Zuzenean edukira joan

Abantailak

ALDEEn bazkidetzeak aukera emango dizu:

• Zure interes profesionalak defendatzeko, ALDEEren jardueraren bitartez, erakunde eta instituzio erabakitzaileen aurrean.
• ALDEEk edo berari lotutako beste elkarte batzuek antolatutako solasaldi, jardunaldi eta abarretan edo Elkarteak presentzia izan behar duela erabakitzen den jardueretan parte hartzeko.
• Artxiboak, liburutegiak eta dokumentazio zentroak bisitatu eta ezagutzeko, eta horrek beste profesional batzuekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du, esperientziak trukatzea eta lan egiteko eta lankidetzarako esparruak eta bideak ezartzea.
• Profesionalki gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruzko informazio eguneratua izateko, batez ere ALDEEren jardueren inguruan eta EAEko esparru geografikoan. 
• ALDEEren bloga erabili eta parte hartzeko; bertara zure hausnarketak eta iruzkinak helarazi ahal izango dituzu, gogoeta eta lankidetzarako espazio birtual moduan, beste profesional batzuekin esperientziak eta kezkak trukatzeko.
• ALDEEk edo berarekin harremanetan dauden beste elkarte edo elkargo profesionalek, erakundeek edo instituzioek martxan jarritako Lantalde berezietan parte hartzeko, estatuan zein nazioartean, eta gure lanbidea garatzeko interesgarriak izan daitezkeen gaien gaineko prestakuntza proposatzeko.
•Elkarteak eta elkarrekin lan egiten dugun beste Elkarte Profesionalek antolatutako ikastaroetan eta jardueretan garrantzizko deskontuak probestu. 
• Lan poltsa batean sartuta egoteko; horretara bazkideek baino ez dute sarbidea, eta zure curriculum vitae igo dezakezu edo Elkartearen interesei lotutako lanpostuetarako hautagai posibleen bila dabiltzan enpresen lan eskaintzetan sartu.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.