Eusko Ikaskuntza: Gaurregungo historiari buruzko Agiritegiak eta Artxibo Historikoak Jardunaldia: “Euskadiko Artxibo Nazionala” (1987-2005) 2005 apirila 29 Bilbao. Archivo Foral de Bizkaia Sarrera Eusko Ikaskuntzaren X. Kongresuak (Iruñea, 1987) artxiboak zertan ziren izan zuen aztergai. Gaur egun “Euskadiko Agiritegi Historiko Nazionala” deiturikoaren eraketaz eztabaidatzen da. Gainera, azken hamarkada hauetan historia garaikideko dokumentazio zentruak antolatu dira. Jardunaldi hau Eusko Ikaskuntzako Historia Saileko kide diren artxibo eta dokumentazio zentruetako ikertzaile eta erabiltzaileen ekimena da. Helburuari dagokionez, 1987tik lortutakoaren balantzea egitea, egungo egoera zertan den ezagutzea eta Euskal Herriko Agiritegien eta Dokumentazio Zentruen garapen aukerak aztertzea dira Jardunaldiaren xedea. Oharra: Izenemate buletina 2005ko apirilaren 25a baino lehen bidali behar da