2025 Urria 31 Artxiboa
Aurtengoa ez zen nolanahiko urtea artxibo-eremurako. Duela 25 urte ikusi genuen azkenekoz Espainian Artxiboen Nazioarteko Biltzar bat, Sevillan, eta ez dakigu noiz izango den ekitaldi hori gure etxetik hain gertu egingo den hurrengo aldia. Ezin genuen aukera hau galdu, eta gainera luxuzko eszenatoki bat genuen: Bartzelona.
2025 Urria 24 Liburutegia
2025eko Liburuaren Egunaren leloak, "Desinformazioaren aurka: liburutegiak", desinformazioaren aurkako borrokan liburutegi tipologia guztiek (publikoak, eskolakoak, unibertsitatekoak, espezializatuak eta nazionalak/erregionalak) duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi du.
2025 Urria 20 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Enpresa | Liburutegia | Mediateka | Museoa
FESABIDek ALDEEren laguntzarekin Gasteizen antolatutako JEID25 jardunaldien laburpena eta argazki-bilduma argitaratu ditu bere webgunean. Eskura dituzu berriro ekaineko egun interesgarri haiek gogoratzeko.
2025 Iraila 27 Liburutegia
Lucas Ramada Prieto aditua Errenteriako Liburutegian izan da 3 eguneko formazioa ematen. Liburutegietan kalitatezko fikzio digitalak izan beharko zukeen lekuaz aritu gara eta bertatik bertara ezagutu eta probatu ditugu hainbat eta hainbat joko.
Gehiago irakurri: Fikzio digitalaren jolas-eskaintza zabala ezagutu eta jolastu dugu
2025 Iraila 19
Kultura- eta dokumentu-erakundeetako profesionalen eta irakasleen adierazpena
Gehiago irakurri: Bakearen eta Palestinako genozidioaren amaieraren alde urrats berriak
2025 Iraila 18
IFLAk "IFLA Entry Point to Libraries and AI" dokumentua argitaratu zuen, Adimen Artifizialari (AA) eta liburutegien esparruan duen aplikazioari buruzko posiziondua jasotzen duen erreferentziazko gida.
Gehiago irakurri: IFLAk Adimen Artifizialari buruzko liburutegietako hasierako gida argitaratu du
2025 Iraila 5
Eskola-liburutegien gaur egungo egoerak eraginda geroz eta gehiago dira ikastetxeei zerbitzu berezia ematen dieten liburutegi publikoak edo eskolekin lan handia egiten dutenak. Hori dela eta, eskola-liburutegien beharra azpimarratzeko ez ezik, hezkuntza komunitatearen eta udal-liburutegien arteko elkarlanerako abiapuntuak ezartzeko helburuarekin formazio hau antolatu dugu.
Gehiago irakurri: Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?
2025 Iraila 1 Liburutegia
Jolasa-liburutegian izeneko ikastaro-sorta antolatu dugula 2025erako. Dagoeneko, pentsamendu ludikoa eta gamifikazioari buruzko ikastaroa egin dugu eta hurrengoa iralean izango da Lucas Ramada adituarekin: "Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala"
2025 Uztaila 9
Oihane Oliveri Korta elkarrizketatu du UEUk Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkuraren harira. Uztailaren 3an izan zen jardunaldia, gai honen inguruan: "Euskal Liburutegi Nazionala: iragana, oraina eta geroa".
2025 Uztaila 6 Liburutegia
Aurten ere ALDEEk Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura antolatu du UEUko Udako Ikastaroen baitan, Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa lelopean.
Gehiago irakurri: Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa