2026 Iraila 11
Lan-saio profesionala antolatu dugu irailaren 11rako Medialab Tabakalera eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiarekin elkarlanean. Bertan, lan komunitarioan eta kultur erakundeen eragiletza sozialean aditua den Oscar Rebollok eskainiko duen hitzaldia entzuteko aukera izango dugu eta, jarraian, ariketa praktiko baten bidez, dagoeneko Euskadiko lurralde guztietara zabaldu den Interakzio Soziala Liburutegietan datu basea aurkeztu eta lantzeko ariketa praktikoa egingo da hura ezagutu, bilatzen dituen helburuak, mekanika edota erabilerak ikusi eta tresna bera baliatzen hasteko.
2026 Uztaila 20 Artxiboa
ALDEEk, beste zenbait elkarterekin elkarlanean, Kantabriako Unibertsitateko Udako Ikastaroetan eskainiko den ikastaro honen antolakuntzan hartu du parte. Ikastaroa uztailaren 20tik 24ra egingo da Camargon (Kantabria) eta izen-ematea zabalik dago uztailaren 16 arte. 20 orduko ikastaroa izango da eta 16 lagunentzako lekua egongo da.
Gehiago irakurri: Artxiboak, teknologia eta gizartea: dokumentuen kudeaketaren hastapenak
2026 Uztaila 1
Aurtengo jardunaldia "Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa" goiburupean egingo da, uztailaren 1ean Eibarko Markeskoa Jauregian. Izen-ematea zabalik izango da maiatzaren 11tik ekainaren 29ra.
Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura
2026 Ekaina 10
Orain dela urtebete, nahiko sartuta geunden JEID25 jardunaldietan. Aurreko hilabeteetan, ALDEE adi egon zen ordutegiei, egoitzei, bisitei, kafeei, babesleei, akreditazioei, bilerei, azken orduko aldaketei eta zerbaitek funtzionatzen duen ala ez erabakitzen duten xehetasun txiki horiei.
2026 Ekaina 9
Urtean bi bisita profesional antolatu ohi ditugu, baina aurten hiru izango dira guztira: Baionako Euskal Museora joan ginen urtarrila hasieran Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua ikustera; maiatzean Xenpelar Dokumentaziogunera eta urrian Arantzazuko Santutegiko Liburutegita joango gara.
Gehiago irakurri: Bisitak profesionalentzako elkargune bihurtzen dira
2026 Maiatza 24 Artxiboa | Elkartea | Liburutegia
Berria egunkariak Miguel Angel Santos Crespo (Bilbo, 1961) artxibozaina eta ALDEEko presidente ohia elkarrizketatu du maiatzaren 24an. Bertan artxiboaren garrantziaz eta artxibozainen lanaz hitz egin du luze eta zabal, baina nabarmenduz belaunaldi erreleboari erantzuteko duela 50 urteko ereduak errepikatzea ez dela bideragarria izango.
2026 Maiatza 11
Gehiago irakurri: ALDEE Gaztela eta Leongo Liburutegietako Profesionalen II Topaketan
2026 Apirila 24 Liburutegia
Irakurketa Errazaren (IE) kontzeptua eta erabiltzaileekin lan egiteko moduak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu aurten eta oso harrera ona izan du.
2026 Martxoa 30 Elkartea
ALDEEren 2026ko martxoaren 14ko Ezohiko Batzarrean aho batez onartu zen elkartearen estatutuen berritze proposamena.
2026 Martxoa 16 Elkartea
Gasteizen, Bibat Arabako Arkeologia Museoan, bildu gara aurten Batzar Orokorrean eta Ezohiko Batzarrean. Bertan, urtero bezala, iazko memoria eta kontuez gain, aurtengo aurreikuspenak aurkeztu ditugu.