Literatura unibertsalarentzat hain sinbolikoa den data hau UNESCOren Konferentzia Orokorrak 1995ean aukeratu zuen irakurketa sustatzeko, egilearen figura aitortzeko eta herrialde bakoitzeko argitalpen-industria indartzen saiatzeko modu gisa.
Liburuaren eta Egile Eskubideen Munduko Eguna apirilaren 23an ospatzen da. Arrazoia da 1616ko apirilaren 23an hil zirela Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega. Apirilaren 23an beste idazle ospetsu batzuk ere jaio ziren – edo hil ziren –, hala nola Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejía Vallejo. Hori dela eta, literatura unibertsalarentzat hain sinbolikoa den data hau UNESCOren Konferentzia Orokorrak 1995ean aukeratu zuen irakurketa sustatzeko, egilearen figura aitortzeko eta herrialde bakoitzeko argitalpen-industria indartzen saiatzeko modu gisa.
Ohi bezala, aurten ere, bai egun honetan, bai hilabete guztian, hainbat eta hainbat jarduera antolatu dira gure herri eta hirietako liburutegietan, museoetan eta artxiboetan, baita liburu-dendetan ere.
Horrez gain, hedabideetan ere oihartzuna izango du egun honek. Horren adibide da RTVE-ko Pagina2 saioak Liburuaren Egunaren harira egin duen erreportajea, Valentzian. DANAk suntsitutako liburutegi bat bisitatu dute Paiportan. Ondoren, La Moixeranga liburu-dendako bi liburu-saltzailerekin hitz egin dute. Azkenik, irakurketa-klub batean sartu dira, hondamendiaren ondoren jarduera hori pertsona askoren kontsolamendua izan dela egiaztatzeko.
Erreportaje hau eta gehiago izango ditugu jardueraz bete-betea datorren aste honetan. Hortaz, ALDEEren izenean Liburuaren Egun ederra izan dezazuela!