Martxoaren 1ean bildu da Euskadiko Liburutegien Aholku Kontseilua Gasteizen, Esko Jaurlaritzaren egoitzan. Batzar honekin berrabiarazi da Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 44. artikuluan jasotzen duena, hain zuzen, izaera teknikoa izango duen organo aholku-emailearen ibilbidea.
2020an egindako lehen bileraren ondoren, joan den asteazkenean, martxoaren 1ean, Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen aurrez aurreko lehen bilera egin zen Gasteizen, Esuko Jaurlaritzaren egoitzan. Bilera hori kontseilu horretako lehendakari Andoni Iturbek deituta egin zen honako gai-zerrendari jarraituz:
Oraingoz, bigarren bilera bat antolatu dute aurtengo ekainerako. Beraz, esan dezakegu abian dela Euskadiko Liburutegien Legeak Liburutegien Aholku Batzordeari buruzko 44. artikuluan jasotzen duen organoaren ibilbidea:
44. artikulua – Liburutegien Aholku Batzordea.
– Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea sortzen da, Eusko Jaurlaritzaren izaera teknikoko organo aholku-emaile izan dadin lege honi eta lege honen garapenari dagozkien gaietan.-
– Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea Euskadiko Liburutegi Sistemaren informazio-, kontsulta- eta aholku-organoa izango da, eta liburutegien erregelamendu-proposamenei buruzko irizpena emango du nahitaez.
– Hauek izango dira Liburutegien Aholku Batzordearen eginkizunak:
Euskadiko Liburutegi Sistemaren informazio-, kontsulta- eta aholku-organo izatea.
Liburutegien alorreko eskumenak dituen sailari neurriak proposatzea Euskadiko Liburutegi Sistemaren helburuak hobeto betetzeko.
Euskadiko Liburutegi Sistemari buruzko planak ezagutzea eta horiei buruzko irizpenak ematea.
Beharrezko iritzitako neurriak proposatzea irakurzaletasuna eta informazioaren erabilera sustatzeko.
Liburutegiei buruzko erregelamenduzko arauen proposamenez irizpenak ematea.
– Liburutegien Aholku Batzordearen barruan batzorde bereziak eratu ahal izango dira, lege hau garatzeko arauetan ezarritakoarekin bat etorriz.– Batzordeak berak erabakiko ditu horien osaera eta eginkizunak.
– Osaera erregelamendu bidez arautuko da, Euskadiko Liburutegi Sistema osatzen duten sektore eta erakunde guztien partaidetza bermatuta, baita liburutegien eta bibliografia-ondarearen arloan ospea duten elkarte, entitate eta pertsonena ere.