Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak formakuntza jardunaldi bat antolatu du, irailaren 13an. Jardunaldiaren izenburua “XXI. mendeko nafar liburutegi publikoak” da, eta zenbait liburutegik eskuartean edo egin berri dituzten proiektuen berri emango dute.
ASNABIkoek ere parte hartuko dugu eta “Jardunbide egokiak” izeneko aurkezpena egingo dugu, FESABIDeko jardunaldietan aurkeztu genuen berbera, hain zuzen, orain zuei, kideei, eskainia.
Horregatik, interesa eta aukera duzuen guztiak bertan izatera gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldia Nafarroako Liburutegiko proiekzio aretoan egingo da, 09:30etatik 14:30etara.
Eman izena hemen: https://labur.eus/RdQDW