Zuzenean edukira joan

'Maker spaces', teoriatik praktikara

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2021 Uztaila 15

Informaziorako sarbidearen paradigma-aldaketak liburutegien, artxiboen eta dokumentazio-zentroen sektore osoari eragiten dio. Hori dela eta, herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari den garaiotan, ezinbestekoa da sektoreko profesionalen artean ere begirada-aldaketa ematea.

Izan ere, dagoeneko, liburutegi asko eta asko, isiltasun eta irakurketa zerbitzu/espaziotik haratagoko bidean murgildu dira, ezagutza modu praktikoan eskaintzeko eta jasotzeko gune bihurtzen ari dira, elkar topatzeko eta elkarrekin egoteko leku bilakatu dira, proiektuak elkarrekin aurrera eramateko espazioak dira eta teknologiak erabiltzen ikasteko zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Eraldaketa hori guztia ulertzeko eta horretara egokitzen hasteko, ALDEEk bi ikastaro antolatu ditu udazkenerako: 'Eginzaleak liburutegian' eta '3D inprimaketarako hastapenak', Donostian eta Bilbon egingo direnak, hurrenez hurren.

Eginzaleak liburutegian

Nola pentsatu, landu eta antola daiteke maker gune bat? Zer behar da? Nola eraman dezaket aurrera? Modu ezberdinak egon badaude ere, Medialab Tabakaleraren ezagutza eta esperientzia azalduz liburutegi bakoitzak bere proiektua definitzeko lantegi praktikoa proposatzen digute Arantza Mariskalek (Medialab Tabakalerako arduraduna), Eneka Fernandezek (Medialab Tabakalerako programa arduraduna eta Oihana Aristondok (Medialab Tabakalerako zerbitzuen arduraduna). Adituak bertakoak izanik, Medialab Tabakaleran egingo da 12 orduko ikastaroa, urriaren 29an eta 30ean.

Makers zerbitzuak deitutakoak aztertu eta ezagutzeko aukera izango da ikastaro honetan. Oinarri teorikoa eta adibide praktikoak jasoko ditugu. Horrez gain, norberak lan egiten duen liburutegian makers zerbitzuak nola eman daitezkeen pentsatu eta prototipo bat lantzeko aukera izango dugu.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.

 

3D inprimaketarako hastapenak

Handik 10 egunera, azaroaren 9 eta 10ean, maker zerbitzuetan izar bihurtzen ari den gailua, 3D inprimagailua, bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu Bilboko Azkuna Zentroko Mediatekan antolatu dugun ikastaroan. Santurtzi Makers elkarteko Raul Mayor adituak erakutsiko dizkigu inprimagailu mota hauen erabilera eta aukera zabalak. Ikasleek 3d FDM inprimagailu bat mantendu eta erabili ahal izateko gaitasunak bereganatuko dituzte, eta sor daitezkeen arazo errazei eta ohikoei konponbidea jartzen ere ikasiko dute.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.