

Baina kontua ez da soilik espazioa seinaleztatzea eta laguntza-bitartekoz hornitzea, baizik eta hura modu esanguratsuan erabiltzeko aukerak sortzea ahalik eta pertsona gehienentzat. Liburutegien edo museoen kasuan, irisgarritasuna hobetuz gero erabiltzaile-esperientzia hobea lortzen da.

4.3. Irakurketa erraza

Irakurketa erraza tresna bat da, testuak aurkezteko metodo bat, informazioa eta kultura eskuratzeko bidea errazten duena, pertsonen oinarrizko eskubide gisa, haien gaitasunak edozein direla ere. Beraz, irakurketa erraza terminoa testu idatzien egokitzapena da, irakurketa eta ulermena erraztea ahalbidetzen duena. Kontuan hartu beharreko beste irtenbide bat da, edukiak denen eskura egon daitezen, guztiontzat irisgarriak izan daitezen; hala ere, kontuan izan behar da irakurtzeko eta idazteko gaitasuna duten pertsonentzat bakarrik dela baliagarria. Ez bada hori kasua, badira beste laguntza-bitarteko batzuk ere (aurreko puntuetan aipatutakoak, adibidez), hala nola, irudiak eta piktogramak, zeinu-hizkuntza, komunikazio handigarria eta alternatiboa…

Irakurketa errazaren definizioa irakurketa errazeko UNE 153101:2018 EX arauan dago jasota. Dokumentuak egiteko jarraibideak eta gomendioak. Irakurketa errazari buruz argitaratzen den munduko lehen kalitate-araua da. Dokumentuak egiteko edo egokitzeko moduari buruzko argibideak ematen ditu, ulerterrazak izan daitezen. Argibide horiek betetzeaz gainera, ezinbestekoa da proiektu bakoitzaren hartzaileak kontuan hartzea, azaldutakoaren egokitasuna eta garrantzia baloratzeko.

Garrantzitsua da aurkezten diren testuen edukiei eta formari erreparatzea, nahiz eta irudiz hornituta egon. Testuen bidez informazioa, kultura… eskuratzeko aukera ematen duten bizi-egoera asko daude. Hori ez da berez eskubide bat, eta beste batzuk erabiltzeko aukera ere ematen du: parte-hartzeko eskubidea, adibidez. Gure bizitzan erabakigarriak izan daitezkeen erabakiak hartu ahal izateko, aurrena ulertu egin behar dugu. Adibidez, irakurketa errazak (testu egokituak, irudidun testuak) emandako informazioak beste informazio interesgarri askorako sarbidea eman diezaieke pertsona horiei: legediari buruzko informazioa, administrazio publikoetako dokumentazioa, txosten eta emaitza medikoak, lan-kontratuak eta beste.

Zenbait eskuliburuk xehetasunez deskribatzen dituzte irakurketa errazeko testuak egiteko jarraitu beharreko irizpideak. Hona hemen Irakurketa Erraza erabiliz ulermena hobetzeko gomendioetako batzuk.

  • Hizkuntza, zehatza, erraza eta zuzena erabili.
  • Esaldi laburrak erabili, esaldi bakoitzeko ideia bakarra azalduz.
  • Ez erabili metaforarik edo zentzu bikoitzik. Maiz erabiltzen diren hitzak aukeratu. Adibideak erabili termino zailak azaltzeko.
  • Saihestu kontzeptu abstraktuak.
  • Aukeran, hobe aditz forma aktiboak erabiltzea, pasiboak baino.
  • Saihestu ezezkako esaldiak eta ezeztapen bikoitzak.
  • Testuan zenbakiak agertzen direnean, haiek idazteko hobe zenbakiak erabiltzea, letrak baino.

2021ean, Erabateko Inklusioa organizazio-sareak «Irakurketa errazari buruzko UNE 153101:2018 EX araua. Dokumentuak egiteko jarraibideak eta gomendioak» delakoaren laburpen bikaina egin zuen. Araua praktikan aplikatzeko unean ikustea gomendatzen dugu.

4.4. Laguntzaile pertsonalaren figura

39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak, aitortu eta arautu egiten du laguntzaile pertsonalaren figura. Laguntza Pertsonala ezinbesteko giza tresna da desgaitasuna duen pertsona batek gainerako herritarrena bezalako bizitza bat izan dezan: lan eginez, ikasiz, oporretan ibiliz, konpromiso pertsonalak eta sozialak hartuz, aisiarako eta denbora libreaz gozatzeko aukerak sortuz… Laguntza Pertsonalaren bidez, desgaitasuna duen pertsonak edozein alorretan hobetu dezake bere bizi-jarduera: lanean, familian, prestakuntzan, aisian, gizarte harremanetan, bizitza pertsonalean. Beraz, laguntzak egoera asko eta askotarikoak hobetzera bideratuta egon daitezke (PREDIF, 2015).

Erabateko Inklusioa (2019) organizazio-sarearen arabera, laguntzaile pertsonalaren rola ez da zaintzailearena; pertsonaren eguneroko bizitzako jardueretan laguntza ematea da haren helburua; modu independentean bizitzeko eta komunitateko kide izateko eskubidearen parte da. Laguntza Pertsonalak askatasuna, independentzia eta erabakiak hartzeko gaitasuna ematen ditu.

Goraxeago azaldutakoarekin bat etorriz, laguntzaile pertsonalaren laguntzak:

  • Pertsona dagoen lekuan bertan emango dira, hari eguneroko edota aukeratutako inguruneetan lagunduz. Pertsonak ez du zentro espezifiko batera joan beharrik izango Laguntza Pertsonalaren laguntzak jasotzeko; Laguntzaile Pertsonala bera joango da pertsona dagoen lekura.
  • Autismoa duen pertsonaren partaidetza eta autonomia handitzera bideratuta egongo dira beti laguntzok.
  • Neurrian emango dira, pertsona horrek bidezko eta beharrezko laguntzak jasotzen dituela ziurtatuz, ez gehiago, ez gutxiago.
  • Komunikazio-sistema alternatiboak edo handigarriak behar dituzten ikasle autisten komunikazioa erraztuko dute. Askotan, laguntzaile pertsonala AEN duen ikaslearen borondatearen eta interesen interpretari bihur daiteke, ikasleak komunikazio funtzionalik ez duenean.

Hona hemen laguntzaile pertsonalaren helburuak:

  • Autismoa duen pertsonaren ongizate emozionala bultzatzea: haren antsietate-maila murriztea egin beharreko jardueraren aurrean, presio sozialaren aurrean (zailtasuna arauak betetzeko, galderei erantzuteko, egoerak eta emozioak ulertzeko eta abarretarako), eta ingurumen-baldintza asaldagarri jakin batzuen aurrean (hots jakin batzuk, ikusmen-desordena, gehiegizko zarata edo berbotsa). Autoerregulazio-estrategia batzuk ematea eta doikuntza batzuk egitea da kontua, jarduera bat egiteko eta parte hartzeko baldintzarik onenetan egon dadin.
  • Komunikazio-truke arrakastatsuak bultzatzea: laguntza eskaintzea, beste pertsona batzuei nola erantzun, nola galdetu, nola zuzendu jakiteko; laguntza eskatzen jakitea zerbait egin ezin duenean, ulertzen ez duenean edo egiten ez dakienean. Laguntza eskaintzea komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak erabiltzeko orduan, AEN duen pertsonak halakorik erabili behar izanez gero.
  • Testuingurua ulertzea: egoerak behar bezala ulertzea, une zail edo konplexuetan zer esan eta nola jokatu jakiteko; inguruan gertatzen ari denaren interpretazio oker edo idiosinkrasikoren bat egiten badu, hori ikusten eta zuzentzen laguntzea. Puntu horretan, emozioen ulermenak eta emozioek jokabidean duten eraginak garrantzi berezia hartzen dute.
  • Arau eta konbentzio sozialak ulertzea, batzuetan ez baitira esplizitu egiten, jakintzat ematen direlako (adibidez, egoerak hala eskatzen duenean isilik egotea, jendaurrean egokitzat jotzen ez diren jokabideak saihestea, hala nola kamiseta altxatu eta hazka egiten hastea, eta abar).
  • Funtzio betearazleetako trebetasunak hobetzea, hala nola materiala eta lana antolatzea, zeregin bat egitean adi egotea, zehaztutako denboretara egokitzea, aldaketak edo ezustekoak gertatzen direnean malgutasunez jokatzea, arazoak konpontzea eta abar.
3. taula. Liburutegiak erabiltzeko gomendioak. Iturria: FEAPS Madrid (2014)
Orientazioa eta lokalizazioa
  • Sarreran, liburutegiko areto eta guneen banaketa plano bat eskaini, liburutegiko zerbitzuak eta sekzioak azkar lokalizatu ahal izateko.
  • Informazio-gunea argi seinaleztatu.
  • Ibilbide nagusiek zabalak izan behar dute; zerbitzu komunek (larrialdietarako irteerak, komunak), aretoek eta sektoreek argi seinaleztatuta egon behar dute.
  • Kode kromatikoak erabili liburutegiko aretoak eta sekzioak bereizteko, eta piktogramak, apalategi bakoitzeko edukiak identifikatzen laguntzeko.
  • Erakusmahai bat jarri, katalogoko nobedadeekin, erraz ikusteko moduko toki batean.
  • Apalategiak sailkatzean, saiatu ordena logiko bati jarraitzen; zenbakizkoa eta goranzkoa bada, hainbat hobe.
Arreta-mahaia
  • Behar bezala prestatu langileak autismoaren espektroko nahasmendua duten herritarrei arreta emateko.
  • Laguntza Pertsonala eskaini liburuak bilatu eta mailegatzeko.
  • Argi adierazi liburutegia erabiltzeko jarraibideak, piktograma bidezko informazioa jasotzen duen euskarri inprimatuak banatuta (kartelak, liburuxkak).
Bilaketa katalogoan
  • Liburuen katalogoa informatizatuta dagoenean, softwareak erabilera errazekoa izan behar du, eta barruko seinaleztapenerako erabiltzen diren kode kromatiko eta piktograma berberak izan behar ditu txertatuta.
  • Argi seinalatu bilaketak idazteko testu-kutxak; ez dadila beharrezkoa izan izenburuak edo egileen izenak osorik idaztea.
  • Bilaketaren emaitzak ulergarriagoak dira dokumentuaren azalaren irudi bat badaramate.
  • Bilaketaren emaitzan, ondo legoke liburua non dagoen erakusten duen irudi bat agertzea liburutegiko plano batean kokatuta, sekzioa eta apalategia bilatzea errazteko.
  • Bilaketaren emaitzan, ondo legoke liburuaren kokapena, azalaren argazkia eta artxibo-kodea inprimatzeko aukera ematea.
  • Liburua apalategi batean badago, iristeko zaila den altuera batean, hala adierazi beharko litzateke bilaketaren emaitzan bertan, erabiltzaileak langileei laguntza eskatu ahal izan diezaion.
Katalogoa
  • Sartu irakurketa errazeko liburuen katalogoa, baita sekzio edo apalategi espezifiko bat ere.
  • Gogorarazi audioliburuak edo irudi-liburuak ere badirela, irakurketa-idazketarik gabeko pertsonentzat.
  • Mota horretako liburuak edukitzeko toki edo gune irisgarriak eskaini.
Beste zerbitzu batzuk
  • Prestatu eta martxan jarri jarduera inklusiboak: irakurketa-klubak eta beste.
5. Natura-ingurunean jardunbide egokiak gauzatzeko proposamenak

Aurreko orrialdeko 3. taulan, kontuan hartu beharreko gomendio batzuk azaldu ditugu. Irisgarritasun kognitiboari buruzko gomendioen gidatik aterata daude (FEAPS Madrid, 2014).

5.1. Komunikazio-koadernoak

Komunikazio-koadernoak OSO baliabide erabilgarria dira liburutegietako erakusmahaietan arreta ematen jarduten pertsonentzat; izan ere, komunikazioaren arloan narriadura kognitiboa duten pertsonen eskaerak behar bezala ulertzen eta erantzuten lagunduko dien tresna dira.

4. taula. Jardunbide egokiak egiteko proposamena: «Komunikazio koadernoak» Egileak egina.
Zer da?
  • Komunikazio-koaderno bat, AEN duten pertsonei (bereziki, laguntza-premia handiak dituztenei) liburutegi batean komunikatzeko aukera ematen diena, espazio horretan dauden interkazio-aukerekin (eskaerak, iradokizunak, kontsultak, bilaketak, maileguak, erreferentziazko pertsonak...) lotutako irudiak (marrazkiak, argazkiak edo piktogramak) eskainiz.
  • Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko eta gozatzeko ahalik eta autonomia handiena eskaintzea da komunikazio-kodernoen helburua.
Norentzat da?
  • AEN duten pertsonentzat eta, oro har, komunikazioaren arloan eta, bereziki, ahozko hizkuntzaren arloan zailtasunak dituztenentzat.
  • Garrantzitsua da liburutegietan laguntzaile natural gisa diharduten pertsonek komunikazio-koadernoak izatea, AEN duten pertsonekin eraginkortasunez elkarreragin ahal izateko.
  • Koaderno horretan, liburutegia erabiltzeko arauei eta espazioak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio espezifikoaz gain, AEN zertan datzan (funtsezko alderdiak) eta nahasmendu horrek pertsonen eguneroko bizitzan (gizarte-harremanetan, komunikazioan, portaeran) nola eragiten duten jakiteko informazio laburtua ere jasotzea komeni da.
  • Horrela, liburutegietako profesionalek liburutegi bateko erabiltzaile-esperientzia ulertzen lagundu ahal izango diete pertsona horiei, haien autoestimua handitzen eta ikaskuntza aberasten laguntzeaz gain.
Nola egiten da eta nola erabiltzen da?
  • Koadernoaren formatua erabiliz, koaderno bakoitzean pertsonak erabiltzen dituen hitz (edo guk txertatu nahi dugun informazio-ale) adina orrialde sartuko dira.
  • Orrialdeetan, liburutegiko espazioen, pertsonak liburutegian erabil ditzakeen hitzen eta egin ditzakeen ekintza espezifikoen irudi adierazgarriak jasotzen dira.
  • Ekintzen kasuan (kontsulta- eta mailegu-zerbitzurako, esaterako), garrantzitsua da prozesua urratsez urrats sekuentziatuta azaltzea.
  • Orrialdeak edukiaren arabera multzokatu daitezke, liburutegiak gaiak eta arloak seinaleztatzeko eta sailkatzeko erabiltzen duen irizpideari jarraiki (irudiak eta koloreak erabiliz, esaterako).
Adibideak
  • Liburutegiko erabilera- eta portaera-arauak: isilik egotea, materiala eta espazioa zaintzea, norbera identifikatzeko erabiltzaile-txartela erabiltzea…
  • Liburutegiko sekzioak: haurrak, gazteak…
  • Gaiak: pertsonaren interesekin eta gustuekin lotutakoak bereziki.
  • Zerbitzuak: kontsulta, mailegua, irakurketa-kluba.

«2. eranskinean» komunikazio-koaderno baten adibide labur bat agertzen da. Aztergai dugun esparru honetan egin daitezkeen ekintzekin lotutako oinarrizko kontzeptuak jasotzen dira bertan.

5.2. Langileentzako prestakuntza

AEN duten pertsonek gizartean aktiboki parte hartu eta beren eskubideak erabili ahal izateko, beharrezkoa da hainbat esparrutako profesionalak inplikatzea eta pertsona horiek beren bizitzako arlo guztietan irisgarritasun kognitiboa erdiets dezaten bultzatu beharreko neurri eta irtenbide egokienak identifikatzea eta praktikan jartzea. Horretarako, beharrezkoa da elkarte eta baliabide espezifikoek sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardunaldiak antolatzea, pertsona horien behar espezifikoak ezagutarazteko eta haien parte-hartzea eta inklusioa errazteko jarraibideak eta baliabideak emateko.

Liburutegien kasuan, langileak ingurune ulergarriak eta inklusiboak sortzeko gaitzera bidera liteke prestakuntza-proposamen hori. Honetarako, adibidez:

  • Espazioak seinaleztatzea eta egituratzea: liburutegi bateko gune edo espazio jakinetan laguntza-elementu batzuk (kartelak, irudiak, argazkiak, planoak/mapak, ikus-gidak...) sartzeko baliabideak izatea, AEN duten pertsonak segurtasunez eta autonomiaz mugitzen, uneoro beren burua orientatzen eta kokatzen, eta zer ekintza egin ditzaketen jakin dezaten.
  • Komunikazioari laguntzeko neurriak: beharrezko laguntza-baliabideak izatea (hitzezkoak, keinuzkoak edo materialak: egutegiak, agendak, komunikazio-koadernoak, portaera-arauak, ekintza-sekuentziak...), AEN duten pertsonak edozein unetan liburutegiko langileekin komunikatzeko aukera izan dezaten eta gerta daitezkeen egoeren aurrean pertsonen eta ingurunearen arteko interakzioarekin lotutako gizarte-gakoak ulertu ahal izan ditzaten.
  • Ingurune-baldintzak kontrolatzea: alternatibak eskaintzea, espazioak egokituz edo gaituz, estimulu jakin batzuen aurrean portaera-arazoak edo nolabaiteko sentikortasuna duten pertsonek liburutegiaz beste edozein pertsonaren baldintza berdinetan gozatu ahal izan dezaten eta modu egokian jokatzeko energia-maila optimoa berreskuratu ahal izan dezaten (gune lasaiago batera aldatzeko aukera emanez, adibidez, modu natural batean).
  • Baliabide teknologikoen diseinu irisgarria: liburutegietan dauden tresna teknologikoek (ordenagailuak eta bestelako gailuak) aukerak errazten eta sortzen dituzte, bai ikasteko, bai elkarreragiteko. Gizarte-inklusiorako baliabide garrantzitsua dira, gainera. Horrela, bada, liburutegiko langileek kontuan izan behar dituzte AEN duten pertsonen beharrak, behar duten produktua edo zerbitzua ahalik eta independentzia eta autonomia handienarekin eskuratzeko aukera emango dieten baliabide teknologikoak (bilaketak egiteko, beste baliabide batzuk aurkitzeko, denbora kudeatzeko, itxaronaldiak ulertzeko…) eskaintzeko.
6. Ondorioak

Kapituluan zehar agerian geratu den bezala, komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak, piktogramak, ikusizko euskarriak, irakurketa errazeko formatuak edo laguntzaile pertsonala erabiltzea, autismoa duten pertsonentzako irisgarritasunaren adibide praktikoekin batera, baliabide oso baliagarriak dira edozein liburutegitan aplikatu eta egokitu ahal izateko, betiere liburutegi bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak kontuan hartuta. Irisgarritasun kognitiboa hobetuz autismoa duten pertsonak gizarteratzeko eta errespetatzeko kultura sustatzea funtsezkoa da pertsona guztientzako gizarte inklusiboago eta bidezkoago bat sortzeko.

Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

  • American Psychological Association [APA]. (2014). Manual de diagnóstico y estadístico de los tras-tornos mentales (DSM-5).
  • Federación Autismo Galicia (2016). Guía Comprendo mi entorno: Manual de accesibilidad cognitiva para personas con trastorno del espectro del autismo.
  • Centro de Referencia Estatal Para la Autonomía y Ayudas Técnicas (2018) Proyecto Tu opinión CuentAA. CEAPAT-IMSERSO.
  • Confederación Autismo España (2021). Accesibilidad cognitiva: preguntas frecuentes.
  • Confederación Autismo España (2022). Guía Conocer para comprender.
  • Confederación PREDIF (2015). Memoria PREDIF 2015. Siempre cerca de ti.
  • FEAPS Madrid (2014). Guía de recomendaciones en accesibilidad cognitiva.
  • Plena Inclusión (2019). Asistencia Personal. Una herramienta clave para el ejercicio del derecho a la Vida Independiente de las personas con discapacidad intelectual o del desarrollo.
  • Real Decreto Ley 6/2022, del 31 de marzo, de modificación del Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social, aprobado por el Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, para establecer y regular la accesibilidad cognitiva y sus condiciones de exigencia y aplicación. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2022ko apirilak 1, 78. zk.

Aurkibidera joan

1. eranskina: AENn erreferentzia diren federazioak eta elkarteak Espainian, autonomia-erkidegoka

Andaluzia

FEDERACIÓN AUTISMO ANDALUCÍA

C/ Bergantín 2 Bloque A, Local 1. 41012 Sevilla

954 241 565 / autismoandalucia@telefonica.net

http://www.autismoandalucia.org

FEDERACIÓN ASPERGER ANDALUCÍA

Calle Ingeniería nº 3, Edificio Terrats Planta nº 3

41960 Gines (Sevilla)

637 214 839 / aspergerandalucia@gmail.com

Aragoi

FEDERACIÓN AUTISMO ARAGÓN

Calle Pablo Ruiz Picasso, 64, 50018 Zaragoza

976 515 454 / autismoaragon@autismoaragon.com

http://www.autismoaragon.com

Asturiasko Printzerria

FEDERACIÓN AUTISMO ASTURIAS

Plaza Pedro Miñor s/n (Recinto antiguo HUCA), 33011 Oviedo

618 434 084 / administracion@autismoasturias.org

http://www.autismoasturias.org

Balear Uharteak

FEDERACIÓ AUTISME BALEARS

C/ Cosme Vidal Llàser, 17, 07004 Palma de Mallorca

971 75 26 23 / coordinacio@autismebalears.org

http://www.autismobalears.com

Errioxa

ARPA AUTISMO RIOJA

Avda. Club Deportivo nº 40 Bajo, 26007 Logroño

941 25 59 55 / arpa@arpaautismo.com

http://www.arpaautismo.com

Euskadi

FEDERACIÓN AUTISMO EUSKADI

Paseo de los Fueros, 5, 2º, 20005 Donostia-San Sebastián

943 47 38 02 / federacion@autismoeuskadi.org

http://www.autismoeuskadi.org

Extremadura

FEDERACIÓN AUTISMO EXTREMADURA

Avda. María Auxiliadora nº 2, 06011 Badajoz

924 95 10 46 / federacion@autismoextremadura.org

http://www.autismoextremadura.org

Galizia

FEDERACIÓN AUTISMO GALICIA

Rúa do Castiñeiriño nº 29 Bajo, 15702 Santiago de Compostela

981 58 96 55 / autismo@autismogalicia.org

http://www.autismogalicia.org

Gaztela eta Leon

FEDERACIÓN AUTISMO CYL

C/ Monasterio San Millán de la Cogolla, 12, 47015 Valladolid

983 399 352 / info@autismocastillayleon.com

http://www.autismocastillayleon.com

Gaztela-Mantxa

FEDERACIÓN AUTISMO CLM

Paseo Carlos Eraña, 9, 13004 Ciudad Real

673 017 662 / info@autismocastillalamancha.org

http://www.autismocastillalamancha.org

Kanariak

FEDERACIÓN AUTISMO CANARIAS

C/ Bentagache nº 5, 38007 Santa Cruz de Tenerife

676 967 815 / info@autismocanarias.es

http://www.autismocanarias.es

Kantabria

FEDERACIÓN AUTISMO CANTABRIA

C/ Cardenal Cisneros nº 74 bajo, 39007 Santander

659 130 211 / direccion@autismocantabria.com

http://www.autismocantabria.com

Katalunia

FEDERACIÓ CATALANA D’AUTISME

C/ Rocafort, 242 bis, 3r B, 08029 Barcelona

934 677 098 / federacio@autismecatalunya.com

http://www.autismecatalunya.com

Madrilgo Erkidegoa

FEDERACIÓN AUTISMO MADRID

C/ Costa Brava, 50, 28034 Madrid

91 013 30 95 / info@autismomadrid.es

http://www.autismomadrid.es

Melilla

AUTISMO MELILLA

C/ Carlos V nº 30, 1ª planta, 52001 Melilla

952 680 300 / autismomelilla@hotmail.com

http://www.autismomelilla.org

Murtziako Erregioa

FEDERACIÓN AUTISMO REGIÓN DE MURCIA

C/ Cigarral, 8, 30012 Murcia

968 966 471 / info@autismomurcia.org

http://www.autismomurcia.org

Nafarroako Foru Komunitatea

ASOCIACIÓN NAVARRA DE AUTISMO (ANA)

C/ Monasterio de Urdax, 36 bajo, 31011 Pamplona

948 07 65 30 / info@autismonavarra.com

http://www.autismonavarra.com

Valentziako Erkidegoa

FEDERACIÓ AUTISME CV

C/Salzillo, 17 bajo, 46017 Valencia

963 13 17 01 / autismecv@autismecv.org

http://www.autismocv.org

Autismo España Konfederazioa: http://www.autismo.org.es

Aurkibidera joan

2. eranskina: Liburutegietarako oinarrizko komunikazio-koadernoen adibidea

1. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

1. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

2. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

2. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

3. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

3. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

4. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

4. irudia. Piktogramak. Iturria: ARASAAC

5. irudia. Piktogramen bidez adieraz daitezkeen ekintzen adibideak. Iturria: ARASAAC

5. irudia. Piktogramen bidez adieraz daitezkeen ekintzen adibideak. Iturria: ARASAAC

Irisgarritasun kognitiboa dislexia eta ikasteko beste zailtasun espezifiko batzuk dituzten pertsonentzat

Virginia González Santamaría, María Jesús Moreta Jiménez, Rosa María Satorras Fioretti

Virginia González Santamaría - Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutua (INICO). Hezkuntza Fakultatea. Salamancako Unibertsitatea

María Jesús Moreta Jiménez - Gaztela eta Leongo Dislexia Elkartea. DISFAM CyL. Espainiako Dislexia Federazioa, FEDIS

Rosa María Satorras Fioretti - Espainiako Dislexia Federazioa, FEDIS. ADAPTABIT Ikerketa Taldea, Bartzelonako Unibertsitatea

Irakurketa, idazketa eta matematika funtsezko hiru tresna dira XXI. mendeko gizartean eraginkortasunez parte hartu ahal izateko. Hala ere, badira kolektibo batzuk, hala nola ikaskuntza-zailtasun espezifikoak dituzten pertsonak, parte hartzeko oztopo ugari dituztenak, gaitasun horiek ezagutu arren eta oinarrizko trebetasunak garatuta izan arren. Batzuetan, pertsonaren ikaskuntza-zailtasunaren garapenak berak sortzen ditu oztopoak, baina, beste batzuetan, pertsonarekin zerikusirik ez duten aldagaiek eragindakoak izaten dira oztopo horiek: testuak irakurketa errazera edo hizkuntza errazera egokituta ez egotea, eraikinetarako sarbidearekin lotutako arazoak, dokumentazioa erabiltzeko zailtasunak...

Kapitulu honen helburua hau da: ikaskuntza-zailtasun espezifikoak dituzten pertsonen irisgarritasun kognitiboa erraztuko duten informazio-materialak eskuratzeko, egokitzeko eta lantzeko tresnak eta estrategiak aurkeztea. Horretarako, honela antolatuko dugu kapitulua: lehenik eta behin, ikaskuntza-zailtasun espezifikoen kontzeptuarekin eta sailkapenarekin lotutako alderdiak aurkeztuko ditugu; ondoren, zailtasun horien beharrak deskribatuko ditugu; eta, hirugarrenik, zenbait jarraibide eta gomendio garatuko ditugu, irisgarritasun kognitiboa zenbait ingurunetan sustatzeko: eraikinerako sarbidea, materiala bera, materialaren manipulazioa, webguneen erabilera...

IKASKUNTZA-ZAILTASUN ESPEZIFIKOAK: DEFINIZIOA ETA SAILKAPENA

Ikaskuntza-zailtasunak eskola-etapan agertzen diren alterazio ohikoenetako bat dira oraindik ere, eta ondorioak dituzte, gainera, pertsona guztien garapen sozial, pertsonal eta laboralean; horrek sortzen du, hain zuzen, haiei buruzko interes praktikoa, hezitzailea eta soziala egotea (Alemany, 2019; Dubois et al., 2023). Hala ere, lan-esparru hori eztabaida- eta gatazka-gaia izan da, eta da oraindik ere, eta hori dela eta ez da erraza haren mugak ondo zedarritzea.

Horregatik, ikaskuntza-zailtasun espezifikoez hitz egiterakoan ezinbestekoa zaigu Kirkek (1962) "ikaskuntza-zailtasun" terminoari emandako definizio klasikora jotzea:

ikaskuntza-zailtasuna zera da, hizketa-, hizkuntza-, irakurketa-, idazketa-, aritmetika- edo eskolako beste ikasgai batzuetako prozesuetako batean edo gehiagotan atzerapena, desordena edo garapen atzeratua izatea, garuneko disfuntzioren batek eta/edo emozio- edo portaera-nahasmendu batek eragindako handicap psikologiko baten ondoriozkoa. Ez da, hortaz, adimen-atzerapenaren, zentzumen-gabeziaren edo kultura- edo heziketa-faktoreen emaitza (263. or.).

Definizio horretan sartuta daude gaur egun ikaskuntza-zailtasunak kontzeptuari eusten dioten oinarriak: zailtasun horiek banakoaren barneko zailtasun mota batzuk dira, eta nahasmenduak eragiten dituzte oinarrizko ikaskuntza-prozesuetan, garuneko asaldu baten ondorioz; erabat baztertu behar da, beraz, balizko bestelako faktore batzuen eragina, hala nola giroarena edo zentzumen- edo adimen- desgaitasunena.

Definizio horretatik abiatuta ikerketaren esparruan egin diren lan askoren ondorioz, kontzeptua finkatuz joan da, gaur egun "ikaskuntza-zailtasunak" termino orokorra eta "ikaskuntza-zailtasun espezifikoak" bereizteraino. Defior et al.-ek (2015) ezarritakoaren arabera, ikaskuntza mota batzuetan bakarrik –irakurketan, idazketan eta kalkuluan– agertzen diren alterazio gisa kontzeptualizatu ziren zailtasunok.

DSM-5 Diagnosi Eskuliburuaren arabera (APA, 2014), ikaskuntza-zailtasun espezifikoak dituzten pertsonek garapen neurologikoaren nahasmenduak dituzte, gutxienez, eta horrek ondorioak ditu eremu hauetako batean (ikus 1. irudia):

1. irudia. Ikaskuntza-zailtasun espezifikoen alterazioak.

1. irudia. Ikaskuntza-zailtasun espezifikoen alterazioak.

Hala, hitzen irakurketan alterazioak dituzten pertsonek, adibidez, oso geldiro irakurtzen dute, zehaztasunik gabe, eta asko kostata. Hori dela eta, hau gertatzen da batzuetan:

  • ozen irakurtzean, hitzak oker edo motel ebakitzen dira;
  • zalantzak sortzen dira (adibidez, "karamelu" hitza irakurri beharrean, honela irakurtzen da: "ka-ka-ra-kara-karame-karamelu");
  • testu bateko hitzak asmatzen dira, edo hitzak behar bezala adierazteko zailtasuna izaten da.

Ondorioz, batzuetan, irakurtzen dena ulertzeko zailtasunak ere sor daitezke; hau da, litekeena da pertsonak akatsik egin gabe irakurtzea eta ez ulertzea, ez irakurritako esaldia, ez testua.

Zailtasun ortografikoak: pertsona batek irakurtzen edo idazten ari den hitzetan bokalak edo kontsonanteak gehitzean, kentzean edo ordezkatzean agertzen dira zailtasunok; ikaskuntza-zailtasunen alderdi hori idatzizko adierazpenean egindako akatsekin erlazionatu ohi da, esan nahi baita pertsona horiek, ideiak adieraztean, akats asko egiten dituztela gramatikan, puntuazioan eta testu-antolaketan.

Kalkulu eta arrazoibide matematikoko zailtasunak, berriz, zenbakiak, haien magnitudea edo erlazioak oker interpretatzearen ondorio izan ohi dira, problema kuantitatiboak ebazteko aplikatu beharreko kontzeptu, egitate edo eragiketa matematikoak aplikatzean, edo prozedura matematikoen etengabeko trukatzearen ondorio (APA, 2014).

Ezaugarri horiek kontuan hartuta, ikaskuntza-zailtasun espezifikoak lau kategoriatan sailka ditzakegu (ikus 2. irudia):

2. irudia. Ikaskuntza-zailtasun espezifikoen sailkapena.
Irakurmen-zailtasunak edo Dislexia Idazketa-zailtasunak edo Disgrafia Kalkulu eta Arrazoiketa Matematikoko zailtasunak edo Diskalkulia Ahozko hizkuntzako arazoak
  • Zehaztasun-arazoak hitzak eta sasi-hitzak irakurtzean.
  • Kontzientzia fonologikoko arazoak
  • Zuzentasun ortografikoa
  • Gramatikaren eta puntuazioaren zuzentasuna
  • Idatzizko adierazpenaren argitasuna edo antolaketa
  • Zenbakien noranzkoa
  • Arazoak zenbakizko prozesamenduarekin
  • Eragiketa aritmetikoak buruz ikastea
  • Kalkulu zuzena edo arina
  • Arrazoiketa matematiko zuzena
  • Adierazpen-hizkuntzaren nahasmenduak
  • Hizkuntza harkorraren eta adierazkorraren nahasmenduak
  • Goi-mailako prozesamendu-nahasmenduak (lexiko-sintaktikoa eta semantiko-pragmatikoa)

Laburbilduz, dislexia jatorri neurologikoa duen ikaskuntza-zailtasun espezifiko bat da, ezaugarritzat hitz idatziak zehaztasunez eta arintasunez ezagutzeko zailtasunak eta deskodetzeko eta letreiatzeko arazoak izatea dituena. Zailtasun horiek hizkuntzaren osagai fonologikoaren ustekabeko gabezia baten ondorio dira; izan ere, pertsonaren beste trebetasun kognitibo batzuek garapen normala dute eta eskola-heziketa egokia da (Carrillo, 2012, 186. or.).

Zailtasun horiek, askotan, komorbilitatez agertzen dira, hau da, idazketa-prozesuetan gertatzen diren eta disgrafia izenez ezagutzen diren beste alterazio batzuekin batera. Irakurketa-prozesuetan inplikatutako trebetasunetan aldaketak eragiten dituzten zailtasunak izaten dira horiek, eta arazoak sortzen dituzte puntuazioan, ortografian, paragrafo-antolaketan eta testu-konposizioan (Artigas-Pallarés eta Narbona, 2011).

Azkenik, diskalkulia delakoa matematika-trebetasunak eskuratzeko prozesuari eragiten dion alterazio bat da (Price eta Ansari, 2013), zenbakizko informazioa prozesatzeko arazoak eta matematika-eragiketak ikasteko eta kalkulu zehatz eta arinak egiteko prozesuetan zailtasunak dakartzana (APA, 2014).

Ikaskuntza-zailtasun espezifikoen kontzeptua azaldu eta zailtasun horiei buruzko diagnosi-irizpideak eta zailtasunen sailkapena aurkeztu ondoren, eta artxibo, liburutegi eta museoen irisgarritasun, maneiu eta erabilerak berekin dakartzaten konplexutasuna kontuan hartuta, zailtasun horiek dituzten pertsonek esparru horretan izan ditzaketen beharrak azalduko ditugu hurrengo atalean.

Aurkibidera joan

IKASKUNTZA-ZAILTASUN ESPEZIFIKOETATIK ERATORRITAKO BEHARRAK ARTXIBO, LIBURUTEGI ETA MUSEOEN IRISGARRITASUN ETA ERABILERAN

Aurreko puntuan agerian geratu den bezala, ikaskuntza-zailtasun espezifiko baten presentziaren ondorioak pertsonen eguneroko bizitzako edozein jardueratara zabaltzen dira, eta horrek pertsona horien garapen pertsonala eta autoestimua, garapen sozio-emozionala eta gizartean parte hartzeko era baldintzatzen ditu (Campos, 2020; Zuppardo et al., 2020). Hori dela eta, dislexia edo beste ikaskuntza-zailtasun espezifiko batzuk dituzten pertsonek hizkuntza idatzia ulertzeko izan ditzaketen beharrak zein diren jakitea oso garrantzitsua da (Rueda eta Sánchez, 2011) (ikus 3. irudia):

3. irudia. Dislexia eta beste ikaskuntza-zailtasun espezifiko batzuk dituzten pertsonek idatzizko informazio eskuratu ahal izateko dituzten beharrak.

