ALDEE (Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazainen Euskal Elkartea) eta ASNABI (Nafarroako Liburuzainen Elkartea) elkarteen arteko hitzarmena Iruñean 2006ko urtarrilaren 11n bi elkarteetatik bildu ziren Juana Lajos Archanco (ASNABI) eta Itziar Murgia Arrese (ALDEE) presidenteek BEHEKOA XEDATU DUTE: - ASNABIko bazkideek ALDEEk antolatutako ikastaroetara joan ahal izango dute bazkide moduan, eta alderantziz. - Informazioa (ikastaroak, jarduerak) elkarte bakoitzaren webgunean eta bazkideen artean hedatzeko konpromisoa hartu dute bi elkarte horiek. - ASNABIk bere bazkideentzat eta ALDEEko bazkideentzat urtean gutxienez Bisitaldi Profesional bat antolatzeko konpromisoa hartu du. - Bi elkarteen arteko lankidetza estuagoa eta bi aldeetakoa izatea nahi da. - Urte bakoitzaren amaieran lehen lankidetza-hitzarmen honen balioespena eta azken txostena egingo dira. Iruñean, 2006ko martxoaren 2an