Duela hilabete bat ALDEEko Langileen Profilari buruzko Lantaldeak Bilbon antolatu zuen langileak berrindartzeko jardunaldi estrategikoaren eraginez abian jarri da EuskalID: Euskadiko Dokumentazio eta Informazio Profesionalen Foroa - Foro de Profesionales de la Información y Documentación de Euskadi. Egunean zehar burutu ziren tailerretan euskal esparruan langileen arteko komunikazio-tresnaren bat izateko nahia agertu zen. Taldeak jardunaldi hartan izan zuen ekimenaren ondorioz sortu da, beraz, foro hori. Izatez, “egrupos.net” doako zerbitzarian kokatu den moderatzailerik gabeko zerrenda elebiduna da (euskaraz nahiz gaztelaniaz). Sortuko diren eztabaidez, kezkez, ekimenez eta bestelakoez gain, jardunaldian sortu ziren lantalde ezberdinen arteko jarduerak eta komunikazioak ere antolatuko dira zerrenda honen bitartez (prestakuntza, mailak eta funtzioak, IKT…) Iraupen luzea izan dezala EuskalIDak!