Irailaren amaieran Asun Agiriano eta Alex Gurrutxagak bildumaren kudeaketari buruzko aurtengo bigarren ikastaroa eman zuten Tabakaleran. Literatur bildumen inguruan aritu ziren egun osoko jardunean.
Ekainean bildumaren kudeaketari buruzko lehen iakstaroa ema zuen Lluis Agusti aditu kataluniarrak eta hori osatzera etorri da irailean egin dugun bigarren hau: Literaturak bibliotekara begiratzen duenean. Ikastaroa Asun Agirianok eta Alex Gurrutxagak eman zuten, Arrasateko bibliotekako arduraduna eta haur-literaturan aditua, eta Euskal Literaturan doktorea eta EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslea, hurrenez hurren.
Ikastaro honen helburua hautaketa irizpideen inguruan gogoeta egitea eta gure irakurketak harilkatzea izan zen, liburutegiko apalategiak irakurleentzat erakargarri izan daitezen.