3. irudia. Dislexia eta beste ikaskuntza-zailtasun espezifiko batzuk dituzten pertsonek idatzizko informazio eskuratu ahal izateko dituzten beharrak.

Behar horiei erantzuteko:

  • Baliabideak eta tresnak behar dira, irakurmen-zailtasunak gainditzeko eta irakurtzeko autonomia sustatzeko.
  • Testu irakurgarriak izan behar dira eskura.
  • Testu irisgarriak izan behar dira eskura: helburu hori lortzeko modurik eraginkorrenetako bat irakurketa errazaren inguruko jarraibideei jarraitzea da. Egokitzapen kognitiboko teknika hori herritar guztientzat da irisgarria eta eraginkorra; horregatik ari da zabaltzen haren erabilera.

Hala ere, informazioa eta dokumentuak eskuratzeari eta erabiltzeari eta prozedurak abian jartzeari buruz ari garenean, Bibliotekonomiaren eta Dokumentazioaren esparruan, beharrak oso alderdi zehatzetan identifikatzen dira, eta edukietan eta, batez ere, formetan doikuntzak eginez gaindi daitezke. Hurrengo epigrafeetan, behar horiek zein diren zehazten da eta behar horiek gainditzeko jarraibide eta gomendio batzuk aurkezten dira.

Aurkibidera joan

GOMENDIOAK

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruz Espainian indarrean dagoen araudiaren arabera:

irisgarritasuna aurretiazko baldintza bat da, pertsonek (…) modu independentean bizitzeko eta gizartean berdintasunean parte hartzeko aukera izan dezaten. [Irisgarritasun-neurriak orobat aplikatuko dira] jendeari zabaldutako eraikinak eta bestelako instalazioak irakurketa eta ulermen errazeko formatuko seinalez hornitzeko. (…) Era berean, informazioak eta komunikazioak irakurketa errazeko formatuetan egon behar dute eskuragarri (…), komunikazioak ere hizketa erraza izango du oinarri, Irakurketa Erraza delakoaren ildotik, zeina testuak idazteko, dokumentuak diseinatzeko eta maketatzeko eta horien guztien ulergarritasuna baliozkotzeko jarraibide eta gomendio batzuk aplikatzen dituen metodo gisa ulertu behar baita, irakurmen-zailtasunak dituzten pertsonei informazioa helarazteko helburuarekin (Espainia, 6/2022 Legea, martxoaren 31koa).

1. Hizkuntza argiaren eta irakurketa errazaren arteko bereizketa

1.1. Hizkuntza argia
Zer da hizkuntza argia?

Hizkuntza argia modu erraz eta argian hitz egiteko edo idazteko modu bat da, hitz egiten edo irakurtzen den hori zalantzarik gabe ulertzeko aukera ematen duena. “Hizkuntza argian egindako komunikazio batean, erabilitako hizkuntza, egitura eta diseinua hain dira argiak, non komunikazio horren hartzaileak erraz aurki baitezake bila ari dena, erraz ulertu aurkitutakoa, eta erraz erabili informazio hori” (Camacho, 2023).

Hizkuntza argia ulerterraza da, baina ez horregatik sinplista, infantila edo arrunta, eta zenbait irizpide bete behar dituena (Irakurketa Errazaren institutua, 2017). Horretarako:

  • Adierazpen errazak erabiliko dira gramatikaren, lexikoaren eta diskurtsoaren aldetik. Horrek ez du esan nahi aurkeztutako edukia infantila izan behar duenik.
  • Edo adierazpen teknikoak, bertsio errazetara itzulitako adierazpenekin batera, ulermena errazteko.

Hizkuntza argiak antzekotasun handiak ditu Irakurketa Erraza deitzen diogunarekin, zeinak informazio idatziaren adierraztasunaren eta idatzizko mezuen ulergarritasunaren alde egiten baitu (Carretero González, et. al. 2017). Hauek dira irisgarritasun kognitiboko estrategia hori erabiltzeak dakartzan ekarpenak edo onurak:

  • Mezuaren eraginkortasuna eta inpaktua: hizkuntza argian adierazitako mezu ulergarri bat erabiltzaile gehiagorengana iristen da.
  • Ziurtasuna versus anbiguotasuna: hizkuntza argiak anbiguotasunak saihesten ditu informazioa transmititzeko orduan.
  • Informazioa zedarritzea: transmititu nahi den helburua eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak argi adierazteko aukera ematen du hizkuntza argiak.
  • Denbora eta kostuak murrizten ditu, eta gatazkak saihesten.
  • Diskrezionalitatea gutxitzen du.
  • Konfiantza sortzen du.

Batzuetan, ez da erraza alderdi horiek guztiak kontuan hartzea material berriak prestatzean edota daudenak egokitzean. Horretarako, jarraibide hauek har daitezke kontuan (Irakurketa Errazaren Institutua, 2017):

Idatzizko komunikaziorako jarraibideak
  • Ondo planifikatu transmititu nahi duzun mezua.
  • Egokitu hizkuntza mezuaren hartzailearen ezaugarrietara.
  • Zaindu perpaus sinpleen egitura: Subjektua – Objektua – Aditza.
  • Perpaus laburrak aurkeztu, eta paragrafo ez oso luzeak: paragrafo batean ez erabili 2-3 lerro baino gehiagoko esaldiak eta ez sartu 12-15 lerro baino gehiago.
  • Ez laburdura gehiegi erabili testu luzeetan. Zerrendetan, erreferentzia oso zehatzetan eta abarretan baino ez erabili.
  • Zuzen erabili puntuazio-markak, testuari esanahia ematen dioten esaldiak eta paragrafoak mugatzeko balio baitute, besteak beste (Bizama-Muñoz et al., 2020).
  • Laguntza bisualak erabili esaldiaren edo testuaren ulermena indartzeko (Rivero-Contreras et al., 2021).
1.2. Irakurketa erraza
Zer da irakurketa erraza?

Irakurketa Erraza irisgarritasun kognitiboko teknika berri samarra da. Alor horretan asko dago oraindik ikertzeko, baina dagoeneko nahikoa aurreratu dugu, izugarri erabilgarria dela jakiteko. Garapen pertsonalerako hain garrantzitsua eta erabakigarria den zerbait lortzeak (hala nola informazio, hezkuntza, aisia eta kulturarako sarbidea) sarbide-metodoak edo -formatuak doitzea besterik ez dakar batzuetan. Horixe da Irakurketa Errazaren kasua (Facal, 2022).

International Federation of Library Associations and Institutions (IFLA) erakundeak Irakurketa Erraza izenez ezagutzen dugunaren oinarriak ezartzen dituzten Gidalerroak (2010) prestatu zituen, honela definituta:

Irakurmena eta ulermena errazten dituen egokitzapena. Irakurketa errazeko argitalpenen helburua testu argiak eta ulerterrazak aurkeztea da. (…) Irakurketa errazaren kontzeptuak, hizkuntza eta edukia ez ezik, ilustrazioak, diseinua eta maketazioa ere barne hartzen ditu. Irakurketa erraza egiteko prozesuan hainbat profesionalek hartzen dute parte, egokitzapenez, ilustrazioez eta abarrez arduratuz. Autore batzuek diote Irakurketa Errazak hainbat maila dituela. Lan-taldeak ikaskuntza-zailtasunak dituzten pertsonez osatuta egon behar du, edo haien aholkua izan. Pertsona horiek, gehienetan, adimen-desgaitasuna dutenak dira, eta berak arduratzen dira edukia baliozkotzeaz, ulergarria dela bermatzeaz.
Irakurketa errazaren mailak
4. irudia. Irakurketa errazaren mailak. Ezaugarriak.

4. irudia. Irakurketa errazaren mailak. Ezaugarriak.

Irakurketa errazeko hainbat maila daude (ikus 4. irudia):

  • I. maila: errazena, ilustrazio asko ditu, eta testu gutxi, konplexutasun sintaktiko eta hizkuntza-aldakortasun gutxikoa.
  • II. maila: eguneroko bizitzako hitzak eta esamoldeak, jarraitzen errazak diren ekintzak eta ilustrazioak ditu.
  • III. maila: konplexuena da. Testu luzeagoak dira, hitz batzuk ez dira oso ohikoak, eta, batzuetan, irudizko adiera dute; espazio- eta denbora-jauziak daude, eta ilustrazio gutxi.

Beraz, irakurketa erraza ez datza testuak itzultzean. Irakurketa errazeko testuak ez dira mailaz edo edukiz eskasak, ezta ikuspegi pedagogiko jakin batekin edo umeengan pentsatuta idatziak. Arreta bereziz landutako materialak dira, teknika zehatz bati jarraituz moldatutakoak, eta ahalik eta pertsona gehienek –irakurmen-zailtasunak dituztenek batez ere– irakurriak izatea da haien helburua (Carretero González et. al., 2017).

Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioak (IFLA) Irakurketa Errazeko materialak prestatzeko jarraibideetan (2010) adierazitakoaren arabera, pertsona hauek dira material horien xedea: dislexia eta bestelako irakurmen-zailtasunak dituzten pertsonak, adimen-desgaitasuna dutenak, TDAH, autismoa, Asperger sindromea, Tourette sindromea, lokuzio-aurreko gorreria dutenak, gor-itsutasuna dutenak (braillera itzulitako irakurgaiak), afasia duten pertsonak, dementzia dutenak, eta, azenik, era honetako faktoreengatik irakurketa-trebetasun mugatua duten pertsonak: immigrazio berria, hizkuntza baten hiztun ez-natiboak edo alfabetatze-maila txikiko pertsonak; bestela esanda, IFLAk bi pertsona-talde giltzarri hartzen ditu estrategia honetako xede-publikotzat: desgaitasunen bat duten pertsonak, eta premia espezifiko baten ondorioz hizkuntza- eta/edo irakurketa-gaitasun mugatua duten pertsonak.

4. irudian aurkeztu den bezala, argi geratu behar da irakurketa erraza ez dela soilik testuak itzultzea, ezta edukiz hustea ere, are gutxiago haurrentzako edo haur-ikuspegi batetik pentsatutako testuak sortzea (Irakurketa Errazaren Institutua, 2017).

2. Dokumentaziorako sarbidea eta dokumentu irisgarria

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak (2006) giza eskubide guztien aitortza ekarri zuen eta desgaitasunari aplikatu beharreko araudiaren funtsezko erreferente bilakatu zen (Palacios, 2008). Guztiontzako irisgarritasunaren printzipioa, besteak beste, funtsezko faktoretzat jo zuen, bai testuinguru mailan, bai pertsona mailan, parte-hartze eraginkorra eta erreala izatea lortzeko (Álvarez, 2018).

Urte batzuk geroago, 1/2013 Errege Dekretuak, azaroaren 29koak (martxoaren 31ko 6/2022 Legeak eguneratua) Espainiaren ezaugarrietara egokitu zituen Konbentzioaren agindu horiek, eta honela definitu zuen irisgarritasuna:

inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, bai eta objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek ere, bete behar duten baldintza, pertsona guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izan daitezen, segurtasunez eta erosotasunez eta ahalik eta modurik autonomo eta naturalenean (2. art.).

Artikulu horrek berak zehaztu zuen diseinu unibertsala, edo pertsona guztientzako diseinua, honela definitzen dela:

jarduera honen bitartez, hasiera-hasieratik pentsatzen edo proiektatzen dira, ahal den neurrian, inguruak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, lanabesak, egitasmoak, gailuak edo tresnak, pertsona guztiek ahalik eta gehien erabiltzeko moduan, ez egokitzapenen ez diseinu espezializaturen beharrik gabe (2. art., l).

Kontuan izan behar da dokumentaziorako sarbidea ekintza multzo bat dakarren prozedura bat dela. Hauek dira ekintza horiek: eraikinean sartu, webguneetan sartu, formularioak bete, eskabidea egin, dokumentua maileguan eskatu, aretoan kontsultak egin... Hori guztia egin behar da kontsultatu nahi den dokumentura iritsi arte. Horregatik, Bibliotekonomiaren eta Dokumentazioaren esparruaren barruan ulertu behar da irisgarritasun unibertsalaren funtzioa.

2.1. Dokumentaziorako sarbidea

Dagoeneko esana dago informazioa eskuratzeko prozesuan hainbat urrats egin behar direla dokumentura iritsi arte (eraikinean sartu, webgunean sartu, formularioak bete, eskabidea egin, dokumentua maileguan eskatu, aretoan kontsultak egin…) (Alba, 2011). Artxibozainek eta liburuzainek dokumentua eskuratzeko prozesuko urrats guztiak egokitu ditzakete eta egokitu behar dituzte, irisgarritasun unibertsalerako bidean. “Irisgarritasun kognitiboa irisgarritasun unibertsalaren parte da, eta Irakurketa Errazerako egokitzapena du irakurmen-zailtasunak dituzten pertsonei informaziorako eta kulturarako sarbidea errazteko tresna nagusi” (Facal, 2022).

2.2. Dokumentu irisgarria

Irisgarritasun-bermeak dituena da dokumentu irisgarria. Irakurketa errazera egokitutako materialek berme horiek dituzte. Sistema horrekin egindako dokumentu guztiek baliozkotze-prozesu bat gainditu behar dute, eta orduan bakarrik lortuko dute irakurketa errazeko piktograma.

Artxiboetan ere badira halako egokitzapenak, hala nola Autonomia Estatutu batzuetan. Gaztela eta Leongo Gorteen artxiboan1, adibidez, irakurketa errazean eta audioan eskura daiteke Gaztela eta Leongo Estatutua. Horrela betetzen da estrategia horren helburua: ahalik eta pertsona gehienei ulermena erraztea.

Kontsultatu nahi dugun dokumentura iritsitakoan, kontuan izan behar dira dokumentuaren berezitasunak, eta arreta berezia jarri behar da artxibo-dokumentuetan. Eskuz idatzita dauden dokumentuen kasuan, irakurmen-zailtasunak dituzten pertsonek –dislexia dutenek, adibidez– zailtasun gehiago izaten dituzte haiek irakurtzeko. Teknologia oso lagungarria izan daiteke dokumentu horien edukia eskuratzeko eta irakurketa errazteko, aurrerago ikusiko dugunez.

2.3. Erabilgarritasuna

Aurreko kontzeptuekin oso lotuta dagoen beste bat erabilgarritasuna da2, hau da, sistema edo produktu bat hainbat pertsonentzat erabilgarria izateko era (Paliacho et al., 2022), berekin zera dakarrena:

  • eraginkorra izateko bermea (erabilia izateko helburua betetzea);
  • eragingarritasuna (ahalik eta denbora laburrenean eta modu funtzionalean);
  • eta hura erabiltzen duen pertsona asebeteta uztea.

Izan ere, Saraivak eta Quaresmak (2014) azaltzen duten bezala, informazioa eskuratzeko modua aldatuz joan da azken hamarkadetan, sarbide fisikotik sarbide digitalera bidean. Gaur egun, bi formatuak erabiltzen dira oraindik (ikus 5. irudia).

5. irudia. Liburutegi-zerbitzuetan informazioa eskuratzeko prozeduren bilakaera.

5. irudia. Liburutegi-zerbitzuetan informazioa eskuratzeko prozeduren bilakaera.

Prozedura horietan sor daitezkeen beharrei erantzuteko, artxibozainek eta liburuzainek dokumentua eskuratzeko prozesu guztiak egokitu ditzakete, baita dokumentuko informazioa bera ere, eta, hala, dokumentu irisgarri bihurtu. Irakurketa Errazeko liburuen katalogoetan, liburutegi publikoetan eskuragarri dauden dokumentuen adibideak kontsulta daitezke3.

Artxiboak digitalizatu izanaren ondorioz, dokumentu asko eskuragarri daude gaur egun, baina bertsio horiek ez dute beti aukera ematen haiekin ondo lan egiteko; izan ere, irudiak dira (ez OCR duten testuak) eta ez dute testua ateratzeko –eta, beraz, harekin lan egiteko– aukera ematen. Digitalizatzeko moduaren edo digitalizatzeko erabiltzen diren tresnen araberakoa da dena.

Dislexia duten pertsonentzako irtenbideetako bat dokumentuen testua eskuratzea eta erosoen zaien letra motara, tamainara edo kolorera aldatzea da, edo testua ahots bihurtzeko gailu bat erabiltzea. Gaur egun, informazioa testu modura pasatzen duten eskanerrak ditugu; eskuizkribuekin ez dira eraginkorrak oraindik, baina denbora kontua baino ez da, teknologia dagoeneko badelako. Tabletek eta gisako gailu askok jada badute eskuz idatzitakoa testu bihurtzeko aukera (tresna aurrez horretarako trebatzea beharrezkoa da). Hortik abiatuta, adimen artifizialak eskuizkribu historikoak testu bihurtzea izango da, berandu gabe, hurrengo urratsa.

Gaur egun, baina, artxibozainaren ikuspegitik begiratuta, digitalizatzearen eragozpen nagusiak bi dira:

  • Digitalizatzeko dagoen artxibo-bolumen handia.
  • Dokumentu batzuk digitalizatzeko behar den denbora. Bere ezaugarriak direla eta, dokumentu horietako batzuk josita daude, tamaina askotakoak daude... eta horrek guztiak asko moteltzen du prozesua.

Prozesu hori azkartzeko eta informazio-iraulketa handitzeko proposamen bat prozesua alderantzikatzea da: hau da, artxiboetara joaten diren ikertzaileei beharrezko tresnak eskuratzea, haiek berek egin dezaten, artxiboan edo kontsulta-gelan bertan, dokumentuaren informazioa testura pasatzeko lana, in situ utzitako baliabide teknologikoekin. Horretarako aski da eskaner bat edukitzea ikerketa-gelan, erabiltzaileak kontsultagai duen dokumentua testu bihurtu dezan han bertan, betiere dokumentuaren ezaugarriek horretarako aukera ematen badute. Trukean, testua artxiboko bertako datu-base batean gordetzeko eska dakioke erabiltzaileari, beste ikertzaile batzuek aurrerago balia dezaten.

Gaur egun, eskaner horiek ordenagailu-saguetan edo irudiak testu bihurtzeko aukera ematen duten telefono-aplikazioetan (Google Lens, IScanner, Escaner PDF…) bertan integratuta daude, eta, beraz, ez da metodo inbaditzaile bat, dokumentua zanpatzea edo manipulatzea eskatzen duena, edo haren osotasuna arriskuan jartzen duena.

Paradigma aldatzea eta digitalizazio-tresna hori erabiltzeko aukera eskaintzea da kontua, dokumentu eraldatua bakarrik eskaini beharrean. Jendearen eskura ahalik eta informazio gehien ahalik eta azkarren jartzea, nahiz eta partziala eta testu hutsa izan, dokumentuaren irudirik gabe. Erabiltzailea kontsultarako informazioaren iraulketan parte hartzera bultzatu dezakegu, artxibozainak, horren beharrari aurrea hartuz, bere kabuz egin dezan baino lehen. Kontsulta mota eta dokumentu mota kontuan hartuta, testu-formatu horiek edukitzeak nabarmen murriztuko luke bilaketak egiteko denbora, adibidez, zuhaitz genealogikoak egiteko kontsultetan. Jakina, artxibozainak haiek gainbegiratzeko irizpide minimo eta zorrotz batzuk eduki beharko lituzke.

3. Irisgarritasunaren zenbait alderdi

Jarraian, hizpide dugun eremuan irisgarritasuna bermatzeko beharrezko alderdiak aztertuko ditugu.

3.1. Seinaletika eta sinbolo grafikoak

Dislexia duten pertsona gehienek informazioa irudi bidez eskuratzeko trebetasunak garatuz konpentsatzen dituzte beren irakurmen-zailtasunak; irudiak berehala ezagutzeko, aztertzeko eta interpretatzeko erraztasungatik nabarmentzen dira pertsona horiek.

Seinaletikaren egokitzapenaren arrakastarik behinena haren irisgarritasun ia unibertsala da (ikusmenik gabeko pertsonen kolektiboa alde batera utzita). Arrakasta hori bi printzipio nagusitan dago oinarrituta:

  • Mezua egokituta egotea, errazago uler dadin.
  • Erabilera oso zabalduta egotea, eta, ondorioz, jendeak lehen begi-kolpean ezagutzea.

Erabilera global hori egiaztatuta dago jada, eta, gainera, normalizatuta. Adibide praktiko bat erabilera publikoko eraikin guztietako segurtasun-seinaleak dira. 2012. urteaz geroztik, Europako ISO 7010 arauaren helburua da suteen aurka borrokatzeko ekipoei, larrialdiei, betebeharrei, debekuei eta arriskuei dagozkien segurtasun-seinaleen piktogramak, sinboloak eta geziak Europa osoan uniformizatzea. Adibide hori eraikineko gainerako seinaletara aldatuta, piktogramak eta estiloak bateratzera jo behar da, denek ezagutzeko modukoak izan daitezen. Erakunde jakin baten mendeko tokien kasuan –estatuko artxiboetan, adibidez–, errazagoa da irizpideak bateratzea.

Irisgarritasun unibertsala bilatzearen ondorioz, sinbolo horiek komunikazio-elementu integratzaile bihurtu dira. Adibideetako bat Irisgarritasunaren Nazioarteko Sinbolora (SIA) da, NBEk 2015ean proposatua (ikus 6. irudia). Piktograma horrek desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarria den edozer sinbolizatu dezake (produktuak, lekuak…). Horren barruan sartzen da, besteak beste, informaziorako, zerbitzuetarako eta komunikazio-teknologietarako irisgarritasuna, baita irispide fisikoa ere (Bascones, 2018).

Irisgarritasun kognitiboari buruzko sinbolo grafikoak UNE-ISO 9186 Arauak ebaluatzen ditu. Arau horrek sinbolo grafikoen ulergarritasuna ebaluatzeko metodo bat zehazten du.

Horrekin, sinbolo grafiko baten aldaera batek transmititu nahi den mezua zein neurritan transmititzen duen zehaztu daiteke. Helburua (…) sinbolo grafikoak eta sinbolo horiek erabiltzen dituzten seinaleak benetan ulertzen direla ziurtatzea da. Testu osagarririk (hau da, azalpen-testurik) ez dagoenean, erabiltzaileek aise ulertzeko moduko sinbolo grafikoen erabilera sustatzea da asmoa. Horrelakorik posible ez denean, sinbolo grafikoa bere esanahia argituko duen testu osagarri batekin batera aurkeztu liteke, erabiltzaileen hizkuntzan idatzia.
6. irudia. Irisgarritasunaren Nazioarteko Sinboloa (SIA).

6. irudia. Irisgarritasunaren Nazioarteko Sinboloa (SIA).

Gaur egun, indarrean dauden UNE4 arau hauen bidez ebaluatzen dira Irisgarritasun Unibertsalaren eta Guztientzako Diseinuaren Batzorde Teknikoak egindako sinbolo grafikoak:

  • UNE-ISO 9186-1:2022. Sinbolo grafikoak. Ebaluazio-metodoak. 1. zatia: ulergarritasuna ebaluatzeko metodoa.
  • UNE-ISO 9186-2:2022. Sinbolo grafikoak. Ebaluazio-metodoak. 2. zatia: pertzepzioaren kalitatea ebaluatzeko metodoa.
  • UNE-ISO 9186-3:2022. Sinbolo grafikoak. Ebaluazio-metodoak. 3. zatia: sinboloaren eta erreferentearen arteko lotura ebaluatzeko metodoa.

Ikurren diseinua ez ezik, erabilera ere orokortu eta hedatu beharra dago, ezaguterrazak izan daitezen, dela liburutegi guztietan erabiltzeko moduko eredu komun bat bilatuz, dela guztiek eraman beharko luketen piktograma edo ezaugarriren bat ezarriz (nahiz eta gero gaur egun dagoen diseinu-askatasunari eutsi).

Batzuetan, sinboloak sarrerako ateetatik urrun jartzen dira, eta nahasmena sor dezakete hainbat sarbide daudenean. Beste batzuetan eraikinaren hormen erdian jartzen dira, erraz irakurtzeko moduko letra-tamainarekin ere, baina atetik urrun. Horiek, erraz ikusten badira ere, ez dira irisgarritasunerako egokiak.

3.2. Eraikina: sarbidea eta zirkulazioa

Gizartean eta testuinguru guztietan parte hartuko badute, espazio guztietarako sarbidea izan behar dute pertsona guztiek. Jarraian, eraikinetarako sarbideari buruzko gomendio batzuk aurkeztuko ditugu.

Sarrera batean kartel bat hizkuntza argian jartzea bezain gauza sinplea zeregin konplexua gerta daiteke inguruko eraikinen estetikaren edo dagoen tokiko (hirigune historikoa, interes bereziko gunea) hirigintza-arauei men egin behar zaionean.

7. irudia. Padre Belda museoa San Jeronimo Ikastetxea. Alba de Tormes (Salamanca).

7. irudia. Padre Belda museoa San Jeronimo Ikastetxea. Alba de Tormes (Salamanca).

Erabilgarri dauden eraikinak ere gizarte-aldaketetara egokitu behar dira; horregatik, sarbidea errazteko modurik onena ahalik eta gutxien eraldatzea da. Integrazio adibide on bat 7. irudian dugu: eraikinaren estetika zainduz, mezu argi bat lortu da. Helburua da ahalik eta argien eta zehatzen adieraztea non duen atea sartu nahi dugun tokiak.

Sarrerako errotuluetarako gomendioak:
  • Errotulua sarrerako ate zehatzean kokatu.
  • Serifik gabeko letra-tipoa erabili.
  • Hondoaren eta letraren artean ahalik eta kontraste handiena egotea komeni da, letra argi ikus dadin.
  • Hondo argiak eta letra ilunak erabili behar dira, edo hondo ilunak eta letra argiak (hala ere, lehen aukera hobe).
  • Kolore gorriak asetasuna sortzen du.
  • Karteletan armarriak, ikurrak edo logotipoak badaude, horiek ere hondoaz bestelako kolorea izango dute.
  • Tamaina dela eta, errotuluak distantzia batetik argi ikusteko modukoa izan behar du, hau da, bertara hurbildu beharrik gabe ikusteko modukoa.
  • Piktogramak badituzte, ahalik eta sinpleenak izango dira; haiek ulertzen laguntzeko, ez gehitu beharrezko ez den xehetasunik.
  • Ez erabili irudirik edo ur-markarik testu-hondoetan.
8. irudia. Irakurketa errazeko errotulua

8. irudia. Irakurketa errazeko errotulua.

Espazio publikoen barruan, pertsonen zirkulazioa ere oztopo handia izan daiteke, faktore hauek kontuan hartzen ez badira:

  • Kartelak erabiltzailearen ikus-eremuan jarri. Adibide gisa, hor dugu 9. irudia: eskailera baten eskailera-buruan jarrita daude.
  • Kokapenari edo norabideari buruzko nahasmendurik sortzen ez duten lekuetan jarri.
  • Saiatu kartelak ez pilatzen, are gutxiago publizitate-kartelen ondoan jartzen, seinaletikari erreparatzea galaraziko baitu horrek; 10. irudiaren kasuan, espazio mugatu bat ikusten dugu, eta, horman, aretoaren adierazpen-seinalea eta derrigorrezko larrialdi-seinalea besterik ez.
9. irudia. Seinaleen kokapena

9. irudia. Seinaleen kokapena.

10. irudia. Barruko seinaletika, erabiltzailearen ikus-eremuan kokatua

10. irudia. Barruko seinaletika, erabiltzailearen ikus-eremuan kokatua.

Bestalde, larrialdi-seinaleak (su-itzalgailuen seinaleak, larrialdi-irteerak…) estandarizatuta daude, eta sistema horiek instalatzen dituzten enpresek berek jartzen dituzte. Beste seinale batzuek (komunak, igogailuak, eskailerak) badituzte piktogramak edo ikur piktorikoak, unibertsal bihurtu dituztenak. Beraz, dauden eredu horiek erabiltzen jarraitu behar da.

Erabilera jakin baterako erabiltzen diren espazioen kasuan (haur-txokoak, kontsulta-gelak), edo eraikinaren erabilerari dagozkion prozedura espezifikoak erakusteko, informazioa kartel-formatuan aurkeztu ohi da; beraz, sarbideko karteletarako ezarritako jarraibide berberei jarraituko zaie:

  • Serifik gabeko letrak erabili.
  • Hondoaren eta letraren artean ahalik eta kontraste handiena egotea komeni da, letra argi nabarmentzeko.
  • Errotulua erraz ezagutu behar da, eta, beraz, distantzia jakin batera ikusteko moduko tamaina izango du, hurbildu beharrik gabe ere behar bezala identifikatu ahal izateko.
11. irudia. Larrialdi-seinalea

11. irudia. Larrialdi-seinalea.

  • Piktogramak badituzte, ahalik eta sinpleenak izango dira; piktogramak ulertzen laguntzeko, ez erabili beharrezkoa ez den xehetasunik.
  • Ez erabili irudirik testu-hondoetan.
  • Ez erabili laburtzapenik.

Informazioa iragarki-tauletan jartzen denean, kontuan izan behar da taula horietan informazio gehiegi izaten dela ia beti (kartelak, dokumentuak, publizitatea…). Hona hemen zenbait gomendio, toki horietako informazio eskuratzea errazteko:

  • Saiatu iragarki-taulan eduki gehiegi ez jartzen: utzi tarte bat dokumentuen artean, irakurtzen ari den pertsonaren arreta ez dadin informazio pilaren aurrean ahuldu.
  • Kristalez estalita badaude, saiatu islak saihesten.

Horra sinbolo eta seinaleei buruz kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu batzuk. Baina, jarraian ikusiko dugunez, Bibliotekonomian eta Dokumentazioan erabiltzen diren informazio- eta kudeaketa-materialen formatua kontuan hartzea ere garrantzitsua da.

3.3. Informazio- eta kudeaketa-materialak

Artxibo, liburutegi eta museoen kudeaketan eta barne-funtzionamenduan, erabiltzaileen eta zerbitzuen kudeaketarako material asko prestatzen da, asko eta askotarikoa: jarduerak iragartzeko kartelak, informazio-liburuxkak, gidak, era guztietako formularioak... Jarraian, material horiek formatu irisgarrian emateko jarraibide eta gomendio batzuk aurkeztuko ditugu.

Kartelak

Kartelak bertan iragartzen den jardueraren edo ekitaldiaren xede den publikoa kontuan hartuta diseinatu ohi dira. Kasu horietan, testuaren irakurgarritasuna ahalik eta onena izatea gomendatzen da, pertsona guztiei –irakurmen-zailtasunak izan edo ez– informazioa eskuratzeko erraztasunak emanez. Hauek dira jarraitu beharreko gomendioak:

  • Serifik gabeko letra-tipoak erabili (Verdana, Calibri, Comic Sans…).
  • Hondoaren eta testuaren arteko kontrastea zaindu.
  • Ez jarri testurik irudien gainean edo ur-marken gainean.
  • Data idatzi behar bada, hobe formatu osoa erabiltzea.
  • Datari, dagokion asteko eguna gehitu.
Ejemplo de formato de fecha de lectura fácil.
12. irudia. Irakurketa errazeko data.
Ejemplo de formato de horas de lectura fácil.
13. irudia. Irakurketa errazeko orduak.

Ekitaldi bat egiteko orduari buruzko informazioa sartzeko, kontuan hartzekoak dira honakoak ere:

  • Ahal dela, orduak osorik idatzi. Ez laburtu gehiegi, adibidez, 18 h bakarrik jarrita.
  • 12 orduko sistema errazago interpretatzen da 24 orduko sistema baino.
  • Goiza edo gau den argitu.
  • Ez erabili AM/PM laburtzapenak.

Bestalde, kartel inprimatuak egokitzerakoan, hona hemen kontuan hartu beharreko jarraibide batzuk:

  • Distirarik gabeko paperean inprimatu.
  • Kartelak gertutik ikusteko moduko altueran kokatu.
  • Kartelak jartzean, kontuan hartu argiztapena, islarik sortu ez dadin, bereziki kartela kristal baten atzean badago.
Liburuxkak eta gidak

Gidek eta liburuxkek bi funtzio bete behar dituzte: batetik, eskaintzen duten informazioa ulergarria izatea, eta, bestetik, ordena logikoan aurkeztea informazio hori, oinarrizkoenetik konplexuenera. Ikusizko elementu ugari erabiltzen dituzte, kokapena, orientazioa eta abar errazteko. Horrenbestez, hauek dira liburuxkak eta gidak dokumentu irisgarri bihurtzeko jarraitu beharreko gomendioak:

  • Irakurgarritasuna edozein kontsiderazio estetikoren gainetik dago.
  • Ez erabili irudirik testu-hondo gisa.
  • Informazioa garbi aurkeztu; ez sartu testu gehiegi.
  • Hitzek osorik egon behar dute lerroaren barruan, ez dira gidoiekin bereizi behar.
  • Serifik gabeko tipografiak erabili; ez erabili tipografia bat baino gehiago liburuxka berean.
  • Lerroarte zabala erabili.
  • Ez idatzi zutabetan.
  • Data idatzi behar bada, formatu osoa erabili. Adibidez: 2023ko maiatzaren 2a, asteartea.
  • Zenbakiak zifraz idatzi, ez hitzez; baita 10, 100 eta gisako zenbaki borobilak ere. Adibidez, 5, 21, 2.
  • Ordua adierazteko, ez erabili AM/PM eredua, 12 orduko eredua baizik. Ahal dela, gehitu orduari “goizeko”, “eguerdiko”, “arratsaldeko” edo “gaueko”, zer dagokion.
  • Telefono-zenbakiak digituak bereizita idatziko dira.

Adierazpen Zuzenak eta Okerrak

Ejemplo de un horario presentado en formato de lectura fácil.
14. irudia. Irakurketa errazeko orduak.
Ejemplo de números de teléfono presentados en formato de lectura fácil.
15. irudia. Irakurketa errazeko telefono-zenbakiak.

Inprimatutako liburuxken kasuan, goiko eta beheko aldeetan kolorezko zerrenda bat jartzeak liburuxkak erakustokietan lokalizatzen laguntzen du, bai bertikalean jarrita badaude, bai mahai baten gainean jarrita badaude. Liburutegi baterako egokitutako informazioaren adibide osatuago bat Irakurketa Errazeko Elkarteak egokitutako bisita-gida honetan aurkituko dugu.

16. irudia. Koloretako zerrendak goiko aldean

16. irudia. Koloretako zerrendak goiko aldean.

17. irudia. Kataluniako Arte Museo Nazionaleko (MNAC) liburutegia erabiltzeko arauak

17. irudia. Kataluniako Arte Museo Nazionaleko (MNAC) liburutegia erabiltzeko arauak.

Formularioak

Askotan, dislexia duten pertsonek formulario bat baino gehiago erabiltzen dute, haiek betetzean akatsak egiten dituztelako. Akatsa egiteko arriskuari aurrea hartu nahirik, zenbait formulario hartzen dituzte, nahiz eta gero erabili ez. Irakurle onek5 ere, batzuetan, bat baino gehiago erabiltzen dute.

Hauek dira dislexia duten pertsonek inprimakiak betetzean egin ohi dituzten akatsak:

  • Izena abizenaren tokian jarri, eta alderantziz.
  • Abizenen ordena trukatu.
  • Hilabeteak eta asteko egunak aldatu.
  • Dataz okertu.
  • Ortografia arbitrarioko akatsak egin6, baita bere izen-deiturak idaztean ere. Horrek pentsarazten du, batzuetan, erregistro zibiletan haurren izenak jartzean egin diren akats ortografiko batzuk ez direla gurasoen edo funtzionarioen originaltasunaren ondorio, ezaugarri horren ondorio baizik (Letizia, Ibán, Daviz…).

Arazo horiek konpontzeko modua beste pertsona bati (senide edo ezagun bati) laguntza eskatzea izaten da, edo dislexia-elkarteetara jotzea. Horrek, noski, zaildu egiten du pertsona horren autonomia.

