Pasa den otsailaren 24ean ALDEEko urteroko biltzar orokorra ospatu zen Donostiko egoitzan. Biltzar honetan 2006.eko urteko txostena aurkeztu eta zuzendaritza berria aukeratu zen. Zuzendaritza berria 2007ko otsailaren 28an Bilbon bildu zen lehenbizikoz eta horrela banatu zituen erantzunkizunak: • Lehendakaria: José Ángel Garro • Lehendakariordea: Txaro Valverde • Diruzaintzailea: Ainhoa Arpide • Idazkaria: Enrique Uriarte • Batzordekideak: Teo Arranz Belen Castello Susana Gallego Ramon Martin Obdulia Velez Bilera hartan hartutako erabakiak hauek izan ziren: Elkarteko barne antolaketaren aldaketa. Lanak lan-esparrutan banatzea onartu zen, esparru bakoitzean zuzendaritzako kide zehatz batzuk ardura hartzen dutela, horrela elkartearen ardura pertsona bakar baten gainean egon beharrean lan-karga zuzendaritzako kideen artean banatuko da. Finkatutako lan-esparruak hauexek dira: • Kudeaketa eta administrazio-arloa • Kanpo zein barneko komunikazio-arloa • Finantzaketa-arloa • Formakuntza-arloa Era berean zuzendaritzak lan metodologia aldatzeko erabakia hartu zuen. Hemendik aurrera lanak egitasmoetan banatzen dira. Egitasmo bakoitzak eremu edo arazo zehatz bat hartzen du, eta egutegi, kideak (zuzendaritzakoak zein kanpokoak), metodologia, etab. propioak ditu. Une honetan planteatutako egitasmoak hauexek dira: • Elkarteko webaren analisi eta berantolaketa. • Artxiboen legea • Dinamizazioa • Lan-poltsa • Liburutegien legea • Barne-estatutuen aldaketa Beste gai batzuen gainean hartutako erabakiak hauek: barne-administrazioaren berrantolaketa, burutu gabeko ekintzen azterketa, elkarteko Donostiako egoitza berrindartzea (administrazio lan guztiak handik eramago dira eta), orain arte martxan dauden lan-taldeen jarraipena, eta beste ekonomia asuntoak zein burutu gabeko ekintza puntualen gaineko erabakiak