Matrikula ez da eraginkorra izango ordainketa egin arte, ordainketarik egin behar ez denean edo doaneko ekintzak direnean izan ezik.
Izen emateak hurrenkera kronologiko zorrotzaren arabera tramitatuko dira.
Elkarteak ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria emango du. Ziurtagiria emateko % 80 baino parte hartze handiagoa beharko da.
Izen emandakoen kopurua aurretik adierazitako gutxienekora iristen ez bada, ALDEEk jarduerak bertan behera uzteko ahalmena izango du.
Era berean, jarduerak bertan behera gera daitezke irakasleen inguruan sor litezkeen ezinbesteko arrazoiengatik, baita antolakuntzaren eskuetatik kanpo egon litezkeen halabeharrezko ezustekoengatik ere.
Jarduerak bertan behera geratzen badira, ALDEEk itzuli egingo ditu izen-emateengatik egindako ordainketak.
Hortik aurrera, ALDEEk ez ditu izen emandakoek egindako balizko beste gastuak ordainduko.