Zuzenean edukira joan

GRANADA 2023/06/01 eta 02

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2023 Ekaina 1

Granadan biltzeko deialdi honek berrehun bat partaideren bertaratzea lortu zuen eta partaide hauek elkarrekin aritzeko joera handia erakutsi zuten, bai lanerako eta baita jai girorako ere. Elisabet Mas bazkideak egin digu jardunaldi hauen kronika.

Granadan biltzeko deialdi honek berrehun bat partaideren bertaratzea lortu zuen eta partaide hauek elkarrekin aritzeko joera handia erakutsi zuten, bai lanerako eta baita jai girorako ere.

Elkarketa honetan nabarmentzen zen dagoeneko federakuntzan artxiboak erabat integratuta daudela eta baita enpresen clusterra ere. Egunotan azken ahalegina izan zen gune berezia zabaltzea museoei ere eta erantzun zabala jaso zen beren kudeatzaileen aldetik.

Unibertsitateek, eta jardunaldien egoitza halako ikastetxe bat izanik, presentzia nabarmena izan zuten, bai bertako profesionalek hitza izan zutelako eta baita kanpotik etorritako irakasleek ere. Beraiek esandakotik ondorioztatu daiteke Bibliotekonomiako oinarrizko zutabeak diren gaiak erakusten jarraitzen dutela oraindik.

Ez da ausaz erabaki bilkura hauek bi urtetik behin antolatzea. Urte bete, orokorrean, ez da aski denbora berrikuntzak garatu eta ezarrita geratzeko. Oraingoan, batetik, teknikak hainbat aurrerapen helarazi dizkigu. Bestetik, profesionalek ekimen desberdinen abaniko zabala eskaini digute. Guztiari ezin heldu, baina programako zertzelada batzuk eman daitezke.

Teknika arloan, Inteligentzia Artifiziala zabaltzen ari den esparru berriei erreparatu genien. Ordenagailuak gai dira dagoeneko gure jarduera imitatzeko, ikasteko, emaitzak gero eta akats gutxiagorekin azaltzeko... Mahai inguruan makina eta gizakien arteko elkarlanaren alde mintzatu zen, aurrez aurrekotasunari ere garrantzia eman zitazion, lagunak egiteari… Arriskuak garatu daitezke desinformazioa eta informazioaren manipulazioa handitzean, adibidez. Arazo hauei aurre egiteko etika aipatzen zen eta araudiak prestatzeko ikerketak finantzatzea ere.

Bestetik, esperientziak aurkezten ziren aretoan, hainbat liburutegitan aurrera eramandako jardun onak azaltzen aritu ziren. Izan zen negar egin erazi zigun komunikazioa, emozioz bazen ere. Bestetik, barre egin genuen bibliotekari gazte-gazte batekin, nerabeei buruz egin zuen kontaketari esker. Besteak beste, liburutegia “deseraikitzeko” prest ez bagaude, gaztetxoen txokoa atontzen ez hasteko, gomendatu zigun.

Eskola-bibliotekari bat oso haserre azaldu zen halako liburutegiekiko dagoen politikagatik. Berak aktibismoa aipatzen zuen, baina ez zen bakarra izan aldarrikapen horretan.

Libururik gabeko liburutegiek eztabaida piztu zuten momenturen batean baita ere.

Lanbidearen erreleboari buruz ere hitz egin zen, ardura eta ausardia nabarmenduz. Profesional beteranoek adoretu nahi zituzten orain goi mailako lanpostuak hartzeko tenorean daudenak.

FESABID indartsu dabilela esan daiteke, batetik batzorde nagusiak bere jardunari eusten diolako eta, bestetik, Estatuko elkarteekin bat eginez jarraitzen duelako.

Amaitzeko, ohi bezala, hurrengo elkarketaren egoitza non izango den aditzera eman zen: Gasteiz. Hiria sustatzen duen bideo baten emanaldiaz agur esan genion aurtengo jardunaldiari, bi urte barru berriro elkar ikusiko dugun ilusio eta esperantza adieraziz.

Elisabet Mas Elizondo

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.