2025 Iraila 1 Liburutegia
Jolasa-liburutegian izeneko ikastaro-sorta antolatu dugula 2025erako. Dagoeneko, pentsamendu ludikoa eta gamifikazioari buruzko ikastaroa egin dugu eta hurrengoa iralean izango da Lucas Ramada adituarekin: "Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala"
2025 Uztaila 9
Oihane Oliveri Korta elkarrizketatu du UEUk Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkuraren harira. Uztailaren 3an izan zen jardunaldia, gai honen inguruan: "Euskal Liburutegi Nazionala: iragana, oraina eta geroa".
2025 Uztaila 6 Liburutegia
Aurten ere ALDEEk Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura antolatu du UEUko Udako Ikastaroen baitan, Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa lelopean.
Gehiago irakurri: Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa
2025 Ekaina 30
Ohi bezala, urteko bazkidetza kuota kobratuko zaizu laster. Lan bila bazabiltza, edo ikasle ala pentsionista bazara, zure egoera egiaztatzen duten agiri eguneratuak bidali beharko dizkiguzu, 2025eko ekainaren 30a baino lehen.
2025 Ekaina 18 Dokumentazio zentroa | Elkartea | Enpresa | Hemeroteka | Liburutegia | Mediateka | Museoa
2025 Ekaina 16 Liburutegia
2024an, "Bildumaren Kueaketa: Bilduma osatzeko eta xahutzeko irizpideak liburutegian" ikastaroak arrakasta handia izan zuen eta izena eman zuten hainbat lagun itxaron-zerrendan geratu ziren. Hori dela eta, aurten berriro antolatu dugu Lluis Agustiren ikastaroa baina Bilbon egin dugu, Azkuna Zentroko Mediatekan.
2025 Ekaina 10 Elkartea
Ordu gutxi batzuk besterik ez dira igaro JEID25 jardunaldiak itxi genituenetik, eta mezuak etengabe heltzen ari dira: lagunenak, lankideenak eta apenas ezagutzen genituen pertsonenak ere bai. Denek jardunaldien arrakasta azpimarratzen dute. Edukiaz, antolakuntzaz, zorroztasunaz hitz egiten da. Baina gehien errepikatzen dena ez dago egitarauan: giroaz, zainketaz, komunitateaz hitz egiten da.
2025 Ekaina 6 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Hemeroteka | Liburutegia | Mediateka | Museoa
ALDEEk "Inclusión y cultura. Guía de comunicación y trato inclusivo en archivos, bibliotecas y museos" liburuaren euskarazko itzulpena argitaratu du, ACALek (Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkartea) 2023an argitaratutako eskuliburua
Gehiago irakurri: Inklusioaz eta kulturaz diharduen liburua euskarara itzuli du ALDEEk
2025 Ekaina 6
ALDEEn bat gatoz FESABIDeko Zuzendaritza Batzordeak idatzi duen manifestuarekin. Inprimaki bat zabaldu du hala nahi duten pertsonek eta erakundeek bakearen, giza eskubideen eta kultur ondarearen babesaren aldeko deialdi kolektibo horrekin bat egin dezaten.
Gehiago irakurri: Bakearen eta genozidioaren amaieraren alde Palestinan
2025 Ekaina 4 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Enpresa | Hemeroteka | Liburutegia | Mediateka | Museoa
Bi urte luzez hau aurrera ateratzeko lanean egon ostean, indarrak ahituta ditugun arren, zurekin bizi nahi ditugu JEID hauek, eta topa egingo dugu txanpainaren aparrak bezala gora egiteko eta hemendik aurrera pilak kargatuta lanean jarraitzeko. Egindako lanaren saririk handiena izango da hori guretzat. Gasteizen elkartuko gara!