Formulario egokituak betetzeko gomendioak:
  • Bete beharreko laukiak arrazoizko tamaina izatea.
  • Informazio berari dagozkion laukiak tamaina berekoak izatea. Adibidez, lehen abizenerako dagoen laukiak bigarrenerakoak bezalakoa izan behar du tamainaz.
  • Adibide batzuk jartzea bete beharreko laukiaren ondoan. Han-hemen edo amaieran jartzen badira, baliteke inork ez irakurtzea.
  • Formularioak egiteko orduan, haiek irakurtzeko eta haietan idazteko erraztasunari eman behar zaio lehentasuna, papera aurreztearen edo estetikaren irizpideen oso gainetik.
Etiketak

Etiketen erabilera normalizatua dago liburutegietako arauetan. Bildumak osatzen dituzten materialak identifikatzeko eta antolatzeko erabiltzen dira. Baliagarriak izan daitezke erabiltzaileei material horiek zein gairi edo adin-talderi dagozkion jakinarazteko. Etiketaren ageriko kokapenak begi-bistan uzten du informazio hori, materiala ukitu beharrik gabe.

Liburutegi publikoetan gehien erabiltzen den materialetako bat literatura-lanak dira. Gaiari buruzko informazio gehiago emateko, etiketaren goiko aldean marrazki txiki bat ipintzeak abantaila bikoitza du:

  • Denbora aurrezten dio erabiltzaileari, bildumako materiala manipulatu beharrik gabe jakin baitezake zer gairi dagokion.
  • Denbora aurrezten dio liburutegiko profesionalari, bildumak ordenan mantentzea errazten duelako.

Haur-materialak zein adin-taldetara zuzenduta dauden bereizteko, etiketaren goialdean koloretako zerrenda txiki bat ipintzeak ere abantaila horiek ditu. Salamancako Liburutegien Koordinazio Zentroa Bibliobus zerbitzuetan ari da aurrera eramaten praktika hori.

18. irudia. Gaietarako ikurrak. Salamancako Liburutegien Koordinazio Zentroa

18. irudia. Gaietarako ikurrak. Salamancako Liburutegien Koordinazio Zentroa.

3.4. Webguneak

Informazioaren erabilera eta pentsamendu dislexikoa ulertzen laguntzen digun mundurik bada, informatikarena da, zalantzarik gabe. Bill Gatesek eta Steve Jobsek –dislexikoak biak– zenbait sistema eta aplikazio garatu zituzten, tresna intuitibo eta irisgarriak erabiltzeko beren beharretan oinarrituta.

Dislexia duten pertsonen eragozpen nagusia, webguneetan, irakurmen-zailtasunak dira, beste behin ere. Kolokan jartzen du, beraz, idatzizko hizkuntzarako irisgarritasuna, bai hizkuntza aurkezten den moduagatik, bai idazten den moduagatik.

Web-irisgarritasuna kontzeptu zabala da, eta hainbat faktoreren mende dago: web-teknologiak, nabigatzaileak eta bestelako erabiltzaile-agenteak, sorkuntza-tresnak edo webguneak. Irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuak, sektore publikoko webguneen irisgarritasunari eta gailu mugikorretarako aplikazioei buruzkoak, arautzen du Espainiako erakunde publikoetako web-irisgarritasuna (artxibo, liburutegi eta museo asko erakunde horien mende daude)7.

Dekretu horrek berak 1. artikuluan definitzen du zer den web-irisgarritasuna:

Irisgarritasuna da gailu mugikorretarako webguneak eta aplikazioak diseinatzean, eraikitzean, mantentzean eta eguneratzean errespetatu behar diren printzipio eta tekniken multzoa, erabiltzaileen sarbidean berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko, bereziki desgaitasuna duten pertsonena eta adinekoena (1.2. artikulua).

Era berean, Errege Dekretu horrek 3. artikuluan adierazten du webgune barruko zer informazio den egokitu beharrekoa:

Webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen eduki irisgarriak honako hauek biltzen ditu: informazio oro (testuzkoa zein testuzkoa ez dena), deskarga daitezkeen dokumentuak eta formularioak, aurrez grabatutako denbora-oinarriko multimedia-edukiak, bi noranzkoko elkarrekintza-moduak, formulario digitalen tratamendua, eta identifikazio-, autentifikazio-, sinadura- eta ordainketa-prozesuen betetzea, jendearen eskura jartzeko erabiltzen den plataforma teknologikoa edozein dela ere (3. at.).

1112/2018 Errege Dekretuaren irizpideetako batzuk betetzen dituzten web-edukien adibide batzuk Estatuko Artxibo Ataria eta Liburutegi publikoen katalogo kolektiboak dira. Webgune askok irisgarritasun-sistemak dituzte integratuta (testu-ahots bihurketa, adibidez), erabiltzaileak bere programa informatikoen mende egon behar ez izateko eta webguneak edozein ordenagailutatik kontsultatu ahal izateko. Horren adibide bat ReadSpeaker8 tresna da.

Nabigatzaileek ere gero eta irisgarritasun-tresna gehiago dituzte, eta edozein webgunetan aplika daitezke. Ahots gorako irakurketa-tresna da horietako bat.

Tresna mota horiek erabiltzean bi arazo sortzen dira: lehena, orokorra da, eta bigarrena, gure kasurako espezifikoa. Oro har, webguneetako ahots gorako irakurketa-sistemek ondo funtziona dezaten, sistema horiek ondo diseinatuta egon behar dute jatorritik, programak elementu bakoitzaren irakurketa-ordena behar bezala hauteman ahal izan dezan. Eta tresna horiek liburutegi edo artxibo batean erabiltzean sortzen den arazo espezifikoa da, tresna soinudunak izatean, traba egin diezaieketela gainerako erabiltzaileei. Dena dela, konponbide erraza du arazoak, entzungailu batzuk erabilita.

Espainiako Artxibo Ataria (PARES)

Espainiako Artxibo Ataria9 Espainiako Ondare Historiko Dokumentala hedatzeko plataforma nagusia da, Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusiak sortua eta kudeatua. Kontsulta libre eta doakoa da herritar guztientzat, bai dokumentuak deskribatzen dituen informazioari dagokionez, bai haiei lotutako irudiei dagokienez. Atariak dokumentuen eta autoritate-erregistroen bilaketa errazak egiteko aukera ematen du.

Kultura eta Kirol Ministerioaren parte denez, atariaren webgunean irisgarritasun-betebeharrei buruzko komunikazioak egiteko aukera ematen dio herritarrari10, hala nola:

  • Webgune horrek irailaren 7ko 1112/18 Errege Dekretua betetzen ez badu, horren berri emateko.
  • Edukira sartzeko beste zailtasun batzuk jakinarazteko.
  • Webgunearen irisgarritasunaren inguruan beste edozein kontsulta edo iradokizun egiteko.

Informazio-eskaera irisgarriak eta kexak egin daitezke, kexak, iradokizunak eta zorionak aurkezteko prestatutako formulario baten bidez11.

Liburutegi publikoen katalogo kolektiboak (CCBIP)

Estatuko 53 Liburutegi Publikoetako (BPE) katalogoak eta Autonomia Erkidegoetako liburutegi publikoen 16 sare kontsultatzeko tresna bat da hori12. Kultura eta Kirol Ministerioaren mendean dagoenez, aurreko atalean Espainiako Artxibo Atariari (PARES) buruz deskribatutako araudi bera bete behar du.

Artxiboen webguneen aurreko adibide horien kasuan, World Wide Web Consortium13 W3C delakoaren irizpideei jarraitu zaie. Nazioarteko partzuergo bat da hori, gomendioak eta estandarrak sortzen dituena webgune bakar, unibertsal eta irisgarriak sortzeko edozein pertsonarentzat eta edozein gailutik. W3Cren ataletako bat webgunea desgaitasuna duten pertsonentzat erabilgarri bihurtzeko beharrezko estrategia, estandar eta baliabideei buruzkoa da. Web Accessibilite Iniciative14 (WAI) delakoak irisgarritasuna hobetzeko moduak deskribatzen dituzten zehaztapen teknikoak, jarraibideak, ereduak eta laguntza-baliabideak garatzen ditu. Web-irisgarritasuna lortzeko nazioarteko estandartzat hartzen dira horiek: adibidez, WCAG 2.215 direlakoak ere ISO/ IEC 4050016 estandar bat dira.

ATAG17 sorkuntza-tresnaren irisgarritasun-jarraibideak web-edukia sortzeko softwareak eta zerbitzuak dira. ATAG gomendioek sormen-tresnak berak irisgarriak bihurtzeko moduak azaltzen dituzte, desgaitasuna duten pertsonei web-edukiak sortzen eta egileei haien irisgarritasuna hobetzen laguntzearren.

Badira tartean tresna eta gomendio gehiago ere eskuragarri, hala nola Easy Reading18 proiektua, web-edukiaren irisgarritasun kognitiboa sostengatzen duena. Web-orriak hobeto irakurtzen, ulertzen eta erabiltzen laguntzen die desgaitasuna duten pertsonei.

Webguneek eskaintzen dituzten edukien artean, dokumentu irisgarriak edo egokituak agertzen dira, horietako batzuk irakurketa errazean (autonomia-estatutu batzuk, adibidez, gorago esan bezala); hurrengo puntuan, material egokituei buruz arituko gara.

Aurkibidera joan

MATERIAL EGOKITUEN ATALA

Artikulu honetan jada adierazi dugunez, liburutegietan edo artxiboetan lan egiten duten profesionalek materialak egokitzeko edo jada egokitutakoak erabiltzeko aukera dute. Azken horiei buruz ariko gara epigrafe honetan.

Lehenik eta behin, espazioa bera hartu behar da kontuan, arkitektura aldetik zer ezaugarri dituen, materialak edukitzeko altzari egokiak dituen eta abar. Izan ere, batzuetan, espazioa bera muga bat izan daiteke.

Hasteko, argi bereizi behar da zer den bertsioa eta zer egokitzapena: Postigoren arabera (2002), egokitzapena “hartzaile-talde jakin baten eskura jartzeko asmoz berregindako testu bat” da, eta bertsioa, berriz, “berriro landutako testu bat, jatorrizkoa baino libreagoa izan daitekeena, eta hartzailea kontuan hartzen ez duena”.

Erabiltzaileek katalogoan egiten dituzten bilaketetan, Absysnet sistemaren barruan, “irakurketa erraza” edo “irakurketa egokitua” izena ematen ari zaie berez formatu hori ez duten argitalpenei. Atal honen barruan, material horiek ezagutzen laguntzeko ezaugarri batzuk azalduko ditugu.

1. Irakurketa errazeko materialak

Irakurketa zein ulermena errazten duten egokitzapenak dira. “Irakurketa errazeko argitalpenen helburua testu argiak eta ulerterrazak aurkeztea da. (…) Irakurketa errazaren kontzeptuak, hizkuntza eta edukia ez ezik, ilustrazioak, diseinua eta maketazioa ere barne hartzen ditu” (IFLA, 2010).

Irakurketa errazeko materialek, adimen-desgaitasuna duten pertsonek onartuek, piktograma19 bat daramate, besteetatik bereizten laguntzeko.

19. irudia. Irakurketa errazaren logotipoa. Inclusion Europe.

19. irudia. Irakurketa errazaren logotipoa. Inclusion Europe.

Liburutegietan material horietarako sortzen diren guneak dagokien lekuan kokatu behar dira:

  • Helduentzako argitalpenak beti helduentzako sailean jarri behar dira, haientzat egokitutako hizkuntza darabiltenez gero.
  • Gazteentzako obren egokitzapenak, hau da irakurketa errazera egokitutako gazte literaturako lanak, gazteentzako sailean jarriko dira.
  • Kanpoko itxurarengatik ezin dira eta ez dira inola ere nahasi behar haur literaturakoekin.

Eskolako edo ikasgelako liburutegien kasuan, dislexia duten erabiltzaileentzat oso txoko kutunak izaten dira horiek. Liburutegi txikiak direnez, bilaketa egiteko errazak, material egokitua besteetatik bereizteko nahikoa izaten da liburuaren bizkarrean, ageriko toki batean, irakurketa errazeko piktograma jartzea. Liburutegi horiek IGEetako boluntarioei eta irakasleei esker antolatu ohi dira, eta zeregin hori pertsona horien sen onaren esku uzten da, irizpide profesional bati jarraitu beharrik gabe.

Materialetan agertzen den “irakurketa egokitua” terminoak nahasmena eragin dezake, ezaugarri jakin batzuk erakusteko erabiltzen delako, baina materialak, izan, ez dira irakurketa errazerako egokitzapenak. Ikus ditzagun adibide batzuk:

  • Letra larria: testu osoa edo zati handi bat letra larriz idatzita dago. Irakurmen-zailtasunak dituzten pertsonek errazago irakurtzen dituzte letra xeheak, hizkien sinboloek altuera desberdina izaki hobeto bereizten direlako. Dislexia-elkarteetan ikusi denez, dislexia duten pertsona heldu askok letra larriz idazten dute dena, hainbat arrazoirengatik (besteak beste, ortografia-akatsak ezkuatzeagatik). Hala ere, errazago irakurtzen dituzte testuak letra xehez idatzita daudenean.
  • Open dislexic estiloa: testua tipografia horretan agertzen da. Letra-tipo bat edo beste bat aukeratzeari dagokionez, dislexia duten pertsonen gustuak askotarikoak dira, gainerako pertsonenak bezala. Hori bai, denek nahiago dituzte ertzik edo apaingarririk gabeko letrak, serifik gabekoak, alegia.
  • Letra handia: letraren tamaina ohikoa baino handiagoa da eta horrelako edizioak ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat pentsatuta daude. Dislexiaren zailtasuna fonema (soinua) bere grafemarekin (letra) erlazionatzea da, eta horrek ez du zerikusirik miopiarekin edo beste edozein ikusmen-zailtasunekin.

Materialei ere arretaz erreparatu behar zaie beti; izan ere, batzuetan, egokitzapen terminoa marketin-estrategia bezala agertzen da, dislexia duten pertsonen eta gisako kolektiboen artean salmentak areagotzeko helburu hutsarekin, pertsona horien beharretara benetan egokituta egon gabe.

2. Ikaskuntza-zailtasunak dituzten pertsonekiko tratua

Ezin da ikaskuntza-zailtasun espezifikoak dituzten pertsonentzako irisgarritasunari buruzko kapitulu bat amaitu, haienganako tratuak, jarrera-alderdiei dagokionez, duen garrantzia aipatu eta onartu gabe. Oro har, jarraibide hauek beteko dira:

  • Argibideak edo aginduak behar badituzte, banan-banan emango zaizkie.
  • Hizkuntza argia erabiliko da.
  • Paperezko formularioak bete behar izanez gero, hainbat ale emango zaizkie.
  • Mailegurako denbora gehiago emango zaie.
  • Mailegua itzultzeko datak osorik idatzi eta/edo esango dira, ez soilik zenbakiekin.
  • Materiala ikusteko aukera emango zaie, beren gustu eta beharren araberako aukera egin dezaten.
  • Obra jakin bat bilatzen dutenean, eskuragarri daude material guztiak erakutsiko zaizkie, baita ikus-entzunezkoak ere, ulermenerako lagungarri izan baitakizkieke.
  • Ez dira inoiz gaitzetsiko pertsonak beren irakurketa-mailagatik.
  • Ezta gazteagoentzako gomendatutako liburu bat edo material bat aukeratzeagatik ere.
  • Ez da horrelako iruzkinik egingo: “hau zure adineko haur guztiek irakurtzen dute” edo “hau ume txiki batek ere irakurtzen du”.
  • Dislexiari buruzko informazioa behar badute, hezkuntza-arloan, Prodislex20 jarduera-protokoloak gomendatuko zaizkie.

15/2022 Lege integralak, uztailaren 12koak, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoak, 17. eta 24. artikuluetan ezartzen duenez, desgaitasuna duten pertsonak ezin dira diskriminatu jabari publikoko ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean, zerbitzua erakunde publikoek edo pribatuek eskainita ere. Arau horiek hausteak zigor ekonomiko handiak ekar diezazkioke bai araua hausten duenari, bai arau-haustea onartzen duen erakundeari21.

Aurkibidera joan

DOKUMENTU IRISGARRIEN INGURUKO JARDUNBIDE EGOKIAK

Hainbat dira informazioaren eskuragarritasuna errazteko proiektuetan lanean ari diren erakundeak eta elkarteak, nazionalak zein nazioartekoak. Guri dagokigun kasuan, hauexek dira horietako batzuk: Irakurketa Erraza Elkartea, Irakurketa Errazaren Institutua, Erabateko Inklusioa eta DisFriendly materialak, irakurmen-zailtasunak dituzten pertsonentzat eginak.

1. Irakurketa Erraza Elkartea

Irakurketa Erraza Elkartea22 irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta irakurketa, kultura eta informazioa pertsona guztiengana helarazteko lan egiten du; arreta berezia jartzen du irakurmen-zailtasunak dituztenengan, webgunean agertzen den bezala. Enpresa, administrazio eta erakundeen aholkulari gisa jarduten du, eta irakurketa errazeko eta hizkuntza irisgarriko materialak argitaratzen ditu.

Ikaskuntza-zailtasun espezifikoen artean, Elkarte honek egokitutako literatura klasiko eta gazte guztia erabiltzen da maiz, eta hori dela eta, gero eta gehiago dira bere katalogoetan material hori duten liburutegi publiko eta eskola-liburutegiak.

Irakurketa Errazaren Sarearen barruan dauden autonomia-erkidegoek herritarrentzako informazio-materialak argitaratzen dituzte –osasun-protokoloak, adibidez–, irakurketa egokituan eta/edo hizkuntza argian, administrazioekin lankidetzan.

2. Irakurketa Errazaren Institutua

Irakurketa Errazaren Institutua23 irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Pertsona guztiok gure inguruko informazioa ulertzeko dugun eskubidea aldarrikatzea du helburu. Hainbat enpresa, administrazio eta erakunderen lanak argitaratzen ditu, irakurketa errazera egokituta.

Dislexiaren kasuan, dislexiak Justizia Administrazioan eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetan dituen ondorioei buruzko jardunaldi tekniko batzuetan (Mallorca, 2023ko martxoa), Guardia Zibilak Espainian gehien erabiltzen diren aktak eta eginbideak erakutsi zituen, Institutu honek Irakurketa Errazera egokituak, hala nola atxilotu gabeko ikertuari bere eskubideen gaineko informazioa emateko eginbidea.

Bestalde, Irakurketa Errazaren Institutuak irisgarritasun kognitiboari lotutako proiektuak kudeatzen ditu; administrazioek eta beste erakunde batzuek herritarrengana jotzeko duten moduari buruzko hobekuntzak proposatzea da haren helburua.

20. irudia. Irakurketa Erraza elkarteak egokitutako materialen logotipoa.

20. irudia. Irakurketa Erraza elkarteak egokitutako materialen logotipoa.

21. irudia. Irakurketa Errazaren Institutuaren logotipoa.

21. irudia. Irakurketa Errazaren Institutuaren logotipoa.

3. Erabateko Inklusioa

Erabateko Inklusio adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideen alde borrokan diharduen mugimendu asoziatibo bat da24. Irakurketa errazeko material asko argitaratzen du, irakurmen-zailtasunak edo -gabeziak dituzten pertsonek informazioa eskuratzeko aukera izan dezaten. Irakurmen-zailtasunik ez duten pertsonen kasuan, informazioa bilatzeko denbora laburtzen du, eta informazioa argi eta zehatz transmititzen du.

Erabateko Inklusioa elkartearen argitalpenak oso erabilgarriak dira, ez bakarrik adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat, baita jendarte osoarentzat ere, kontsultak egiteko informazioa bilatzeko orduan oso praktikoak eta eraginkorrak baitira material egokitu horiek.

Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

  • Alba C., Sánchez, J.M. eta Zubillaga, A. (2011). Diseño Universal para el Aprendizaje (DUA). Pautas para su introducción en el currículum. https://www.educadua.es/doc/dua/dua_pautas_intro_cv.pdf
  • Asociación Americana de Psiquiatría (2014). Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales (DSM-5). Editorial Médica Panamericana.
  • Asociación Española de Normalización y Certificación (2018). Ergonomía de la interacción hombre-sistema. Parte 11: Usabilidad. Definiciones y conceptos (ISO 9241-11:2018). https://www.une.org/encuentra-tu-norma/busca-tu-norma/norma?c=N0060329
  • Asociación Española de Normalización y Certificación (2018). Lectura Fácil. Pautas y recomendaciones para la elaboración de documentos. (UNE 153101:2018 EX). https://www.une.org/encuentra-tu-norma/busca-tu-norma/norma?c=N0060036
  • Asociación Española de Normalización (2022). Símbolos gráficos. Métodos de evaluación. Parte 1: Método para evaluar comprensibilidad. (UNE-ISO 9186-1:2022). https://www.une.org/encuentra-tu-norma/busca-tu-norma/norma/?c=N0068585
  • Asociación Española de Normalización (2022). Símbolos gráficos. Métodos de evaluación. Parte 2: Método para evaluar la calidad perceptiva. (UNE-ISO 9186-2:2022). https://www.une.org/encuentra-tu-norma/busca-tu-norma/norma?c=N0068581
  • Asociación Española de Normalización (2022). Símbolos gráficos. Métodos de evaluación. Parte 3: Método para evaluar la asociación del símbolo con el referente. (UNE-ISO 9186-3:2022). https://tienda.aenor.com/norma-une-iso-9186-3-2022-n0068582
  • Alemany, C. (2019). Las consecuencias sociales de las dificultades de aprendizaje en niños y adolescentes. Ehquidad: La Revista Internacional de Políticas de Bienestar y Trabajo Social, 11, 91-122.
  • Álvarez, M. D. (2018). Derechos Humanos y discapacidad. La Toga, 196, 1520
  • Artigas-Pallarés, J. eta Narbona, J. (2011). Trastornos del neurodesarrollo. Viguera
  • Bascones, L. (2018). Lo que cuenta el (nuevo) Símbolo Internacional de Accesibilidad. Revista Española de Discapacidad, 6(II), 205-212. https://doi.org/10.5569/2340-5104.06.02.11
  • Bizama-Muñoz, M., Gatica-Ferrero, S., Aqueveque, C.; Arancibia-Gutiérrez, B. eta Sáez-Carrillo, K. (2020). Comprensión de lectura de textos informativos de carácter científico en escolares. Ocnos, 19(1), 68-79. https://doi.org/10.18239/ocnos_2020.19.1.2156
  • Carrillo, M. (2012). La Dislexia: Bases Teóricas para una Práctica Eficiente. Ciencias psicológicas, 4(2), 185-194.
  • Camacho, R (2023). El lenguaje claro, una llave para abrir la transparencia. https://governobert.diba.cat/news/2023/03/16/llenguatge-clar-clau-per-obrir-transparencia
  • Campos, P. (2020). Resilience, education and architecture: The proactive and "educational" dimensions of the spaces of formation. International Journal of Disaster Risk Reduction, 43, 1-11. https://doi.org/10.1016/j.ijdrr.2019.101391
  • Defior, S., Serrano, F. eta Gutiérrez, N. (2015). Dificultades Específicas de Aprendizaje. Editorial Síntesis.
  • Disfam. (2010). Protocolos de actuación prodislex. https://www.disfam.org/prodislex/
  • Dubois, P., Guay, F. eta St-Pierre, M. C. (2023). School-to-work transition of youth with learning difficulties: the role of motivation and autonomy support. Exceptional Children, 89(2), 216-232. https://doi.org/10.1177/00144029221112285
  • Facal, S. (2022). Lectura fácil: vislumbrando el iceberg. Anuario de Investigación en Literatura Infantil y Juvenil 20, 9-20. https://doi.org/10.35869/AILIJ.V0I20.4060
  • Federación Internacional de Asociaciones de Bibliotecarios y Bibliotecas IFLA (2020). Directrices para materiales de Lectura Fácil. https://www.ifla.org/wp-content/uploads/2019/05/assets/hq/publications/professional-report/120-es.pdf
  • Instituto de Lectura Fácil (2017). Lenguaje claro. Comprender y hacernos entender. Guía Breve. https://repositorio.comillas.edu/jspui/retrieve/73454/GUIA%20DEF%20LENGUAJE%20CLARO.PDF
  • Kirk, S. (1962). Educating excepcional Children. Houghton Mifflin.
  • Ley 6/2022 de 31 de marzo, de modificación del Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social, aprobado por el Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, para establecer y regular la accesibilidad cognitiva y sus condiciones de exigencia y aplicación. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2022ko apirilak 1, 78. zk. https://www.boe.es/boe/dias/2022/04/01/pdfs/BOE-A-2022-5140.pdf
  • Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2020ko abenduak 30, 340. zk. https://www.boe.es/eli/es/lo/2020/12/29/3/dof/spa/pdf
  • Palacios, A. (2008). El modelo social de discapacidad: orígenes, caracterización y plasmación en la Convención Internacional sobre los Derechos de las Personas con Discapacidad. CERMI.
  • Paliacho, V.M., Garcés, E.X. eta Balseca, J.M. (2022). Usabilidad del software: Una revisión sobre su evolución conceptual y parámetros de evaluación. Publicaciones en Ciencias y Tecnología, 6(2), 121-134. https://doi.org/10.5281/zenodo.7131510
  • Price, R. eta Ansari, D. (2013). Dyscalculia: Characteristics, Causes, and treatments. Numeracy, 6(1), 2. http://dx.doi.org/10.5038/1936-4660.6.1.2
  • Postigo, R. (2002). La recreació d’obres literàries: versions i adaptacions. Hemen: T. Colomer (ed.). La literatura infantil i juvenil catalana: un segle de canvis (171-182). Universitat Autónoma de Barcelona.
  • Real Decreto 1112/2018, de 7 de septiembre, sobre accesibilidad de los sitios web y aplicaciones para dispositivos móviles del sector público. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2018ko irailak 19, 227. zk. https://www.boe.es/eli/es/rd/2018/09/07/1112/dof/spa/pdf
  • Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 289, 2012ko abenduak 3. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2013-12632
  • Rivero-Contreras, M., Engelhardt, P. E. eta Saldaña, D. (2021). An experimental eye-tracking study of text adaptation for readers with dyslexia: effects of visual support and word frequency. Annals of Dyslexia, 71, 170-187. http://dx.doi.org/10.1007/s11881-021-00217-1
  • Rueda, M.I. eta Sánchez, E. (2011) Evolución de la conciencia fonológica de alumnos disléxicos, eva-luados 20 años después de ser diagnosticados. Hemen: J.M. Román, M.A. Carbonero y Valdivieso, J.D (Arg.). Educación, Aprendizaje y Desarrollo en una sociedad multicultural. Ediciones de la Asociación Nacional de Psicología y Educación.
  • Saraiva, P.S. eta Quaresma, P. (2014). Novos caminhos para as bibliotecas e bibliotecários de saúde: Curadoria de dados, cloud e web semântica. https://comum.rcaap.pt/bitstream/10400.26/28737/1/56-278-1-PB.pdf
  • Zuppardo, L., Rodríguez, A. V., Pirrone, C. eta Serrano, F. (2020). Las repercusiones de la Dislexia en la Autoestima, en el Comportamiento Socioemocional y en la Ansiedad en Escolares. Psicología Educativa, 26(2), 175-183. https://doi.org/10.5093/psed2020a4

OHARRAK

  1. Gaztela eta Leongo Gorteak. Araudi instituzionala. Ikus hemen: https://www---ccyl---es.insuit.net/Par lamento/NormativaInstitucional [kontsulta-eguna: 22.5.31]
  2. ISO 9241-11:2018.
  3. Irakurketa Erraza Elkartea. Irakurketa Errazeko Liburuak. 2022ko katalogoa. Ikus hemen: https://www.lecturafacil.net/media/Catalogo_librosLF_2022_web.pdf [kontsulta-eguna: 22.5.31]
  4. UNE-ISO 9186 araua https://www.une.org/encuentra-tu-norma/busca-tu-norma/norma?c=N0068585
  5. Irakurle ona: ikasteko edo irakurtzeko inolako zailtasunik ez duen pertsona.
  6. Ortografia arbitrario deitzen diogu fonema bat beste batetik bereizten ez duten grafemen erabilerari, edo hiztunaren hizkuntzan edo euskalkian fonemarik adierazten ez duten grafemen erabilerari; grafemaren aukeraketa ez da hertsiki hitzaren “oinarrizko” fonetikaren arabera arautzen. ADANA TRAINING. Calificación básica de ortografías. Ikus hemen: https://campusvirtual.adanatraining.org/pluginfile.php/15963/mod_resource/content/1/Clasificaci%C3%B3n%20de%20las%20disortograf%C3%ADas.pdf [Kontsulta-eguna: 23.5.31].
  7. 1112/2018 Errege Dekretua, irailaren 7koa, sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2018-12699
  8. Readspeaker -en webgunea. Ikus hemen: https://www.readspeaker.com/es/ [kontsulta-eguna: 23.5.31].
  9. Espainiako Artxibo Ataria (PARES). Ikus hemen: https://pares.culturaydeporte.gob.es/ [kontsulta-eguna: 23.5.31].
  10. “Irisgarritasuna”. Espainiako Artxibo Ataria . Ikus hemen: https://pares.culturaydeporte.gob.es/comunes/accesibilidad.html [kontsulta-eguna: 23.5.31].
  11. Kultura eta Kirol Ministerioa. Kultura eta Kirol Ministerioaren kexak, iradokizunak eta zorionak. Ikus hemen: https://www.culturaydeporte.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/procedimientos-generales/quejas-sugerencias.html [kontsulta-eguna: 23.5.31]
  12. Kultura eta Kirol Ministerioa. Katalogoak. Ikus hemen: http://catalogos.mecd.es/CCBIP/cgi-ccbip/abnetopac/O11179/ID067500ce?ACC=101 [kontsulta-eguna: 23.5.31]
  13. World Wide Web Consortium W3C kontsortzioaren webgunea. Ikus hemen: https://www.w3.org/ [kontsulta-eguna: 23.5.31]
  14. Accessibilite Iniciative ekimenaren webgunea. Ikus hemen: WAI https://www.w3.org/WAI/ [kontsulta-eguna: 23.5.31]
  15. WCAG 2.2ek esparru bat eskaintzen dute sektore publikoko webguneen irisgarritasunari eta gailu mugikorretarako aplikazioei buruzko 1112/2018 Errege Dekretua aplikatzeko. Arau horren arabera, administrazio publikoko atari guztiek, bai eta 100 langile baino gehiago dituzten edo 6 milioi euro baino gehiago fakturatzen duten enpresa pribatuetakoak ere, jarraibide horiek bete beharko dituzte; bestela, diru-zigor handiak ezarriko zaizkie. Gidalerroak baliozkotzeko ezinbestekoa da beroriek lantzeko prozesuan desgaitasuna duten pertsonen kolektiboen defentsan parte hartzen duten erakunde guztien aho bateko babesa.
  16. Arau hori laster aldatuko da, duela gutxi argitaratuak baitira WCAG 2.0 jarraibideak, 2023ko maiatzean, hain zuzen.
  17. W3C. ATAG sorkuntza-tresnaren irisgarritasun-gidalerroak https://www.w3.org/TR/ATAG20/
  18. Easy Reading EUrem webgunea. Ikus hemen: https://www.easyreading.eu/ [kontsulta-eguna: 23.5.31]
  19. INCLUSION EUROPE. Easy to Read. Ikus hemen: https://www.inclusion-europe.eu/easy-to-read/ [kontsulta-eguna: 23.5.31].
  20. DISFAM. Prodislex. Ikus hemen: https://www.disfam.org/prodislex/ [kontsulta-eguna: 23.5.31].
  21. Desgaitasuna duten pertsonen zehapenak hemen daude jasota: Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa.
  22. Irakurketa Errazaren webgunea. Ikus hemen: https://www.lecturafacil.net/es/ [kontsulta-eguna: 23.5.31].
  23. Irakurketa Errazaren Institutuaren webgunea. Ikus hemen: https://www.institutolecturafacil.org/ [kontsulta-eguna: 23.5.31].
  24. Erabateko Inklusioa mugimenduaren webgunea. Ikus hemen: https://www.plenainclusion.org [kontsulta-eguna: 23.5.31].

Desgaitasun organikoa

María Gemma Cuesta Romero, Juan Antonio Rodríguez Sánchez

María Gemma Cuesta Romero - Dinámika elkartea. Udal Osasun Eskola

Juan Antonio Rodríguez Sánchez - Salamancako Unibertsitatea

Desgaitasun organikoaren liburu zuriaren arabera, desgaitasun organikoa

gorputzeko sistema baten edo batzuen […] funtzionalitate-galeratik dator, osasun-baldintza kronikoen garapenak eraginda, eta, beraz, erasan gehienak ez dira zuzenean hautematen, ezta desgaitasunaren irudi identifikatu eta estereotipatuenari lotuta ere. (Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa [COCEMFE], 2022, 5. or.)

Ezaugarri horren ondorioz, desgaitasun organikoa (DO) “erraietakoa” edo “ikusezina” dela esaten da. Desgaitasun Fisikoaren Behatokiaren (DFB) Olivenza Txostenaren arabera, desgaitasun organikoa, beste zenbait desgaitasun-mota ez bezala, ikusezina da, ez baita begi hutsez antzematen. Horrek kontzientziazio eta onarpen sozial falta eragiten du, eta trabak jartzen dizkio urritasun organiko iraunkorrak dituzten pertsonen bizi-kalitateari (2018, 478-479 or.).

Argitalpen zientifikoetan, DO ez da izen horrekin agertzen, aitzitik: “desgaitasun ikusezin” edo “ezkutuen” barruan sartzen da. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapenean (FNS) ere ez dago jasoa. Oztopo horien aurrean, kaltetutako pertsonek eutsi diote, beren elkarteen bidez, desgaitasun-mota horren kontzeptualizazioari (DFB, 2018, 483-484 or.)

Komeni da hori kontuan hartzea, agerian uzten baitu gure gizarte kapazitistan kontzeptu horiek ikuspegi normatibotik nola eraiki diren. Izan ere, desgaitasunaren gizarte-ereduak agerian utzi du dibertsitatetik kanpo dagoen inguruneak zer muga sortu dituen. Horiek horrela, desgaitasun ikusezinek pentsarazten digute, batetik, desgaitasuna duten pertsonek zer ezaugarri izatea espero dugun; eta bestetik, ezaugarri horietako zein ez diren antzematen DO duten pertsonengan (Davis, 2005).

DOren agerpen klinikoek osasun-egoerarekin edo oinarrizko gaixotasunarekin dute zerikusia (orokorrean kronikoak dira), eta, askotan, hainbat patologia edo komorbilitaterekin. Kronikotasun hori da DOren beste ezaugarri nagusietako bat: osasun-egoera mugagabea da, sendatzeko edo suspertzeko aukerarik gabea, progresiboa da eta okerrera egiteko joera du. Ezin dugu ahaztu urritasun fisiko motorra ere eragin dezakeela, eta horrek mugak handitzen dituela. Gainera, osasun-arazo bakoitzaren tratamenduek albo-ondorioak dituzte, nahi ez diren ondorioak, zeinak bereziki kritikoak baitira immunitate-sistema ahuldu eta infekzioak izateko arriskua handitzen dutenean (COCEMFE, 2022).

Gaixotasun- eta tratamendu-kopurua funtsezko faktorea da DO ulertzeko, kontuan hartzen eta aintzatesten ez diren elkarren segidako eraginak baitituzte. Zama horrek luze irauten du (kronikotasuna), eta agerpenak, ezegonkorrak eta aldakorrak izateaz gain, nabarmentzen eta komunikatzen zailak dira. Era berean, kontuan hartu behar da zenbat energia eta denbora behar den eguneroko zainketetarako; izan ere, bizimodua egokitzea konplexua izaten da (COCEMFE, 2022).

