2024ko formazio eskaintza
- Mota
- Gertakariak. Kurtsoak
- Data
- 2024 Urtarrila 27
2023a oso urte emankorra izan da, baina datorren are beteago dator. ALDEEk urtea hasi aurretik menu osoa eskaini nahi dizu, zuk zure jakinmina nola asetu ondo erabaki dezazun. Hori dela eta, urtarriletik abendura bitarteko formazio eskaintza zabalaren berri eman nahi dizugu urtea amaitu baino lehen. Hartu agenda eta hasi apuntatzen!
Gure esparruko lanbideetan ematen ari diren eraldeketei begira gaude etengabe ALDEEn eta gertatzen ari diren bilakera horiekin batera arraun egiten jarraitzea da gure asmoa 2024an ere. ALDEEko bazkideen profilak oso anitzak dira: batzuk lanbidean hasi berriak eta beste asko dagoeneko adituak edo oso arituak. Baina guztiengana heldu nahi dugu eta hori formazio ibilbide edo lerro bat jarraituz egingo dugu hemendik aurrera.
FORMAZIO IBILBIDEAK:
2024tik aurrera ALDEEk formazio ibilbide bat eskaini nahi dizu, oinarrizko ezagutzetatik hasi eta ezagutza espezifikoagoetaraino. Horrela atal nagusi hauetan banatuko dugu gure eskaintza:
LIBURUTEGIAK
- Bildumaren kudekatea
- Bildumaren tratamendua (prozesu teknikoa)
- Liburutegiaren kudeaketa
- Erabiltzaileentzako zerbitzuak
- Bestelakoak
ARTXIBOAK ETA DOKUMENTAZIO ZENTROAK
- Plano teorikoa
- Artxibo prozesuak
- Kudeaketa-sistemak eta errepositorioak
- Artxibo-zerbitzuak
Jarraian ikus ditzakezu 2024rako antolatzen ari garen ikastaroak. Oraingoz, urtarrileko ikastarorako izen-ematea da zabalik dagoen bakarra, baina pixkanaka joango gara besteak ere zabaltzen.
Bazkide zarenez, uneoro informazio eguneratua jasotzen joango zara email bidez, eta webgunean ere ikusi ahal izango duzu informazio eguneratua.
2024KO AGENDA:
- Urtarrilak 18-19: Creación y edición de contenidos audiovisuales para Redes Sociales | Gazteleraz | 8 ordu | Irakaslea: Juan José Boté | Non: Bilbon | Izen-ematea zabalik.
- Otsailak 26 eta martxoak 21: Criterios VARCa | Gazteleraz | 7 ordu (1 online, 6 presentzial) | Irakaslea: Lluis-Esteve Casellas | Non: Tolosan
- Martxoak 13-15: Catalogación básica e iniciación al formato MARC21 | Gazteleraz | 15 ordu | Irakaslea: Amador Fernández | Non: Bergaran
- Apirilak 17-19: Encabezamientos de materia y CDU | Gazteleraz | 15 ordu | Irakaslea: Pascual Jimenez Huerta | Non: Gasteizen
- Ekainak 19-21: Bildumaren kudeaketa I: Criterios de formación de la colección y expurgo en bibliotecas | Gazteleraz | 15 ordu | Irakaslea: Lluís Agustí | Non: Donostian
- Irailak 17-19: MARC21 formatuan katalogatzea | Euskaraz | 15 ordu | Irakaslea: Estibalitz Zubiaur | Non: Gasteizen
- Irailak 27: Bildumaren kudeaketa II: Literaturak liburuei begiratzen dienean: irakurketatik bibliotekara | Euskaraz | 6 ordu | Irakasleak: Asun Agiriano eta Alex Gurrutxaga | Non: Donostian
- Azaroak 7-8: Digitalización en bibliotecas y archivos | Gazteleraz | 12 ordu | Irakaslea: José Valderrey | Non: Bilbao