Zuzenean edukira joan

Miguel Angel Santos: "Instituzio askotan belaunaldi erreleboa gertatzen ari da, behargin asko erretiratzen ari gara eta. Eta artxibozainak falta dira"

Mota
Gertakariak. Adierazpen publikoak
Data
2026 Maiatza 24

Berria egunkariak Miguel Angel Santos Crespo (Bilbo, 1961) artxibozaina eta ALDEEko presidente ohia elkarrizketatu du maiatzaren 24an. Bertan artxiboaren garrantziaz eta artxibozainen lanaz hitz egin du luze eta zabal, baina nabarmenduz belaunaldi erreleboari erantzuteko duela 50 urteko ereduak errepikatzea ez dela bideragarria izango.

"Dokumentaziorik gabe, ez dago unibertsitatearen memoriarik"

Goiburu horrekin argitaratu du Berria egunkariak Miguel Angel Santos Crespori egindako elkarrizketa. 

Elkarrizketaren sarreran aipatzen den bezala, EHUko hainbat liburutegitan egin zuen lan Santosek 30 bat urtez eta erakunde horretako Artxibo Nagusian (Leioa, Bizkaia) eman ditu azken hamahiru urteak. Horrez gain, ALDEEko presidente ere izan zen hainbat urtez eta kritiko agertu da gure sektorea bizitzen ari den belaunaldi erreleboaren aurrean erakundeak izaten ari diren erantzunarekin. 

Elkarrizketaren amaiera aldera aipatzen da gaia eta ALDEEren kezka handienetako bat denez, hona ekarri nahi izan dugu. Hala ere, elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu hemen edo 2026ko maiatzaren 24ko Berria egunkarian daukazu.

Berria: Formakuntza faltaz hitz egin duzu. ALDEErentzat hori al da gaur egungo arazo nagusia?

Miguel Angel Santos Crespo: Orain online ikastaro gehiago daude, eta ikasteko aukera asko; lehen, kanpora joan beharra genuen beti. Baina argi dago baldintzatu egiten duela zure erkidego berean formakuntzarik ez edukitzeak. Unibertsitateek errentagarritasunari begiratzen diote, ea ikasketek irteerarik duten... Halako oztopoak egon izan dira beti. Eta instituzioek ez dutenez halako profesionalik eskatzen... Adibidez, unibertsitateak hamar artxibozain beharko balitu, nondik aterako lituzkete? Gu ezerezetik atera ginen, eta geure kabuz trebatu, liburuzainak behar zirelako. Sorgin gurpil bat da: artxibozainik ez bada behar, ez dago formakuntza zertan eskaini. Badirudi gizartearentzat ikasketa horiek ez direla beste batzuen parekoak: ingeniaritza baten parekoak, adibidez. Artxiboen Arloko eta Bibliotekonomiako master bat egon zen Gasteizen 90eko hamarkadan, baina kendu egin zuten. Errentagarritasunagatik, nire ustez.

Berria: Hori oztopoa da ogibideak etorkizuna izan dezan?

Miguel Angel Santos Crespo: Instituzio askotan belaunaldi erreleboa gertatzen ari da, behargin asko erretiratzen ari gara eta. Eta artxibozainak falta dira. Lan poltsak badaude, baina askotan formakuntza espezifikorik gabe heltzen dira langile berriak. Egia da guztiok hasi garela horrela... Baina guk, heldu ginenean, profesionalekin batera egin genuen behar, haiek hezi gintuzten, haiekin ikasi genuen. Orain, gu erretiratzen ari gara, eta gure ordezkoak herenegun sartu ziren. Esperientzia hori ez dago. Niretzat, instituzioen inplikazioa funtsezkoa da: goitik bultzatzen ez bada, nekeza izango da lortzea. Boluntarismoa bikain dago, baita iniziatiba pertsonala ere, baina baliabiderik gabe...

 

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.