DO duten pertsonek hainbat sintoma eta agerpen dituzte egunero (oinazea eta nekea, adibidez), tratamenduak hartu eta albo-ondorioei aurre egin behar diete, eta kontsulta eta proba mediku ugari izaten dituzte. Maiz, ezin izaten dute hori guztia bateratu beren eguneroko bizitza pertsonal eta profesionalarekin eta beren proiektuekin. Eta, Desgaitasunari buruzko Espainiako Estrategiako (2022-2030) glosarioan jasoa dagoen moduan:

Ikusezintasunari, familiaren, gizartearen eta lankideen ulertu ezinari eta administrazioaren aintzatespen ofizialik ezari hainbat arazo gehitzen zaizkie, zeinak eguneroko bizitzan eragozpen handiak sortzen baitituzte eta bizi-kalitateari eragiten baitiote. (Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioa, 125. or., COCEMFEtik hartua).

DEFINIZIOA

Beste desgaitasunekin gertatzen den ez bezala, apenas dago bibliografiarik edo literaturarik DO kontzeptualizatzeko. Horrek agerian uzten du desgaitasun ikusezin horren arrazoiak, ondorioak, sintomatologia eta prebentzioa ez direla ezagutzen. Olivenza Txostenak egiaztatzen du DOri buruz oso datu gutxi daudela eskura eta zientziaren esparruan “desgaitasun organikoa” kontzeptua ez dela batere erabiltzen (DFB, 2018). Desgaitasun organikoaren liburu zuriaren arabera, “kontzeptualizaziorik eta azterketarik eza oztopo izan da behin eta berriz desgaitasun-mota hori duten pertsonek eta haien ingurukoek benetan dituzten oztopoak ikusarazteko eta premiei erantzuteko” (COCEMFE, 2022, 151. or.). Olivenza Txostenak, desgaitasun organikoa kontzeptualizatzeko, COCEMFEk bere web-orrian¹ 2018. urtean argitaratutako definizioari eutsi dio:

“desgaitasun organikoa barne-organo edo prozesu fisiologikoei loturik dauden gorputz-sistema batzuen funtzionaltasuna galtzeak eragiten du, eta sortzetikoa edo hartutakoa izan daiteke” (COCEMFE, hemen aipatua: DFB, 2018).

Txostenak nabarmentzen du garrantzitsua dela kontuan hartzea DO duten pertsonen kolektiboa ez dela homogeneoa, hainbat gaixotasun biltzen dituelako, hala nola giltzurrunetakoak, gibelekoak, bihotzekoak, biriketakoak, digestio-aparatukoak eta gaixotasun metabolikoak. Halaber, honako hauek ere barne hartzen ditu: sistema linfatikoari eta immunologikoari eragiten dieten gaixotasunak, hemofiliak, beste gaixotasun autoimmune batzuk eta immunoeskasiak, zefalea kronikoak, nerbio-sistema zentrala kaltetzen duten gaixotasun degeneratiboak, loaren nahasmendu kronikoak, hain ezagunak ez diren beste zenbait gaixotasun (sentsibilizazio zentralaren sindromea, adibidez) eta prebalentzia oso txikiko beste gaixotasun batzuk, “gaixotasun arraro” esaten zaienak (483. or.).

1. irudia. Desgaitasun organikoak barne hartzen dituen gaixotasunen, nahasmenduen eta/edo sindromeen zerrenda.

1. irudia. Desgaitasun organikoak barne hartzen dituen gaixotasunen, nahasmenduen eta/edo sindromeen zerrenda. Egileek egina. Iturria: Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa. Desgaitasun fisiko eta organikoa. https://www.cocemfe.es/informate/discapacidad-fisica-organica/

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) 2008an argitaratutako desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasun-egoerei buruzko inkestak (DAMI) “erraietako edo organiko” deitzen dien urritasun-mota hauek jasotzen ditu (DFB, 2018, 486. or.): arnas aparatuarekin, aparatu kardiobaskularrarekin, digestio-aparatuarekin, aparatu genitourinarioarekin, sistema endokrino-metabolikoarekin, sistema hematopoietikoarekin, immunitate-sistemarekin eta larruazalarekin zerikusia dutenak. Sailkapen horrek ez ditu barne hartzen Olivenza Txostenean jasotako zenbait osasun-arazo, hala nola neurologikoak eta fibromialgia. Beraz, nabaria da DO kategorizatzen zaila dela. Era berean, nazioartean erabiltzen diren invisible disability eta hidden disability kontzeptuek (azken urteetan gero eta gehiago erabiltzen dira) adierazten dute beste desgaitasun-mota batzuekin batera ere gertatzen dela; alde horretatik, entzumen-galerak edo nahasmendu kognitiboek piztu dute arreta gehien.

2. irudia. Erraietako urritasun eta urritasun organiko motak, DAMI inkestaren arabera.

2. irudia. Erraietako urritasun eta urritasun organiko motak, DAMI inkestaren arabera. Egileek egina. Iturria: Cegarra, B. (2018). Desgaitasun organikoa duten pertsonen premiak eta eskaerak. Hemen: Desgaitasunaren Estatuko Behatokia (arg.), Olivenza Txostena (2018), desgaitasunaren Espainiako egoera orokorrari buruzkoa (486. or.)

Olivenza Txostenak dioenez, “desgaitasun organikoak patologia edo gaixotasun jakin batzuekin duen lotura aztertzea zaila da, kontzeptu beraren barruan oso errealitate desberdinak biltzen baititu” (483. or.). Reyes et al.-en arabera, “gaixotasun kroniko-degeneratibo ugari daude, zeinek nahasmendu organiko- funtzionalak eragiten baitituzte; nahasmendu horiek beren bizimodua aldatzera behartzen ditu bai gaixoak, bai haien senideak” (2010, 112. or.).

Egoerak hain anitzak dira, ezinbestekoa baita DO definitzen duten alderdiak identifikatzea eta, aldi berean, zer berezitasun dituen deskribatzea, beste desgaitasun batzuetatik bereizteko. DOren inguruko alderdi komunen analisia (1. taula) hiru multzotan banatu dugu: lehena, osasun-egoerari loturiko erasanei buruzkoa da; bigarrena, bizitzako hainbat esparrutan eragiten dituen muga eta murrizketei buruzkoa; eta hirugarrena, gizarte-oztopoei buruzkoa.

2022an, COCEMFEk Desgaitasun organikoaren liburu zuria argitaratu zuen, desgaitasun hori ez ezik, kolektibo zabal horren premia nagusiak ezagutzera emateko eta aitortzeko asmoz. Dokumentu horretan proposatu zuten DOren kontzeptuak koherentzia eta nortasun propioa ematen dizkio:

DO identifikatzeko eta bereizteko beharra elkarte-mugimenduaren barruan egindako prozesu historiko batetik sortu da; izan ere, oinarri sozialaren errealitatean oinarritutako diagnostikoak eginez, aldarrikapen komunak sortu dira (151. or.).
1. taula. Desgaitasun organikoaren ezaugarri eta alderdi komun nagusiak.

1. taula. Desgaitasun organikoaren ezaugarri eta alderdi komun nagusiak. Egileek egina. Iturria: Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa (COCEMFE). 2022. Desgaitasun organikoaren liburu zuria. Desgaitasun organikoa duten pertsonen egoerari buruzko ikerketa. [Liburu zuria], 33-35 or.

Desgaitasun organikoaren ezaugarri eta alderdi komun nagusiak
1. OSASUN-EGOERA ETA URRITASUNA 2. BIZITZAREN HAINBAT ARLOTAKO MUGAK 3. GIZARTE-TRABAK
  • Barne-mailakoak dira, eta min- eta neke-prozesu akutuak eragiten dituzte.
  • Garapena ezegonkorra da eta ezin da aurretik jakin: agerraldiak eta/edo gorabeherak.
  • Bilakaera propioa eta prozesu subjektiboa: barne-faktoreak eta testuinguruaren araberakoak.
  • Tratamendu erasokor eta inbaditzaileak: eragin kaltegarriak eta sekuela larriak.
  • Komorbilitateak eta ingurumen-faktoreen eragin handia.
  • Etengabeko arreta soziosanitarioa: sistemarekiko mendekotasuna.
  • Diziplinarteko osasun-arreta espezializatua.
  • Diagnostiko berantiarra eta, maiz, okerra.
  • Eguneroko bizimoduan eta gizartean partaidetza eskas eta mugatua: agerraldiak eta tratamendua.
  • Hezkuntza- eta lan-arloa: huts egitea.
  • Bizi-erritmo geldiagoa.
  • Autoestimu kaltetua: bizitza pertsonal, familiar eta soziala.
  • Eragin emozional eta psikologikoa: gizarte-babesik eza.
  • Pobretzea, gizarte-kalteberatasuna eta desparekotasuna areagotzea: errehabilitazioa eta prebentzioa pazientearen kontura.
  • Gertuko gizarte-ingurunea: karga fisiko eta psikologikoa.
  • Mendekotasuna: eguneroko bizitzako jarduerak egiteko eragozpenak.
  • Desgaitasun fisiko motorra agertzea.
  • Administrazioa eta legeak: legezko aintzatespenik eta araudirik eza.
  • Soziosanitarioa: diagnostiko, tratamendu eta babesetarako sarbidea.
  • Gizarte-inklusioa eta partaidetza: ikusezintasuna, sentsibilizaziorik eza eta oztopoak.
  • Tratamendu informatiboa eta ezagutza sortzea: azterlanen eta ikerketa zientifiko-akademikoen premia.
DO DUTEN PERTSONEK BIZI-PRONOSTIKO MAKALAK IZAN OHI DITUZTE. EPE ERTAIN ETA LUZERA, PRONOSTIKO HORIEK NORMALEAN AHULGARRIAK IZATEN DIRA ETA BIZI-ITXAROPENA ETA -KALITATEA GUTXITZEN DITUZTE. ONDORIOZ, DO DUTEN PERTSONAK KALTEBERAK DIRA ETA ETENGABEKO ARRISKU-EGOERAN DAUDE (COCEMFE, 2022, 35. or.).

Konfederazioaren iritziz, desgaitasun hori deskribatu eta kontzeptualizatzean, DOren sintomatologiaren konplexutasuna laburtzeaz gain, DO duten pertsonei dagozkien eta gaur egun ukatzen zaizkien eskubideak eman behar zaizkie. Beraz, Konfederazioaren DOren definizioa, ezintasun hori luze eta zabal aztertu, eztabaidatu eta adostu ondorengo fruitua da. Horiek horrela, desgaitasun organikoa duten pertsonen kolektiboa ordezkatzen duen konfederazioaren iritziz:

Desgaitasun organikoa gorputz-sistemaren batean funtzionaltasuna galtzeak eragindako gaitza da; sistema horiek mugatuak (organo espezifikoak) edo orokorrak (hutsegite sistemikoak) izan daitezke. Eta gaitzak gaixoen autonomia mugatzen duten eta gizarte-desabantaila handiak sortzen dituzten oztopoak eragiten ditu (COCEMFE, 2022, 33. or.).

Halaber, konfederazioak desgaitasunaren arrazoiak aipatzen ditu:

Gorputz-sistema batean edo gehiagotan funtzionaltasuna galtzea, osasun-egoera kronikoengatik eta gizartean erabat parte hartzea eta eskubide eta askatasunak baldintza beretan erabiltzea mugatzen edo eragozten duten gizarte-oztopoengatik (COCEMFE, 2022, 33. or.).

Nabarmendu beharra dago nazioarteko, Europako eta estatuko araudi eta esparruetan DO ez dela aintzat hartzen eta espezifikatzen. Hala ere, COCEMFEk emandako datuen arabera (2022), desgaitasun organikoa aintzat hartzea, baloratzea eta identifikatzea gizarte-talde horren osaeraren adierazle garrantzitsua izango litzateke, baita eragin- eta sentsibilizazio-mailan egon daitezkeen erronken adierazle ere. Beste egile batzuen iritziz, aintzatespen instituzional eta sozialak garrantzi handia du. Eldridge, Kimberly eta Serovich-ek diote (1994, 1999, Angarita eta Escobar-en aipatua, 2009), adibidez, gizarte-babesak gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei estresa arintzen laguntzen diela, lasaitzeko eta jarrera positiboa izateko guneak sortzen dituela eta osasun-egoeraren eragin kaltegarriak gutxitzen dituela (7. or.).

Angarita eta Escobarren ustez, gizarte-babeseko sareek zeregin garrantzitsua dute zaintzaileen ongizatean, gaixotasunak sortzen duen estresetik babesten dituzte, eta gaixoak gaitzen dituzte egoera berriz ebaluatzeko eta egoera horretara hobeto egokitzeko, aurre egiteko erantzunak lantzen laguntzen baitiete (8. or.).

“Hutsune legal” eta normatibo horrek DO duten pertsonen eskubideak eta, beraz, haien ongizatea eta bizi-kalitatea gutxitzen dituzte; izan ere, desgaitasuna, mendekotasun-maila eta lanerako ezintasuna legez aintzatestea eragozten du (COCEMFE, 2022, 35. or.). Hala ere, osasun-egoeraren ikuspegitik, DO gaixotasun kronikoarekin eta kronikotasunarekin lotzen da, eta badago horri buruzko lege-aurrekari bat, Ring kasua, alegia. Izan ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2013ko apirilaren 11n emandako epaiaren arabera (C-335/11 gaia), desgaitasuna duten pertsonen kontzeptuan gaixotasun kronikoa dutenak ere sartu behar dira (Igual, 2018).

Hutsune horren ondorioz, eskubideak aintzatesteko bidean aurrera egiteko ezinbestekoa da DO kuantifikatzea. Gaur egun, ezin dugu ziurtatu Espainian zenbat pertsonak duten DO, ofizialki ez delako aintzat hartzen. Gainera, DO duten pertsona asko, baremoak ezartzean, ez lirateke % 33ra iritsiko eta, beraz, ez lirateke “desgaitasuna duten pertsonatzat” hartuko.

2013an, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak Osasun Sistema Nazionalean Osasuna Sustatzeko eta Prebentzioko Estrategia onartu zuen, estatuan esparru komun bat ezarri eta osasun-egoera kronikoen gorakada arintzeko. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundeko Europako lurraldean, heriotzen % 86 eta gaixotasun-zamaren % 77 gaixotasun kronikoei dagokie, eta gaixotasun kronikoak dira, gainera, heriotza-tasa eta morbilitate prebenigarrien kausa nagusiak. DOri dagokionez, zifra horiek ontzat hartuko ditugu, DO eta kronikotasuna loturik baitaude.

DOk Espainian duen garrantzia ulertzeko, 2021eko abenduaren 31ko txostenean Desgaitasuna duten Pertsonen Estatuko Datu-basean (DPEDB) ageri diren datuak aztertu ditugu2. Dokumentu horretako datuk kontuan hartuta, azterketa txiki bat egin, eta, horri esker, DOk estatuan zenbateko garrantzia duen ulertu ahal izan dugu (2. taula). Alde horretatik, argitu behar dugu azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duenak, honako hau dioela eskubideen titularrei buruzko 4. artikuluan: "Desgaitasunen bat duten pertsonak dira urritasun fisiko, mental, intelektual edo sentimenezkoak dituztenak, urritasun iraunkorrak ustez, era bateko eta besteko oztopoek gizartean osoki eta eraginkortasunez eta gainerakoekiko baldintza-berdintasunean parte hartzea eragotzi ahal dietenak". Halaber, ezinbestekoa da adieraztea desgaitasuna duten pertsonatzat hartuko direla % 33 edo desgaitasun handiagoa dutela aitortu zaien pertsonak (Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua, [IMSERSO], 2021, 8. or.). Gainera, aipatu behar dugu DO desgaitasun gisa ofizialki aitortuta ez dagoenez, hari loturiko urritasunak sartu direla bertan: urritasun neuromuskularrak eta gaixotasun kronikoak.

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK

GUZTIRA 3.347.483

Gizonak
1.677.685
% 50,11
Emakumeak
1.699.798
% 50,78

DESGAITASUN ORGANIKOA DUTEN PERTSONAK

GUZTIRA 885.569

NEUROMUSKULARRA

% 53,02
166.105
% 46,98
147.185

GAIXOTASUN KRONIKOA

% 53,24
304.902
% 46,68
267.377

% 73,5
% 26,5
Desgaitasuna duten pertsonak
Desgaitasun organikoa duten pertsonak

Desgaitasun organikoa duten pertsonak

2. taula. Espainian desgaitasuna duten pertsonak 2021eko abenduaren 31n, eta DOri loturiko desgaitasuna duten pertsonak, % 33 edo desgaitasun handiagoa dutenak. Egileek egina. Iturria: Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO). Desgaitasuna duten Pertsonen Estatuko Datu-basea. https://imserso.es/documents/20123/146998/bdepcd_2021.pdf/d3557bcb-fb05-ec65-2572-d45911934038?t=1672432851934.

Eskura ditugun datuak aztertu ondoren (2. taula), ondoriozta dezakegu 2021eko abenduaren 31n Espainian 3.347.483 pertsonak % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa zutela, eta, horietatik, 885.569k, hau da, desgaitasuna duten pertsona guztien % 26,45ek, desgaitasun organikoarekin loturiko urritasunak zituztela. Horiek horrela, DO desgaitasunen bigarren kausa da, desgaitasun osteoartikularraren atzetik.

DO duten pertsonek hainbat sintoma eta agerpen dituzte egunero (oinazea eta nekea, adibidez), tratamenduak hartu eta albo-ondorioei aurre egin behar diete, eta kontsulta eta proba mediku ugari izaten dituzte. Maiz, ezin izaten dute hori guztia bateratu beren eguneroko bizitza pertsonal eta profesionalarekin eta beren proiektuekin (COCEMFE, 2022). Eta, aurreko paragrafoan adierazitako emaitzak ikusirik, ezinbestekoa da kolektibo ugari horren eskaerei berehala erantzutea, honako hau kontuan hartuta:

DO ikusgarri egiteak eta aintzatesteak elkarri loturik dauden hainbat jarduera-ildo eta -esparrutan elkarrekin aurrera egitea eskatzen du, besteak beste: DO duten pertsonen errealitatearen eta premien inguruko arau, agiri eta ikerketa zientifiko eta akademikoak egitea, eta baita herritarrak jakinaren gainean jartzeko eta sentsibilizatzeko hedapen-kanpainak ere (COCEMFE, 2022, 156. or.).

Aurkibidera joan

PREMIAK

Olivenza Txostenak desgaitasun organikoa duten 16 eta 64 urte bitarteko 200 pertsonari 2018an egindako inkesta baten datuak erakusten ditu, kolektibo horren premia eta eskaera nagusiak ezagutze aldera. Estatistikei dagokienez, 200 laguneko laginak ez ditu Espainian DO duten biztanle guztiak ordezten, baina garrantzitsua da “kolektiboaren lehentasunezko beharrei buruzko pertzepzioa identifikatzeko” (489. or.). Premien azterketaren emaitza nagusiak bost gai-multzotan antolatuta daude (3. irudia).

Elkarrizketatu gehienek adierazten dute batzuetan beste pertsona batzuen laguntza behar dutela, eta zailtasun ekonomikoak dituztela premia hori betetzeko. Analisian azpimarratu dute, halaber, tratamendu farmakologikoen eta errehabilitazioaren premia dutela, eta, maiz, produktu kimikoak, erradiazioak eta kutsadura elektromagnetikoa saihestu beharra dauzkatela. Era berean, DO duten pertsonek hezkuntza jasotzeko oztopoak sumatzen dituzte, eta lanpostuak egokitzea eskatzen dute, lanean jarraitu ahal izateko. Azkenik, irisgarritasun-arazoak antzematen dituzte, eta bizi diren udalerrian “irisgarritasun unibertsala” izatea aldarrikatzen dute.

Desgaitasun organikoaren liburu zuriak agerian uzten du irisgarritasun unibertsala ez dela DOren ikuspegitik batere lantzen. Irisgarritasun-gabezien ondorioz, DO duten pertsonek autonomia galtzen dute, eta zailtasunak dituzte hainbat gunetan mugitzeko, sartzeko, erabiltzeko eta egoteko. Mugitzeko zailtasun horiek DO legeetan eta gizartean ez aintzatestearen ondorio dira. Eta ez da aintzatesten, batez ere, lan- eta hezkuntza-arloan sartzean eta parte hartzean:

3. irudia. DO duten pertsonen premia nagusien analisia.

3. irudia. DO duten pertsonen premia nagusien analisia. Egileek egina. Iturria: Cegarra, B. (2018). Desgaitasun organikoa duten pertsonen premiak eta eskaerak. Hemen: Desgaitasunaren Estatuko Behatokia (arg.), Olivenza Txostena (2018), desgaitasunaren Espainiako egoera orokorrari buruzkoa (492-512. or.).

gaixotasunaren zama eta tratamenduen albo-ondorioak ez dira kontuan hartzen, eta lantokiak eta araudia ez dira egokitzen. Aisialdiari dagokionez, DO duten pertsonek adierazten dute atseden hartzeko guneak behar dituztela, egokitu gabeko guneak deserosoak direlako, eserlekuak ez direlako ergonomikoak izaten eta aireztapena falta delako, besteak beste.

Azken lau hamarkadetan, mugimendu asoziatiboaren bultzadari esker, DO duten pertsonen eskubide, premia eta urraketak ezagutzera eman eta diskurtso bateratu bat landu da:

Aldarrikapen eta eskaera nagusiak honako hauen ingurukoak dira: osasunerako eskubidea; premia soziosanitarioei modu integral eta koordinatuan erantzutea; DO ezagutzera ematea eta aintzatestea, hainbat maila (gizartea, araudia, administrazioa, zientzia eta akademia) eta esparrutan (lana, hezkuntza, aisialdia eta olgeta). Aldarrikapen eta eskaera horiek irisgarritasunaren ikuspegitik ere aztertu daitezke, antzemandako gabezia eta oztopoei erantzun diezaieketen heinean (COCEMFE, 2022, 156. or.).

Beste herrialde batzuetan osasun-arazo ikusezinen inguruan egindako azterlanetan ere aipatzen da arazo horiek ezagutzera emateko eta aintzatesteko premia; esaterako: nortasun soziala aintzatestea, zaldi-buztanaren sindromea duten pertsonena, adibidez, Erresuma Batuan (Hall eta Jones, 2018); eta tatuajeen bitartez ezkutuko desgaitasunak adieraztea, aldebakarreko gortasuna duten pertsonena, besteak beste, Estatu Batuetan (Chang, 2023).

4. irudia. Desgaitasun organikoa duten pertsonen aldarrikapen nagusiak.

4. irudia. Desgaitasun organikoa duten pertsonen aldarrikapen nagusiak. Egileek egina. Iturria: Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa [COCEMFE]. 2022. Desgaitasun organikoaren liburu zuria. Desgaitasun organikoa duten pertsonen egoerari buruzko ikerketa. [Liburu zuria], 156. or.

Aurkibidera joan

GOMENDIOAK

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Batzordearen (DPEB) arabera, ezinbestekoa da desgaitasunen bat duten pertsonen artean giza eskubideen kultura aktiboa zabaltzea, desgaitasunaren gaineko lehentasunezko ikuspegi gisa. Hori, duintasun pertsonalaren kontzientzia har dezaten, ahaldundu eta beren bizi-proiektuari buruzko erabakiak hartu eta hautuak egin ahal izan ditzaten, eta komunitatean sartzea eragozten duten eskubide-urraketak beren kasa prebenitu eta borrokatu ditzaten. Halaber, ezinbestekoa litzateke diseinu hori ikuspegi inklusiboa kontuan hartzen duten ingurune, produktu eta zerbitzuetan pertsona guztientzako aplikatzea, desgaitasunak dituzten pertsonak ez kanporatu edo baztertzeko (DPEB, hemen aipatua: DFB, 2013).

Irisgarritasun unibertsala hau da: ingurune, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzuek ez ezik, objektu, tresna, lanabes eta gailuek ere bete behar duten baldintza, pertsona guztiek seguru eta eroso eta ahalik eta modu autonomo eta naturalenean ulertu eta erabil ditzaten (20.422 Legearen 3. artikulua, hemen aipatua: DFB, 2.018, 501. or.). Espainian, “irisgarritasun unibertsalari” buruzko araudi hori 2017ko abenduaren 4tik aurrera bete behar zen, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrean epe hori baitago jarria (DFB, 2018). Era berean, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak (Espainiak berretsi zuen) irisgarritasun unibertsala oinarrizko eskubidetzat jotzen du, eta honako hau ezartzen du:

Estatu kideek behar adina neurri hartuko dituzte desgaitasuna duten pertsonek gainerako pertsonen baldintza berberetan eskura izan ditzaten ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak (informazio- eta komunikazio-sistema eta -teknologiak barne), eta jendearentzako edo erabilera publikoko gainerako zerbitzu eta instalazioak, bai hiri-inguruneetan, bai landa-eremuan (DFB, 2018, 501. or.).

Irisgarritasun unibertsaleko neurriek arazoaren errotik egingo liekete aurre oztopoei; izan ere, “aurretiazko ezinbesteko betekizuna da, desgaitasuna duten pertsonek eskubideak benetan eta baldintza berberetan erabil ditzaten” (Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Batzordea, 2014, 2. or.). Irisgarritasun unibertsaleko neurriek “leku batean sartzeko edo zerbitzu bat erabiltzeko banakako eskaera bat jaso aurretik irisgarritasuna ziurtatzera” behartzen dute (Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Batzordea, 2014, 8. or.). Ex ante betebeharra denez, “irisgarritasuna sistema eta prozesuetan integratu behar da, desgaitasun jakin bat duen pertsona baten premia kontuan hartu gabe” (Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Batzordea, 2018, 7. or.).

Irisgarritasunak eta diseinu unibertsalak pertsona guztiei mesede egiten dieten eta aukera-berdintasuna eta autonomia sustatzen duten ingurune, prozesu, ondasun eta zerbitzu inklusiboak sortzea sustatzen dute, eta, beraz, ez dira desgaitasuna duten pertsonentzako elementuak bakarrik. Gai honi buruzko hausnarketa sustatzen duen esperientzia baten emaitzak aipatu behar dira hemen: Japonian Help Mark bereizgarria sortu zuten, desgaitasun ikusezin baten ondorioz behar bereziak dituzten pertsonak antzemateko eta behar duten laguntza emateko bereizgarri bat. Bereizgarri hori herritarren artean ezartzea sustatzeko estrategia eraginkorrena zein zen balioesteko egindako azterketen arabera, lema honek eragin zuen jarrera positibo gehien: Help Mark guztiontzat da ( for everyone ), denok izan dezakegu erabiltzeko beharra (Hashimoto et al., 2022).

Ezin dugu alde batera utzi “DO duten pertsonen kolektiboa heterogeneoa dela, eta premiak askotarikoak, desgaitasunaren jatorrizko urritasuna zein den” (DFB, 2018, 496. or.). Beraz, DO duten pertsonen premiak honako hauen mende egongo dira edo honako hauen arabera hartu beharko dira kontuan: urritasun-mota (edo motak), larritasun-maila eta testuinguruko eta gizarte-inguruneko baldintza bereziak (Cegarra, 2018; hemen aipatua: COCEMFE, 45. or.). Gainera, ez dugu hau ahaztu behar: “desgaitasun organikoa ez ezagutzeak eta aintzat ez hartzeak zaildu egiten du gabezia horiek konpontzeko laguntza edo baliabideak eskuratzea” (DFB, 2018, 494. or.).

Ikusezintasunaren, ulertezintasunaren eta aintzatespen falta horren ondorioz, desgaitasun organikoa duten pertsonak elkarte eta/edo federazio gisa antolatu dira, beren eskubideak aintzatets ditzaten aldarrikatzeko eta beren bizi-baldintzak hobetzeko lan egiteko. “Erakunde eta pertsona horiek oso ezagunak direnez, foro garrantzitsuetan ez ezik, osasun-sisteman ere aktiboki parte har dezakete eta aldaketarako tresnak eskain ditzakete” (DFB, 2018, 485. eta 486. or.). Adibide esanguratsu bat COCEMFEk 2019an egindako kanpaina bat da: asmoa zen DO ezagutzera emateko sinboloa, DisOrganic, zabaltzea, eta, era horretan, gizartea eta botere publikoak kontzientziatzea eta DO duten pertsonen inklusioa eta ahalduntzea sustatzea (COCEMFE).

Salamancan, zehazki, DO duten pertsonen ordezkari diren elkarteen sare zabala dugu. Elkarri laguntzeko taldeak (ELT) eta osasun-elkarteak (OE) dira, eta DO duten pertsonei babes teknikoa eta ekonomikoa ematen diete eta guneak lagatzen dizkiete. Salamancako Udaleko Elkarteen Udal Erregistroan erregistratuta daude eta hitzarmenak dituzte Udalarekin, Osasun Publikoaren Atalaren bitartez. Irabazi-asmorik gabeko erakunde horiek patologia bera duten beste pertsona batzuen eta haien familien eskura jartzen dira, eta, beren esperientzia eta errealitateari, egoerari eta premiei buruz dakiten guztia eskaintzeaz gain, dauzkaten eskubideak ezagutzeko eta erabiltzeko ahalduntzen laguntzen diete (DFB, 2018).

Erakunde horietako batzuek eskuliburu hau idazten lagundu nahi izan dute, eta azaldu dute zer oztopo eta egoera gogorrekin topo egiten duten espazio publiko askotara sartzen direnean; izan ere, zertxobait egokituta badaude ere, desgaitasun organikoa gutxitan hartzen dute kontuan. Elkarte horien ekarpenari esker, egunero-egunero zer oztopori aurre egin behar izaten dieten jakin dugu, gero oztopo horietan eragin positiboa duten ekintza eta neurriak identifikatzeko, eta, beraz, irisgarritasunaren eta diseinu unibertsalaren printzipioaren ikuspegitik erraztailetzat jo ahal izateko (COCEMFE, 2022, 156. or.).

Datu horiek lortzen Salamancako bost elkartek lagundu dute: Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromea duten Pertsonen Elkartea (AFIBROSAL), Salamancako Hemofilia Elkartea (ASAHEMO), Epilepsia duten Pertsonen Gaztela eta Leongo Elkartea (ASPECYL), El PacienteXperto elkartea (PAEX) eta Salamancako Diabetologia Elkartea (ADE). Aurrez aurreko bilera bateratuak egin ditugu, eta elkarte bakoitzeko hainbat kidek parte hartu dute. Ikerketa kualitatiborako foku-taldearen teknika erabili dugu, aukera ematen duelako DO duten pertsonek beren esperientzia modu naturalean kontatzeko eta beren iritzi eta pentsamenduak azaltzeko. Taldeetan elkarrizketa sustatzeko, galdera irekiak egin ditugu. Galdera horien helburua zen DO duten pertsonek normalean erabiltzen dituzten espazio publikoetan (liburutegi, artxibo eta museoetan, adibidez) zer zailtasun eta oztopo dituzten jakitea eta identifikatzea. Landa-lan horren emaitzetan jasota daude bai aurre egin behar izaten dieten arazoak, bai arazo horiek gainditzeko beharrezkotzat jotzen diren jarduerak. Horren fruitu dira ondoren azalduko ditugun gomendioak. Dena den, hona hemen zeharkako premia garrantzitsuenak: ikusezintasuna, kronikotasuna eta gizarte-babes eskasa.

DO duten pertsonei buruz liburutegi, artxibo eta museoetan kontuan hartu beharko liratekeen iradokizunak deskribatu aurretik, argitu nahi dugu pertsona horietako askok desgaitasun fisikoa (DF) duten pertsonen zenbait sintoma dituztela eta, beraz, irisgarritasunari dagokionez, pertsona horien beharrekin bat datozela. Hala ere, atal honetan ez ditugu gomendio horiek kontuan hartuko, eskuliburu honetan DFri buruzko kapituluan zehaztuko baititugu.

Lehen gomendioa museo, liburutegi eta artxiboetako langileak DOren arloan prestatzea izango litzateke. Ezinbestekoa da leku horietako langileek irisgarritasun unibertsalaren gaineko oinarrizko ezagutzak izatea eta DOri buruzko etengabeko prestakuntza espezifikoa jasotzea, zer den ulertzeko eta, beren lantokietan, DO duten pertsonen eskaera eta premiei erantzuteko. Era berean, DOren patologiek eragin ditzaketen larrialdietan zer egin jakiteko protokoloak prestatu eta eduki behar dira. Gainera, zentroetako langileek argi eta garbi eduki behar dute protokolo horiek zertan diren eta nola gauzatu behar diren.

5. irudia. Elkarri laguntzeko Salamancako taldeen zerrenda.

5. irudia. Espazio publikoetan (liburutegi eta museoetan, esaterako) oztopoak eta eragozpenak identifikatzen lagundu duten elkarri laguntzeko Salamancako taldeen zerrenda. Egileek egina.

6. irudia. Desgaitasun organikoaren nazioarteko ikurra

6. irudia. Desgaitasun organikoaren nazioarteko ikurra, Rafa Garcés diseinatzaileak 2019an sortua, desgaitasun hori agerian jartzeko. Iturria: Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa. (s.f.). Desgaitasun organikoaren nazioarteko ikurra. https://www.cocemfe.es/simbolo-discapacidad-organica/.

Bigarren gomendioa izango litzateke DOren bereizgarri den eta dagoen tokiak zein bertako langileek desgaitasun hori duten pertsonak kontuan hartzen eta identifikatzen dituztela adierazten duen ikurra ikusgai jartzea.

Alde horretatik, pertsona asko eta askotarikoak ibiltzen diren guneetan kanpoko desfibriladore automatiko bat (KDA) edukitzea komeni da beti, baina DOren kasuan derrigorrezkoa da, kardiopatiak dituzten pertsonek arrisku handiagoa dutelako. Frogatuta dago KDAk bihotza gelditzen zaion pertsona bat salba dezakeela. Horregatik, funtsezkoa da, batetik, langileek gailua erabiltzeko prestakuntza eta ziurtagiria izatea; eta bestetik, aldizkako azterketa eta mantentze-lanak egitea, ekipoak ongi funtzionatzen duela ziurtatzeko.

DO duen pertsona batek leku batera sartu nahi duenean, kontuan hartu behar da, beste desgaitasunekin gertatzen den bezala, pertsona horrek berehala sartu ahal izan behar duela, denbora luzez zutik edo eguraldi txarraren eraginpean egoteak ondorio larriak izan ditzakeelako berarengan eta gaixotasunaren garapenean. Era berean, lekua bisitatzeko asko ibili edo denbora luzez zutik egon behar bada, atsedenleku eroso eta behar bezala seinaleztatuak prestatu, eta atsedenleku horietan DO duten pertsonentzako lekuak gorde behar dira. Gauza bera gertatzen da bainugela eta/edo komunetan: DO duten pertsonek leku zabal eta bizkor sartzeko modukoak behar dituzte, hainbat larrialdi gerta daitezkeelako. Hori ziurtatzeko, DO duten pertsonentzako komun bat gorde behar da, zabala eta behar bezala seinaleztatua.

7 irudia. Atsedenlekua, DO duten pertsonentzako eserlekuak dituena.

7 irudia. Atsedenlekua, DO duten pertsonentzako eserlekuak dituena. Egileek egina.

Askotan, segurtasun-arrazoiengatik, liburutegi, museo, artxibo eta abarretarako sarbidea metalak detektatzeko arku batekin kontrolatzen da. Gailu horiek erabiltzen dituzten mekanismoek kalte egin diezaiekete hainbat ebakuntzetan jartzen diren materialei, eta, beraz, pertsona horiek berehala salbuetsi behar dira.

Halaber, DO duten zenbait pertsonak, glukosa-maila egokiari eusteko, tarteka zer edo zer jan behar dute, eta, beraz, beren elikagai eta edariak sartzen utzi behar zaie. Sakelako telefonoekin ere gauza bera gertatzen da: toki batzuetan ezin dira erabili eta/edo isildu egin behar dira, baina DO duten pertsonek terapiarako behar ditzakete; horrelakorik gertatuz gero, beraz, ez zaie sakelakoa erabiltzea debekatu behar.

