Zuzenean edukira joan

Profesionalik gabe, ez dago liburutegirik

Mota
Gertakariak. Nazioarteko Egunak
Data
2026 Urria 24

Aurtengo leloak liburuzainak jarri ditu erdigunean, liburutegiak baliabide, apalategi eta espazio multzo soil bat baino askoz gehiago izatea posible egiten duten pertsonak, hain zuzen.

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak, Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, 2026ko urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatzeko deia egiten du ohi bezala. Aurtengo leloa Profesionalik gabe, ez dago liburutegirik izango da eta hainbat jarduera antolatuko dira tokian tokiko liburutegietan.

Aurtengo leloak liburuzainak jarri ditu erdigunean, liburutegiak baliabide, apalategi eta espazio multzo soil bat baino askoz gehiago izatea posible egiten duten pertsonak, hain zuzen. Alegia, mailegu, kontsulta, jarduera, gomendio eta proiektu bakoitzaren atzean, kulturarako sarbidea bermatzeko, komunitateei laguntzeko eta liburutegiak guztiontzako espazio ireki, inklusibo eta irisgarri bihurtzeko lan egiten duten profesionalak daudela nabarmendu nahi da. 

Askotan ikusezin geratzen den lan hori egiten dutenak aitortzea eta ikusaraztea funtsezkoa da liburutegien benetako balioa ulertzeko. Izan ere, liburutegi bat ez da bertan sartzen garenean ikusten duguna soilik: bildumak hautatu eta antolatzen dituzten pertsonen lana ere bada, ondarea zaintzen dutenena, informazioa eskuratzea errazten dutenena, irakurketa sustatzen dutenena, ikaskuntza laguntzen dutenena eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko jarduerak eta zerbitzuak sortzen dituztenena. 

Egun honen harira antolatu diren hainbat ekimen eta kartela, Carmen Segoviak egina, eskuragarri dago (Estatuko hizkuntza ofizialetan) Espainiako Kultura Ministerioaren webgunean.

Eman zure jardueren berri 

Urtero bezala, urriaren 24an Liburutegien Eguna denez, bai egun hori bai hilabete osoa liburutegiekin lotutako jarduerez eta ekitaldiz beteta egongo da. Hori dela eta, liburutegi bakoitzak egun horretarako programatu dituen jarduerak zabaltzeko, honako traolak erabiltzea gomendatzen da: #LiburutegienEguna eta #Profesionalikgabeezdagoliburutegirik.

"Batuz trebatu" jardunaldia 

Tabakaleran Halaber, nabarmendu nahi dugu egun honen harira urtero bezala Donostian, Koldo Mitxilenea Kulturuneko Liburutegiak, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak eta Medialab Tabakalerak elkarrekin antolatzen duten jardunaldia. Aurten, urriaren 27an, Batuz trebatu lelopean profesionalen, liburutegien eta komunitateen arteko topaketen, esperientzien partekatzearen eta loturen balioa azpimarratu nahi dute. 

Aurreko urteetan liburutegietan sortzen diren harremanen garrantziaz jardun zuten bezala, 2026ko edizio honetan liburutegien eta liburuzainen arteko harremanak piztu edo sendotzeko estrategiak landu nahi dituzte. Gai horren harira, Bartzelonako Liburutegien Partzuergoko gerente Ferran Burguillosen hitzaldia entzuteko aukera izango da Tabakaleran eta, jarraian, hausnarketatik praktikara igaroz, Joao Sousa liburuzain adituak gidatutako lan-dinamika egingo da. Jarduera honetan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurrez.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.