2024 Iraila 27 2024 Iraila 27 Ikastaroak
Biblioteka bateko bilduma osatzeko orduan funtsezkoa da aukeratzeko irizpideen inguruan gogoeta egitea. Izan ere, liburuak aukeratzerakoan, askotariko eraginak iristen zaizkigu: akademia, sariak, merkatua, eta abar. Zarata horren erdian, liburutegiak irakurketak iradoki eta proposatzeko daude eta ikastaro honek irizpideen inguruan gogoeta egin eta gure irakurketak harilkatzen lagunduko dizugu, liburutegiko apalategiak irakurleentzat erakargarri izan daitezen.
Gehiago irakurri: Bildumaren kudeaketa II: Literaturak bibliotekara begiratzen duenean
2024 Iraila 17 2024 Iraila 19 Ikastaroak
Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta gure liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daude formazio-mailan. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, aurten ere, Sarean MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradunarekin.
2024 Uztaila 4 2024 Uztaila 4 Jardunaldiak
Hamargarren edizio honetan "Artxiboen papera ikerkuntza prozesuan" izango da gaia eta horren inguruan ariko zaizkigu hainbat aditu uztailaren 4an, Eibarko Markeskoa Jauregian. Izen-ematea zabalik dago.
Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen X. Bilkura
2024 Ekaina 19 2024 Ekaina 21 Ikastaroak
Liburutegietan dokumentazio elektronikoa sartzearekin lotutako kultura-, informazio- eta aisialdi-kontsumo berriek eraginda sortu diren bilduma hibrido berriak eratzeko politikak birplanteatzera behartzen gaituzte. Ikastaro honetan, erabiltzaileek bildumei dagokienez dituzten beharrak aztertzeko metodoak definitu eta planteatuko dira; inprimatuta nahiz elektronikoki dauden hautatzeko eta eskuratzeko irizpideak, metodoak eta baliabideak berrikusiko dira; eta berrikusteko eta xahutzeko protokolo bat trazatuko da, lege-esparrua uneoro errespetatuz.
Gehiago irakurri: Bildumaren kudeaketa I. : Bilduma osatzeko eta xahutzeko irizpideak liburutegian
2024 Ekaina 14 2024 Ekaina 14 Jardunaldiak
ALDEEk eta FESABIDek gai horri buruzko hausnarketarako foro bat ireki nahi dugu, eta inplikatutako eragile guztiak gonbidatu nahi ditugu datorren ekainaren 14an, goizeko 10: 00etan, Donostiako Tabakaleran egingo den jardunaldian parte hartzera. Izen-ematea doakoa izango da.
2024 Ekaina 7 2024 Ekaina 7 Jardunaldiak
Ekainaren 9an ospatzen den Artxiboen Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta Alfonso Otazuren omenez, Sancho El Sabio Fundazioak, ACALek, ANABAD Cantabria-k eta ALDEEk elkarrekin antolatu dute ekainaren 7an egingo den artxibo pribatuen erronka berriei buruzko jardunaldi hau. Jardunaldi horretan, banku-artxiboen erronkak ezagutuko ditugu, hala nola Sancho el Sabio Fundazioa (Vital/Kutxabank banku-fundazioa), Espainiako Bankuaren Artxiboa, Euskadiko Artxibo Historikoa-BBVA Artxiboa, eta artxibo pribatuen proiektuak, hala nola Simon Ruiz Artxiboa, Nobleziaren Artxibo Historikoa eta Kantabriako Unibertsitatearena, RECREA proiektua.
2024 Apirila 17 2024 Apirila 19 Ikastaroak
Gai-sarrerak dira liburutegietan gehien erabiltzen den hizkuntza dokumentuen edukia prozesatzeko orduan. Liburutegi edo artxibo bateko dokumentuak indexatzea eta sailkatzea ahalbidetzen duen hizkuntza kontrolatua da. Ezagutza hori ezagutza modu eraginkorrean prozesatzeko oinarria da, eta maila deskriptibo eta intelektualeko katalogazio espezifiko baterako osagarria da. Era berean, SHU Espainian eta Europako zati handi batean gehien erabiltzen den sailkapen-sistema da, eta edukiak hizkuntza-oztoporik gabeko zenbakizko sailkapen baten arabera taldekatzeko aukera ematen du.
2024 Apirila 13 2024 Apirila 13 Batzarrak
Apirilaren 13an egingo dugu aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Musikenen izango da, Donostian, 10:30ean lehen deialdian eta 11:30ean bigarrenean. Batzarra amaitzean Musikeneko mediateka bisitatzeko aukera izango dugu eta ondoren bazkari eder baten bueltan jarrituko dugu. Musikene eraikinetik gertu dagoen Lukas Jatetxean izango da. Bazkarian geratzekoa bazara, eman izena apirilaren 11 baino lehen aldee@aldee.eus helbidera idatziz edo 605715007 telefonora deituz.
2024 Martxoa 21 2024 Martxoa 21 Ikastaroak
Dokumentuen lehen mailako balioa argi eta garbi zehazteak eragin handia du epe laburrean erakundearentzat, hortik eratortzen baita dokumentuak erabiltzea gobernuaren eta herritarren arteko elkarrekintzan betebeharrak eta eskubideak legitimatzeko. Ikastaro honetan, lehen mailako balioa eta haren osagaiak behar bezala identifikatzen ikasiko dugu, dokumentazioaren atxikipen-aldia erraz kalkulatzen eta atxikipen-balioak eta -epeak modu koherente, sistematiko eta arinean aplikatzen.
Gehiago irakurri: Zer diren eta nola aplikatu VARCa irizpideak
2024 Martxoa 13 2024 Martxoa 15 Ikastaroak
kastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi bateko eguneroko lanean aplika ditzaketen jarraibide katalografiko batzuk ematea da. ALDEEk ia urtero antolatzen du hastapen ikastaro hau, ondoren MARC21 formatuko katalogazioan sakontzeko aukera emanez eta modu horretan lanerako oinarrizko ezagutza eskuratzeko aukera eskainiz.
Gehiago irakurri: Oinarrizko katalogazioa eta MARC21 formatuaren hastapenak