Elkarteak antolatzen dituen bisita profesionalen programaren barruan, datorren otsailaren 25tarako honako egitaraua prestatu dugu: - 10:00tatik – 12:00etara: Bizkaiko Foru Liburutegia - 12:30etatik – 14:00etara: Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegia Interesatuek, otsailaren 22 baino lehenago Idazkaritzara izena eta NAN zenbakia emateko 943 462 024 telefonora deitu beharko duzute. Edo formularioa jeitsi eta bidali honako helbide honetara: aldee@aldee.org Adierazi, taldea gehienez 10 /15 lagunekoa izango dela.