DO duten pertsona batzuk argien kontraste edo bat-bateko aldaketekiko sentiberak dira. Horrelakoetan, (pertsonak hala adierazten badu, betiere), aldaketa horiek saihestuko dira, eta, ezinezkoa bada, argi eta garbi adieraziko da, aurrez, kontraste edo aldaketa horiek non gertatzen diren. Sentsibilitate kimikoa duten pertsonei ere gauza bera gerta dakieke, usain bortitzek krisiak eragin eta sintomak okerragotu baititzakete. Horrelakorik ez gertatzeko, nahikoa da kaltegarriak izan daitezkeen lurrunak (amoniakoa, adibidez) edo kloro-kontzentrazio handiak dituzten aire-gozagarri eta garbiketa-produktuak (lixiba, esaterako) ez erabiltzea.

Ezbehar edo istripu arinetarako, funtsezkoa da larrialdietarako botikin bat izatea. Botikin horrek, sendatzeko betiko tresna eta materialez gain, DO duten pertsonek behar ditzaketen tresna eta/edo materialak izango ditu, eta “botikin inklusiboa” esango zaio (8. irudia). Botikin inklusibo hori osatzen lagundu digute Salamancako elkarri laguntzeko elkarte eta osasun-elkarteek.

8. irudia. Botikin inklusiboa: desgaitasun organikoa kontuan hartzen duten materialak.

8. irudia. Botikin inklusiboa: desgaitasun organikoa kontuan hartzen duten materialak. Egileek egina.

Adierazitako zailtasun horiei honako hau gehitu beharko genieke: norabaitera heltzeko distantzia edo denbora gutxitze aldera, DO duten pertsonentzako aparkalekuak gorde beharko lirateke, baina pertsona horien muga eta murrizketak egoki baloratzen ez direnez, ez zaie eskubide hori aitortzen (COCEMFE, 2022).

Osasunari dagokionez, Cruz et al.-ek honako hau adierazi zuten: mendekotasuna duten pertsonen autonomiarako eskubidearen kontzeptua sartzea konplexua eta erronka handia da; izan ere, ez da nahikoa funtzionaltasuna hobetzeko eta gaixotasuna kudeatzeko lehendik dauden laguntza sozial eta instrumentalak ematea, teknologia, metodologia eta testuinguru berriak ere landu behar dira, komunikazioa, ikaskuntza, joan-etorriak, prestakuntza eta gainerako pertsonen moduan parte hartu ahal izatea errazten duen guztia sustatzeko. (2017, 6. or.).

DO duten pertsonek diote ikusezintasunak duela eragin gehien bai beren bizi-kalitatean, bai antzematen dituzten osasun-oztopoetan. Organo-erasana duten pertsonek sentitzen dute beren gaixotasuna eta hari lotutako sintomatologia gutxiagotu eta etengabe zalantzan jartzen dituztela.

DO duten pertsonen bizimodua errazteko neurriak identifikatzeko eta haien esku hainbat baliabide jartzeko aukera emango lukeen aintzatespen sozial eta ofiziala bultzatu nahi izanez gero, honako gai hauei heldu behar diegu: ikusezintasuna, kronikotasuna, pixkanakako ugaritzea eta patologia aldakor eta askotarikoak. “Desgaitasun organikoa ikusezina denez, oztopo sozial eta/edo jarrerazkoek diskriminazioa eragiten dute, gizarteak ez dituelako ezagutzen eta aintzatesten” (DFB, 2013, 505. or.).

Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

OHARRAK

  1. Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa, COCEMFE: https://www.cocemfe.es/
  2. Desgaitasuna duten Pertsonen Estatuko Datu-basea. https://imserso.es/documents/20123/146998/bdepcd_2021.pdf/d3557bcb-fb05-ec65-2572-d45911934038?t=1672432851934

Adimen-desgaitasuna eta irisgarritasun kognitiboa

Mª del Pilar Porras Navalón, Mónica Santamaría Domínguez, Ana García Fuentes, María José Martín Nuevo

Mª del Pilar Porras Navalón - Alzheimerren gaixotasuna eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonei arreta emateko Estatuko Erreferentziako Zentroa

Mónica Santamaría Domínguez - Hezkuntza Fakultatea. Salamancako Unibertsitate Pontifikala

Ana García Fuentes - Insolamis

María José Martín Nuevo - Aisia- eta komunitate-zentroa. ASPRODES

Atal hau hasteko, desgaitasunaren kontzeptu orokorrari erreparatuko diogu. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME, 2011), desgaitasuna giza izaeraren parte da; izan ere, aldi baterako edo betiko, ia guztiok izango dugu desgaitasunen bat bizitzan zehar. Estatistikako Institutu Nazionalak 2020an egin zuen desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasun-egoerei buruzko inkestaren arabera, gaur egun, gure herrialdean 4,38 milioi pertsonak (mila biztanletik 94,9k) adierazi dute desgaitasunen bat dutela. Eta, kalkuluen arabera, Espainiako biztanleen % 1ek du, gutxi gorabehera, adimen- edo garapen-desgaitasunen bat (Plena Inclusión, 2020).

Adimen-desgaitasunaren etiologia, definizioa, sailkapena eta terminologia, denborak aurrera egin ahala, desberdin ulertu dira. Terminologiari dagokionez, adimen-atzerapenaren (AA) termino tradizionala adimen-desgaitasunarekin (AD) ordeztu zen (Schalock et al., 2007). Gaur egun, Adimen eta Garapen Desgaitasunen Amerikar Elkarteak (ingelesezko siglak: AAIDD) 12. edizioan, hau da, 2021ean proposatu zuen adimen-desgaitasunaren definizioa da onartuena. Erreferentziazko erakundea da XIX. mendetik, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin egiten diren ikerketa eta esku-hartzeetan.

Adimen-desgaitasunaren definizioa eta diagnostikorako irizpideak

AAIDDk, AD ulertzeko eman dituen pausoen ondoren, bi definizio-mota bereizi ditu (Schalock et al., 2010):

  • Eratze-definizioa: bizi diren inguruneetan pertsonen funtzionamendua hobetzera bideratzen da, pertsonarengan eta testuinguruan esku hartuz, ikuspegi multidimentsional eta sozioekologikotik; pertsonaren funtzionamendua hobetzeko, banakako laguntzak funtsezkoak dira.
  • Definizio operatiboa: adimen-desgaitasuna identifikatzera bideratzen da, pertsonek zerbitzu, prestazio eta baliabideak eskura dituztela ziurtatzeko.

Definizio horrek diagnostikorako irizpideak ezartzen ditu (Schalock et al., 2021):

Hauek dira adimen-desgaitasunaren bereizgarriak: 1) muga handiak adimenaren funtzionamenduan; 2) muga handiak moldatze-jokabidean, moldatzeko gaitasun kontzeptual, sozial eta praktikoetan adierazi bezala; eta 3) 22 urte baino lehenago agertzen da.

Amerikar Psikiatria Elkarteak (APA) diagnostikorako irizpideak bildu zituen Nahasmendu Mentalen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburuaren (DSM-V) 5. edizioan, 2013an. Adimen-desgaitasuna neurogarapeneko nahasmenduen mailan sailkatua dago, eta bereizgarri hauek ditu: batetik, adimen-gaitasun orokorren urritasunak (adibidez, arrazoiketan, arazoen konponketan, plangintzan, pentsamendu abstraktuan...) (A irizpidea); eta bestetik, eguneroko moldatze-funtzionamenduaren mugak, adinaren, generoaren eta kulturaren aldetik berdinkideak direnen aldean (mugak eguneroko bizitzako jarduera batean edo gehiagotan, hala nola komunikazioan, gizarte-partaidetzan, bizitza burujabean eta hainbat ingurunetan) (B irizpidea). Garapen-garaian agertzen da (C irizpidea).

AAIDDk (Schalock et al., 2010, 2021) ezabatu egin ditu adimen-testetan ateratako adimen-kozientearen puntuazioaren arabera DSM-V eskuliburuan ezarritako adimen-desgaitasunaren larritasun-mailak (arina, moderatua, larria eta sakona), eta pertsonek behar duten laguntzaren arabera (aldizkakoa, mugatua eta orokorra) sailkatu du adimen-desgaitasuna. Horrela, garrantzi gehiago eman dio inguruneari eta gizarteari, eta informazioak aukera ematen du jakiteko pertsonak non, nola eta noiz behar dituen laguntzak bere funtzionamendua hobetzeko.

Giza funtzionamenduaren eredua

Eratze-definizioaren arabera, adimen-desgaitasuna norbanakoaren funtzionamendu-egoera desegokia da, pertsonaren trebetasunen eta ingurunearen eskaeren arteko elkarrekintzatik eratorria. Hori dela eta, 1992an, AAIDDk giza funtzionamenduaren eredua ezarri zuen (1. irudia), adimen-desgaitasuna duten pertsonen funtzionamenduan inguruneak duen garrantzia kontuan hartuta; eta proposatu zuen laguntzak funtsezkoak direla norbanakoen gaitasunen eta testuinguruaren eskaeren arteko aldeak gutxitzeko (Luckassom et al., 2002; Schalock et al., 2010; Schalock et al., 2021; Verdugo, Guillén eta Vicente, 2014).

1. irudia. Giza funtzionamenduaren eredu multidimentsionala.

1. irudia. Giza funtzionamenduaren eredu multidimentsionala. Hemendik egokitua: Schalock et al. (2021).

ADIMEN-DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN PREMIAK

Gaur egun, adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei buruzko araudietan zein teorian eta praktikan, komunitatean benetan parte hartzeko eta partaidetza hori inklusiboa izateko behar dituzten laguntzak dira ardatzak (Gallardo, 2014). Horri esker, interesatzen zaizkien aukera eta inguruneak eskura dituzte.

Horretarako, pertsona oso gogoan izan behar da, hau da, pertsonen mesederako pentsatu eta haien iritzia kontuan hartu behar da. Eta prozesu horretan, hain zuzen ere, irisgarritasunak funtsezko zeregina du, inklusioa lortzeko laguntzak orokorra izan behar baitu, eta pertsona guztiek eduki behar baitute eskura, bizitza guztian.

Inklusioa lortzeko, funtsezkoa da, besteak beste, komunitatean parte hartu ahal izatea. Parte hartzea hau da: “presente egotea, nork bere bizitzaren gainean erabakiak hartzea, informazioa eta komunikazioa oinarritzat hartuta, besteekin, eguneroko gaietatik hasi eta garrantzizkoenetaraino. Parte hartzea nork bere burua ikusgarri bihurtzea da” (ASPACE, 2015, 9. or). Eta hori, ezinbestean, eskubide-kontua da: erabakitzeko eskubidea eta parte hartzeko eskubidea (ASPACE, 2015).

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak (Nazio Batuak, 2006) haien adierazpen- eta iritzi-askatasuna eta informazioa eskuratzeko eskubidea aitortzen ditu: “Desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute beren iritziak askatasunez adierazteko, aukeratzen duten moduan komunikatzeko. Informazioak eskura egon behar du” (AFANDEM-Amás Fundazioa, Aprocor Fundazioa, Gil Gayarre Fundazioa, Don Orione Etxea eta FEAPS, 2015, 18. or.). Hau da, desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute informazioa jasotzeko, komunitatean parte hartzeko eta aukeratzeko, eta, behar izanez gero, horretarako laguntza egokiak izateko.

Aipatutako eskubide hori erabili ahal izateko, ezinbestekoa da pertsonak egunero bizi eta moldatzen diren ingurunea ulertzea: albisteak ulertzea, zer produktu erosi aukeratzea, teknologia eskuratzea, administrazioetan zer gestio egin behar diren jakitea, irakurtzen diren testuak ulertzea, etab. Kontu horietan, gertuko ingurunea funtsezkoa da, hau da, kale eta plazek, errepideek, eraikinek eta, oro har, toki guztiek ulerterrazak izan behar dute, pertsona guztiek baldintza beretan erabili eta gozatu ahal izan ditzaten. Ezinbestekoa da gune guztiak kognitiboki irisgarriak izatea.

Irisgarritasuna eskubide gisa jasota dago, eta, horren froga gisa, Nazio Batuen Konbentzioaren 9. artikuluak (Nazio Batuak, 2006) dio desgaitasuna duten pertsonak burujabe izan daitezen, Konbentzioko herrialdeek hori lortzeko hainbat neurri hartuko dituztela ziurtatuko dutela. Hau da, informazioa ulertu egin behar da eta pertsona guztiengana iritsi behar du. Era berean, instalazio publikoetako seinaleak hizkuntza guztietan egon behar dute, baita braillean, piktogrametan eta irakurketa errazean ere.

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek zer zailtasun dituzten, premia nagusi hauek azpimarratu behar dira (Gallardo, 2014):

  • Idatzizko eta/edo ahozko informazioa ulertzeko zailtasuna:
    • Testu informatiboak ulertzeko zailtasuna, irakurketa-idazketarik ez dutelako, edo oso gutxi ulertzea.
    • Hiztegia eta ematen diren azalpenak egokitzeko premia, hau da, hitz ulerterrazak eta azalpenak ahalik eta errazenak erabiltzea.
  • Ingurune hurbila ulertzeko zailtasuna:
    • Espazioan kokatzeko zailtasuna, hau da, tokiak nekez aurkitzea; adibidez: liburutegietako zerbitzu eta atalak, sarrerak eta irteerak, komunak, behar duten hori lortzeko guneak, informazio-puntuak, larrialdietarako irteerak, liburutegiko atalak, aretoen banaketa, etab.
    • Ikusizko laguntzen premia, liburuak errazago bilatzeko eta eskuratzeko (altuera, argibideak, argiak, etab.).
  • Teknologia erabiltzeko zailtasunak; adibidez, katalogoa informatizatu bada, softwareak erabilerraza izan behar du eta bilaketa-motetara erraz eta zuzenean sartzeko aukera eman behar du.
  • Kontzeptu abstraktuak ulertzeko zailtasuna; adibidez, erreserbak egitea eta materiala jasotzea eta itzultzea erraza izan behar du.
  • Zenbait konbentzio eta arau sozial ulertzeko zailtasuna; adibidez, liburutegia erabiltzeko jarraibideak argi adieraztea.
  • Ustekabeko aldaketetara egokitzeko zailtasuna: ahal den guztietan informazioa aldez aurretik ematea, edo informazioa denbora errealean iraunkorki ematea.
  • Giza harreman atseginen bidez laguntza pertsonala jasotzeko premia; adibidez: haurrak balira bezala ez tratatzea eta irudizko adierak, metaforak eta ironia ez erabiltzea, askotan zailtasunak izan ditzaketelako esaten dena ulertzeko eta gaizki ulertu dezaketelako.
  • Ustekabeko egoerak kontrolatzeko laguntzaren premia.

Aurkibidera joan

IRISGARRITASUN KOGNITIBOA

1. Sarrera: irisgarritasun unibertsala

Esan bezala, 2006ko Nazio Batuen Konbentzioaren 9. artikuluan irisgarritasunak garrantzi handia duela dago azpimarratua.

Estatu kideek behar adina neurri hartuko dituzte desgaitasuna duten pertsonek gainerako pertsonen baldintza berberetan eskura izan ditzaten ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak (informazio- eta komunikazio-sistema eta -teknologiak barne), eta jendearentzako edo erabilera publikoko gainerako zerbitzu eta instalazioak, bai hiri-inguruneetan, bai landa-eremuan (Nazio Batuak, 2006).

Pertsona guztiek eraikinetara edo garraiobide batera fisikoki sartzeko aukera izan behar duten bezala, ikusmen- edo entzumen-urritasuna dutenek ere adimen-desgaitasuna dutenek jasotzen duten informazio bera eskuratu behar dute. Informazioa jasotzeko modua alda daiteke, baina ez informazioa bera (Nazio Batuak, 2014).

Irisgarritasunak pertsona guztiek dituzten eskubideak babestea eta gozatzea ere esan nahi du. Gizartean irisgarritasuna eta berdintasuna benetakoak izan daitezen, dauden zailtasun guztiak ezabatu behar dira. Modu horretan, desgaitasuna duten pertsonek autonomia osoa eta independentzia izango dituzte, eta bizitzako alderdi guztietan parte hartu ahal izango dute (Aparicio, 2017).

Espainian, abenduaren 2ko 51/2003 Legeak, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoak (2013an eguneratua), aurrea hartu zion Nazio Batuen Konbentzioari, eta adierazi zuen desgaitasuna duten pertsonek modu aktiboagoan parte hartu behar dutela gizartean, eta aukera-berdintasuna eta irisgarritasuna gailendu behar direla. Lege horren arabera, irisgarritasuna hau da:

Ingurune, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzuek ez ezik, objektu, tresna, lanabes eta gailuek ere bete behar duten baldintza, pertsona guztiek seguru eta eroso eta ahalik eta modu autonomo eta naturalenean ulertu eta erabil ditzaten (51/2003 Legea, 43189 or.).

Irisgarritasunaz hitz egiteak aukera-berdintasunaz hitz egitea dakar. Argitalpen gehienetan, ordea, irisgarritasun fisikoari egiten zaio erreferentzia, beste irisgarritasun-mota batzuk ere badauden arren (Toboso eta Rogero, 2012).

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, irisgarritasuna hau da: ingurune, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzuek ez ezik, objektu, tresna, lanabes eta gailuek ere bete behar duten baldintza, pertsona guztiek seguru eta eroso eta ahalik eta modu autonomo eta naturalenean ulertu eta erabil ditzaten. Irisgarritasun unibertsalak barne hartzen du irisgarritasun kognitiboa, pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarreragiteko aukera izan dezaten” (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, 95639. or.).

Errege Dekretu horretan ageri da irisgarritasun kognitiboa irisgarritasun unibertsalaren barruan sartua.

Arjona Jiménezen (2015) taula honetan (1. taula) ikus daiteke zer alde dagoen oztopoak kentzeko kontzeptuaren eta irisgarritasun unibertsalaren artean.

1. taula. Oztopoak kentzea eta irisgarritasun unibertsala. Hemendik hartua: Arjona Jiménez (2015, 31. or.).
Oztopoak kentzea Irisgarritasun unibertsala
OnuradunakDesgaitasuna duten pertsonak (bereziki mugikortasun urria dutenak)Herritar guztiak
HelburuakSarbidea errazteaPertsona guztien arteko parekotasuna eta eskubideak erabiltzea sustatzea
ArloakEraikuntza / hirigintza / garraioa / komunikazioaGuneak / produktuak / ekipamenduak / zerbitzuak
EstrategiakOztopoak kentzea / gutxitzeaDiseinua: unibertsala eta denentzako. Parte hartzea oztopatzen duten eragozpen guztiak kentzea
NeurriakAraudiaAraudia / kudeaketa, kontrola eta segimendua / kontzientziazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa
TresnakEpe motzerako jarduera-planakEpe luzerako estrategiak. Politika integralak ezartzea
EragileakProiektuak gauzatzen dituztenakAdministrazio publikoak / proiektuak gauzatzen dituztenak / herritar guztiak

2. Irisgarritasun kognitiboa

1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, irisgarritasun unibertsalak barne hartzen du irisgarritasun kognitiboa “pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarreragiteko aukera izan dezaten. Irisgarritasun kognitiboa honako hauen bitartez gauzatzen da: irakurketa erraza, komunikazio-sistema alternatibo eta handigarriak, piktogramak eta horretarako dauden beste giza baliabide eta baliabide teknologikoak” (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, 95639. or.).

Irisgarritasun kognitiboari (IK) buruzko hainbat definizio daude. Belinchón et al.-ena osagai kognitiboan ardaztuago dago: “ulergarriak edo ulerterrazak diren ingurune, prozesu, ondasun, produktu, zerbitzu, objektu, tresna eta gailuek duten ezaugarria” (2014, 11. or.). Beste batzuek, berriz, funtzionaltasuna azpimarratzen dute, eta IK hau dela diote: “ezinbesteko baldintza psikologikoa, pertsonak ingurune guztietan modu autonomo, eraginkor, seguru eta naturalean bizi eta moldatu ahal izan daitezen” (Accesibilidad y diseño para todos en el transporte, 2015, 5. or.). Dinamismoa nabarmentzen duenik ere badago; Herrero-Martínek (2015, 336. or.), adibidez, honako hau dio irisgarritasun kognitiboaz: “gizabanako baten eta hura sustatzen duen ingurunearen arteko informazio-trukea, bere adimen guztia astintzen duena eta kondizio onenetan moldatzeko gaitasunari eragiten diona (erraztu edo zaildu egiten du)”.

6/2022 Legeak IK irisgarritasun unibertsalaren funtsezko partetzat hartu, eta ezarri eta arautu egiten du (Cordero, 2022). Hona hemen, labur-labur, Legeak IKri buruz zer dioen (6/2022 Legea; Cordero, 2022):

  • Erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarri eragiteko aukera ematen du.
  • Honako hauen bitartez gauzatzen da: irakurketa erraza, komunikazio-sistema alternatibo eta handigarriak, piktogramak eta beste giza baliabide eta baliabide teknologiko batzuk.
  • Bizitza publikoko partaidetzan eta hauteskunde-prozesuetan sartzen da (2. artikulua, g) atala).
  • Sustapen-, gainbegiratze-, ikerketa- eta arautze-organoak ezartzen dira, garatzeko.

Irisgarritasunak, beraz, desgaitasun fisiko edo sentsoriala duten pertsonei dagokienez, ulermen-zailtasunak dituzten pertsonak ere barne hartzen ditu, helburua baita ingurune, prozesu edo zerbitzu guztiak pertsona guztiek ulertu ahal izatea. Hau da, IKren asmoa da mundua ulerterrazagoa izatea eta pertsona guztiak modu autonomoan moldatu ahal izatea (Cordero, 2022).

Ingurunea ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonak izan daitezke adimen-desgaitasuna duten pertsonak, baina baita gure hizkuntza ulertzen ez duten pertsonak, adinekoak eta abar ere (Plena Inclusión, 2021).

3. Irisgarritasun kognitiborako baliabide eta tresnak

ONCE Fundazioak “Guztiontzako diseinu-metodologia. Gaitasun kognitiboak aintzat hartzeko tresnak” dokumentuan egiten duen sailkapenari jarraituz, hiru baliabide daudela esan dezakegu:

  1. Komunikazio-baliabideak, besteak beste, irakurketa erraza eta komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboak (KSHA), bereziki piktogramak, hitzik gabeko komunikazio-metodo gisa. Irakurketa erraza metodo bat da, informazioa irakurmeneko zailtasunak dituzten pertsonen eskura jartzea helburu duena. Horretarako, testuak idazteari, dokumentuak diseinatu eta maketatzeari eta dokumentu horien ulergarritasuna baliozkotzeari buruzko jarraibide- eta gomendio-multzo bat jasotzen du (UNE, 2018, 7. or.). Liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroek era guztietako literatura eta informazioa bildu behar dute irakurketa errazean, zentro horietan ziurtatzen baita informazioa eta kultura eskura izatea (UNESCO, 1994). “Liburutegiek erabiltzaile guztien garapen pertsonala ahalbidetu beharko lukete, haien informazio- eta prestakuntza-premiei erantzuten dieten dokumentuen bitartez” (Casal, 2006, 43. or.). Liburutegi publikoei buruzko IFLA/UNESCOren 2022ko adierazpenak dio liburutegi publikoak “erabiltzaileei era guztietako ezagutza eta informazioa eskuratzeko aukera ematen dieten tokiko informazio-zentroak” direla (2022, 2. or.). Gainera, beren egitekoen parte da informatzea, alfabetatzea, heztea, inklusioa sustatzea, herritarrek parte hartzea eta kultura zabaltzea (IFLA-UNESCO, 2022). Marquinaren (2019) arabera, ezinbestekoa da liburutegietan irakurketa errazera egokitutako liburuak edukitzea, bost arrazoi hauengatik:
    • Liburutegiaren betebeharretako bat inklusioa sustatzea da, inor bereizi gabe.
    • Irakurketa errazak irakurketako edo irakurmeneko zailtasunak dituzten pertsonek informazioa eskuratzea errazten eta ziurtatzen du.
    • Irakurketa errazak autonomia eta independentzia ematen die pertsona horiei, irakurtzeko eta informatzeko orduan.
    • Irakurketa errazak aukera-berdintasuna sustatzen du, eta, horrekin batera, helburu pertsonal eta profesionalak lortzen laguntzen du.
    • Irakurketa errazak gizarte-partaidetza bultzatzen du.

    Irakurketa errazaren jarraibideak hiztegiari, gramatikari eta formatuari buruzkoak dira. Hona hemen zenbait jarraibide (UNE, 2018):

    • Hizkera erraz eta zuzena erabiltzea.
    • Hitz zehatzak erabiltzea, esanahirik gabeko hitz orokorren ordez.
    • Mendeko perpausak ez erabiltzea.
    • Boz pasiboaren ordez aktiboa erabiltzea.
    • Ezezko formen ordez baiezkoak erabiltzea.
    • Testua paragrafo eta kapitulu labur samarretan zatitzea, etenaldiak maiz egin ahal izateko.
    • Testua ez justifikatzea.
  2. Orientazio-baliabideak, adibidez: seinaleztatzeko erabiltzen diren sistema piktografikoak eta beste wayfinding baliabide batzuk. Wayfinding “metodologia bat da, orientazio-prozesuak aztertu eta espazioko baliabideak edo espazioan daudenak erabiltzen dituena, jendeari informazioa emateko eta joan-etorrietan gidatzeko” (Irisgarritasun Kognitiborako Andaluziako Lantaldea, 2021, 17. or.). Horretarako, seinaleak ez ezik (idazkunak, geziak, hitzak, piktogramak, koloreen kodifikazioa eta abar) mapak, kartelak, planoak eta abar erabiltzen ditu (Álvarez Ilzarbe et al., 2021). Funtsean, liburutegiek direktorio bat izan behar dute eraikinaren sarreran, ikuspegi orokor bat emateko, eta baita norabide-seinaleak edo gune bakoitzari dagozkion argibideak ere, orientatu ahal izateko (Polger, 2022). International Health Facility Guidelines (2016) jarraibideetan, wayfinding-aren inguruko baliabide hauek daude jasota:
    • Gune bakoitzak forma- eta kolore-tankera bakarra izatea.
    • Gune bakoitzari izaera bisual bakarra ematea.
    • Ikus-lerroak aprobetxatzea.
    • Ibilbide erraz eta intuitiboak sortzea, nabigatzea erraza izan dadin.
    • Erreferentzia-puntuak erabiltzea.
    • Informazio gehiegi ez ematea.
    • Erabaki-guneak seinaleztatzea.
    • Horma-mapak eta inprimatutako materiala ematea, erabiltzaileek eraman ahal izan ditzaten.
  3. Irisgarritasun teknologikoko baliabideak, laguntza teknologikoei dagokienez.

Baliabideen eta tresnen beste sailkapen batzuk ere badaude, hala nola Brusilovsky-rena (2015), zeinak neurri hauek azpimarratzen baititu: seinaleztapenekoak, guneen antolaketa fisikokoak, gizarte-komunikazioa bultzatzekoak, ingurumen-baldintzak aldatzekoak, testu idatziak egokitzekoak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) irisgarriak diseinatzekoak.

Irisgarritasun Kognitiborako Andaluziako Lantaldeak (2021), halaber, informazioa jasotzean eragiten duten inguruneko baldintzak ere nabarmentzen ditu; esaterako: zarata-maila, oihartzuna, argi fluoreszenteak eta ikusmena gehiegi estimulatzea.

Baliabide garrantzitsu horiez gain, garrantzizkoa da guneak fisikoki antolatzea, ulergarriagoak izan daitezen, eta gune bakoitzak zer funtzio duen adieraztea. Halaber, garrantzi handia du erakundeetako langileak sentsibilizatzea eta trebatzea, era askotako jendeari arreta emango dietela konturatu eta informazioa modu ulergarrian transmititzen jakin dezaten (CERMI, 2021).

Aurkibidera joan

GOMENDIOAK

1. Liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroetako seinaletika

Espainiako Errege Akademiak honela definitzen du seinaletika: “zerbaiten berri emateko seinale-multzoa” (Espainiako Errege Akademia, 2. adiera). Komunikazio-teknika bat da, seinale eta sinbolo ikoniko, linguistiko eta kromatikoak erabiliz pertsonak gidatzen dituena eta jarraibideak ematen dizkiena, toki batean orientatzeko eta mugitzeko. Costak honela definitzen du: “tokietan orientatzeko seinaleen eta banakoen portaeraren arteko erlazio funtzionalak aztertzen dituen komunikazio bisualaren zientziaren partea” (1987, 9. or.).

Ikuspegi kognitibotik ingurunea irisgarriago bihurtzeko tresnetako bat da seinaletika, seinaleek bi funtzio nagusi baitituzte. Batetik, erabakiak hartzerakoan zalantzak argitzea (bidegurutze batean, adibidez); eta bestetik, bilatzen ari garen zerbitzua (informazioa, ordenagailu-gela, mailegu-gela, etab.) erraz aurkitzen laguntzea. Era berean, tokiaren izaeraren parte da, irisgarriagoa eta txukunagoa izan dadin eta errazago aurkitu eta identifikatu dadin laguntzen baitu (OACEX, 2022).

1.1. Seinaletika-motak

Irisgarritasun Kognitiborako Extremadurako Bulegoak (OACEX) haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako irisgarritasun kognitiboari buruzko gidan dio hiru seinaletika-mota daudela (OACEX, 2022):

  1. Direktorioak, planoak eta mapak. Espazio publiko batean dauden gune eta zerbitzuen berri ematen dute. Direktorioak liburutegian zer zerbitzu dauden eta eraikinaren zein solairutan dauden (solairu bat baino gehiago badago) adierazten duten panelak dira. Direktorioek sarbideetan egon behar dute, jendeak jakin dezan zer gune dauden, eraikinean noraezean ibili beharrik gabe. Jaso behar ditu solairu guztiak, zerbitzuen izenak eta horiei lotutako piktograma bana. Mapek eta planoek, oinarrizko informazioa edukitzeaz gain, ulerterrazak izan behar dute. Gainera, komeni da beste seinaleztapen-elementuetan erabili diren kolore-kode eta piktograma berak erabiltzea. Halaber, garrantzitsua da bisitariari non dagoen azaltzea, “hemen zaude” dioen marka batekin, errazago orientatu dadin.
  2. Norabide-seinaletika. Pertsonei tokian ibiltzen eta orientatzen laguntzen die. Erabaki bat hartu behar dugun tokietan jarri behar da seinaletika-mota hori, bide edo aukera bat baino gehiago dauden tokietan, adibidez. Gainera, korridore luze edo leku zabaletan errefortzu-seinaleak gehitu behar zaizkio. Seinale horiek eraikinaren gainerako seinaletikaren estetika bera izan behar dute, eta, direktorioan edo beste seinale-mota batzuetan kolore-koderen bat erabili bada, horri eutsi behar zaio.
  3. Identifikazio-seinaletika. Toki edo areto bat zertarako erabiltzen den edo barruan zer egiten den adierazten du. UNE 170002:2009 arauak dioen bezala, atearen eskuinaldean jarri behar da, ahal dela, ekorketa ergonomikoko eremuaren barruan, altuera jakin batean.
1.2. Seinaletikako elementuak

Garrantzitsua da seinaleak erakargarriak eta ezaguterrazak izatea, eta araudi teknikoa betetzea; kasu honetan, UNE 170002:2009 araua, Errotulaziorako irisgarritasun-baldintzak (UNE, 2009).

Arau horren arabera, seinaletikak ondo kontrastatu behar du hondoarekin, eta, gainera, hainbat elementu izan behar ditu:

  1. Testua. Testuak soila eta ulerterraza izan behar du. Irakurketa errazeko jarraibideek gomendatzen duten bezala, ez da laburdurarik eta siglarik erabili behar, aurreko ezagutzak behar baitira interpretatzeko (UNE, 2018). Gainera, ez da testu osoa letra larriz idatzi behar, irakurtzeko zailagoa baita. Errotulu eta seinaleetako tipografiak serif gabekoa (sans serif) izan behar du. Arial eta Helvetica letra-motak gomendatzen dituzte, adibidez. Jendeak nondik begiratuko duen, letraren tamaina halakoa izango da (UNE, 2009).
  2. Piktograma. Piktogramak sinboloak, benetako objektuak edo irudiak adierazten dituzten zeinuak dira. Piktogramek hainbat erabilera izan ditzakete, eta, horregatik, garrantzitsua da seinaleztatzeko sortutakoak erabiltzea, hala nola Diseinatzaile Grafikoen Amerikar Elkartearen (AIGA) piktogramak; elkarte horrek sortu zituen, 70eko hamarkadan, gaur egun mundu osoko aireportuetan erabiltzen dituzten piktogramak (ONCE Fundazioa, 2013). Sinbolo grafikoei eta ebaluazio-metodoei buruzko UNE-ISO 9186 arauek ulergarritasuna, pertzepzio-kalitatea eta sinboloaren eta erreferentearen arteko lotura ebaluatzeko jarraibideak ematen dituzte, eta horrek piktogramak ulergarriak izatea ziurtatzen du (UNE-ISO, 2022a; UNE-ISO 2022d; UNE-ISO 2022c). Seinaleztatzeko ez dira KSHA motako piktogramak erabili behar, komunikazio handigarri eta alternatiborako sortuak direnez distantzia jakin batera antzematen ez diren xehetasunak eta koloreak baitituzte. Gainera, era horretako piktogramak ez dira unibertsalak, pertsona gehienek ez baitituzte ezagutzen (CERMI, 2021).
  3. Geziak. Geziek proportzionatuak izan behar dute. Ezkerreranzko, aurreranzko edo beheranzko norabidea adierazten badute, testuaren edo piktogramaren ezkerraldean jarri behar dira. Eta, eskuineranzko norabidea adierazten badute, testuaren edo piktogramaren eskuinaldean. (UNE, 2009).
  4. Kolore-kodea. Seinaletikan, koloreak baliabide bikainak dira eraikinetako gune, ibilbide eta solairuak bereizteko. Koloreak, beraz, informazioa eman dezake, eta seinaletikaren parte izan daiteke. Kasu batzuetan, eraikinak bere nortasun korporatibo eta grafikoaren parte diren koloreak erabil ditzake, betiere hondoarekin ongi kontrastatzen badute (OACEX, 2022).
1.3. Errotuluak eta seinaleak jartzea

Seinaleak eta errotuluak ongi argiztatutako lekuetan jarri behar dira, argiak itzalik eta islarik sortzen ez duela, eta, betiere, ekorketa ergonomikoko eremuaren barruan, hau da: seinalearen goiko ertzak lurretik 1,45 eta 1,75 metro arteko altueran egon behar du (UNE, 2009). Garrantzitsua da (OACEX, 2022) errotuluen aurrean oztoporik ez jartzea, ezta kristalekin estaltzea ere, gerta baitaiteke islak edukia ongi ikusten ez uztea. Arrazoi beragatik, errotuluak inprimatzeko materialak matea izan behar du.

Identifikazio-errotuluak, ahal dela, sarrerako atearen eskuinaldean jarri behar dira (UNE, 2009).

2. Liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroetako jardunbide onak

Irisgarritasun kognitiboko jardunbide egokien bi eredu jaso ditugu hemen. Batetik, Valladolideko Gaztela eta Leongo liburutegia. Eta bestetik, Salamancako Torrente Ballester liburutegia, han egin zen ebaluazio unibertsalaren proiektuaren barruan.

2.1. Valladolideko Gaztela eta Leongo liburutegia

Gaztela eta Leongo Juntaren web-orriak adierazten duenez (2019, urtarrilak 10), liburutegiko seinaleztapen berria hiru koloretan diseinatuta dago:

  • Urdina: guneak adierazteko (entzungela, komunak, patioa, leihatilak, etab.)
  • Berdea: liburutegiko zerbitzuak seinalatzeko (informazioa, mailegua, irakurketa-gela, etab.)
  • Horia: funts-mota ezberdinetarako (prentsa eta aldizkariak, eleberriak eta hainbat gairi buruzko liburuak, ikus-entzunezkoak, komikiak, etab. ).
2.2. Torrente Ballester liburutegia

Asprodes Plena Inclusión Castilla y León elkarteak, Salamancako Udaleko Osasun Mahaiko irisgarritasun unibertsaleko taldearekin batera, Salamancako Torrente Ballester liburutegiaren ebaluazio unibertsalaren proiektua egin zuen. Azken dokumentua 2018. urtean egin zuten eta jardunbide on gisa aurkeztu zioten Udalari, irakurketa errazean idatzita, irakurketa errazaren tresna ezagutzera emateko eta daukan garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin.

