Zuzenean edukira joan

ALDEE IFLAko bazkide egin da

Mota
ALDEE. Erakundea
Data
2026 Urria 29

ALDEE Liburuzain eta Liburutegien Elkarteen Nazioarteko Federazioko (IFLA) bazkide egin da. Sektoreko erakunde nagusietakoa eta bertako kide izango gara hemendik aurrera.

IFLA erakundeak eskainitako gonbidapena onartuz, ALDEE Liburuzain eta Liburutegien Elkarteen Nazioarteko Federazioan (IFLA) sartu da ofizialki.

Bazkidetza honekin, gure Elkarteak aurrerapauso garrantzitsua eman du lankidetza profesionalarekin, ezagutza trukearekin eta liburutegien eta informazio zerbitzuen sustapenarekin duen konpromisoan, mundu osoko elkarte, erakunde eta profesionalekin dituen loturak eta harremanak zabalduz.

ALDEEk betidanik babestu eta zabaldu du IFLAren lana. Azken urteotan, esaterako, IFLAren Liburutegi Publikoaren Manifestu eguneratua euskarara itzuli eta argitara eman du. Orain eskuragarri dago bai aldee.eus webgunean (PDF), bai IFLAren webgunean ere. 

Parte-hartze honi esker, besteak beste, beste herrialde batzuetan garatutako ekimenak eta proiektuak zuzenean ezagutu ahal izango ditugu, baliabide espezializatuetara jo ahal izango dugu, ezagutzak eta esperientziak trukatu ahal izango ditugu, eta, arestian esan bezala, sektoreko erakunde eta profesionalekiko lankidetza-harremanak sendotu ahal izango ditugu, elkarrekin lan egiteko bide berriak irekiz.

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.