ALDEE-ko hainbat kidek Interneteko foro txiki bat ipini dute martxan. Foro honen helburua artxibozainen arteko barne komunikazioa suspertzea da. Foroan - Artxiboak Aldee izenekoa (eta Yahoo Group eratakoa) - parte hartu dezake ALDEEko edozein kidek. Une honetan planteatutako helburu nagusia ideiak, beharrak ala kezkak plazaratzeko gune bat izatea da. Espazio honek balio beharko luke ere ALDEE barruan sortu nahi diren artxiboen gaineko talde edo taldeak martxan jartzeko. Foroa itxia da, hau da, pertsona talde zehatz bat parte hartzen du eta bidalitako korreoak edo hauek biltzen duen web orria ez dira publikoak. Honexek ideiak edota eritziak plazaratzeko askatasun gehiago eman beharko luke. Foroak - berez Yahoo Group bat horrela izan behar baita - ‘inbitazioa’ sistema bat ezartzea behartzen du, horrela bada, parte hartuko du eskaera luzatzen duen ALDEE barruan dagoen edozein kidek. Eskaera hau egiteko helbidea: artxiboak_aldee@yahoo.es Ekimen honek gure arteko kolaborazioa bultzatuko duela espero dugu. Kolaborazio bat, behar beharrezkoa duguna.