Urtero lez ALDEEko batzar orokorra ospatu genuen martxoan eta ALDEE osatzen dugun kideak elkartu ginen bertan. Ohikoa den bezala aurreko urteko memoria eta indarrean dagoen urteko kudeaketa plana azaldu ziren, 2024 kontu ekonomikoak zuritu eta 2025eko aurrekontuak aurkeztearekin batera.
Batzarrean tratatutako gaien artean, besteak beste, honeko hauek nabarmendu ziren:
Hainbat urtez lehendakariorde izan ondoren, Eva Alberdik batzorde utzi du aurten. Lehendakari-orde gisa eta prestakuntza alorrean lan eskerga egin ondoren, beste bazkide batzuei erreleboa emateko garaia da. Bertan bildutakoek eskerrak eman zizkioten Evari egindako lanagatik.
Batzarrean bi hautagai berri aurkeztu ziren Marije Bidaguren eta Klara Gorosabel, Bermeoko liburuzaina bata eta artxibozaina bestea.
Bai hautagaitza, bai memoria eta ekintza-plana, aho batez onartu ziren.
Batzordearen jardueraren berri emateaz aparte urteroko batzar orokorra bazkideen kezka, iritzi eta hausnarketak entzuteko parada aproposa da. Bazkideek azalaratutako gaien artean udal artxiboen inguruko kezka, beste liburu bat itzultzeko proposamena, lan eskaintzak zabaltzeko garaian dauden zalantzen inguruko hausnarketak, saretze falta eta bazkideak aktibatzeko dauden zailtasunak aipatu daitezke. Bazkideen aldetik jasotako feedbacka nahitaezkoa da batzordearen lanak norabide egokia duela eta ditugun bailabideak eta denbora lehentasunetara bideratzen direla ziurtatzeko.
Bileraren ostean, zerbait hartu eta bazkaltzera joateko aprobetxatu genuen, hain beharrezkoa ikusten dugun saretzean aurrera egiteko.
Oskia Agirre Orbegozo