Zuzenean edukira joan

JEID25: izen-ematea zabalik

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2025 Ekaina 5

Dagoeneko zabalik dago JEID25 jardunaldietan izena emateko epea eta ALDEEko bazkideek tarifa murriztua eta deskontu bat izango dute.

Dagoeneko zabalik dago Informazio eta Dokumentazioari buruzko Espainiako Jardunaldietan, JEID25 jardunaldietan, izena emateko epea.

Dakizun bezala, aurten gurean egingo dira, Gasteizen, ekainaren 5ean eta 6an Europa Biltzar Jauregian, GLAM 6.0: Libreak, Eskuragarriak, Ahaldunduak lelopean.

Izen-ematea dageoeneko zabalik dago, JEID25en webguneko izen-emateen atalean, eta nabarmendu nahi dugu, ALDEEko bazkide izateak sari bikoitza izango duela: elkarte bateko bazkide izateagatik dagokziun kuota murriztuaz gain, 2025eko bazkidetza kuotan ere deskontua egingo baitizugu, jardunaldietara presentzialki bazatoz.

Honakoak dira 2025eko kuotak:

  • Kuota orokorra: 160 € 
  • Kuota murriztua: 100 € 
  • Kuota super murriztua: 90 € 
  • Online jarraitzeko: 60€

 

ALDEEko kide izateagatik deskontu berezia

ALDEEko Zuzendaritza Batzordearen erabakiz, JEID25ean modu presentzialean parte hatzeko izena ematen duen ALDEEko bazkideari 50 €ko DESKONTUA egingo zaio 2025eko bazkidetza kuotan. Hau da, 69€ko urteko kuota, 19 €-koa izango da zuretzat aurten, JEID25 jardunaldietara modu presentzialean joaten bazara.

Hortaz, izena ematean, FESABID osatzen dugun elkarteetako bazkide gisa dagokizun kuota murriztua ordaindu beharko zenuke (100€), eta ondoren 2025eko bazkidetza kuota ordaintzeko unean, 50 euroko deskontua egingo dizugu.

JEID25ean elkartuko gara!

ALDEE buru-belarri dabil sektoreko jardunaldi garrantzitsuenen antolakuntzan lanean ahalik eta insteresgarrienak izan daitezen guztiontzat. Horregatik, zu bertan izatea nahi dugu, etxetik gertu halako topaketak izatea aukera ezin hobea delako gure lanbideko gaien ingurukoez hitz egiteko eta entzuteko, pil-pilean dauden gaiei buruz eztabaidatzeko eta haunsartzeko, eta gure artean elkartzeko.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.