Zuzenean edukira joan

RASDen Informazio Ministerioaren artxiboa digitalizatu eta antolatzeko proiektua

Mota
Beste erakunde eta elkarteak
Data
2026 Ekaina 23

ALDEEk Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Informazio Ministerioaren artxiboa digitalizatu eta antolatzeko proiektu batean parte hartzeko gonbidapena jaso du. Proiektua Saharan bertan gauzatuko da eta gure lanbide esparruari dagozkion egitekoak gauzatzea du helburu. Besteak beste: artxiboaren inbentarioa, deskribapena eta antolaketa; digitalizazioa eta etorkizunera begira dokumentazioa babesteko baliabideak jartzea; eta ondare immateriala jaso eta formatu digitalean gordetzea.

ALDEEk Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Informazio Ministerioaren artxiboa digitalizatu eta antolatzeko proiektu baten berri izan du. Informazio Ministerioak saharar herriarentzat balio handikoa den dokumentazioa gordetzen du. Funtsak denetarikoak badira ere, ikus-entzunezko asko dago, formatu zaharkitu eta baldintza material prekarioetan gordeta. Agintari sahararrek beren kezka adierazi dute material hauen egoeraren aurrean eta laguntza eskatu dute artxiboa babesteko. Funts hauek digitalizatu, antolatu eta etorkizunerako babesteko beharrari erantzuteko, hainbat eragilek talde diziplinarteko bat sortu dute hiru urteko proiektu bati aurre egiteko. 

Proiektuaren eragile nagusiak Bixi Bixi Elkartea eta Justo de la Cueva Dokumentu eta Artxibo Gunea (JCDAG) dira. Eragile horiek ALDDErekin harremanetan jarri dira, gauzatu nahi duten lanaren berri eman eta elkartearekin zabaldu daitezkeen lankidetza bideak aztertzeko.

Proiektua Saharan bertan gauzatzeko planifikatu da eta lan hauek hartzen ditu barne:

  • Artxiboaren inbentarioa, deskribapena eta antolaketa. 
  • Digitalizazioa eta etorkizunera begira dokumentazioa babesteko baliabideak jartzea. 
  • Hori guztia bertan egiteko beharrezko energia-azpiegitura eraikitzea. 
  • Azpiegitura informatiko eta teknikoa sortzea bertako muturreko baldintzak kontuan hartuta: digitalizazio-laborategi bat sortu, ekipo informatikoak eraman eta muntatu. 
  • Ondare immateriala jaso eta formatu digitalean gordetzea. 
  • Formazioa ematea bertako langileei, proiektua bukatu ondoren eta etorkizunera begira, modu autonomoan lan egin dezaten.

Proiektuaren azken helburua funtsak digitalizatu, antolatu eta behar bezala babesteaz gain, etorkizunera begira modu autonomoan funtzionatuko duen artxibo bat sortzea da.

Hiru urteko iraupena aurreikusten da, 2026-2028, goian zehaztutako lan guztiak burutzeko. Eragileek ALDEErengana jo dute formazioaren alorrean lankidetza bideak aztertzeko. 

Berariazko formazioa sortu behar da, sahararrei zuzendua, funtsen digitalizazio, antolaketa, deskribapen eta babesari buruzkoa. Artxiboaren kudeaketari dagokionean, hiru tresna hauek aztertu dira: Omeka, Archivematica eta Synology. Formazio behar horiei erantzuteko onlineko baliabideen erabilera ezinbestekoa da, formazio-saioak grabatu eta sortutako materialekin batera plataforma batera igo eta modu iraunkorrean eskuragarri jartzeko. 

Proiektu interesgarri eta beharrezkoa, inondik ere, gure elkarteari ohikoa ez den esparru batean aritzeko eta nazioarteko ekimen batekin lankidetzan jarduteko aukera ematen diona. Horregatik, jasotako informazioa aztertu ondoren eta planteatutako beharren aurrean, ALDEEren Zuzendaritza Batzordeak erabaki du elkartearen Moodle plataforma eskaintzea, onlineko formazio hori eman ahal izateko eta sortutako materialak bertan eskuragarri jartzeko. Era berean, erabaki du bazkideen artean formazio hori prestatzen lan egiteko deialdia zabaltzea.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.