2. irudia. Liburutegiaren planoa, seinaletikarekin.

2. irudia. Liburutegiaren planoa, seinaletikarekin. Iturria: Gaztela eta Leongo Junta (2019, urtarrilak 10).

Aurkibidera joan

3. Tratua adimen-desgaitasuna duten pertsonekin

Adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri asko dituzte berdin (muga kognitibotik eratorritako zenbait ezaugarri, adibidez), baina ezaugarri oso desberdinak ere badituzte. Oro har, ahozko komunikazioan zailtasunak izan ditzakete, baina horrek ez du esan nahi komunikatzeko gai ez direnik, baizik eta komunikatzeko modu heterogeneoa dutela eta ezagutu egin behar dela. Hori dela eta, Desgaitasuna duten pertsonekin aritzeko jardunbide egokiei buruzko eskuliburuan (CERMIN, 2017) jasotako zenbait ohar kontuan hartzea komeni da:

  • Hala badagokio, adimen- eta/edo garapen-desgaitasunari buruzko aurreiritziak ahazten saiatzea.
  • Jardun aurretik, begiratzea eta zalantza dugun guztiaz informatzea.
  • Desgaitasuna duen pertsonarekin zuzenean hitz egitea, ez laguntzailearekin.
  • Kontuan izatea pertsona horiei besteekin harremanak izatea gustatzen zaiela, nahiz eta batzuetan horretarako zailtasunak izan. Gehienek beren kabuz hitz egin nahi dute. Horregatik, oso garrantzitsua da horretarako denbora ematea eta pazientzia izatea. Ez aurrea hartu haien hitzei, egokitu haien erritmora, eman hitza hartzeko aukerak eta errespetatu isiluneak.
  • Adin kronologikoaren araberako tratua ematea, haurrak ez badira haurrak balira bezala ez tratatzea eta haien iritzi edo ikuspegiak errespetatzea.
  • Esaldi labur, argi eta xumeak erabiltzea, ulerterrazak, eta mezua ahalik eta modu sinple eta argienean komunikatzea. Garrantzitsua da aktiboki entzutea eta argi ahoskatzen saiatzea. Ulertu gaituztela ziurtatzea ere funtsezkoa da. Ahozko hizkuntzarik ez badu, material grafikoarekin, zeinuekin eta seinaleekin batera eman daitezke azalpenak, errazago ulertzeko.
  • Irudizko hizkuntza, hizkuntza metaforikoa, ironikoa edo abstraktua eta teknizismoak ez erabiltzea; izan ere, askotan, zailtasunak izan ditzakete esaten ari garena ulertzeko, eta gaizki interpretatu dezakete.
  • Hizkuntza positiboa erabiltzea.
  • Ahalik eta erantzun normalizatuenak ematea.
  • Gizarte-elkarrekintzari garrantzi handiagoa ematea, ahozko hizkuntzari keinuak, irribarreak, gertutasuna, begirada, tonua… gehituz, giro seguru eta lasaia sortzeko. Konfiantza sustatzeko, haren intereseko gai batez hitz egitea, heldua bada, edo gustatzen zaion jolasen bat egitea, haurra bada.
  • Dagokion guztietan, pertsona hori taldeko elkarrizketa eta jardueretan sartzea.
  • Gauzak beren kabuz egiteko gai direla gogoratzea. Laguntza behar badute, eska dezakete edo eskain diezaiekegu, baina ez ditugu gauzak haien ordez egin behar.
  • Adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsona batzuek ez dute gorputza ukitzea atsegin, baina horrek ez du esan nahi maitekorrak ez direnik. Eta, aitzitik, pertsona batzuek neurrigabe bilatzen dute, eta nahi dutena emateak gezurrezko itxaropena, nahasteak eta abar sortzea eragin dezake. Oro har, gure harremanak beste edozein pertsonarekin dugunaren moduko planteamendua izan behar du.
  • Arraroak diruditen portaerak kontuan ez hartzea; adibidez, ezohiko bokalizazio edo keinuak.
  • Aldaketen aurrean, informazioa aurreratzea, gertatuko dena aldez aurretik hitzez adieraztea, errazago egokitu ahal izateko.
  • Kontuan hartzea arreta jartzeko zailtasunak izan ditzaketela eta interesa ager dezaketela gainerakoak ohartzen ez diren objektuekiko.
  • Oso lagungarria da estimulazio sentsoriala eta etenak gutxitzea, ahal dela. Baita erabiliko ez den materiala kentzea ere.

Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

  • Accesibilidad cognitiva: ese derecho tan olvidado (2021). Voces: Revista Digital Del Movimiento Asociativo Plena Inclusión, 456. https://www.plenainclusion.org/sites/default/files/voces-456.pdf
  • AFANDEM-Grupo Amás, Fundación Aprocor, Fundación Gil Gayarre, Hogar Don Orione eta FEAPS. (2015). Guía “Defendemos nuestros derechos en el día a día”. FEAPS Confederación Española de Organizaciones en favor de las Personas con Discapacidad Intelectual.
  • Álvarez Ilzarbe, F., Cano Espinosa, I., Cervera Escario, A. ETA Larraz Isturiz, C. (Koord.) (2021). Accesibilidad cognitiva en el uso público de los edificios. Cinca.
  • Aparicio, M. eta Martínez Navarro, E., (2017). Accesibilidad universal: sentido normativo e implicaciones en la educación y la práctica profesional. Revista Española de Discapacidad, 5(I), 25-41.
  • Arjona Jiménez, G. (2015). La accesibilidad y el diseño universal entendido por todos. De cómo Stephen Hawking viajó por el espacio. La Ciudad Accesible.
  • Asociación Americana de Psiquiatría. (2013). Diagnostic and statistical manual of mental disorders (5. arg.). Asociación Americana de Psiquiatría.
  • ASPACE. (2015). Ciudadanía activa ASPACE: promoción de la participación. Confederación ASPACE.
  • Belinchón, M., Díez, C., Tamarit, J. eta Casas, S. (2014). Accesibilidad cognitiva en los centros educativos. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, Área de Educación.
  • Brusilovsky Filer, B.L. (2015). Accesibilidad cognitiva. Modelo para diseñar espacios accesibles. La Ciudad Accesible. http://hdl.handle.net/11181/4641
  • Casals Torres, I. (2006). La lectura fácil en las bibliotecas públicas. En: Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas (3º. 2006. Murcia). La biblioteca pública, espacio ciudadano: actas / III Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas, Murcia, 29,30 de noviembre y 1 de diciembre de 2006. (41.-48. or.) Ministerio de Cultura, Subdirección General de Información y Publicación.
  • Centro de Referencia Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas-CEAPAT. (koord.) (2015). Accesibilidad y diseño para todos en el transporte: accesibilidad cognitiva. Análisis de la accesibilidad cognitiva, puntos críticos y propuestas de actuación en el Intercambiador de Transportes de Moncloa (Madrid). Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad.
  • CERMI. (2021). Recomendaciones para promover el uso adecuado de pictogramas para la accesibilidad universal. CERMI.
  • CERMIN. (2017). Manual de buenas prácticas en la interacción con las personas con discapacidad. CERMIN.
  • Cordero Gordillo, V. (2022, apirilak 19). La reforma del real decreto legislativo 1/2013 en materia de accesibilidad cognitiva. Asociación española de derecho del trabajo y de la seguridad social. https://www.aedtss.com/la-reforma-del-real-decreto-legislativo-1-2013-en-materia-de-accesibilidad-cognitiva/
  • Costa, J. (1987). Señalética. Ediciciones CEAC.
  • Fundación ONCE (2013). Pautas de diseño de pictogramas para todas las personas. Fundación ONCE.
  • Gallardo, A. (Koord.) (2014). Accesibilidad cognitiva: Guía de recomendaciones. FEAPS Madrid.
  • Grupo de Trabajo Andaluz de Accesibilidad Cognitiva. [GTAAC] (2021). Guía de buenas prácticas para una señalización accesible en edificios. Consejería de Igualdad, Políticas Sociales y Conciliación, Junta de Andalucía.
  • Herrero-Martín, J. (2015). Accesibilidad Cognitiva y Entornos de Representación. Hemen: R.M. Cacheda, M. Lamigueiro (Zuz.), C. Fernández-Martínez eta C. López-Calderón (Koord.). La accesibilidad de los museos. Visiones y perspectivas (335.-363. or.). Andavira.
  • IFLA-UNESCO (2022). Manifiesto IFLA-UNESCO sobre Bibliotecas Públicas 2022. https://repository.ifla.org/handle/123456789/2019
  • International Health Facility Guidelines (2016). International Health Facilities Facility Guidelines Institute. https://www.healthfacilityguidelines.com/
  • Junta de Castilla y León. (2019, urtarrilak 10). Todo lo que necesitas, en tu biblioteca. https://bibliotecas.jcyl.es/web/jcyl/Bibliotecas/es/Plantilla100Detalle/1284543022637/Noticia/1284843737683/Comunicacion.
  • Ley 6/2022, de 31 de marzo, de modificación del Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social, aprobado por el Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, para establecer y regular la accesibilidad cognitiva y sus condiciones de exigencia y aplicación. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2022ko apirilak 1, 78. zk., 43626. orrialdetik 43633. orrialdera. https://www.boe.es/eli/es/l/2022/03/31/6
  • Ley 51/2003, de 2 de diciembre, de igualdad de oportunidades, no discriminación y accesibilidad universal de las personas con discapacidad. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2003ko abenduak 3, 289. zk., 43187. orrialdetik 43195. orrialdera. https://www.boe.es/eli/es/l/2003/12/02/51/con.
  • Luckasson, R., Borthwick-Duffy, S., Buntinx, W.H.E., Coulter, D.L., Craig, E.M., Reeve, A., Schalock, R.L., Snell, M.E., Spitalnik, D.M., Spreat, S., Tassé, M.J. eta Comité AD HOC de la AAMR sobre terminología y clasificación. (2002). Retraso mental: definición, clasificación y sistemas de apoyo. Asociación Americana sobre Retraso Mental.
  • Marquina, J. (2019ko urriak 1). 5 motivos por los cuales es necesario incluir la Lectura fácil en todas nuestras bibliotecas. Blog personal de información y documentación. https://www.julianmarquina.es/5-motivos-por-los-cuales-es-necesario-incluir-la-lectura-facil-en-todas-nuestras-bibliotecas/
  • Metodología de diseño para todos. Herramientas para considerar las capacidades cognitivas. (2018). Fundación ONCE Via Libre; ILUNION. https://biblioteca.fundaciononce.es/publicaciones/colecciones-propias/coleccion-accesibilidad/metodologia-de-diseno-para-todos
  • Naciones Unidas. (2014). Convención sobre los derechos de las personas con discapacidad Guía de formación. Naciones Unidas.
  • Naciones Unidas. (2006) Convención sobre los Derechos de las Personas con Discapacidad. Naciones Unidas.
  • Organización Mundial de la Salud. (2011). Informe Mundial sobre la Discapacidad. Ediciones de la OMS. https://apps.who.int/iris/handle/10665/75356
  • Palacios, A. (2008). El modelo social de discapacidad: orígenes, caracterización y plasmación en la Convención Internacional sobre los Derechos de las Personas con Discapacidad. Cinca.
  • Plena Inclusión. (2020). ¿Cuántas personas con discapacidad intelectual hay? https://www.plenainclusion.org/discapacidad-intelectual/recurso/cuantas-personas-con-discapacidad-intelec tual-hay/
  • Plena Inclusión. (2021). Catálogo de servicios de Accesibilidad Cognitiva 2021. Plena Inclusión.
  • Pérez-Castilla Álvarez, L. eta Sebastián Herranz, M. (Koord.) (2016). Tecnología de apoyo y accesibilidad cognitiva: de la autonomía a la participación. Centro de Referencia Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas-CEAPAT.
  • Polger, M.A. (2022, irailak 1). Show and Tell: Library signage and wayfinding design. American Libraries Magazine. https://americanlibrariesmagazine.org/wp-content/uploads/2022/09/0922-AL-v2.pdf
  • Real Academia Española. (2019, otsailak 10). Diccionario de la lengua española. https://dle.rae.es/cultura?m=form
  • Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduak 3, 289. zk., 95635. orrialdetik 95673. orrialdera. https://www.boe.es/eli/es/rdlg/2013/11/29/1
  • Schalock, R.L., Buntinx, W.H.E., Borthwick-Duffy, S., Bradley, V., Craig, M. E., Coulter, D. L. eta Yeager, M. H. (2010). Intellectual disability: definition, classification, and system of supports. (11. arg.). American Association on Intellectual and Developmetal Disabilities.
  • Schalock, R.L., Luckasson, R.A., Shogren, K.A., with Borthwick-Duffy, S., Bradley, V., Buntix, W. H., et al. (2007). Perspective: The renaming of mental retardation: Understanding the change to the term intelectual disability. Intellectual and Developmental Disabilities, 45, 116–124.
  • Schalock, R.L., Luckasson, R.A. eta Tassé, M.J. (2021). Discapacidad intelectual: Definición, diagnóstico, clasificación y sistemas de apoyos (12. argitalpena). Asociación Estadounidense de Discapacidades Intelectuales y del Desarrollo.
  • Verdugo, M. A., Guillén, V. M. eta Vicente, E. (2014). Discapacidad intelectual. Hemen: L. Ezpeleta eta J. Toro (Koord.). Psicopatología del desarrollo (169.-190. or.). Pirámide.
  • Toboso-Martín, M. eta Rogero-García, J. (2012). «Diseño para todos» en la investigación social sobre personas con discapacidad. Reis. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 140, 163-172.
  • UNE 170002:2009 (2009). Requisitos de accesibilidad para la rotulación.
  • UNE 153101:2018 (2018). EX de lectura fácil. Pautas y recomendaciones para la elaboración de documentos.
  • UNE-ISO9186-1:2022 (2022). Símbolos gráficos. Métodos de evaluación. Parte 1: Método para evaluar la comprensibilidad.
  • UNE-ISO 9186-3:2022 (2022). Símbolos gráficos. Métodos de evaluación. Parte 3: Método para evaluar la asociación del símbolo con el referente.
  • UNESCO (1994). Manifiesto de la UNESCO de la biblioteca pública 1994. http://www.ifla.org/VII/s8/unes-co/span.htm

Osasun mentaleko arazoak eta bestelako osasun-arazoak dituzten pertsonek espazio publikoetarako sarbidea izan dezaten sustatzea

Madalin Marian Deliu, Casandra Pablos Gabriel, Rocío Galache Iglesias, Mª del Pilar Porras Navalón

Madalin Marian Deliu - Salamancako Unibertsitatea

Casandra Pablos Gabriel - Salamancako Unibertsitatea

Rocío Galache Iglesias - Salamancako Unibertsitatea

Mª del Pilar Porras Navalón - Alzheimerren gaixotasuna eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonei arreta emateko Estatuko Erreferentziako Zentroa

Herritar guztiok dugu espazio publikoetara sartzeko eskubidea, gure osasun-egoera edozein dela ere. Horregatik, espazio horiek laguntza egokiak eman behar dituzte, pertsona bakoitzaren premietara ahalik eta gehien egokitzeko. Kapitulu honetan, orain arte landu ez diren baina gizartean presente dauden osasun-egoerak deskribatu ditugu, eta espazio publikoetara (artxiboak, liburutegiak...) sarbidea errazteko hainbat modu azaldu ditugu. Hasteko, osasun mentaleko arazoak aztertu ditugu, batez ere antsietatea, depresioa, neurogarapeneko nahasmenduak, nahasmendu neurokognitiboak, daltonismoa eta garuneko erasana. Zer ezaugarri eta premia dituzten eta espazio publikoetan zer laguntza behar dituzten jakitea pertsona guztien ongizatea sustatzea da.

OSASUN MENTALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAIXOTASUNAK

Buruko nahasmenduak agertzen dira pentsamendua, erregulazio emozionala edo portaera alteratzen direnean, baldin eta alterazio hori klinikoki esanguratsua bada (hau da, egokitzapen-funtzionamenduari eragiten badio bizitzako hainbat arlotan: pertsonala, profesionala edo familiakoa; Osasunaren Mundu Erakundea [OME], 2022). Nahasmenduei askotariko desgaitasunak gehitzen zaizkienean, osasun mentaleko gaixotasun edo arazo esaten zaie (OME, 2022). Atal honetan, arazo, gaixotasun edo nahasmendu mental deituko diegu, orokorrean ulertzeko.

Gaur egungo gizartean osasun mentaleko gero eta arazo gehiago dago, eta horrek ongizateari eragiten dio (azken urteetan arazo mentalak ugaritu egin dira, COVID-19ak eragindako distresa gehitu baitzaie; Santomauro et al., 2021). Orokorrean, adibidez, zortzi lagunetik batek nahasmendu mentalak ditu, eta horietako askok ez dituzte laguntza egokiak aurkitzen (OME, 2022). Ikusi da, hain zuzen ere, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek arreta behar dutela, adibidez, liburutegi publiko eta akademikoetara sartzeko (Hall eta McAllister, 2021). Hori dela eta, arretak eraginkorra izan behar du. Zailtasun horiek arintzeko laguntzak jartzen direnean, pertsonen bizitza burujabea izan dezaten sustatu eta, beraz, haien bizi-kalitatea hobetzen da (Verdugo eta Navas, 2016).

Ezaugarriak eta adierazpena askotarikoak direnez, normalean erabiltzen diren diagnostikorako irizpideen arabera sailkatzea komeni da. Psikologian, Nahasmendu Mentalen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburuaren (DSM-V) azken edizioan (5.a, Amerikar Psikiatria Elkartea [APA], 2014) ezarritako nahasmendu mentalen sailkapena erabiltzen da normalean, nahiz eta kritikak egiten zaizkion eta proposamen alternatiboak ere egin diren. Errazago ulertzeko, OMEren laburpena hartzen da erreferentziatzat (2022): antsietate-nahasmenduak, depresioa, bipolaritatea, trauma ondoko estresa, eskizofrenia, elikadura-portaeraren nahasmendua, neurogarapenaren nahasmendua eta nahasmendu neurokognitiboak, besteak beste. Kategoria horietako bakoitzean zehatz-mehatz aztertzen dira pertsonen pentsamendua, egoera afektiboa eta/edo portaera. Hala ere, espazio publikoetarako sarbidean nahasmendu horietakoren bat bereziki kontuan hartu behar al da? Antsietatea eta depresioa dira munduan desgaitasun gehien sortzen duten bi nahasmendu nagusiak (Vos et al., 2020). Espainiako biztanleen artean datuak antzekoak dira; antsietatea da nagusi, biztanleria osoaren % 6,7ri eragiten baitio (Osasun Informazioko Zuzendariordetza Nagusia, 2021). Horrez gain, Espainian, neurogarapeneko nahasmenduak nabarmentzen dira, batez ere arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN), eta hizkuntzaren edo komunikazioaren nahasmenduak (Mariño et al., 2017). Azkenik, oro har prebalentzia handia dute gaixotasun neurokognitiboek, batez ere dementziak (OME, 2023). Hori dela eta, hurrengo atalak kategoria horien gainekoak izango dira, nagusiki. Gainerako gaitzei buruz azalpen laburrak egin eta zenbait erreferentzia interesgarri emango ditugu, sakonago aztertu ahal izateko.

1. Osasun mentaleko gaitzak dituzten pertsonak espazio publikoetan sartzen direnean, haien ongizatea sustatzeko ekintzak: jarraibide orokorrak

Osasun mentaleko gaixotasunak dituzten pertsonei behar dituzten laguntzak emateko lehen urratsa haien egoera ulertzea eta zer zailtasun dituzten jakitea da. Gai horiek atal bakoitzaren hasieran landuko ditugu.

Behin haien zailtasun eta premiak ezagututa, alderdi garrantzitsuenetako bat tratua da. Balioei, jarrerei eta komunikazioari loturiko gogoeta orokorretarako, besteak beste, osasun mentaleko arazoak dituen pertsona bat egoki nola tratatu jakiteko, Osasun Ministerioaren txostena kontsulta daiteke (2022, 20-22 or.). Hona hemen txostenak azpimarratzen dituen ohar batzuk: pertsona guztien eskubideen errespetuan oinarritutako hizkera erabiltzea (adibidez, hitz adeitsuagoak, hala nola "depresioa edo antsietatea duen pertsona"; "depresiboa" edo "antsietate handikoa" bezalako hitz gutxiesgarrien ordez); elkarrizketa eta entzute aktiboa sustatzea; eta bana-banako arreta izatea (pertsona bakoitzaren beharrak aztertzea, nork bere zailtasun zehatzak dituela kontuan hartuta).

Azkenik, jarraibide orokor gisa, garrantzitsua da espazio publikoetara sartzen diren eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek (pertsona guztiek bezala) erabili nahi dituzten baliabideei buruzko informazio argia eskura izatea. Horrela, informazio gehiago lortzeko langileei galdetu ala ez erabaki ahal izango dute, informaziorik ez dagoelako nahitaez galdetu beharrean. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek aurre egin behar dieten zailtasunak zama handia dira dagoeneko (Osasun Ministerioa, 2022), eta, beraz, garrantzitsua da espazio publikoetarako sarbidean, adibidez, zailtasun gehiagorekin topo ez egitea.

Orain, osasun mentaleko zenbait arazoren ezaugarriak azaldu eta zer laguntza espezifiko eman daitezkeen zehaztuko dugu.

2. Antsietatea eta estresa

Antsietatea egokitzapen-prozesu bat da; izan ere, energia mobilizatzen du norberarentzat garrantzitsua den zerbaiti erantzuteko; baina, areagotzen bada, energia hori behar ez duen egoera baten aurrean gertatzen bada edo denboran kronikoki gertatzen bada, desegokia da. Gehiegizko beldur eta antsietateekin zerikusia duten zailtasunak dira, beraz (APA, 2014). Hauek dira antsietatearekin zerikusia duten nahasmendu ohikoenetako batzuk: antsietate-nahasmendu orokortua, izu-nahasmendua, fobia zehaztua, antsietate sozialaren nahasmendua, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta trauma ondoko estresaren nahasmendua (APA, 2014, 189. or.).

Antsietate-egoera guztiak, oro har, estresaren aurreko erantzun desegokiak dira: ingurunearen eskaera baten aurreko aktibazio fisiologikoa (larriagotua) (Sierra et al., 2003). Estresa hiru elementuren emaitza da: estimulu bat, erantzun bat eta bien arteko bitartekari diren prozesu psikologikoak (interpretazioa). Ikuspegi horretatik, antsietatea, harekin zerikusia duten arazoak eta antsietatea duten pertsonen premiak ulertzea estresaren aurreko erantzun (desegoki) baten izaera transakzionala ezagutzea da. Zer esan nahi du transakzionala izateak eta zergatik da garrantzitsua espazio publikoetarako sarbideetan? Estresak pertsonaren eta ingurunearen arteko bi noranzkoko erlazio dinamikoa dakar berekin. Pertsonak sentitzen du dauzkan baliabideetarako estres hori gehiegizkoa dela, gainezka egiten diola, eta, orduan, bere ongizateari eragiten dio (Lazarus eta Folkman, 1986). Erlazio hori 1. irudian dago azaldua.

1. irudia. Estresaren aurreko erantzunaren prozesu transakzionala.

1. irudia. Estresaren aurreko erantzunaren prozesu transakzionala. Baliabide pertsonalen, ingurunearen eskaeren eta interpretazioaren (balorazio subjektiboaren) arteko erlazioaren adierazpen grafikoa; hirurak ere estresaren aurreko erantzunaren aurrekariak dira.

Irudian ikusten da estresaren aurreko erantzuna normalean egokia dela baliabide pertsonalen eta inguruneko eskaeren arteko aldeak (balorazio subjektiboa) pertsona aktibatzen badu estresa arintzeko. Hala ere, estresaren aurreko erantzuna desegokia da alde horren balorazioak ondorio negatibo kontrolaezinak aurreratzea eragiten duenean; hori da antsietatearen sintoma bereizgarri bat.

Beraz, premiek, oro har, eta espazio publikoetara sartzerakoan, bereziki, osagai hauekin dute zerikusia: ingurunearen eskaerek ez dute erronka handia izan behar pertsonarentzat (adibidez, liburutegian baliabideak bilatzeko gida edo metodologia aurkitzea); baliabide pertsonalak nahikoa izatea materialak eskuratzeko (adibidez, gidaliburu eta metodologia erabilerraz eta ulerterrazak pertsona guztientzat); eta, estresaren aurrean erantzun desegokia izanez gero, inguruneak arintzen laguntzea (adibidez, langileek erantzun horien aurrean zer egin jakitea, maneiatzen laguntzeko).

Behin aurreko hori guztia ulertuta, antsietatea eta estresa duten pertsonei espazio publikoetan laguntzeko hainbat gai azter daitezke. Hona hemen zenbait argibide:

  • Zailtasun horiek dituzten pertsonei estresa edo antsietatea eragin diezaieketen estimuluetan arreta jartzea. Adibidez, antsietate orokorra, antsietate soziala, fobia soziala edo agorafobia duten pertsonek zailtasunak izango dituzte eremu sozialetan egoteko eta jendearekin aritzeko (Belloch et al., 2008); beraz, baliabideetara erraz iritsi ahal izateko giden bitartez jendearekin hitz egiteak eragin diezaieketen zama arindu daiteke. Era berean, zailtasun horiek dituzten pertsonek denbora pasa dezaketen lantoki publikoetako espazioa estrategikoki antolatu behar da, kontuan hartuta, batetik, erosotasun espaziala (ahal izanez gero, toki zabalak, toki estuen edo beste pertsona batzuen presentziak murriztutako tokien ordez); eta bestetik, erosotasun soziala (toki horiek beste erabiltzaile batzuen presentzia sozialak estresa eragin dezakeen lekuetan ez egotea).
  • Esan bezala, antsietate-arazoak dituzten pertsonek ingurunearekin dituzten elkarrekintzei buruz egiten dituzten interpretazioak oso garrantzitsuak dira. Horregatik, funtsezkoa da komunikazioa eraginkorra izatea (komunikatu nahi den hori argi eta garbi azaltzea). Hizkuntzaren nahasmenduei buruzko atalean komunikazio orokorrari buruzko hainbat gai landuko ditugu.
  • Gertakari akutuak ager daitezkeela kontuan hartzea. Adibidez, izu-nahasmendua edo trauma ondoko estresa duen pertsona batek krisi bat izan dezake (izu-atake bat, adibidez), eta horren arabera jokatu (erantzun neurrigabeak eragiten dituzten erreakzio fisikoak: takikardia, kontrol-galera, zorabioa etab.; Belloch et al., 2008). Egoera horien aurrean, garrantzitsua da pertsonari lagun egitea, erlaxatzeko leku lasai bat bilatzea, behar izanez gero hirugarrenen laguntza bilatzea eta arnasten laguntzea (pertsona hori gidatzea, gu geu arnasa nola hartzen ari garen begira dezan eskatzea; arnasa sudurretik sakon hartzea eta polikiago botatzea, ahotik nahiz sudurretik; Villanueva, 2005). Osasun mentaleko zailtasun espezifikoei nola heldu jakiteko, kontsultatu Belloch et al.-en eskuliburua (2008).
  • Azkenik, oso baliagarria izan daiteke estresa eta/edo antsietatea arintzeko estrategien berri ematea erabiltzaile guztiei. Horretarako, biblioterapia erabil daiteke (ikusi "Osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonei arreta emateko modu osagarriak: biblioterapia" atala), edo dagokion tokian argibide grafiko laburrak jarri, osasun mentala sustatzeko kanpaina gisa (Osasun Ministerioa, 2022).

3. Depresioa

Esan bezala, depresioa oso presente dago gaur egungo gizartean. Orokorrean, 280 milioi pertsonak baino gehiagok dute depresio-nahasmendua (OME, 2022), munduan desgaitasuna eragiten duen osasun mentaleko arrazoi nagusia da (Vos et al., 2020). OMEren arabera (2022), depresioak aldarte triste eta suminkorra izatea eragiten du, hutsik sentitzea, eta aldartearen eguneroko gorabeherez bestelakoa da: denbora jakin bat irauteaz gain (gutxienez bi astez), etengabea izan behar du. Beraz, gogo-aldartea desorekatzea, interesik ez izatea edo gozatzeko gaitasuna galtzea dakartza (APA, 2014). Hona hemen zerikusia duten zenbait nahasmendu: depresio-nahasmendu larria, depresio-nahasmendu iraunkorra eta menstruazioaren aurreko disforia-nahasmendua (ΑΡΑ, 2014. 155. or.).

Depresioa eta hari lotutako premiak hobeto ulertzeko, baliagarria da jakitea pertsonen erantzunak nola erlazionatzen diren eta sintomak nola sortzen diren. Hori giza erantzunaren sistema hirukoitzaren bidez irudika daiteke: pertsonen erantzunak elkarri loturiko hiru kategoria orokorretan sailka daitezke (ikus 1. taula). Hau da: pentsamendu jakin batzuk emozio batzuekin lotuta daude, eta emozio horiek portaera espezifikoekin; baina harremanek bi noranzko dituzte, eta, beraz, emozioek zenbait pentsamendu eta portaera izatea eragin dezakete, eta portaerek zenbait emozio eta pentsamendu izatea (Belloch et al., 2008). Beheko 1. taulan bildu ditugu depresioaren zenbait sintoma (maiztasun handiagoarekin edo txikiagoarekin agertzen dira).

1. taula. Erantzunen sistema hirukoitza, depresioaren sintoma arrunt batzuei aplikatua. Depresioaren sintomen sailkapena, giza erantzunen sistema hirukoitzaren arabera (erantzun kognitiboak, fisiologiko-emozionalak eta jokabidezkoak).
Erantzun kognitiboa (pentsamenduak) Erantzun fisiologiko-emozionala Jokabidezko erantzuna
Kontzentratzeko zailtasuna Tristura Negar egitea
Erabakiak hartzeko zailtasuna Narritatzea Jarduera fisikorik eza
Heriotzarekin zerikusia duten pentsamenduak Interesik eza Bakartzea edo eguneroko jarduerak ez egitea
Autoestimu gutxi izatea Gauzaez sentitzea
Nekea

Jokabide horiei erreparatuta, zer lotura dituzten eta depresioa duten pertsonek zer premia dituzten uler daitezke: gerta daiteke triste dagoen pertsona batek kontzentratzeko zailtasunak izatea, emozio horrek arreta emozio horretan bertan jartzen baitu, eta ez beste gai batzuetan; horregatik, pertsonak zailtasunak izan ditzake egin behar duen zeregin bat gauzatzeko (Belloch et al., 2008). Beraz, depresioa duten pertsonei espazio publikoetan sartzea errazteko, hiru dimentsioen arteko lotura hori kontuan hartu behar da. Aurreko ataleko argibideak sintoma kontuan hartuta jarraitu daitezke: sintoma horiek eragin ditzaketen estimuluak kontuan hartzea (adibidez, espazio publikoetan, hala nola liburutegietan eta artxibategietan, jendeak eta, bereziki, depresioa duten pertsonek kontzentrazioa galtzea eragin dezaketen egoerak eragoztea, zaratak eta ahots ozeneko elkarrizketak, esaterako); komunikatzeko moduak kontuan hartzea (ikus "Hizkuntzaren nahasmenduak" atala); tratua bereziki garrantzitsutzat hartzea (ikus antsietateari buruzko atala); espazioaren antolamendua kontuan hartzea; dagokion tokian depresioaren ezaugarri, sintoma eta premiei eta depresioa maneiatzeko estrategiei buruzko argibideak jartzea.

4. Neurogarapeneko nahasmenduak

Neurogarapeneko nahasmenduek pertsonaren garapenean dute jatorria; era horretako nahasmenduak dira, adibidez, adimen-desgaitasuna, ADHN, hizkuntzaren nahasmenduak eta autismoaren espektroko nahasmendua (ΑΕΝ) (ΑΡΑ, 2014). Neurogarapeneko nahasmenduen bereizgarri nagusietako bat da askotarikoa dela, bai erasandako eremuei dagokienez, bai haien erasan-mailari dagokionez; ondorioz, konbinazio- eta aukera-sorta zabala da (Vacas et al., 2020). Horregatik, eta aurretik azaldutakoagatik, orain ADHN eta hizkuntzaren nahasmenduak jorratuko ditugu.

4.1. ADHN

Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN) haurtzaroko neurogarapeneko nahasmendu ohikoenetako bat da, eta garai horretan diagnostikatzen da normalean (Rodillo, 2015). ADHNren kausak zein diren ez dakigu, baina badirudi kasuen % 60-75ean kausa genetikoa dela (Rodillo, 2015). Pentsatu izan dute jatorrian faktore psikosozialek eragin zezaketela, hau da, hezkuntza-estilo desegokiak, familia-giro gatazkatsuak, etab. (del Río, 2014). Sintoma-motak zein diren, eta betiere DSMren arabera (APA, 2014), hiru ADHN mota daude:

  • ADHN nagusiki adigalkorra (ADHN-A): sintoma nagusiek arreta faltarekin dute zerikusia. Besteak beste: zeregin bat antolatzeko edo amaitzeko zailtasuna, zeregin edo jardueretarako beharrezkoak diren gauzak galtzea, pertsonari zuzenean hitz egiten zaionean ustez ez entzutea eta ohituren xehetasunak ahaztea.
  • ADHN nagusiki hiperaktibo-oldarkorra (ADHN-HO): sintoma nagusiak hiperaktibitatea eta oldarkortasuna dira. Pertsona urduritasunez mugitzen da eta asko hitz egiten du edo zaila egiten zaio denbora luzez eserita edo geldirik egotea. Maiz, galderak egitez amaitu aurretik erantzuten du, txanda itxaroteko zailtasunak ditu edo besteen jardueretan sartzen da edo eten egiten ditu.
  • ADHN konbinatua (ADHN-K): sintoma nagusiak arretarik eza, hiperaktibitatea eta oldarkortasuna dira.

ADHN duten pertsonei espazio publikoetara sartzen direnean ematen zaien arretan, komunikazioak du garrantzi gehien. ADHN duten pertsonen komunikazioa nahasia dela esan daiteke, ez direlako gai elkarrizketen hariari jarraitzeko, hau da, kohesioa falta zaielako (Giraldo eta Chaves 2014). ADHN duten pertsonek, itxuraz, ez dute entzuten esaten ari zaiena, esandakoa ahazten zaie maiz eta zailtasunak dituzte argibideak jarraitzeko. Gainera, zaila egiten zaie hitz egiteko txandak errespetatzea edo gehiegi edo bat-batean hitz egiten dute, eta, ondorioz, beren komunikazioa nahasia izaten da, ez dituzte esaldiak osatzen eta entzuleak nahasi egiten dira (Peláez Marco, 2014). Horregatik guztiagatik, komunikazioak egituratua eta koherentea izan behar du, mezu ez oso luzez eta informazio gutxi samarrez osatua. Etchepareborda et al.-en arabera (2011, 70. or.), ADHN duten pertsona gehienek "funtzio exekutiboen alterazio bat dute, haien hizkuntzan adierazten dena maila hauetan: adierazmena, ulermena eta pragmatika". ADHN duten pertsonen hizkuntzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira, haiekin egoki komunikatu ahal izateko. ADHN duten pertsonekin hitz egitean, komunikazioak lasaia izan behar du, eta behar besteko konfiantza eman behar zaie beren premiak lasai adieraz ditzaten.

