Zuzenean edukira joan

Fedibertsoa eta Mastodon

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Otsaila 27

BAMAD Galicia, ByD Canarias eta ALDEEk elkarlanean antolatu dugun ikastaro birtual honen helburua Fedibertsoa ulertzea da, hau da, software librearen eta protokolo irekien printzipioen arabera jarduten duten gizarte plataforma federatuen ekosistema zer den eta bertan nola nabigatu azaltzea. Ikastaroa doakoa izango da 2. Prestakuntza Hitzarmena sinatu duten FESABID erakundeetako bazkideentzat/kolegiatuentzat (baldintza hori dokumentu bidez egiaztatu beharko da), eta prezioa 20 eurokoa izango da gainerakoentzat (plazak libre geratzen badira). Izan ere, matrikulazioan lehentasuna izango dute elkarte antolatzaileetako kideek (ALDEE, BAMAD Galizia eta ByD Canarias).

Gero eta gehiago dakigu gure komunikazio digitala handiki gutxi batzuen jabetzakoak diren plataforma handietan oinarritzea nahiko problematikoa dela. Albiste ona da dagoeneko badagoela sare sozial deszentralizatuak eta kudeaketa publiko edo komunalekoak sortzea ahalbidetzen duen sistema bat: fedibertsoa, adibiderik ezagunena Mastodon duena.

Tailer honetan fedibertsoa zertan datzan eta bertan nola bizi gaitezkeen ikasiko dugu. Hari ahalik eta etekin handiena ateratzeko tresna batzuk partekatuko ditugu, eta gure komunitate digitalak ingurune seguruago eta demokratikoagoetara migratzea nola sustatu eztabaidatuko dugu.

Ikastaroa doakoa izango da 2. Prestakuntza Hitzarmena sinatu duten FESABID erakundeetako bazkideentzat/kolegiatuentzat (baldintza hori dokumentu bidez egiaztatu beharko da), eta prezioa 20 eurokoa izango da gainerakoentzat (plazak libre geratzen badira). Izan ere, matrikulazioan lehentasuna izango dute elkarte antolatzaileetako kideek (ALDEE, BAMAD Galizia eta ByD Canarias).

 

IZEN-EMATE ORRIA

 

Antolatzailea: ALDEE, BAMAD Galizia eta ByD Canarias.

Irakaslea: Marta G. Franco.

Modalitatea: online.

Noiz: 2025eko otsailaren 25ean eta 27an.

Ordutegia: 17:30-19:30.

Iraupena: 4 eskola-ordu.

Prezioa: FESABID erakundeetako bazkideentzat/kolegiatuentzat doan (baldintza hori dokumentu bidez egiaztatu beharko da). 20 euro kanpoko pertsonentzat.

Izen-ematea: 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 19ra, INPRIMAKI honen bidez.

Plaza kopurua: 50.

Metodologia: online Zoom plataformaren bidez.

Izena eman ondoren, harremanetan jarriko gara interesdunekin gestion@bydcanarias.es helbidearen bidez, plaza baieztatzeko.

Mesedez, adi egon, posta “spam” karpetetara iristen bazaizue edo nahi ez baduzue.

Adi: izena emateko hurrenkeran erreserbatuko da plaza. Prestakuntza jasotzeko ezinbestekoa da Elkartearen kuotaren berri izatea.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.