Zuzenean edukira joan

Aurten ez dago aitzakiarik

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2025 Ekaina 4

Bi urte luzez hau aurrera ateratzeko lanean egon ostean, indarrak ahituta ditugun arren, zurekin bizi nahi ditugu JEID hauek, eta topa egingo dugu txanpainaren aparrak bezala gora egiteko eta hemendik aurrera pilak kargatuta lanean jarraitzeko. Egindako lanaren saririk handiena izango da hori guretzat. Gasteizen elkartuko gara!

Aurten 25 urte beteko dira Estatu mailako informazio eta dokumentazio jardunaldiak antolatu zirela Euskadin, Bilbon, Euskalduna Jauregi berri-berrian, eta urtemuga hori ezin egokiagoa iruditu zitzaigun ALDEEk berriro JEIDak etxera ekartzeko, gure bazkideek bertatik bertara jarraitu eta goza zitzaten. Bai baitakigu, distantziak eragiten dituen zailtasunengatik, sarri ez dela batere erraza izaten hainbeste aditu eta hainbeste gai interesgarri jorratzen dituzten jardunaldi hauetara joatea.

2023ko JEIDak Granadan izan ziren eta bertan iragarri genuen hurrengoak, 2025ekoak, Euskadin egingo zirela, Gasteizen. Jakin bagenekien JEIDak antolatzea erronka potoloa zela guretzat, baina ia 500 bazkide dituen elkartea gara; Estatuko beste komunitate autonomoetan dauden elkarte profesionalen artean, gure harridurarako, miresmen gehien eragiten duenetariko bat.

Bi urte luzez hau aurrera ateratzeko lanean egon ostean, indarrak ahituta ditugun arren, zurekin bizi nahi ditugu JEID hauek, eta topa egingo dugu txanpainaren aparrak bezala gora egiteko eta hemendik aurrera pilak kargatuta lanean jarraitzeko. Egindako lanaren saririk handiena izango da hori guretzat. Baita zuretzat ere, uste baitugu sari edo opari handi bat dela JEIDak etxean gozatzeko aukera izatea.

Aukera paregabea da puntako profesionalak "etxean" bertan entzun ahal izatea. Ezin dugu hori galdu! Gainera, gure indarra erakutsi beharko dugu, ezta? Besteek ikusten duten elkarte sendoa benetan bagarela sinesten dugu, eta hori erakutsi eta ospatu nahi dugu zurekin Gasteizen. Horretarako zu bertan egotea ezinbestekoa zaigu.

Zatoz, entzutera, ikastera, begiak zabaltzera, partekatzera, profesional gehiago ezagutzera eta ezagutzen dituzun horiekin ondo pasatzera!

Merezi dugu, ezta?

Zatoz. Ez geratu kontatuko dizutena entzuten. Zuk bizi behar duzu.

Gasteizen elkartuko gara!

 

OHARRA: gogoan izan, izen-ematea maiatzaren 25ean amaituko dela eta ALDEEko bazkide izatek abantaila duela: jardunaldia presentzialki jarraituz gero, 50€-ko deskontua izango duzu 2025eko kuotan.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.