2. taula. ADHN duen pertsonen hizkuntzaren ezaugarriak.
Adierazmena Komunikazioa Gizarte-elkarrekintza
Hizkuntza-baliabide gutxi dituzteEz dute hizketakidea entzutenEz dituzte beren akatsak zuzentzen
Inkoherenteak dira, ez dute informazio guztia ematenEz dituzte egokierak bereiztenElkarrizketak eteten dituzte
Perpausetan ordena aldatzen duteGai bakarraz hitz egiten duteErantzunzaleak dira
Akatsak egiten dituzte behin eta berrizEz dira aurreratzeko gaiEz dituzte ondorioak neurtzen
Beren estiloa hobetzeko uzkur diraEz dituzte akatsak zuzentzenArgudiatzea kostatzen zaie
Akats fonologikoak egiten dituzte (ordezkapenak, alderantzikatzeak)Ez dute aztertzen zer, nola, noiz eta zergatikGarrasi edo irain eginez agintzen dute
Sekuentziak eta denbora gaizki antolatzen dituzteGai bakoitza azaltzeko denbora gaizki ebaluatzen duteBeren bizipenez hitz egitea kostatzen zaie (ez dute baliabiderik)
Diskurtsoaren bizitasuna eta abiadura gaizki erregulatzen dituzteGai batetik bestera salto egiten dute hitz bat beste batekin lotuzEz dakite beren sentimenduak adierazten
Ozen hitz egiten duteXehetasunei erreparatzen diete, ez dute mezuaren ardatza ikustenBeren ideiak inposatu behar dituzte
Beren hizkuntzaren egitura kaskarra da eta idazketan islatzen daTestuinguruaren arabera kontzeptualizatzen duteMotibazioarekiko sentikorrak dira: diskurtso oso laburrak edo aspergarriak
Esku-hartzeen iraupena gaizki neurtzen dute
4.2. Hizkuntzaren nahasmenduak

Diagnostikorako irizpideen DSM-5 eskuliburuak (APA, 2014) neurogarapenaren nahasmenduetan sartzen ditu komunikazioaren nahasmenduak, non gai hauekin zerikusia duten nahasmenduak sartuko bailirateke: hizketa, ekoizpena, ulermena eta hizkuntzaren erabilera. Atal honetan, nahasmendu horietako bakoitzak zer ezaugarri dituen azalduko dugu, era horretako diagnostikoak dituzten pertsonek espazio publikoak berdintasunez eta modu bidezkoan erabiltzeko zer premia dituzten ulertzeko.

Aurrera egin aurretik, komunikazioa zer den galdetu beharko genioke geure buruari. Komunikazioa honela definitu daiteke: “elkarrekintzan dauden elementuen multzo bat, non elementu baten aldaketak beste elementuen arteko erlazioei eragiten baitien” (Marc eta Picard, 1992). Hau da, talde sozial bateko kideen artean edo hainbat talde sozialen artean mezuak helarazteko aukera ematen duen ekintza, keinu edo jarrera litzateke komunikazioa. Horretarako, ezinbestekoa da igorle batek eta hartzaile batek parte hartzea, espazio-denborazko lotura bat ezartzea, bientzat ulergarriak diren ideia, informazio edo esanahiak transmititzeko, trukatzeko eta konpartitzeko, eta, horretarako, kode, kanal eta hizkuntza bera erabiltzea. Premiak adierazteko, laguntza eskatzeko, ikasteko eta irakasteko, ezinbestekoa da komunikatzea. Kapitulu honen helburua ez da komunikazioan parte hartzen duten osagai guztiak aztertzea; hala ere, honako hau nabarmenduko dugu: komunikazioa eraginkorra izan dadin, parte hartzen duten guztiek ulertu behar dute, eta kode komun eta inklusiboak erabili behar dituzte, premiaren bat duten pertsonak kontuan hartuta.

Jaiotzen garenetik, komunikazioa giza bizitzaren parte da. John Bowlby-ren arabera (1969;1982) lehen haurtzaroan haurrak zaintzailearekin duen atxikimendu-harremana kritikoa da haurraren biziraupenerako eta garapen fisiko eta emozionalerako. Afektibitateaz gain, gizartea gizakion funtsezko oinarrietako bat da, eta komunikazioa eta hizkuntza sozializatzeko funtsezko tresnak dira. Sozializazioa honela definitzen dute hainbat egilek: gizabanakoek arau, rol, balio, jarrera eta sinesmenak barneratzen dituzten prozesua, dauden testuinguru soziohistorikoaren arabera eta zenbait sozializazio-eragileren bidez, hala nola komunikabideak, familia, parekoen taldeak eta hezkuntza-, erlijio- eta aisia-erakundeak (adibidez, Arnett, 1995; Maccoby, 2007; Grusec eta Hastings, 2007). Gizarte-testuinguru hori, batez ere denboran eta espazioan urrun dagoenean, liburuen eta idatzizko beste dokumentu batzuen bidez ezagutzen da maiz. Hori dela eta, komunikazio-nahasmendu bakoitza zertan datzan jakin beharra dago, baita nahasmendu horiek dituztenei espazio publikoetara sartzea nola erraztu ere.

DSM-5 eskuliburuko (APA, 2014) hizkuntzaren nahasmenduari buruzko azalpenen arabera, komunikazioa beste norbanako baten jokabidean, ideietan edo jarreretan eragiten duen hitzezko edo hitzik gabeko jokabide oro da (nahitakoa izan edo ez). Eskuliburu horretan, hizkuntza-, hizketa- eta komunikazio-urritasunak bereizten dira, hizkuntzaren nahasmenduen parte gisa. Alde batetik, hizkuntzak sinbolo-sistema konbentzional bat du, (hau da, ahozko hitzak, keinu-hizkuntza, idatzizko hitzak eta irudiak), eta sistema horrek, forma, funtzio eta erabilerak ez ezik, komunikatzeko arauak ere baditu. Beste aldetik, soinuen ekoizpen adierazkorra da hizketa, eta pertsonen ahoskuntza, jarioa, ahotsa eta erresonantziaren kalitatea barne hartzen ditu. Orain, komunikazio-nahasmenduak diagnostikatzeko DSM-5 eskuliburuan (APA, 2014) jasota dauden irizpideak laburtuko ditugu, nahasmendu horiek dituzten pertsonen premiak hobeto ulertzen laguntzen baitute.

Hasteko, hizkuntzaren garapenaren nahasmendua (HGN) deskribatuko dugu (hizkuntzaren nahasmendu espezifiko ere esaten zaio). Nahasmendu hori goiz agertzen da ahozko hizkuntzaren garapenean; larria eta iraunkorra da, eta gizarte- edo eskola-garapenari eragiten dio (Bishop et al., 2017). Nahasmenduaren berezko zailtasunek hizkuntzaren hainbat alderdiri eragiten diete (adibidez, mintzamena, idazmena eta zeinu-hizkuntza), eta ez dira gaitasun intelektualaren edo anomalia anatomiko edo neurologikoen ondorio (OME, 2019).

Bestalde, hizketa-hotsen nahasmendua duten pertsonek zailtasun iraunkorrak dituzte hizketako soinuak sortzeko, eta zailtasun horiek hizketa ulertzea eragozten dute edo hitzezko komunikazioko mezuak oztopatzen dituzte.

Haurtzaroaren hasieran jarioaren nahasmendua dutenek (alegia, totelka hitz egiten dutenek), berriz, haurraren adinarekin eta abileziekin bat ez datozen alterazioak izaten dituzte hitz-jarioan eta hizketa-ereduan. Alterazio horiek iraun egiten dute, eta ezaugarri hauek dituzte: soinuak eta silabak behin eta berriz eta maiz errepikatzea, kontsonanteen edo bokalen soinua luzatzea, hitzak zatikatzea (hitz baten barruan etenaldiak egitea, adibidez), blokeo entzungarri edo isilak egitea (hizketan etenak egitea), itzulinguruka ibiltzea (hitz problematikoen ordez beste hitz batzuk esateko), hitzak tentsio fisiko gehiegirekin esatea eta silaba bakarreko hitzak errepikatzea (APA, 2014).

Azkenik, komunikazio sozialaren edo hizkuntza pragmatikoaren nahasmendua duten pertsonek zailtasun iraunkorrak dituzte hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren gizarte-erabileran. Hau da, urritasunak dituzte helburu sozialak dituen komunikazioa erabiltzeko, komunikazioa testuingurura egokitzeko eta entzulearen premiei erantzuteko, besteak beste. Halaber, zailtasunak dituzte kontatzeko, elkarrizketen arauak jarraitzeko eta esplizituki adierazita ez dagoena ulertzeko (adibidez, umorea eta metaforak) (APA, 2014).

Nahasmendu horietan ez dago entzumen-desgaitasunekin edo sortzetiko gaitzekin zerikusia duen sintomarik, baina komunikazio eraginkorra mugatzen dute, eta horrek gizartean parte hartzea eta helburu akademiko eta profesionalak lortzea eragozten du (APA, 2014).

Gaur egun, nahasmendu horiek dituzten pertsonen premiei erantzuteko hainbat laguntza daude. Hezkuntzan, integraziotik inklusiorako bidea egin da, hau da, hezkuntza-komunitate osoari dagokion eta eragiten dion hezkuntza ulertzeko eta praktikatzeko modu desberdin batera (Muntaner Guasp, 2019). Liburutegiak, besteak beste, hizkuntzaren nahasmenduak dituzten pertsonak barne hartzen dituen askotariko errealitatera egokitu daitezkeen hezkuntza-zentroak dira. Garrantzitsua da azpimarratzea laguntzak ez direla soilik pertsona jakin batzuentzako baliabide edo laguntza bereziak, baizik eta zailtasunak dituen eta ez dituen edonoren eskura dauden elementu naturalak. Laguntza horiek norbanakoaren gaitasunen eta ingurunearen eskakizunen artean kokatu behar dira, pertsona bakoitzak hobeto eta errazago egin ahal izan dezan dagoeneko laguntzarik gabe egiten duen hori, eta, aldi berean, laguntza horiek gabe egin ezin ditzakeen gauzak egin ahal izan ditzan (Muntaner Guasp, 2019).

Oro har, inklusioarekin bat datorren laguntza-ereduak, zeinak eskola, liburutegi eta beste prestakuntza-zentro batzuetan hezkuntza-prozesua aldatzen eta hobetzen laguntzen baitu, hiru premisa nagusi ditu (Muntaner, 2009):

  1. Laguntza pertsonaren eta profesionalaren arteko laneko konfiantza-giroan eskaintzen da, elkarrizketa eta hausnarketa ikuspegi positibotik erabiliz.
  2. Laguntza guztiak pertsonaren edozein ingurunetan eskaini ahal izan behar dira, eta haren senideak eta inguruko kultura partedun egin.
  3. Laguntzak eskaintzen dituzten pertsonak elkarlanean aritzen dira, ikaskuntza hobetzeko irtenbide alternatiboak ematen dituzten ideia, ezagutza eta esperientziak partekatuz.

Hizkuntzak, komunikazio-tresna gisa, funtsezko funtzioa du edozein pertsonaren sozializazio- eta ikaskuntza-prozesuan. Hizkuntzaren eta komunikazioaren eredu eragabeak dituzten pertsonek gizarte-elkarrekintza eta eskolako ikaskuntza alteratuta eta murriztuta dituzte» (Acosta eta Moreno, 2007, 12. or.). Jende guztiak liburutegietara sartu ahal izateko laguntza espezifikoak eskaintzeko, ezinbestekoa da espazio publikora sartzen direnean hizkuntza eta komunikazioa pertsona horien ezaugarrietara egokitzea.

Azaldutakoaren arabera, pertsonek zein nahasmendu duten, askotariko premiak dituzte, eta irizpide eta premia horiek ematen dituzte zein laguntza eskaini jakiteko argibideak:

  • Ahozko hizkuntza erabiltzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonen kasuan, ahozkoak ez diren komunikazio-tresnak behar dira, errazago ulertzeko. Beraz, nahikoa izango litzateke pertsonek ahozkoak ez diren komunikazio-aukerak izatea, hala nola papera eta boligrafoa, tableta edo ordenagailua. Zerbait espezifikoagoa egin nahi izanez gero, online inkestak egin daitezke, digitalak edo paperezkoak, liburutegian behar izan ditzaketen baliabideak aukeran eman eta hautatu ditzaten. Idatzizko komunikazio-mota horrek, jendeak elkar ulertzea errazteaz gain, giro isila izan dadin laguntzen du, eta hori liburutegietan funtsezkoa da.
  • Komunikatzen laguntzeko baliabide espezifikoei dagokienez, badira komunikazio-sistema handigarrietan (KSHA) erabiltzen diren gailu eta materialak. Komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboak (KSHA) ahozko hizkuntzaren bestelako adierazpideak dira, eta haien helburua da adierazpen-maila handitzea (handigarria) eta/edo arlo horretan pertsona batzuek dituzten komunikazio-zailtasunak konpentsatzea (alternatiboa) (Basil, 1990). Ahozko komunikazio ez-funtzionaleko kasu larrietan, ahozko adierazpena ezinezkoa denean, sistema horiek ordeztu egingo dute; horrelakoetan, komunikazio-sistema alternatibo esaten zaie. Carme Basil Almirallen iritziz, “komunikazio handigarri eta alternatiboa diziplina arteko arlo bat da, hizketa ordezteko eta/edo handitzeko hainbat elementu erabiltzen dituena: teoria-multzoak, zeinu-sistemak, laguntza teknikoak eta esku hartzeko estrategiak” (Peña-Casanova, 1994, 389. or.). Hona hemen zenbait KSHA:
    • KSP: komunikatzeko sistema piktografikoak erabiltzen dira gehien; izan ere, ikonoek argi eta garbi adierazten dute transmititu nahi duten kontzeptua, eta erraz interpretatzen dira. 1981ean sortu zuen Mayer-Johnson-ek, zeinaren asmoa baitzen ikonoak elkarrengandik argi bereiztea eta erraz ulertzea. Sinboloak erabiltzea ohikoa da, eta izan daitezke piktoak, esan bezala, eta baita keinuak edo grafikoak ere.
    • Bliss: marrazki geometrikoak (zirkulua, karratua, triangelua…) erabiltzen ditu komunikatzeko, nazioarteko sinboloekin batera (zenbakiak, puntuazio-markak, geziak hainbat posiziotan eta abar). Charles Bliss-ek sortu zuen 1949an, eta gaur egun 2.000 sinbolo baino gehiago ditu; gainera sistema handigarri ahaltsua da, dauden zeinuak konbinatuz sinbolo berriak sortzeko aukera ematen baitu.
    • Mindpeak: sistema piktografikoetan oinarritutako komunikazio-prozesuak arindu beharragatik sortu zen. Bruce Baker-ek landu zuen 1982an, ez kode berri bat sortzeko asmoarekin, baizik eta lagundutako komunikazio-sistemen bidez mezuak igortzeko behar den denbora optimizatzeko helburuarekin. Kasu horretan, ikonoek ez dute aurrez ezarritako esanahi zehatzik; izan ere, hainbat esanahi izan ditzakete, eta solaskideek finka ditzakete.
  • Laguntza horietako batzuk behar bezala erabili ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik trebatzea. Trebakuntza hori arlo akademikoan ez ezik liburutegietan ere eman daiteke, hastapen-ikastaro gisa, komunitate osoaren zerbitzura egon daitezen, erabiltzaileen gaitasunak edozein direla ere. Alde horretatik, tresna asko daude, batzuk beste batzuk baino funtzionalagoak, pertsonaren eta nahasmenduaren arabera, eta banan-banan aztertu behar dira. Gainera, jendeari arreta ematen ari diren profesionalak prestatzea komeni da, erabiltzaileei bizkor erantzun ahal izan diezaieten, beren ezaugarri eta egoerengatik behar duten komunikazio-bidea edozein dela ere.

5. Nahasmendu neurokognitiboak: dementzia

Bizi-itxaropenarenak gora egin duenez, biztanleria, oro har, zahartu egin da (OME, 2023). Pixkanakako zahartze horren ondorioz, dementzia da gaur egun gizartearen arazo nagusietako bat, bai medikuntzan, bai arlo etiko eta sozialean ere (Sánchez eta Olazarán, 2022). Beraz, “XXI. mendeko epidemia isil eta gizarte- eta osasun-sistema guztien iraunkortasunerako erronka handi” bihurtu da (Dementzien Estatuko Taldea, 2019, 1. or.).

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen 2019-2023ko Plan Integrala egin zuen (Dementzien Estatuko Taldea, 2019), eragin ekonomiko eta soziala murrizteko irtenbideak martxan jartzeko, dementziak dituzten pertsonak benetan gizarteratzea bultzatzeko eta kolektibo horrek babes sozial handiagoa izateko. Planaren asmoa da alzheimerraren eta beste dementzia batzuen erronka sozial eta sanitarioari aurre egitea, gizartea sentsibilizatzeko, gaixotasun horiek dituzten pertsonek eta haiek zaintzen dituzten senideek gehiago parte har dezaten eta bizi-kalitate handiagoa izan dezaten, eta duintasunez, errespetuz, autonomiaz eta berdintasunez bizitzeko behar duten arreta eta babes orokorra jaso dezaten (Dementzien Estatuko Taldea, 2019, 25. or.).

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME, 2021), dementzia “sindrome bat da (normalean kronikoa edo progresiboa), funtzio kognitiboa (hau da, pentsamendua prozesatzeko gaitasuna) zahartzearen ondorioz espero daitekeena baino gehiago kaltetzen duena”. Munduan 50 milioi pertsona inguruk dute dementzia, eta urtero 10 milioi kasu berri inguru erregistratzen dira (OME, 2023). Alzheimerra da dementziarik arruntena, baina badira beste batzuk ere, hala nola Lewyren gorputzen dementzia, dementzia frontotenporalak, dementzia baskularra edo dementzia mistoa. Gainera, dementzia atxikita izan dezaketen gaixotasunak ere badaude, Huntingtonen gaixotasuna kasu (OME, 2017).

Sintomatologia hainbat modutan izendatu eta tipifikatu dute, 1996an Nazioarteko Psikogeriatria Elkarteak termino hau ezarri zuen arte: Dementziaren Sintoma Psikologiko eta Jokabidezkoak (DSPJ) (Olazarán et al., 2012). Jokabidearen sintomak hauek dira: agresibitatea, oihuak, janguraren nahasmendua, egonezina, asaldura, noraezean ibiltzea, kulturalki desegokiak diren jokabideak, sexu-desinhibizioa eta insomnioa. Sintoma psikologikoen artean daude antsietatea, aldarte depresiboa, haluzinazioak eta pentsamenduaren asaldua (Olazarán eta Muñiz, 2017).

Dementzia duten pertsonekin komunikatzeari dagokionez, hona hemen arrakasta izateko zenbait argibide (Alzheimer Association, 2016):

  • Dementzia duten pertsonekin ongi komunikatzeko, funtsezkoak dira pazientzia, entzuteko gaitasuna eta patxada. Keinuek, jarrerak, irribarreak eta elkar begiratzeak, hau da, ahozkoa ez den komunikazioak, garrantzi handia dute eta ahozko komunikazioa indartzen dute.
  • Ahal dela, pertsonaren aurrean jarri eta poliki hitz egin behar da, tarteko ahots-tonuan eta ondo ahoskatuz. Hizkera argi eta erraza, ohiko esamoldeak eta hitz ezagunak erabili behar dira.
  • Dementzia duten pertsonek zailtasunak izan ditzakete nahi dutena adierazteko hitz egokiak aurkitzeko edo objektu jakin batzuk izendatzeko. Horrelakoetan, egokia da hatzarekin seinalatzeko eskatzea edo behar duten adierazpena ematea, adierazi dutenaren arabera. Behar duten denbora utzi, positiboki hitz egin eta ahalik eta gehien lasaitu behar dira beti.
  • Esaldiak eten edo ideia kontraesankorrak adierazten badituzte, esan dutenaren arabera adierazpena moldatu eta argi eta erraz ulertzeko moduan esan behar zaie.
  • Dauzkaten zalantzei argibide errazekin erantzun behar zaie, eta galdera ulergarri eta itxiak egin, bai edo ez erantzun dezaten.
  • Ez da “ez zara gogoratzen?” esamoldea erabili behar, frustrazio eragin dezakeelako; izan ere, dementzia duten pertsonek zailtasunak dituzte duela gutxi gertatutakoak gogoratzeko.

Dementzia duten pertsonekin komunikatzean, errespetua da garrantzitsuena, eta errespetuak barne hartzen ditu, besteak beste, haurrak balira bezala ez tratatzea eta patxadaz eta lasai aritzea.

6. Osasun mentaleko beste egoera batzuk

Orain, atal honetako kategoria ohikoenetako batzuk labur-labur deskribatu, eta haien sintoma arruntenetako batzuk aipatuko ditugu (APA, 2014):

  • Nahasmendu psikotikoak: pentsamenduaren alterazio batekin dute zerikusia, eta sintoma nagusiak haluzinazioak eta eldarnioak dira; eskizofrenia barne hartzen dute.
  • Nortasunaren nahasmenduak: kulturalki pertsonarengandik espero ez diren jokabideak eragiten dituzte, eta iraunkorrak eta zurrunak dira. Adibidez, nahasmendu nartzisista, nortasun paranoidearen nahasmendua (besteen asmoen interpretazio mesfidatia), edo nortasunaren nahasmendu antisoziala (arau sozialak urratzea).
  • Elikadura-jokabidearen nahasmenduak: elikagaiak hartzearekin zerikusia duen jokabidearen alterazioa. Adibide arrunt bat bulimia nerbiosoa da (aldizka gehiegi jatea).
  • Nahasmendu neurokognitiboak: funtzio kognitiboaren asaldurarekin zerikusia duten guztiak, hala nola Alzheimerren edo Parkinsonen gaixotasunak.

Zer ezaugarri dituzten zehatzago jakiteko, dokumentu hauek daude eskura: OME (2022), Osasun Ministerioa (2022), eta Belloch et al. (2008).

Osasun-egoera horiek askotarikoak direla kontuan hartuta, garrantzitsua da pertsona horiekin izan beharreko tratuari eta espazio publikoetara sartzen direnean behar dituzten laguntzei buruzko zenbait argibide orokor ezagutzea. Gogoeta horietako batzuk dagoeneko aipatu ditugu aurreko ataletan, eta honako hauekin dute zerikusia:

  • Komunikazioa: proaktiboa izan behar du denbora guztian; gainera, laguntzeko prest egoteaz gain, gogo hori zuzenean adierazi behar da.
  • Arreta pertsonalizatua: espazio publikoetara joaten diren pertsonen askotariko ezaugarriak (adibidez: zailtasun kognitiboak, hau da, adimen-desgaitasuna; eta memoriaren gaitzak, Alzheimerren gaixotasuna, esaterako) kontuan hartzeak pertsona bakoitza zein egoeran dagoen eta zer premia berezi dituen ulertzen lagundu dezake.
  • Egoera guztiak errespetatzea: garrantzitsua da pertsonak beti pertsona gisa tratatzea, eta ez ohiz kanpoko norbanako gisa, nahiz eta beren osasun-egoerari buruzko hainbat gai kontuan hartu behar izan. Horretarako, pertsonari berari galdetu behar zaio (1) laguntza behar duen ala ez, (2) zer laguntza-mota behar duen, hala badagokio, eta (3) zer mailatan.

Hona hemen osasun mentaleko hainbat egoera bizi dituzten pertsonen tratabidean sakontzeko zenbait dokumentu: Pena-Garijo et al. (2020), Novell-Alsina et al. (2016) eta Osasun Ministerioa (2022).

Azkenik, tratuaz gain, garrantzitsuak dira antsietate-nahasmenduen atalean azaldutako gaiak, adibidez: tokiak egoki antolatzea eta sintomak nola arindu jakiteko informazio grafiko eta laburtua zabaltzea (osasun mentala sustatzeko kanpainak).

7. Osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonei arreta emateko modu osagarriak: biblioterapia

Espazio publikoetako langileek (liburutegietakoek, adibidez) lan egin dezakete bai zeharka, espazioko baliabideak eskura egon daitezen erraztuz, bai zuzenean, pertsonen osasuna hobetzeko prozesuan lagunduz. Horretarako, ikerketa bat egin dute duela gutxi, liburutegi publikoetan osasun-arretara bideratuta dauden zenbait zerbitzuren baliabideak aztertzeko (Hall eta McAlister, 2021): lehenik, gida pertsonalizatua, erakundeak erabiltzaileei eskain diezazkiekeen baliabide espezifikoena; bigarrenik, laguntza-programak, pertsonen osasun mentala hobetzeko jarduerak egitekoak (adituek langileei eman diezazkiekeen erlaxatzeko edo informatzeko jarduerak); eta hirugarrenik, lineako baliabideak (prestakuntza-bideoak, gida pertsonalizatuak…).

Arreta espezifikoa emateko berriki nabarmendu den baliabide bat biblioterapia da, osasun mentaleko zailtasunei aurre egiteko literatura espezifikoa irakurtzea sustatzen duen teknika bat (Rodríguez, 2020). Osasun mentaleko profesionalek erabiltzen dute bakarkako kontsultetan. Hala ere, era horretako literatura duten espazio publikoek ere lagundu dezakete prozesu horretan. Horretarako, espazio publiko horietako langileek pertsonen zailtasunen araberako literatura espezifikoko zerrendak egin ditzakete (ikus aurreko atalak). Halaber, literatura espezifikoko zerrendak egiteko eta dagoeneko eginda dauden gidak aholkatzeko, lan hauek kontsulta daitezke: Velez eta Prieto, (2018), zeinak haurrentzako gomendio espezifikoak baititu; Santana eta Bustamante (2018), irakurtzeko prozesuak osasun mentalean nola eragiten duen hobeto ulertzeko eta, beraz, laguntzeko zer aukera dauden jakiteko; “Biblioterapia. Irakurketa osasungarriak” (2019) proiektuko lantaldea, zeinak zailtasun jakin batzuetarako (antsietatea, tristura, harreman toxikoak, obsesioak, etab.) zerrenda espezifikoak egin baititu.

↑ Aurkibidera joan

BESTE GAITZ BATZUK: DALTONISMOA ETA GARUNEKO ERASANA

1. Daltonismoa

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, gizonen % 8 eta emakumeen % 0.5 inguruk daltonismoa dute (WHO, 2022). Beraz, jende askok ditu koloreak (gorria eta berdea, adibidez) bereizteko zailtasunak. Hori arazo handi samarra izan daiteke artxibo eta liburutegietan, askotan kolore-kodeak erabiltzen baitituzte informazioa antolatzeko eta sailkatzeko (Lynch, 2004). Atal honetan, daltonismoa duten pertsonen ongizatea espazio publikoetan nola sustatu daitekeen azalduko dugu.

Literatura zientifikoan, daltonismoak jatorri genetikoa duela dokumentatu dute. Pinckers-ek (2011) egindako ikerketa baten arabera, daltonismo hereditarioa erretinako konoetan pigmentuak kodetzen dituzten geneetako mutazioek eragiten dute, eta zenbait kolore (batez ere gorria eta berdea) bereizteko gaitasunari eragiten dion ikusmen-nahasmendutzat hartzen da. Nahasmendu hori fotorrezeptoreen alterazio batek eragiten du. Beste ikerketa batean, Roosing-ek (2017) ikusi zuen daltonismo hereditarioko kasu gehienak pigmentuak kodetzen dituzten geneen mutazioek eragiten dituztela. Begien anatomiari dagokionez, erretinan dauden zelula fotosentikorrak dira konoak, eta kolorea hautemateko zeregina dute. Hiru motako konoak daude, eta mota bakoitza argiaren uhin-luzera batekiko da sentikorra: gorria, berdea eta urdina. Daltonismoa duten pertsonetan, kono-mota horietako bat edo gehiago aldatuta daude edo ez daude, eta horrek eragina du zenbait kolore bereizteko gaitasunean.

Daltonismoa duten pertsonen oinarrizko deskribapen hori kontuan hartuta, hainbat laguntza-mota azter daitezke.

Lehenik eta behin, garrantzitsua da artxibo eta liburutegiek seinale argi eta ulerterrazak erabiltzea. Esaterako, atal jakin batean dagoen informazioa argi deskribatzen duten kolore eta testu-etiketak. Hona hemen seinale horiek egiteko argibide batzuk:

  • Garrantzitsua da letra-tipo argi eta irakurterraza erabiltzea, eta informazioa letra handitan idaztea, errazago irakurtzeko (Barrio et al., 2019). Daltonismoa duten pertsonek espazio publikoak erraz erabil ditzaten ziurtatzeko, erabiliko diren koloreak kontu handiz aukeratu behar dira. Izan ere, daltonismoa duten pertsonek kolore batzuk errazago bereizten dituzte beste batzuk baino. Adibidez, gorria eta berdea erabili beharrean urdina eta horia erabiltzeak objektu edo seinaleak bereizten lagundu diezaieke (Chahine, 2018).
  • Espazio publikoetan erabiltzen diren koloreen ahozko edo idatzizko deskribapenak eman behar dira, daltonismoa duten pertsonei ikusizko informazio hori ulertzen laguntzeko (Kelly, 2018).
  • Patroiak eta testurak ere erabil daitezke objektuak eta seinaleak bereizten laguntzeko. Adibidez, tamaina desberdinetako marra edo puntuak (Pozo, 2014).

Bigarrenik, daltonismoa duten pertsonek espazio publikoak erraz erabiltzen laguntzeko, garrantzitsua da artxibo eta liburutegiek baliabide gehigarriak ematea, hala nola informazioa nola antolatzen eta sailkatzen den azaltzen duten lineako edo paperezko gidak. Tresnak ere eskain daitezke, lupa eta lente bereziak, adibidez, daltonismoa duten pertsonei espazio publikoetan errazago irakurtzen eta nabigatzen laguntzeko. Gainera, informazioa eskuratzeko aukerak eman daitezke, hala nola lineako informazioa hainbat formatutan (adibidez, testua, audioa eta bideoa), informazioa modu eraginkorrean eskuratu ahal izan dezaten ziurtatzeko (American Library Association, 2016). Halaber, teknologia berriak sarbide gisa erabiltzea bultzatu daiteke. Izan ere, horrek aukera ematen die erabiltzaileei pantailako koloreak eta itxura pertsonalizatzeko, koloreei deskribapen alternatiboak emateko eta, webguneko testua eta grafikoak nabarmentze aldera, kontraste-tresnak erabiltzeko (National Center on Disability and Access to Education, 2015).

Hirugarrenik, garrantzitsua da liburutegi edo artxiboetako langileak daltonismoa duten pertsonekin tratatzen trebatzea. Esaterako, daltonismoa duten pertsonak identifikatzeko prestakuntza ematea eta eraginkorki komunikatzen eta orientatzen erakustea (International Federation of Library Associations and Institutions, 2021).

Laugarrenik, argiak egokitzea garrantzitsua da. Izan ere, argiztapen egokia jarriz gero, maila-aldaketak, eskailerak eta oztopoak argiago ikusten dira eta jendea errazago ibiltzen da. Egun-argia ere kontuan hartu behar da, ikusmen-pertzepzioan eragina izan baitezakete (Osasunaren Mundu Erakundea, 2021).

Azkenik, garrantzitsua da daltonismoa duten pertsonak espazio publikoen diseinuan eta plangintzan engaiatzea. Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren arabera, desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute beren bizitzetan eragina duten erabakiak hartzen parte hartzeko. Besteak beste, espazio publikoak diseinatzen eta planifikatzen, haien premietara (daltonismoa duten pertsonena barne) egokitzen direla ziurtatzeko, (Rasmussen eta Lewis, 2007). Beraz, garrantzitsua da artxibo eta liburutegiek daltonismoa duten pertsonei giro atsegin eta irisgarria eskaintzea. Seinale argiak eta baliabide osagarriak jarriz, langileak prestatuz eta daltonismoa duten pertsonak erabakietan parte har dezaten engaiatuz, espazio publiko horietan haien ongizatea eta inklusioa sustatu daitezke.

2. Garuneko erasana

Garuneko erasana garunari eragiten dion edozein lesio edo gaixotasun da, lesio traumatikoak, istripu zerebrobaskularrak, tumoreak, infekzioak eta gaixotasun neurodegeneratiboak barne. Lesio horien ondorioak askotarikoak izan daitezke, lesioa non kokatuta dagoen eta zeinen larria den (Barlow et al., 2019).

Martinez-Sanchez et al.-ek egindako ikerketa baten arabera (2015), garuneko erasanen ondorioek aldaketak eragin ditzakete funtzio kognitiboan, funtzio emozionalean eta jokabidean; horrez gain, arazo motor eta sentsorialak ere ager daitezke. Aldaketa horiek eragin nabarmena izan dezakete pertsonaren bizi-kalitatean eta eguneroko jarduerak gauzatzeko gaitasunean.

Beste ikerketa batean, Ponsford eta Spitz-ek (2015) ikusi zuten garuneko erasanen ondorioak iraunkorrak izan daitezkeela eta epe luzera eragin kaltegarria izan dezaketela pertsonak lan egiteko, ikasteko eta besteekin harremanak izateko duen gaitasunean. Horrez gain, ikerketak dio garuneko erasana duten pertsonek oroitzeko, arreta jartzeko eta kontzentratzeko arazoak izaten dituztela maiz, baita arazo emozionalak ere, depresioa eta antsietatea kasu.

Garuneko erasanak jatorri ugari izan ditzake; adibidez: istripu zerebrobaskularrak, lesio traumatikoak eta gaixotasun neurologikoak (Goverover et al., 2015). Garuneko erasana non dagoen eta zenbateko kaltea egin duen, hainbat sintoma eragin ditzakete, hala nola mugitzeko eta komunikatzeko zailtasunak eta zailtasun kognitiboak (Rossi et al., 2015).

Garuneko erasana duten pertsonei espazio publikoetan hobeto laguntzeko, errazago komunikatzeko teknikak erabil daitezke, piktogramak eta eguneroko agenda bisualak, adibidez (Goverover et al., 2015). Horrez gain, garrantzitsua da espazioa kontu handiz diseinatzea, mugitzeko arazoak dituzten pertsonak erraz sartu eta ibil daitezen ziurtatzeko; adibidez, oztopo arkitektonikoak kendu eta arrapalak eta igogailuak instalatu daitezke (Shaw et al., 2008). Ildo beretik, egokitzapen fisikoak egin behar dira, hala nola laguntza-barrak instalatzea eta altzarien altuera egokitzea (Rossi et al., 2015).

Garuneko erasana duten pertsonek espazio publikoak errazago erabil ditzaten, seinale argi eta ulerterrazak jar daitezke, piktogramak eta bestelako laguntza bisualak, adibidez (Shaw et al., 2008). Hainbat diseinu-teknika ere erabil daitezke, guneetan orientatzen eta mugitzen laguntzeko, hala nola koloreak eta seinale argiak (Goverover et al., 2015).

Garrantzitsua da babes eta laguntza osagarria eskaintzea; esaterako, laguntza pertsonaleko zerbitzuak jartzea (Shaw et al., 2008). Inguruneak ondo argiztatzea eta lasaiak izatea ere funtsezkoa da; baita atseden hartzeko eta erlaxatzeko guneak jartzea ere (Rossi et al., 2015).

Azkenik, kontuan hartu behar da, baita ere, garuneko erasana duten pertsonak espazio publikoen diseinuan eta plangintzan engaiatzea eta langileak komunikatzen laguntzeko teknikak erabiltzeko prestatzea (Goverover et al., 2015). Beraz, espazio publikoak garuneko erasana duten pertsonentzako erabilerrazagoak izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzailean ardaztutako ikuspegiak aplikatzea, espazio publiko seguru eta errazak diseinatzea, ingurumen-estimulu izugarriak gutxitzea, langileak prestatzea eta pertsona bakoitzari banakako laguntza eskaintzea (Shaw et al., 2008; Rossi et al., 2015; Goverover et al., 2015). Horri esker, pertsona guztiek, beren osasun-egoera edozein dela ere, espazio publikoetara sartzeko aukera izango dute, eta haien ongizatea sustatuko da.

