Aurtengo jardunaldia "Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa" goiburupean egingo da, uztailaren 1ean Eibarko Markeskoa Jauregian. Izen-ematea zabalik izango da maiatzaren 11tik ekainaren 29ra.
Liburutegi, artxibo eta dokumentazio zentroek bizi duten eraldaketa aztertzeko helburuarekin antolatu dugun jardunaldi honek eraikin berrien diseinua, espazioen birmoldaketa eta azpiegituren eraberritzea izango ditu ardatz.
Helburua da ezagutza eta esperientziak partekatzea, espazio horiek gaur egungo behar sozial, teknologiko eta kulturaletara nola egokitzen diren ulertzeko. Era berean, erabilgarritasuna, irisgarritasuna eta jasangarritasuna bezalako irizpideak lantzea bilatuko da.
Helburuak:
Jardunaldia sektoreko profesionalei zuzenduta dago (liburuzainak, artxibozainak, dokumentalistak, arkitektoak eta kudeatzaileak), baina baita erabaki-hartzaile publikoei eta interesa duten bestelako eragileei ere.
Elkargune gisa, etorkizuneko erronkak identifikatu eta lankidetza-aukerak sustatzeko balioko duela uste dugu.
Izen-ematea zabalik izango da maiatzaren 11tik ekainaren 29ra eta 12 € izango da guztientzat.