2026 Urria 24 Liburutegia
Aurtengo leloak liburuzainak jarri ditu erdigunean, liburutegiak baliabide, apalategi eta espazio multzo soil bat baino askoz gehiago izatea posible egiten duten pertsonak, hain zuzen.
2026 Iraila 12 Liburutegia
Irailaren 11n Tabakaleran elkartu ginen Medialab Tabakalera eta Koldo Mitxelena Kulturuneako Liburutegiarekin elkarlanean antolatu genuen jardunaldi edo lan saioan: "Liburutegiak, interakziorako plaza". Bertan Oscar Rebollo adituaren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen eta, orain, Tabakalerako teknikarien lanari esker hitzaldia entzuteko aukera duzu Youtubeko gure kanalean eta Tabakalerako webguenan.
2026 Ekaina 22 Liburutegia
Aurten antolatu ditugun bi ikastaro birtualek oso harrera ona izan dute. Lehenengoa Europako identitate digitalaren eredu berrira (eIDAS 2 Araudia) eta horrek dokumentuen kudeaketan duen eraginera hurbiltzea izan zen, artxiboen esparrura zuzenduta. Bigarrena, liburutegiko profesionalei zuzendua, amaitzear da: "ChatGPT liburutegietan: aplikazioak eta erabilera estrategiak".
Gehiago irakurri: Adimen Artifiziala liburutegietan tresna erabilgarri bihurtzeko lehen urratsak
2026 Ekaina 12 Liburutegia
Ekainaren 11n eta 12an, Mireia Perez aditu kataluniarra izan da gure artean liburutegietako baliabide elektronikoei buruzko ikastaroa eskaintzen. ARTIUM Museoan egin ahal izan dugun formazio honetako leku guztiak berehala bete ziren. Baliabide elektronikoen kudeaketak eragiten duen interes geroz eta handiagoaren adierazle izan da ikastaroak izan duen harrera ona.
2026 Maiatza 24 Artxiboa | Elkartea | Liburutegia
Berria egunkariak Miguel Angel Santos Crespo (Bilbo, 1961) artxibozaina eta ALDEEko presidente ohia elkarrizketatu du maiatzaren 24an. Bertan artxiboaren garrantziaz eta artxibozainen lanaz hitz egin du luze eta zabal, baina nabarmenduz belaunaldi erreleboari erantzuteko duela 50 urteko ereduak errepikatzea ez dela bideragarria izango.
2026 Apirila 24 Liburutegia
Irakurketa Errazaren (IE) kontzeptua eta erabiltzaileekin lan egiteko moduak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu aurten eta oso harrera ona izan du.
2026 Martxoa 13 Liburutegia
2025eko abenduaren 1ean "Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?" izeneko ikastaroa egin genuen eta martxoan errepikatu egin behar izan dugu ikastaroan lekurik gabe geratu eta itxaron-zerrenda osatu zuten profesionalentzat.
Gehiago irakurri: Abenduko ikastaroa berriro bete da martxoan
2026 Martxoa 6 Liburutegia
Berriro ere agerian geratu da liburutegietako profesionalek oinarrizko prestakuntza teknikoa behar dutela.
2026 Urtarrila 12 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Liburutegia | Mediateka | Museoa
Gehiago irakurri: 2026ko agenda ikastaroz, jardunaldiz eta bisitaz betea dator
2026 Urtarrila 10 Artxiboa | Liburutegia | Museoa
2026ko lehen bisita profesionala ASNABI Elkartearekin batera egingo dugu eta berezia izango da euskaraz argitaratutako lehen liburuaren jatorrizko alea ikustera joango baikara Baionako Euskal Museora: ‘Linguae Vasconum Primitiae’. Liburua ikusgai egongo den azken egunak izango dira, ondoren Parisera itzuliko baitute, Frantziako Liburutegi Nazionalera.