Zuzenean edukira joan

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2022 Ekaina 29

Ekainaren 29an egingo da Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura, "Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian" lelopean. Bost hitzaldi izango dira aurten eta goizez egingo da, 9:00etatik 14:00etara. Gurekin izango dira Mikel Aizpuru, Marie-Andrée Ouret, Martín Jesús Saragueta, Jone Arroitajauregi eta Idoia Iriondo. Bakoitzak bere proiektua aurkeztuko digu egungo erronkei aurre egiteko zein bide hautatu duten azalduz.

Ohi bezala, aurten ere egitarau zabala osatu du UEUk Udako Ikastaroetarako. ALDEEk, azken urteetan egin duen moduan, jardunaldia antolatu du UEU, ASNABI eta Baionako Mediateka-Bilketa Euskal Funtsen Atariarekin elkarlanean.

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura egingo da aurten, Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian goiburu hartuta. Ekainaren 29an izango da Eibarko Markeskoa Jauregian. Jardunaldia modu presentzialean egingo da, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.

Esku artean ditugun digitalizazio baliabideak


Jardunaldiaren helburua Euskal Herrian digitalizazioaren ondorioz garatu diren baliabide eta proiektuak ezagutzera ematea da.

Begi-bistakoa da digitalizazioak eragin zuzena izan duela liburutegi, dokumentazio zentro eta artxiboen munduan. Ez bakarrik eduki kultural eta historikoen digitalizazioan, baita ikerketa eta hezkuntza arloko edukien hedapenean ere; erabateko eraldaketa ekarri du profesional zein erabiltzaileentzat. Liburutegi, artxibo eta atari digitalek herritarren eskura jarri dituzte sarean mota guztietako dokumentu eta materialak: liburuak, aldizkariak, dokumentu historikoak, argazkiak… batzuk zuzenean formatu digitalean sortuak eta digitalizazio proiektuen ondorio besteak. Egun abian diren proiektuen berri emango da ikastaroan.
 
Helburuak:
  • Digitalizazioak sortu dituen eraldaketa eta erronkak ezagutzea.
  • Digitalizazioaren ondorio diren baliabideak azaleratzea.
  • Euskal Herrian garatu diren proiektuen berri izatea.
Nori zuzendua:

Informazioaren eta dokumentazioaren arloan lanean diharduen oro: liburuzain, artxibozain, dokumentalista...

Egitaraua:

9:15-10:00: Euskariana.
  • Mikel Aizpuru, Historian Doktorea, Kultura Ondare Zuzendaria. UEUkidea.
10:0-10:45: Bilketa.eus ataria 2022an: katalogo digitaletik liburutegi numerikora
  • Marie-Andrée Ouret, Informazio eta Dokumentazioan masterra. Media numerikoetan masterra. Bilketa euskal funtsen programaren arduraduna, Baionako Mediatekan.
10:45-11:45: Liburutegi Digitala Nafarroako Liburutegi Publikoen sisteman.
  • Martin Jesus Saragueta, Filosofian (Logika eta Ezagutzaren Teoria) Lizentziatua, Nafarroako Liburutegien Zerbitzuko Zerbitzu Digitalen Bulegoko arduraduna, ASNABIko kidea.
11:15-11:45: Atsedenaldia
11:45-12:30: Sarbide irekiko biltegiak: aukera bat
  • Jone Arroitajauregi, Bibliotekonomia eta Dokumentazioan Diplomatua, Biblioteka Teknikaria, Mondragon Unibertsitatea, Goi Eskola Politeknikoa, eBiltegia, sarbide irekiko biltegi instituzionalaren arduraduna.
12:30-13:15: ADDI, EHUko erakunde gordailua.

Maribel Nieto Freire, Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko Dokumentazio Zerbitzuko arduraduna.

13:15-14:00: Galderak eta eztabaidarako tartea14:00: Bazkaria (aukeran)

Izen-ematea:
maiatzaren 9tik ekainaren 22ra
Ordu kopurua: 5 ordu
Matrikula-prezioa:  Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. UEUko bazkideak: 10,00 €

Matrikulaziorako argibideak:
  • UEUren web gunean sartu, "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
**BAZKARIA
Jardunaldian elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da. Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izen ematea).

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.