Aurten antolatu ditugun bi ikastaro birtualek oso harrera ona izan dute. Lehenengoa Europako identitate digitalaren eredu berrira (eIDAS 2 Araudia) eta horrek dokumentuen kudeaketan duen eraginera hurbiltzea izan zen, artxiboen esparrura zuzenduta. Bigarrena, liburutegiko profesionalei zuzendua, amaitzear da: "ChatGPT liburutegietan: aplikazioak eta erabilera estrategiak".
eIDAS 2 Erregelamenduari buruzko ikastaroa erregelamendu honi buruzko sarrera labur bat izan zen, eta bertan hitz egin zen konfiantza-zerbitzu berriei buruz, atributuen adierazpen elektronikoei buruz (EAAs), lotutako dokumentu-formatuei buruz (JSON/JSON-LD, VCDM, SD–JWT) eta espediente elektronikoetan duten eraginari buruz. Lau orduko ikastaroa izan zenez, online formatuan eskaini izanak interes handia sortu zuen.
Bestatik, liburutegietan Adimen Artifizialak izan ditzakeen erabilpenak ezagutzeko ikastaroa ere antolatu dugu aurten, lehen aldiz eta online. Wenceslao Arroyo eta Daniel Torres adituek eman dute 40 orduko ikastaro birtuala. Bikote hauxe da, hain zuzen, liburutegien esparruan AAri buruzko formazio gehien eskaintzen ari dena une honeta, eta ikastaroak harrera ezin hobea izan du.