Ohi bezala, urteko bazkidetza kuota kobratuko zaizu laster. Lan bila bazabiltza, edo ikasle ala pentsionista bazara, zure egoera egiaztatzen duten agiri eguneratuak bidali beharko dizkiguzu, 2025eko ekainaren 30a baino lehen.
Aurten, uztailean ALDEE Elkarteko 2025eko bazkidetza kuota kobratuko zaizu helbideratua bauduzu, edo ordaintzeko eskatuko dizugu transferentzia bidez egiten baduzu.
Lan bila bazabiltza, edo ikasle ala pentsionista bazara, zure egoera egiaztatzen duten agiri eguneratuak bidali beharko dizkiguzu, 2025eko ekainaren 30a baino lehen:
Lan egoeran 2025eko ekainaren 30aren ondoren jasotako aldaketak ez dira kontuan hartuko.
Eskertuko genizuke, era berean, webguneko zure bazkidetza fitxan datuak eguneratuta edukitzea. Bertan sartzeko, webgunean (goian eskuinean) ikusiko duzun "Sartu" klikatu eta zure erabiltzaile izena eta pasahitza jarriz sartuko zara fitxan. Erabiltzaile izena eta pasahitza ez badituzu gogoan eskatu aldee@aldee.eus helbidera idatzita.
2025eko kuoten erreziboak uztailean kobratuko ditugu eta honako hauek izango dira, Batzar Orokorrean onartu bezala:
* JEID25 jardunaldietan modu presentzialean parte hartu baduzu, 50 euroko deskontua izango duzu 2025eko kuotan.
Kuotaren ordainketa oraindik helbideratu ez baduzu edo aldaketaren bat egin nahi baduzu, helbideratze agindua bete dezakezu eta aldee@aldee.eus helbidera bidali ekainaren 30a baino lehen.
Nahi izanez gero, ordainketa zuzenean egin dezakezu transferentzia bidez kontu zenbaki honetan: LABORAL KUTXA ES32 3035 0083 28 0830081909
Ordainketa modu hau hautatzen baduzu, gogoratu zure izen abizenak argi adieraztea. Ondoren, ordainagiria aldee@aldee.eus helbidera bidali, mesedez.
ALDEEk gure lanbidearen alde lan egin eta elkarte hau osatzen duten 400dik gora profesionalen ordezkari izan nahi du.
Zure parte hartzearekin kontatzen jarraitzea espero dugu, eta eskertzen dizugu zure orain arteko laguntza.