DATUEN BABESA
1. Tratamenduaren arduradunaren datuak:
Identitatea: ALDEE - IFZ: IFK: G-48453138
Posta helbidea: Loiola kalea 14, 3. - 8. bulegoa
Telefonoa: 943462024 - Helbide elektronikoa: ALDEE@aldee.org
2. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Gure elkarteak hainbat helbururekin tratatzen du interesdunek ematen diguten informazioa: zure kontsultei erantzun ahal izatea posta elektronikoz edo web-inprimakiz harremanetan jarri bazaizkigu, izena eman duzun ikastaroetako izen-ematea kudeatzea eta, berariazko baimena eman badiguzu, zure intereseko informazioa bidaltzea.
3. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean. Kentzeko eskatzen badiguzu, blokeatuta gorde ahal izango dira indarrean dagoen legerian ezarritako aldietan, egon daitezkeen erreklamazioei erantzun ahal izateko. Fakturak 6 urtez gordeko dira, Merkataritza Kodearen arabera.
4. Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko lege-oinarria hau da:
A) Ikasle gisa izena emateko, kontratuaren betearazpena.
B) Gure elkartearen berrikuntzei buruzko informazioa bidaltzeko
C) Zuzenean edo web-inprimaki bidez bidal ditzakezun mezu elektronikoei erantzuteko eta ikastaroetan izena emateko, zure interesean oinarritzen gara.
D) Bazkide gisa alta emateko.
5. Zein hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?
Zure ezinbesteko datuak baino ez zaizkio jakinaraziko enpresa-aholkularitzari, kontratu hau eta Ogasunarekiko eta gainerako erakunde publikoekiko betebeharrak betetzeko helburu bakarrarekin. Konfidentzialtasun-kontratu bat dugu gure laguntzaileekin, eta konpromisoa hartzen dute zure datuen segurtasuna bermatzeko eta arlo horretan indarrean dagoen legeria betetzeko. Beste datu-komunikazioren bat aurreikusiz gero, aldez aurreko berariazko baimena eskatuko dizugu.
Nahiz eta zure datuak ez ditugun inolaz ere lagatzen, legezko betebeharra izan ezik, jakinarazten dizugu informazio komertziala (newsletter) Mailchimp tresnaren bidez bidaltzen dela. "The Rocket Science lld" enpresa estatubatuarra Privacy Shield akordioari atxikitako enpresa da, eta, beraz, Europako araudiak eskatzen dituen datuen pribatutasun-eskakizunak betetzen ditu. Enpresa honen pribatutasun-politikari buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, klikatu legezko politiken esteka hau.
6. Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edozein pertsonak du beraiei dagozkien datuak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko eskubidea.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez direnean bildu ziren helburuetarako.
Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko, eta blokeatuta egongo dira legezko betebeharrek agintzen duten arte.
Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek aurka egin ahal izango diote beren datuak tratatzeari. Kasu horretan, utzi egingo diogu zure datuak tratatzeari, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik ez bada, edo egon daitezkeen erreklamazioak gauzatu edo defendatzeagatik ez bada.
Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea balia dezakezu, tratatutako datuak bitarteko automatizatuen bidez beste arduradun bati helaraziz, hala eskatuz gero.
Xede jakin baterako baimena eman bada, edozein unetan ken dezakezu baimena, baina ez du eraginik izango hura kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Eskubide horiek materialki balia ditzakezu. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu aldee@aldee.eus helbidera, eskatzen duzun eskubidea zein den adieraziz, eta inprimaki bat bidaliko dizugu eskubide horiek baliatzeko.
Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu, batez ere zure eskubideak baliatzean erantzun ez bazaizu. Horretarako, egoitza elektronikora sartu beharko duzu, www.agpd.es helbidean, eta adierazitako jarraibideak jarraitu.
Informazio gehiago