2022 Maiatza 4 2022 Maiatza 6 Ikastaroak
Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Hori dela eta, EIPSeko liburutegietako profesionalentzat eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari direnentzat formazio-saio interesgarria izango da.
2022 Apirila 2 2022 Apirila 2 Batzarrak
2022ko Ohiko Batzar Orokorrerako deia luzatzen dizuegu, aurtengoan Zuzendaritza Batzordeko kide berriak hauta daitezkeela gogoratuz. Batzarra 2022ko apirilaren 2an egingo da, larunbatarekin, Bilbon, IBAIONDOko Barrutiko Udaltegian (La Bolsa eraikinean) Pelota Kalea, 10. Batzar Orokorra goizeko 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean hasiko da.
2022 Martxoa 17 2022 Martxoa 18 Ikastaroak
Herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari da. Isiltasun eta irakurketa zerbitzu/espaziotik haratago, era praktikoan gauzak ikasteko aukerak eskaintzen dituen zerbitzuak dira egun liburutegi asko. Elkar topatu eta elkarrekin egoteko lekua, proiektuak elkarrekin aurrera eramateko plaza, tresnak eta teknologiak erabiltzen ikasteko zerbitzuak… ere badira liburutegiak. Bainan hau nola pentsatu, landu eta antolatu daiteke? Zer behar da? Nola eraman dezaket aurrera? Modu ezberdinak egon badaude ere, Medialab Tabakaleraren ezagutza eta esperientzia azalduz liburutegi bakoitzak bere proiektua definitzeko lantegi praktikoa proposatzen dugu.
2022 Martxoa 16 2022 Martxoa 16 Jardunaldiak
Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda (GJH30) ekintza-plan unibertsalarekin bat eginez, bertan aipatzen diren garapenerako faktoreetako bat informazioa eskuratzea dela aintzat hartuta, Euskadiko Liburutegi Zerbitzuak, ALDEE elkartearekin elkarlanean, jardunaldi profesionala antolatu du, martxoaren 16rako Euskadiko Artxibo Historikoan.
Gehiago irakurri: "Sareko liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat"
2022 Otsaila 17 2022 Otsaila 17 Ikastaroak
Maiz ahazten dugu gure edukiak, gure funtsak, ez dituela beste inork ezagutzen guk baino hobe. Liburutegi, dokumentazio-zentro eta artxibo interesgarrienak ere nekez egingo zaizkio erakargarri erabiltzaileari, bertan eskuragarri duena ezagutzen ez badu, ikusten ez badu, bidea tentagarri egiten ez bazaio, ezustean harrapatzen ez badugu... Nola egin dezakegu hori? Bada, ate-atetik hasita, gure sarrerak erakusleiho bihurtuz. Nola egiten den hori? Bada, Meritxell Trullas aditu katalanak eskainiko digun lau orduko online ikastaro interesgarri honetan izena-eman eta bere aholkuak jarraituz.
2022 Otsaila 1 2022 Otsaila 3 Ikastaroak
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi batean egiten duten eguneroko lanean aplikatu ahal izango dituzten zenbait jarraibide ematea da, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, kasurik ohikoenetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) behar bezala erabiltzea eta erregistro bibliografikoan behar bezala islatzea ahalbidetzeko.
Gehiago irakurri: Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa
2021 Azaroa 27 2021 Azaroa 27 Ikastaroak
Jarduera batzuetarako bilduma edo funts bat eraikitzeko orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz hausnartzea liburuzainen praktikaren funtsezko alderdietako bat izan beharko litzateke. Egunerokotasunak erakusten digu kasu askotan hautaketa bat eraiki aurreko hausnarketa hori ez dela existitzen (askotan prestakuntza edo baliabide faltagatik), eta existitzea lortzen badu, beti alde batera uzten dituela irizpide literarioak edo estetikoak irizpide ekonomikoetan edo moraletan zentratzeko.
Gehiago irakurri: Bukatzen ez den soka: haurtzaroa, literatura eta aukeraketa
2021 Azaroa 20 2021 Azaroa 20
ALDEEk 30 urte bete zituen iaz, 2020an, baina pandemia betean ezin izan genuen ospatu urtemuga hori. Urtebete gehiagorekin eta proiektu berriekin, ilusioz beteta gatoz aurten 30+1 urtemuga ospatzera. Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi aretoan elkartuko gara azaroaren 20an. Izen-emate ordenaren arabera emango dira sarrarak, gehienezko edukia bete arte.
2021 Azaroa 15 2021 Azaroa 17 Ikastaroak
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi batean egiten duten eguneroko lanean aplikatu ahal izango dituzten zenbait jarraibide ematea da, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, kasurik ohikoenetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) behar bezala erabiltzea eta erregistro bibliografikoan behar bezala islatzea ahalbidetzeko.
Gehiago irakurri: Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa
2021 Azaroa 9 2021 Azaroa 10 Ikastaroak
Ikastaro hau liburutegietako profesionalentzako prestakuntza gisa planteatzen da, beren instalazioetan 3D inprimaketa-zerbitzua eskaini ahal izateko eskaintzaren zati gisa. 3D inprimaketa-teknologien eta haien oinarrizko funtzionalitate teknikoaren ikuspegi espezifikoa ematen saiatuko gara. Ikasleak 3d FDM inprimagailu bat mantendu eta erabili ahal izateko gaitasunak bereganatuko ditu, baita sor daitezkeen arazo errazak eta ohikoak konpontzeko gaitasuna ere.