↑ Aurkibidera joan

ONDORIOAK

Kapitulu honetan azaldu bezala, osasun mentaleko arazoak, daltonismoa edo garuneko esanak dituzten pertsonek bereizgarri espezifiko eta premia jakin batzuk dituzte. Horiek horrela, liburutegi eta artxiboen moduko espazio publikoetarako sarbidean premia horiei erantzuteko dauden hainbat laguntza zertan diren azaldu dugu. Laguntza horiek oinarrizko gaietan ardaztuta daude: espazio publikoaren barruko seinaleak, komunikazioa eta sartzen diren pertsonekiko tratua. Bada kontu garrantzitsu bat, landu ditugun atal guztien deskribapenetan nabarmentzen dena: bana-banako arreta; izan ere, pertsona bakoitzak premia espezifiko batzuk ditu, eta premiak horiei erantzuteko ere laguntza bereziak behar dira. Horregatik, deskribatu ditugun baliabideak eta eman ditugun erreferentziak erabilgarriak izatea espero dugu, pertsona guztiak, beren osasun-egoera edozein dela ere, espazio publikoetara sartu ahal izan daitezen eta espazio horiek beren ongizatea sustatu dezaten.

↑ Aurkibidera joan

BIBLIOGRAFIA

  • Acosta eta Moreno. (2007). Guía de actuaciones educativas en el ámbito de la comunicación y el lenguaje. Consejería de educación, universidades, cultura y deportes del gobierno de Canarias.
  • Álvarez, M. P. eta Hermida, J. R. F. (2008). Más allá de la salud mental: la psicología en atención primaria. Papeles del psicólogo, 29(3), 251-270. https://www.academia.cat/files/425-8239-DOCUMENT/lapsicologiaenatencioprimaria.pdf
  • American Library Association. (2016). Accessibility and Libraries. Retrieved from https://www.ala.org/tools/accessibility-and-libraries
  • Asociación Americana de Psiquiatría. (2014). DSM-5: manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. Editorial Médica Panamericana.
  • Alzheimer Association. (2016). Comunicación. https://www.alz.org/espanol/downloads/sp_topicsheet_communication.pdf
  • Balbuena Rivera, F. (2016). La elevada prevalencia del TDAH: posibles causas y repercusiones socioeducativas. Psicología Educativa, 22(2), 81-85. https://doi.org/10.1016/j.pse.2015.12.002.
  • Barrio, P., González-Pérez, M. eta Tardón, L. J. (2019). Accessibility for color blind people: A literature review. Applied Sciences, 9(1), 80.
  • Belloch, A., Sandín, B. eta Francisco, R. (2008). Manual de Psicopatología, Vol. I. Argitalpen berrikusi eta eguneratua.
  • Chahine, N. (2018). Accessible Design for the Color Blind. In Proceedings of the 12th International Conference on Design Principles & Practices (63.-73. or.). Common Ground Research Networks.
  • Etchepareborda, M.C., Pellico del Castillo, S. eta Mulas, Y. (2011). Atención y lenguaje. Hemen: M.C. Et-chepareborda, (Ed.), TDAH + FE: trastorno por déficit de atención con hiperactividad y de las funciones ejecutivas: abordaje interdisciplinar. (67.-82. or.).
  • Fernández-Perrone, A.L, Martín Fernández-Mayoralas, D. eta Fernández- Jaén A. (2013). Trastorno por déficit de atención/hiperactividad: del tipo inatento al tipo restrictivo. Revista de Neurología,56 (Supl 1), 77-84.
  • García-Alberca, J., Lara Muñoz, J. eta Berthier Torres, M. (2010). Sintomatología neuropsiquiátrica y conductual en la enfermedad de Alzheimer. Actas Españolas de Psiquiatría, 38(4), 212-222.
  • Gil C, M., Pérez G, M. eta Goméz JL, S. (2016). Síntomas psicológicos y conductuales en la demencia: abordaje terapéutico. Boletín Farmacoterapéutico de Castilla La Mancha, 17(5), 1-9.
  • Giraldo Giraldo, Y. eta Chaves Castaño, L. (2014). Trastorno por déficit de atención/hiperactividad (TDAH) y dificultades en lenguaje pragmático. Revista de Psicología Universidad de Antioquia, 6(1), 25-40.
  • González Lajas, J.J. (2010ko otsailak 3). Comunicación efectiva: Padres - TDAH - Docentes. Psi-dotdah. https://www.psicotdah.com/comunicacion-efectiva-padres-tdah-docentes/
  • González-Rivera, J. eta Álvarez-Alatorre, Y. (2022). DSM-5-TR: Antecedentes históricos y descripción general de los principales cambios. Revista Puertorriqueña de Psicología, 33 (2), 302-317.
  • Goverover, Y., Chiaravalloti, N., DeLuca, J. eta Perna, R. (2015). A randomized controlled trial (RCT) study of compensatory treatment versus adaptive plasticity training (APT) in patients with mild to moderate traumatic brain injury. Journal of Clinical and Experimental Neuropsychology, 37(6), 665-75.
  • Grupo Estatal de Demencias. (2019). Plan integral de Alzheimer y otras Demencias (2019- 2023). Madrid: Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social.
  • Grupo de trabajo del proyecto Biblioterapia. Lecturas saludables (2019). Biblioterapia. Lecturas Saludables. Consellería de Sanidad - Servicio Gallego de Salud, Agencia Gallega para la Gestión del Conocimiento en Salud (ACIS), Unidad de Asesoramiento Científico-técnico. https://bibliosaude.sergas.gal/DXerais/928/BIBLIOTERAPIA_lecturas%20saludables_ES.pdf
  • Hall, K. S. eta McAlister, S. (2021). Library Services and Resources in Support of Mental Health: A Survey of Initiatives in Public and Academic Libraries. Journal of Library Administration, 1-11. https://doi.org/10.1080/01930826.2021.1984137
  • International Federation of Library Associations and Institutions. (2021). Library services to people with special needs. Retrieved from https://www.ifla.org/library-services-to-people-with-special-needs
  • Kelly, L. (2018). Accessibility for People with Color Vision Deficiency. In Proceedings of the 19th International ACM SIGACCESS Conference on Computers and Accessibility (437.-438. or.).
  • Lazarus, R. S. eta Folkman, S. (1986). Estrés y procesos cognitivos. Martínez Roca.
  • Llanos Lizcano, L.J., García Ruiz, D.J., González Torres, H.J. eta Puentes Rozo, P. (2019). Trastorno por déficit de atención e hiperactividad (TDAH) en niños escolarizados de 6 a 17 años. Pediatría Atención Primaria, 21(83), 101-108.
  • López Méndez, L. eta Ullán de la Fuente, A. Mª. (2015). Arte y comunicación para la socialización de personas con alzhéimer y otras demencias. Revista de Comunicación y Ciudadanía Digital, 4(1), 97-123.
  • Lynch, K. (2004). Color-blindness and library and information science: Implications for teaching, learning, and professional practice. Library Quarterly, 74(1), 45-68.
  • Marc, E. eta Picard, D. (1992). La interacción social: Cultura, instituciones y comunicación. Paidós.
  • Mariño, M. C., Ageitos, A. M. G., Alvarez, J. T., Del Rio Garma, M., Cendón, C. G., Castaño, A. M. S. eta Nieto, J. P. (2017). Prevalencia de trastornos del neurodesarrollo, comportamiento y aprendizaje en Atención Primaria. Anales De Pediatria, 89(3), 153- 161. https://doi.org/10.1016/j.anpedi.2017.10.007
  • Miguel, J. L. de, Etxebarria, A., Jaussi, M. L., Mendía, R. eta Ruiz, C. (2006 ). Desarrollo del lenguaje y de la comunicación en el marco de un modelo inclusivo de intervención. Departamento de Educación del Gobierno Vasco.
  • Ministerio de Sanidad. (2022). Estrategia de Salud Mental del Sistema Nacional de Salud. Período 2022-2026. Ministerio de Sanidad, Secretaría General Técnica, Centro de Publicaciones. https://www.sanidad.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/docs/saludmental/Ministerio_Sanidad_Estrategia_Salud_Mental_SNS_2022_2026.pdf
  • Muntaner, J. J. (2009). Escuela y discapacidad intelectual. Eduforma.
  • Muntaner Guasp, J. J. (2019). Consideraciones para la intervención de los apoyos de la comunicación y el lenguaje en la escuela inclusiva. Revista de Logopedia, Foniatría y Audiología, 39(1), 41-48. https://doi.org/10.1016/j.rlfa.2018.06.004
  • Muntaner Guasp, J. J., Rosselló Ramón, M. R. eta de la Iglesia Mayol, B. (2016). Buenas prácticas en educación inclusiva. Educatio Siglo XXI, 34 (martxoak 1), 31. https://doi.org/10.6018/j/252521
  • National Center on Disability and Access to Education. (2015). Accessibility and Usability: Color-Blindness. Retrieved from http://ncdae.org/resources/cheatsheets/colorblindness.php
  • Novell-Alsina, R., Rueda-Quitlet, P. eta Salvador-Carulla, L. (2016). Salud mental y alteraciones de la conducta en las personas con discapacidad intelectual. Guía práctica para técnicos y cuidadores. Confederación Española de Organizaciones en favor de las Personas con Discapacidad Intelectual - FEAPS. https://www.plenainclusion.org/wp-content/uploads/2021/03/libro_saludmental.pdf
  • Olazarán, J. eta Muñiz, R. (2017). Síntomas psicológicos y conductuales de la demencia: de la sujeción química al correcto manejo. Boletín de información farmacoterapéutica de Navarra, 25(2), 1-12.
  • Olazarán, J., Agüera, L. eta Muñiz, R. (2012 ). Síntomas psicológicos y conductuales de la demencia: prevención, diagnóstico y tratamiento. Revista de Neurología, 55(10), 598- 608.
  • Organización Mundial de la Salud. (2017). Global action plan on the public health response to dementia 2017-2025. https://www.paho.org/en/documents/global-action-plan-public-health-response-dementia-2017-2025
  • Organización Mundial de la Salud. (2022). Color vision deficiency (color blindness). Hemendik berreskuratua: https://www.who.int/news-room/questions-and-answers/item/color-vision-deficiency-(color-blindness)
  • Organización Mundial de la Salud. (2022). Trastornos mentales. https://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/mental-disorders
  • Organización Mundial de la Salud. (2023). Demencia. https://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/dementia
  • Organización Panamericana de la Salud. (2017). Depresión y otros trastornos mentales comunes. Estimaciones sanitarias mundiales. https://iris.paho.org/bitstream/handle/10665.2/34006/PAHONMH17005-spa.pdf
  • Peláez Marco, V. (2014). Características del lenguaje en niños con TDAH. Redcenit. https://www.redcenit.com/caracteristicas-del-lenguaje-en-ninos-con-tdah/
  • Pena-Garijo, J., Duque-Valencia, A., Frades-García, B. eta López-Cocera, J. (2020). Salud mental y alteraciones de la conducta en las personas con discapacidad intelectual. Colaboración entre Atención Primaria y Salud Mental. Sociedad Valenciana de Medicina Familiar y Comunitaria. https://www.aepcp.net/wp-content/uploads/2021/03/Proceso-de-atencion-a-las-personas-con-TMC-completo-1.pdf
  • Peña-Casanova, J. (1994). Neurología de la conducta y neuropsicología. Editorial Médica Panamericana.
  • Pinazo-Hernandis, S. (2021) Los síntomas psicológicos y conductuales asociados a las demencias. Conocerlos para atenderlos adecuadamente. Hemendik bildua: https://www.geriatricarea.com/2021/05/13/los-sintomas-psicologicos-y-conductuales-asociados-a-las-demencias/
  • Pozo, M. A. (2014). Designing Accessible Environments for People with Visual Impairments: New Trends in Architectural Research. Accessibility and the Integration of People with Disabilities into Society, 289-304.
  • Río, J. E. del (2014). Trastorno por déficit de atención e hiperactividad (TDAH). Cuadernos del Tomás, (6), 117-130.
  • Rodillo, B. E. (2015). Trastorno por déficit de atención e hiperactividad (TDAH) en adolescentes. Revista Médica Clínica Las Condes, 23(1), 56-59. https://doi.org/10.1016/j.rmclc.2015.02.005
  • Rodríguez, P. G. (2020). La técnica de la biblioterapia. Cultura y sociedad. https://doi.org/10.5377/ccs.v5i2.10214
  • Rossi, S., Tecchio, F., Pasqualetti, P., Ulivelli, M., Pizzella, V., Romani, G. L. eta Rossini, P. M. (2015). Prefrontal and parietal cortex in human episodic memory: an activation likelihood estimation meta-analysis of functional neuroimaging studies. Journal of Cognitive Neuroscience, 27(10), 1661-78.
  • Rasmussen, M. eta Lewis, O. (2007). United Nations Convention on the Rights of Persons With Disabilities. International legal materials, 46(3), 441-466. https://doi.org/10.1017/s0020782900005039
  • Sánchez-Soblechero, A. eta Olazarán-Rodríguez, J. (2022). La demencia en españa. Presente y futuro. Hemen: Amo Usanos, R. (arg.). Bioética de las demencias.
  • Santomauro, D., Herrera, A. M., Shadid, J., Zheng, P., Ashbaugh, C., Pigott, D. M., ..., Ferrari, A. J. (2021). Global prevalence and burden of depressive and anxiety disorders in 204 countries and territories in 2020 due to the COVID-19 pandemic. The Lancet, 398(10312), 1700-1712. https://doi.org/10.1016/s0140-6736(21)02143-7
  • Santana, A. C. eta Bustamante, N. A. (2018). ¿Leer para estar bien?: prácticas actuales y perspectivas sobre la biblioterapia como estrategia educativo-terapéutica. Investigación Bibliotecológica: Archivonomía, Bibliotecología e Información, 32(74), 171-192. https://doi.org/10.22201/iibi.24488321xe.2018.74.57918
  • Shaw, L. R., Cohn, J. F., Prkachin, K. M. eta Korczak, D. (2008). Facial expression of pain: A comparison of children’s and adults’ judgments. Pain, 138(2), 265-73.
  • Sierra, J. C., Ortega, V. eta Zubeidat, I. (2003). Ansiedad, angustia y estrés: tres conceptos a diferenciar. Revista Malestar E Subjetividade, 3(1),10 - 59. Recuperado el 16 de mayo de 2021 de https://www.redalyc.org/articulo.oa?id=27130102
  • Subdirección General de Información Sanitaria. (2021). Salud mental en datos: prevalencia de los problemas de salud y consumo de psicofármacos y fármacos relacionados a partir de registros clínicos de atención primaria. BDCAP Series 2. Ministerio de Sanidad. https://www.mscbs.gob.es/estadEstudios/estadisticas/estadisticas/estMinisterio/SIAP/Salud_mental_datos.pdf
  • Vacas, J., Antolí, A., Sánchez-Raya, A. eta Cuadrado, F. (2020). Análisis de Perfiles Cognitivos en Po-blación Clínica Infantil con Trastornos del Neurodesarrollo. Revista Iberoamericana de Diag-nóstico y Evaluación – e Avaliação Psicológica, 54(1). https://doi.org/10.21865/RIDEP54.1.03
  • Velez, I. B. eta Prieto, J. L. (2018). La literatura como instrumento terapéutico en el proceso salud-en-fermedad durante la infancia. Enfermería global, 17(2), 585-616. https://doi.org/10.6018/eglobal.17.2.299201
  • Verdugo, M. A. eta Navas, P. (2016). Todos somos todos: Derechos y calidad de vida de las personas con discapacidad intelectual y mayores necesidades de apoyo. https://doi.org/10.13140/RG.2.2.14632.26886
  • Villanueva, E. R. (2005). Cómo superar el pánico (con o sin agorafobia): programa de autoayuda. ACDE Ediciones. https://www.cop.es/colegiados/PV00520/pdf/Como%20superar%20el%20panico-Dale%20una%20mirada.pdf
  • Vos, T., Lim, S. S., Abbafati, C., ..., Murray, C. J. L. (2020). Global burden of 369 diseases and injuries in 204 countries and territories, 1990–2019: A systematic analysis for the Global Burden of Disease Study 2019. The Lancet, 396(10258), 1204– 1222. https://doi.org/10.1016/S0140-6736(20)30925-9

Espazio, sistema eta material irisgarriak eskaintzeko betebeharrari buruzko araudia

Rosa María Satorras Fioretti

Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko hezkuntza-laguntza berezia behar duten ikasleentzako tutore bakarra. Irisgarritasun digitaletan espezializaturiko Bartzelonako Unibertsitateko ADAPTABIT ikerketa-taldeko kidea

Atal honetan, irisgarritasunari buruz gaur egun indarrean dauden araudiak aipatuko ditugu, aztergai dugun esparrua oinarri harturik, betiere: artxiboak, liburutegiak eta bestelako kultura-erakundeak. Ikusiko denez, alde nabarmena dago 2007az aurretiko eta ondorengo araudien artean; alegia, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa indarrean sartu aurretikoen eta ondorengoen artean. Eta aldea alde nabarmenagoa da 2013az aurretikoen eta ondorengoen artean, orduan sartu baitzen indarrean Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina, zeinak finkatzen baititu Konbentzioan ezarritako printzipio guztiak Espainian.

Indarrean dauden arau nagusiak baino ez dira orriotara ekarri, informazio gehiegia saihestearren (ez dira jaso, adibidez, arauak garatzeko aginduak); araudiaren mailaraino soilik sakondu da. Toki bakoitzean zer aplikatzea dagokion ulertzeko, oinarrizko honako printzipio hauek kontuan hartu behar dira:

  • Iturrien hierarkiaren printzipioa: maila apalagoko arauek ezin diete kontra egin goragoko mailakoei, eta, kontra egiten badiete, ez dira aplikatu behar. Berdin dio zer data duten; printzipio hau beti betetzekoa da, araua indarrean dagoen bitartean.
  • Hala, nazioarteko arauak nahitaez bet beharrekoak dira, legeen gainetik, eta legeak, dekretuen gainetik. Askoz ere arautegi gehiago daude, baina hau da aipatu direnetan nagusia.
  • Maila bereko edo goragoko mailako arauek maila bereko edo apalagoko aurretiko arauak indargabetu ditzakete, bai berariaz hala badiote, nahiz elkarren artean kontraesanik balego. Ildo horretatik, arau bat kontsultatzen denean, haren testu eguneratua eta indarrean dagoena hartu behar da. Litekeena da testuaren parte bat indarrean egotea (eta horregatik aipatu da hemen), baina baliteke, halaber, arauaren beste parte bat indargabetuta edo aldatuta egotea, geroago emandako maila bereko edo goragoko mailako arau baten bidez. Horregatik da hain garrantzizkoa bilatzaile espezializatuetan egitea bilaketa beti (hala nola Estatuko Aldizkari Ofizialean edo autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan) eta “testu bategina” deritzona erabiltzea, halakorik dagoenean, horixe baita aldaketak egin ondoren indarrean dagoena.
  • Eskumen-banaketa: Espainiako Estatu osoan, estatuko arauak edo Espainiak berretsitako nazioarteko arauak aplikatu behar dira. Horrez gainera, ordea, gai horri buruzko araudi propio eta aplikagarria izan dezake autonomia-erkidego bakoitzak. Eskumen-banaketarako gure eredua dela-eta, arauak bikoizten direla irudi lezakeen arren, ez dute elkar urratzen; izan ere, autonomia-erkidegoak eskumena duen kasuetan, hark izango du legeak egiteko ahalmena, baina, betiere, aintzat hartu beharko ditu estatuko arauak markatu dizkion jarraibideak eta ez lieke haiei kontra egin behar.
  • Autonomia-erkidegoak gai horri buruzko legerik eman ez badu (edo eskumen hori esleituta ez badu), estatuko araua ezarri beharko da soilik.
  • Hortaz, gerta liteke estatuko estatuko arau bat osorik aplikatu behar izatea autonomia-erkidego batzuetan, eta, aldiz, haren oinarriak soilik izatea aplikatzekoak beste batzuetan. Edonola ere, gure legegileek ongi egin ohi dute beren lana, oro har, eta ez dute jotzen beren eskumenetatik haratago; hala, aplikagarri diren arauak ezin hobeki egokitzen zaizkio elkarri.

Arau-mailaren argitasunaren mesedetan, goragoko mailatik maila apalenerako ordenan eman dira testu honetan zerrendak, eta, maila bakoitzaren barruan, aurretik aipatzen da araurik berriena, irakurleak ongi uler dezan haren aplikagarritasuna. Horrez gain, ordena alfabetikoan zerrendatuta datoz autonomia-erkidegoak, errazago bilatzeko aplikatu behar den tokian norberari aplikagarri zaion araudia.

Artxibo, museo, liburutegi eta beste erakunde kultural batzuen araudi espezifikoak guri dagokigun gaia barne ez hartzeak (eta maiz gertatu ohi da hala) ez du esan nahi behartuta ez daudenik unibertsalki irisgarria den sistema bat eskaintzera, desgaitasunari eta irisgarritasunari buruzko araudi orokorraren mesedetan. Eta ez da gutxiesteko kontua, diru-zigor handiak ekar baititzake, gainera, betebehar hori ez betetzeak.

NAZIOARTEKO ARAUDIA

  • Unión Europea. Decisión (UE) 2018/254 del Consejo Europeo, de 15 de febrero de 2018, relativa a la celebración en nombre de la Unión Europea del Tratado de Marrakech para facilitar el acceso a las obras publicadas a las personas ciegas, con discapacidad visual o con otras dificultades para acceder a los textos impresos. 2018ko otsailaren 21eko DOUE L 80284, 48. zk., 1. orrialetik 11. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=DOUE-L-2018-80284
  • Instrumento de Ratificación de la Convención sobre los derechos de las personas con discapacidad, hecho en Nueva York el 13 de diciembre de 2006. 2018ko apirilaren 21eko BOE, 96. zk., 20648. orrialetik 20659. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es/ai/2006/12/13/(1)

ESPAINIAKO ARAUDIA

Legeak

  • España. Ley 15/2022, de 12 de julio, integral para la igualdad de trato y la no discriminación. 2022ko uztailaren 13ko BOE, 167. zk., 98071. orrialetik 98109. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es/l/2022/07/12/15/con
  • España. Ley 6/2022, de 31 de marzo, por la que se aprueba la modificación del Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social, aprobado por el Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29-11-2013, para establecer y regular la accesibilidad cognitiva y sus condiciones de exigencia y aplicación. 2022ko apirilaren 1eko BOE, 78. zk., 98071. orrialetik 98109. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es/l/2022/03/31/6
  • España. Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad. 2013ko abenduaren 3ko BOE, 289. zk., 5635. orrialetik 95673. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es/rdlg/2013/11/29/1

Errege dekretuak

  • España. Real Decreto 193/2023, de 21 de marzo, que regula las condiciones básicas de accesibilidad y no discriminación de las personas con discapacidad para el acceso y utilización de los bienes y servicios a disposición del público. 2023ko martxoaren 22ko BOE, 69. zk., 42707. orrialetik 42725. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es/rd/2023/03/21/193
  • España. Real Decreto 1494/2007, de 12 de noviembre, por el que se aprueba el Reglamento sobre las condiciones básicas para el acceso de las personas con discapacidad a las tecnologías, productos y servicios relacionados con la sociedad de la información y medios de comunicación social. 2007ko azaroaren 21eko BOE, 279. zk., 47567. orrialetik 47572. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es/rd/2007/11/12/1494
  • España. Real Decreto 505/2007, de 20 de abril, por el que se aprueban las condiciones básicas de accesibilidad y no discriminación de las personas con discapacidad para el acceso y utilización de los espacios públicos urbanizados y edificaciones. 2007ko maiatzaren 11ko BOE, 113. zk., 20384. orrialetik 20390. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es/rd/2007/04/20/505

ERKIDEGOETAKO ARAUDIAK

Andaluzia

Legeak
  • Andalucía. Ley 4/2017, de 25 de septiembre, de Derechos y la Atención a las Personas con Discapacidad en Andalucía. 2017ko urriaren 17ko BOE, 250. zk., 100718. orrialetik 100755. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-an/l/2017/09/25/4
Dekretuak
  • Andalucía. Decreto 119/2023, de 29 de mayo, por el que se aprueba el Reglamento que desarrolla las normas técnicas de accesibilidad y eliminación de barreras en la comunicación en materia de lengua de signos española (LSE) y medios de apoyo a la comunicación oral (MACO) en Andalucía. 2023ko ekainaren 2ko BOJA, 104. zk., 9677/1. orrialetik 9677/21. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.juntadeandalucia.es/boja/2023/104/49
  • Andalucía. Decreto 293/2009, de 7 de julio, por el que se aprueba el Reglamento que regula las normas para la accesibilidad en las infraestructuras, el urbanismo, la edificación y el transporte en Andalucía. 2009ko uztailaren 21eko BOJA, 140. zk., 6. or. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.juntadeandalucia.es/boja/2009/140/1

Aragoi

Legeak
  • Aragón. Ley 5/2019, de 21 de marzo, de derechos y garantías de personas con discapacidad de Aragón. 2019ko maiatzaren 25eko BOE, 125. zk., 55788. orrialetik 55830. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-ar/l/2019/03/21/5
Dekretuak

Asturiasko Printzerria

Legeak
  • Asturias. Ley 5/1995, de 6 de abril, de barreras arquitectónicas de Asturias. BOE, 1995eko ekainak 23, 149. zk., 18898. orrialetik 18908. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-as/l/1995/04/06/5
Dekretuak

Balear Uharteak

Legeak
  • Islas Baleares. Ley 8/2017, de 3 de agosto, de barreras arquitectónicas de Illes Balears. 2017ko irailaren 15eko BOE, 223. zk., 91000. orrialetik 91029. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-ib/l/2017/08/03/8
Dekretuak
  • Islas Baleares. Decreto 1/2023, de 23 de enero, de regulación de la accesibilidad universal en los espacios de uso público de las Islas Baleares. 2023ko urtarrilaren 24ko BOIB, 11. zk., 2823. orrialetik 2860. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.caib.es/eboibfront/eli/es-ib/d/2023/01/23/1/dof/cat/html
  • Islas Baleares. Decreto 110/2010, de 15 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento de Barreras Arquitectónicas de Illes Balears. 2010eko urriaren 29ko BOIB, 157. zk. hed., 57. orrialetik 72 orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.caib.es/eboibfront/ca/2010/7555/

Errioxa

Legeak
  • Errioxa. Ley 1/2023, de 31 de enero, de accesibilidad universal de La Rioja. 2023ko otsailaren 18ko BOE, 42 zk., 24789. orrialetik 24833. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-ri/l/2023/01/31/1

Euskadi

Legeak
  • Euskadi. 20/1997 LEGEA, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa. 2012ko urtarrilaren 14ko BOE, 12. zk., 2186. orrialetik 2197. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-pv/l/1997/12/04/20
Dekretuak
  • Euskadi. 68/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. 2000ko ekainaren 12ko EHAA, 11. zk., 9963. orrialetik 9965. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/bopv2/datos/2000/06/0002494a.pdf

Extremadura

Legeak
  • Extremadura. Ley 11/2014 de 9 de diciembre, de Accesibilidad universal de Extre-madura. 2014ko abenduaren 30eko BOE, 315. zk., 107059. orrialetik 107081. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-ex/l/2014/12/09/11
Dekretuak
  • Extremadura. Decreto 151/2006, de 31 de julio, que regula el Marco de Atención a la Discapacidad en Extremadura (MADEX). 2006ko abuztuaren 8ko DOE, 93. zk.,14120. orrialetik 14193. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://doe.juntaex.es/eli/es-ex/d/2006/07/31/151/con/20200406/spa/pdf
  • Extremadura. Decreto 135/2018, de 1 de agosto, por el que se aprueba el Regla-mento que regula las normas de accesibilidad universal en la edificación, espacios públicos urbanizados, espacios públicos naturales y el transporte en la Comunidad Autónoma de Extremadura. 2018ko abuztuaren 9ko DOE, 155. zk., 31545. orrialetik 31612. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://doe.juntaex.es/eli/es-ex/d/2018/08/01/135/dof/spa/pdf

Galizia

Legeak
  • Galicia. Ley 10/2014 de 3 de diciembre, de Accesibilidad de Galicia. 2015eko martxoaren 11ko BOE, 60. zk., 22359. orrialetik 22390. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-ga/l/2014/12/03/10
Dekretuak
  • Galicia. Decreto 35/2000, de 28 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de desarrollo y ejecución de la Ley de accesibilidad y supresión de barreras de Galicia. 2000ko otsailaren 29ko DOG, 41. zk., 2652. orrialetik 2702. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.xunta.gal/dog/Publicados/2000/20000229/Anuncio43E6_es.html

Gaztela eta Leon

Legeak
  • Castilla y León. Ley d 2/2013, de 15 de mayo, de Igualdad de Oportunidades para Personas con Discapacidad de Castilla y León. 2013ko ekainaren 6ko BOE, 135. zk., 42591. orrialetik 42622. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cl/l/2013/05/15/2
  • Castilla y León. Ley 3/1998, de 24 de junio, de accesibilidad de Castilla y León. 1998ko abuztuaren 18ko BOE, 197. zk., 28207. orrialetik 28216. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cl/l/1998/06/24/3
Dekretuak
  • Castilla y León. 217/2001, de 30 de agosto, por el que se aprueba el Reglamento de accesibilidad y supresión de barreras de Castilla y León. 2001eko irailaren 4ko BOCyL, 172. or., 21984. orrialetik 13015. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://bocyl.jcyl.es/html/2001/09/04/html/BOCYL-D-04092001-1.do

Gaztela-Mantxa

Legeak
  • Castilla-La Mancha. Ley 3/2018, de 24 de mayo, que establece las normas regu-ladoras de protección y apoyo garantizado para personas con discapacidad en Castilla-La Mancha. 2018ko uztailaren 6ko BOE, 163. zk., 67968. orrialetik 67977. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cm/l/2018/05/24/3
  • Castilla-La Mancha. Ley 7/2014, de 13 de noviembre, de Garantía de los Derechos de las Personas con Discapacidad en Castilla-La Mancha. 2015eko otsailaren 18ko BOE, 42. zk., 13262. orrialetik 13296. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cm/l/2014/11/13/7
  • Castilla-La Mancha. Ley 1/1994 de 24 de mayo, de accesibilidad y eliminación de barreras arquitectónicas de Castilla-La Mancha. 1995eko otsailaren 9eko BOE, 34. zk., 4277. orrialetik 4284. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cm/l/1994/05/24/1
Dekretuak
  • Castilla-La Mancha. Decreto 88/2017, de 5 de diciembre, por el que se regulan las condiciones mínimas exigibles a los centros y servicios destinados a la atención a personas con discapacidad en Castilla-La Mancha. 2017ko abenduaren 26ko DOCM, 297. zk., 32651. orrialetik 32695. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://docm.jccm.es/docm/eli/es-cm/d/2017/12/05/88

Kanariak

Legeak
  • Canarias. Ley 8/1995, de 6 de abril, de accesibilidad y Supresión de Barreras Físicas y de Comunicación de Canarias. 1995eko maiatzaren 23ko BOE, 122. zk., 15055. orrialetik 15063. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cn/l/1995/04/06/8
Dekretuak
  • Canarias. Decreto 227/1997, de 18 de septiembre, por el que se regula el Regla-mento de Accesibilidad y Supresión de Barreras Físicas y de Comunicación de Canarias. 1997ko azaroaren 21eko BOC, 150. zk., 13124. orrialetik 13239. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: http://www.gobierno-decanarias.org/boc/1997/150/002.html

Kantabria

Legeak
  • Cantabria. Ley 9/2018, de 21 de diciembre, de Garantía de los Derechos de las Personas con Discapacidad de Cantabria. 2019ko otsailaren 7ko BOE, 33. zk., 10952. orrialetik 10990. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cb/l/2018/12/21/9

Katalunia

Legeak
  • Cataluña. Ley 19/2020, de 30 de diciembre, de Igualdad de Trato y No Discriminación de Cataluña. 2021eko otsailaren 54ko BOE, 31. zk., 13123. orrialetik 13158. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-ct/l/2020/12/30/19
  • Cataluña, Ley 13/2014 de 30 de octubre, de Accesibilidad de Cataluña. 2014ko azaroaren 20ko BOE, 281. zk., 94762. orrialetik 94805. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-ct/l/2014/10/30/13
Dekretuak
  • Cataluña. Decreto 135/1995, de 24 de marzo, por el que se Desarrolla la Ley 20/1991, de 25 de noviembre, de promoción de la accesibilidad y supresión de barreras arquitectónicas y aprueba el código de accesibilidad. 1995eko apirilaren 24ko DOGC, 2043. zk., 3369. orrialetik 3389. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://dogc.gencat.cat/es/document-del-dogc/?documen-tId=111610

Madrilgo Erkidegoa

Legeak
  • Madrid. Ley 8/1993, de 22 de junio, de promoción de accesibilidad y supresión de barreras arquitectónicas de Madrid. 1993ko abuztuaren 25eko BOE, 203. zk., 25677. orrialetik 25687. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-md/l/1993/06/22/8
Dekretuak
  • Madrid. Decreto 13/2007, de 15 de marzo, por el que se aprueba el Reglamento Técnico de Desarrollo en Materia de Promoción de la Accesibilidad y Supresión de Barreras Arquitectónicas. 2007ko apirilaren 24ko BOCM, 96. zk., 4. orrialetik 38. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.bocm.es/bo-letin/bocm-20070424-96

Murtziako Erregioa

Legeak
  • Murtzia. Ley 4/2017, de 27 de junio, de Accesibilidad universal de la Región de Murcia. 2017ko abuztuaren 9ko BOE, 189. zk., 79520. orrialetik 79545. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-mc/l/2017/06/27/4

Nafarroako Foru Komunitatea

Legeak
  • Navarra. Ley Foral 31/2022, de 28 de noviembre, de atención a las personas con discapacidad en Navarra y garantía de sus derechos. 2022ko abenduaren 27ko BOE, 310. zk., 184873. orrialetik 184957. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-nc/lf/2022/11/28/31
  • Navarra. Ley Foral 12/2018, de 14 de junio, de Accesibilidad Universal de Navarra. 2018ko ekainaren 29ko BOE, 157. zk., 65259. orrialetik 65289. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-nc/lf/2018/06/14/12
  • Navarra. Ley Foral 1/1994 de 24 de mayo, de accesibilidad y eliminación de barreras arquitectónicas de Castilla-La Mancha. 1995eko otsailaren 9eko BOE, 34. zk., 4277. orrialetik 4284. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-cm/l/1994/05/24/1
Dekretuak
  • Navarra. 69/2019 Foru Dekretua, ekainaren 1koa, zeinaren bidez irisgarritasun politika onesten baita webguneetarako eta gailu mugikorren foru komunitateko admnistrazioan eta foru-sektore publiko instituzionalean. 2019ko ekainaren 27ko NAO, 124. zk., 8001. orrialetik 8004. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2019/124/0
  • Navarra. 58/2014 Foru Dekretua, uztailaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek herritarrei ematen dieten arretan erabilerraztasun unibertsalera jotzen duten neurriei buruzkoa. 2014ko abuztuaren 18ko NAO, 160. zk., 9772. orrialetik 9778. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2014/160/0

Valentziako Erkidegoa

Legeak
  • Valencia. Ley 11/2003, de 10 de abril, por la que se aprueba el Estatuto de Personas con Discapacidad de la Comunidad Valenciana. 2003ko maiatzaren 22ko BOE, 122. zk., 19503. orrialetik 19518. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-vc/l/2003/04/10/11
  • Valencia. Ley 1/1998, de 5 de mayo, de Accesibilidad y Supresión de Barreras urbanísticas y de la comunicación de la Comunidad Valenciana. 1998ko ekainaren 9ko BOE, 18972. orrialetik 18982. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://www.boe.es/eli/es-vc/l/1998/05/05/1
Dekretuak
  • Valencia. Decreto 65/2019, de 26 de abril, de regulación de la accesibilidad en la edificación y en los espacios públicos. 2019ko maiatzaren 16ko DOGV, 8549. zk., 23181. orrialetik 23220. orrialdera. [2023ko irailaren 24an kontsultatua]. Hemen eskuragarri: https://dogv.gva.es/va/resultat-dogv?signatura=2019/5000&L=1

OHARRAK

Errege Dekretua izan arren, lege-mailarekin aurrez onartutako testuen bategite bat da, gaia eguneratzeko xedez sortua.