Zuzenean edukira joan

Izena emateko baldintzak

Ikastaro batean matrikula egiteko urrats hauek egin behar dituzu:

  1. Matrikulatu nahi duzun ikastaroan izena emateko formularioa behar bezala bete.
  2. Dagokionean, matrikularen zenbatekoa ALDEEren izenean sartu, kontzeptuan zure izena matrikulatzen zaren ikastaroaren izena adieraziz, hemen: LABORAL KUTXA ES32 3035 0083 28 0830081909
  3. Izena emateko buletina bidali eta, dagokionean, matrikularen ordainagiria, e-mailez, helbide honetara: aldee@aldee.eus

Matrikula ez da eraginkorra izango ordainketa egin arte, ordainketarik egin behar ez denean edo doaneko ekintzak direnean izan ezik.

Izen emateak hurrenkera kronologiko zorrotzaren arabera tramitatuko dira.

Elkarteak ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria emango du. Ziurtagiria emateko % 80 baino parte hartze handiagoa beharko da.

 

Jarduerak bertan behera uztea

Izen emandakoen kopurua aurretik adierazitako gutxienekora iristen ez bada, ALDEEk jarduerak bertan behera uzteko ahalmena izango du.

Era berean, jarduerak bertan behera gera daitezke irakasleen inguruan sor litezkeen ezinbesteko arrazoiengatik, baita antolakuntzaren eskuetatik kanpo egon litezkeen halabeharrezko ezustekoengatik ere.

Jarduerak bertan behera geratzen badira, ALDEEk itzuli egingo ditu izen-emateengatik egindako ordainketak.

Hortik aurrera, ALDEEk ez ditu izen emandakoek egindako balizko beste gastuak ordainduko.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.