ALDEEk beti egin ohi du aurrez aurrekoaren aldeko apustua, kalitatean irabazteaz gain, gure esparruan lanean ari diren profesionalekin zuzenean harremanetan jartzeko modurik aberatsena dela uste dugulako. Jardunaldi honetan ere, uste dugu, benetan merezi duela bertan presentzialki egotea. Hala ere, gaiak duen garrantziaz ohartuta eta hizlarien maila aintzat hartuta, ahalik eta jende gehienak jarraitu ahal izatea nahiko genuke.
Urtarrilaren 26an Datuen garaiko dokumentu-kudeaketa. Datasets-en balorazioa eta babes digitala izeneko jardunaldia egingo da Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lakua II eraikinean. Orain arte modu presentzialean soilik iragarri dugun jardunaldi hau zuzenean online jarraitzeko aukera ere izango dela jakinarazi nahi dizugu. Presentziala bezala, hau ere dohainik izango da, baina izena eman beharko da webguneko izen-emate orria betez.
Lehendik formatu presentzialerako izena eman bazenuen eta orain aldaketa egin nahiko bazenu, mesedez, lehendabizi jakinarazi zure baja aldee@aldee.eus helbidera idatzita (izen-abizenak emanez) eta, jarraian, bete izen-emate berria esteka honetan.
Jardunaldi hau egitea planteatu zen lehen unetik ikusi genuen, bai ALDEEk bai Eusko Jaurlaritzak, online eskaintzearen beharra, baina guztia behar bezala lotuta izan arte ezin izan dugu honen berri eman.
ALDEEk beti egin ohi du aurrez aurrekoaren aldeko apustua, kalitatean irabazteaz gain, gure esparruan lanean ari diren profesionalekin zuzenean harremanetan jartzeko modurik aberatsena dela uste dugulako. Jardunaldi honetan ere, uste dugu, benetan merezi duela bertan presentzialki egotea. Hala ere, gaiak duen garrantziaz ohartuta eta hizlarien maila aintzat hartuta, ahalik eta jende gehienak jarraitu ahal izatea nahiko genuke.
Hortaz, urtarrilaren 26an, jardunaldia oso-osorik zuzenean jarraitzeko aukera izango da, bai modu presentzialean, bai online. Modu birtualean jarraitzeko ere derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Hori izango da online formatura sarbidea lortzeko modua eta azalpen guztiak jasotzeko bidea.