Ekainaren 11n eta 12an, Mireia Perez aditu kataluniarra izan da gure artean liburutegietako baliabide elektronikoei buruzko ikastaroa eskaintzen. ARTIUM Museoan egin ahal izan dugun formazio honetako leku guztiak berehala bete ziren. Baliabide elektronikoen kudeaketak eragiten duen interes geroz eta handiagoaren adierazle izan da ikastaroak izan duen harrera ona.
Egungo liburutegietan eduki digitalek duten lekua geroz eta handiagoa dela ohartuta, hainbat eta hainbat profesionalentzako behar-beharrezko ikastaroa izan da hau eta gai honi buruzko ikastaro gehiago beharko dira aurrerantzean ere.
Mireia Perez adituak eman du oinarrizko lehen ikastaro hau, eduki digitalen kudeaketan hainbat eta hainbat urte daramatzan profesionala. Bera liburuzaina eta dokumentalista da, eta 17 urte baino gehiago daramatza Universitat Oberta de Catalunyan (UOC), Liburutegiaren Garapeneko taldeko buru.