Onartu berri da ekainaren 23ko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea.
Asko itxaron ondoren, eta gure aurretik ALDEEn buru izan zirenen lanari esker, Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea onartu izana ospatzen dugu gaur. Aurreko legegintzaldian lau aurreproiektu eta ahalegin handia egin ondoren, lehen aldiz lortu genuen bi sail (Kultura eta Gobernantza) ALDEErekin esertzea legea bultzatzeko, baina atarian geratu ginen, legegintzaldia amaitu zelako.
Bidea hasita zegoen, eta borondate politiko irmoa; duela urtebete, Arantzazu Oregi eta Yolanda Ruiz lankideeek ALDEEren izenean agerraldia izan zuten Legebiltzarrean, lege-aurreproiektuaren azterketa eta alegazioak aurkezteko. Ospatzen ari garen unearen ataria zen.
30 urte beranduago lege bat egitearen abantaila da besteak baino pixka bat modernoagoa dela hau.