Zuzenean edukira joan

Aurrez aurreko ikastaroa maisu handi batekin

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2026 Ekaina 19

Ekainaren 17tik 19ra 24 orduko ikastaro trinkoa eman du Arsenio Sanchez zaharberritzaile adituak Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, ALDEEk Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza estuan antolatu duen formazioan: "Koadernaketen zaharberritzea: esku hartzeko irizpideak, metodologiak eta proposamenak".

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker, batez ere, artxibo historikoetako profesionalei zuzendutako formazioa antolatu dugu; aurtengoa koadernaketak zaharberritzeko ikastaroa izan da. Orain dela pare bat aste egin zen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, eta, horretarako, beste behin ere, estatuan gaiaz gehien dakien profesionaletako bat izan dugu: Arsenio Sánchez.

Sanchez Espainiako Kultura Ondarearen Institutuko Prebentziozko Kontserbazioko goi-mailako teknikaria da, eta Kultura Ondareko Arriskuen eta Larrialdien Plan Nazionalaren Koordinazio Taldeko kidea da. Berrogeita hamar argitalpen baino gehiagoren egilea da. Bere ibilbide profesionalari Kultura Ondasunen Kontserbazioko Sari Nazionala eman diote 2013an, eta Ceán Bermudez saria 2023an.

Prestakuntza espezializatua izan da zaharberritzaile profesionalak materialekin, eraikuntza-sistemekin, bilakaerarekin eta berezitasunarekin ohitzen joan daitezen.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.